Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

binomio 1 iz bi elementuk osatzen duten zera.

Pentsamendu fisiokratan, lurra-lana binomioa da aberastasunaren azalpena. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 52. orr.

Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu; bere estrategia propioak garatzen ditu; oreka propioak ditu, adibidez, ahozkotasun-idatzizkotasun binomioan. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 35. orr.

"Eskualdun-Fededun" binomioaren ildotik. Itxaro Borda   «%100 basque» - 81. orr.

Objektu eta apaindura ugaritan zilarra-urrea binomioa aurkitu dute: «Andeetako dualtasunaren ondorioz eguzkia-ilargia, eguna-gaua, genero femeninoa eta maskulinoa». Berria - Kultura   2004-04-06

Beste zenbait gertakari foniko analizatzeko ere egoki izan ohi da hitz-ertza (hasiera, azkena) vs. hitz-barrena binomioa aintzat hartzea. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 74. orr.

Gaurko bizimodua hitz binomikoek baldintzatzen dute: gizon, emakume... baina, transexualitateak zalantzan jartzen du eskema hori». Berria - Euskal Herria   2006-02-16

-Bizia binomio bat da, ezbairik gabe. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 102. orr.

2 (izenondoekin)

Dikotomia binomio laguntzaile bihurtu behar. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 418. orr.

Pragmatismoaren efizientziaren alde egindako apustua da Arizmendiarrietarena, baina, aldi berean, oso jarrera utopikoa du, eta hori oso bitxia da, binomio paradoxiko bat ezartzen baita; alde batetik eraldaketa planteamendu sakon eta utopiko bat, eta, bestetik, horri lotuta, jarrera praktiko bat. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 181. orr.

Binomio fantastiko horrexek mugiarazten gaitu gu: gure klasikoengandik jaso dugun tradizio erreformazale / kontrarreformazaletik, egungo literatura egin nahi dugu. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 29. orr.

Nire lagunak lotura liluragarria deitzen zionari, binomio fantastikoa deitzen ziola Rodarik. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 282. orr.

'Kalitatea eta bizitza' binomioa oso da interesgarria, erakusten duelako horren etereoa den zerbait (bizitza) neurtu daitekeela. Berria - Gaiak   2004-03-24

3 matematikan, gehi edo ken ikurrak lotzen dituen bi terminoz osaturiko adierazpen algebraikoa.

Beraz, "ax b" lehen mailako binomioa da. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 217. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus