Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deklamatu, deklama, deklamatzen du ad testu bat doinu egokiz esan.

Buruari eragin ziolarik, Koranaren bertset bat deklamatzen hasi zen: "Zuk ez daukazu nahi dituzunak onbidetik gidatzerik, baina Jainkoak nahi dituenak gidatzen ditu". Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 127. orr.

Amaren historiak aditu, eta harekin batera deklamatzen zuten, oso gora, uholdearen poema: [...]. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 79. orr.

Villagera joan eta han egoten zen, Allen Ginsbergek gau osoan poemak nola deklamatzen zituen entzuten. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 59. orr.

Errituala biribiltzeko, Fionn nire ikasle maiteak bere senitartearen kanta deklamatu beharko du. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 16. orr.

-Segur al hago ezen jakintsua ez dela nehoiz koleratzen...? -erran zidan, teatro edo komediako aktoreen gisarat deklamatzen zidala, hitzak eta isiluneak tartekaturik-. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 309. orr.

-"Ordua da hitzetatik ekintzetara pasatzeko"- Xerealek, hitzak deklamatuz.   - 202. orr.

Ahotsa puztu, eta deklamatzen hasi zen : "Ontzien sokak lasaituak daude, ezin diote mastari eutsi, eta belarik zabaldu ezin”. 16865


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deklamatu zuen (4); deklamatzen hasi zen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus