Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deklinabide 1 iz hitz batek kasuen arabera har ditzazkeen formen multzoa.

Indoeuropeoz deklinabide hau zegoen: [...]. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 194. orr.

Erran gabe doa Katonen testuak eta deklinabideak baino maiteago nituela une haiek. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 173. orr.

Deklinabidea da izenaren morfologiako arlorik esanguratsuena. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 195. orr.

1979an arautu zen deklinabidea. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 176. orr.

Deklinabideko 'nola' kasuan. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 184. orr.

Bizidunen deklinabidean -gan, -gana eta -gandik atzizkiekin batera, baitan, baitara eta baitarik ere kontuan hartu zituen. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 178. orr.

Deklinabide honetan kasu bakoitzari desinentzia bat dagokio. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 118. orr.

Euskarak, ordea, deklinabide eranskorra du, hitzari atzetik eransten zaiona, eta horrek era honetako laburdurak egitea izugarri oztopatzen du. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 155. orr.

Asko baitira bai sintaxiaren bai aditzaren, deklinabidearen eta lexikoaren arloetan aztertu behar izan ditugun arazoak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 5. orr.

Neure kasa ari nintzen alfabetatzen, aditzak nahiz deklinabidea nola-hala daude erabilita, aski modu bitxian, eta ezagun du bost hitzez behin jo behar nuela hiztegira. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 125. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orokorrean, bikoiztapenetan lehen osagaiak ez dauka deklinabide atzizkirik, bai ordea bigarrenak: ageri-agerian, alfer-alferrik, bana-banako, [...]. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 31. orr.

Deklinabide markak utzi eta preposizioetara iragan. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 174. orr.

Aurrizkien, artizkien eta atzizkien bidez luzatzen (laburtzen) dira hitzak, baita deklinabide marken bidez ere. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 68. orr.

Atzizki jatorren bat, nik zer dakit, deklinabide kasu exotikoren bat... Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 56. orr.


 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus