Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihes 1 iz arrisku edo kalte bat, edo batere gogoko ez den zerbait saihesteko lasterka urruntzea. ik ihesaldi.

Alkohola eta eromena, mistizismoa eta ihesa izan zituen ordu arte bide-makulu. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 173. orr.

Ihesi doazenak ihesaren erantzule dira, iheslaririk izan ezean ez bailitzateke izango ihesik. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 80. orr.

Iritsia zen ordea ihesaren unea. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 112. orr.

-Zer dakik Basauriko ihesari buruz? -galdetu dizu bat-batean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 194. orr.

Euskal batailoiek, batzuk berrosatuta eta besteak deseginda, Santander alderako ihesa antolatu zuten. Jokin Urain   «Errotarria» - 31. orr.

Ihesa gaizki atera? Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 77. orr.

Luisa biriketatik gaixo zebilelako atzeratu behar izan zuen ihesaren asmoa. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 132. orr.

Ihesaren prestaketa leporatu zieten hamalauri heriotza zigorra ezarri zieten. Jokin Urain   «Errotarria» - 73. orr.

Erabakita neukan nire ihesaren lehendabiziko etapak Marseillara eraman behar ninduela. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 295. orr.

Hirugarren egunean eman zioten Labani Jakoben ihesaren berri. Elizen arteko biblia   Has 31,22

Luis XVI.aren eta haren familiaren ihesaren eta atxilotzearen berriak susmo txarrak baieztatu zizkion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 121. orr.

Zein presok ez du ihes bat amestu? Jokin Urain   «Errotarria» - 74. orr.

Halako batean ihesa antolatu zitean gureetako hiru zorok. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 93. orr.

Ikasten hasiak baitziren ihesa garaipena ere izan daitekeela. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 178. orr.

Ihesa da gogoan darabilen pentsamendu bakarra. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 180. orr.

Kinto ez joatearren erruz lotu zitzaizkion ihesari euskal gazteak. Jokin Urain   «Errotarria» - 19. orr.

Eta guk egin genuen ihesik luzeena estaziora joatea izan zen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 180. orr.

Ihesi doazenak ihesaren erantzule dira, iheslaririk izan ezean ez bailitzateke izango ihesik. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 80. orr.

Konforme, ihesean lagundu nion nolabait. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 131. orr.

ik beherago 9. 18181

Kartzelatua, eta gero Lipariko konfinamendura bidalia Turatiren ihesean parte hartzeagatik. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 281. orr.

Noraezeko ihesean eroturik. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 25. orr.

Thierryk iheserako keinua markatu zuen, baina emazte zohiak besotik tinkatu zuen, antsiaz: […]. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 286. orr.

Animaliak gara, egoera izugarrietan iheserako fisikoki eta biokimikoki egokituta gaudenak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 109. orr.

Itxura zenez, sugandilak prest zeuden, iheserakoan, buztanaren hiru laurdenak bixi-bixi galtzeko. Txillardegi   «Labartzari agur» - 127. orr.

2 (gauzei buruz)

Industria kimikoa etengabe ari da material berriak bilatzen betiko hodi metalikoak ordezkatu ahal izateko eta hauek dakartzaten arazoak ekiditeko, herdoila, ihesak loturetan, […]. Berria - Gaiak   2006-01-12

Ur erradioaktiboaren ihesa izan zen Tsurugako zentral nuklearrean (Japonia). Berria - Gaiak   2004-08-10

Portuan erabiltzen dituzten zamalanetarako besoek, [...] zauritu batzuk eta erregai-ihesak eragin dituzte. Berria - Ekonomia   2006-01-25

Tokaimurako zentralean (Japonia) bizpahiru tona sodio likidoren ihesa izan zen. Berria - Gaiak   2004-08-10

Politikan, aitzakia gisa eguraldiari leporatzen zaio botoen ihesa. Berria - Ekonomia   2004-06-19

Inbertsio ez errentagarriak (Aljeria) finantzatu zituztenean, edota kapitalen ihesa bultzatu zutenean (Argentina). Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 89. orr.

Aktibo likidoenak gauzatzeko lasterketa hasten da orduan, eta lasterketa horrek berehala ekartzen du merkatu espekulatiboen erorikoa, kapitalen ihesa eta kanpoko kreditu-lineak izoztea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 162. orr.

100.000 langile dituen enpresa baten kiebra, petrolio hornikuntzaren arazoak, atzerriko inbertsioen ihesa... Berria - Ekonomia   2004-07-11

3 (izenondoekin)

Izumen hartan, eta horren ihes bizkorrean, haurretako batek, beldurrak nahasturik, ibaira jauzi egin eta desagertu egin zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 77. orr.

Ordu bele-hegodunen ihes isila. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 21. orr.

Lucyren ihes iaio eta setatiak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 222. orr.

1938ko maiatzaren 22an ihes handi bat izan zen. Jokin Urain   «Errotarria» - 72. orr.

Baina ez dezagun goragi esan, ez dadin ihes orokor bat gertatu. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 20. orr.

Oilo kolokak eta oilar nagiak kurukuruka beren habietarik ihes izutuan abiatzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 11. orr.

Artean ikusi gabe neukan gizon harexek jakinarazten zigun faxisten ihes baimenduen berri. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 44. orr.

Zeru urdinean, laino urratu batzuk, bizi-bizi, ihes betean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 357. orr.

· Asmo sendoa hartua zuelako ihesa segurua ez zen bitartean estepan barrena ez saiatzeko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 288. orr.

· 4 adlag ihes eginez. ik ihesi.

Zein da ihes dabilen judu bat joango litzatekeen azkeneko zuloa […]? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 156. orr.

Jakes haren soakoari ihes zebilkion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 49. orr.

Kaskarin bertan-goxo bat ez da ihes dabilen baten kargu egiten, baina bai kaskotik egindako bat. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 218. orr.

Alemaniako kontzentrazio zelai eta hango laborantza zein lantegietarik ihes zetozen herritar gazteak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 98. orr.

Maddi lasterka ihes joan zen hilerritik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 164. orr.

Baztan ibarretik mendia zeharkatuz, armadari ihes joan ziren. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 244. orr.

Edonor fusilaraz dezakete desertatu eta ihes joateagatik. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 152. orr.

Artoizetik ihes joatea izan zen hartu zuen delibero bakarra. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 55. orr.

Espaloi malkarrean gora zihoan, gurutzatzen zituen jendeetarik ihes. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 60. orr.

Louiserentzat laidoa zen Luixa; izena ihes zihoakiola iruditzen zitzaion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 217. orr.

Garratoinak ihes atera dira, tropan, jauzika, urbideetan itoak ez izaiteko. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 67. orr.

Egia da, bidaiara ihes abiatzen da bat, zabaltasun bila. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 87. orr.

Roswellen umeak eta haren har andana adoratzaileek eroan nintzatela beraz, mundu honetan paira nezakeen bakardade karroindutik ihes! Itxaro Borda   «%100 basque» - 223. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean)

Amstelek eta Ijseelek biek bat egiten dituen ibai artera suaren ihes etorri zen, aspaldi. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 20. orr.

Hitlerren ihes zabiltzate? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 307. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ihes saioak izan ziren eta bere buruaz beste egin zutenak ere bai. Jokin Urain   «Errotarria» - 35. orr.

Ezkaba mendikoaz gero egin dira beste ihes saio batzuk. Jokin Urain   «Errotarria» - 73. orr.

Errebolta edo ihes saio bat ote zen, laster baino lasterrago zapalduko zutena? Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 274. orr.

Exekuzio publikoak arratsean izaten ziren: makilka edo, ihes-ahaleginak bezalako falta larrien kasuan, urkamendian. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 13. orr.

Orduko ihes-asmoei buruzko gorabeherak dauzka Mentxakak gogoan. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 13. orr.

Gerra-gatibu baten ihes-ametsaren gisa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 113. orr.

· hed Ustez irudiaren planoari buruz perpendilularrak behar zuten marrak konbergente eta ihes-puntu baterantz zuzenduta marraztu ordez [...] dibergente marrazten direnak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 194. orr.

Ekar dezagun gogora, adibidez [...] "arrain-hezurrezko" perspektiba deitua ("ihes-ardatzezko perspektiba" ere deitua). Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 200. orr.

7 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Errusiako Arkangelsk hirian 48 hildako eragin zituen etxebizitza bloke batean izandako gas ihes batek. Berria - Mundua   2004-07-31

Ustez gas ihes batek eragindakoa izan zen Kurtxaloiko leherketa. Berria - Mundua   2006-02-09

Mihamako zentral nuklearrean (Japonia) lurrun ihesa izan zen atzo. Berria - Gaiak   2004-08-10

Tritio-ihesa eragoztea ezinezkotzat jo du. Berria - Mundua   2004-03-07

Tokaimurako (Japonia) zentral nuklearrean uranio ihesa gertatu zen, eta sutea. Berria - Gaiak   2004-08-10

Aukera baliatu du kapital ihesa justifikatu eta zerga beherapena eskatzeko. Berria - Ekonomia   2004-05-09

Besteak beste, iruzurra eta kapital-ihesa egitea eta dokumentuak faltsutzea leporatzen diote. Berria - Mundua   2004-05-29

Berlusconik ahalbidetu duen kapital-ihesetik lortuko ditu funtsak. Berria - Mundua   2006-04-05

Bilkuretan sobera luzaz neska gazteari so egon ez nahiz, nere barnearen barnean nuen ikusten, pertzepzio ihesak kontenplazio iraunkor bilakatuz. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 108. orr.

Amodio-grina baino gehiago, amodio-ihesa zen, amodiora egiten nuen ihes. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 143. orr.

8 ihes egin ik ihes egin.
9 ihesean ihesi. ik iheska; ihesi 7.

-Ihesean dabilela jendea, ihesean... Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 19. orr.

Bilbotik ihesean Gijonera iritsi zen Jose Mari Mugerza, eta Muselko portuan ontziratu zen tiro eta zalaparta artean. Jokin Urain   «Errotarria» - 41. orr.

Erregeren armagizonen ihesean zebilen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 44. orr.

Ihesean abiatu ziren guztiak ez ziren ailegatu, ordea, aurrez pentsatutako tokira. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 194. orr.

Frantzia trebeskatu zuela ihesean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 107. orr.

Beti ihesean banabil ez diat ihes egiten, argi zagok. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 244. orr.

Nola zerbitza daiteke herria, kartzelan, ihesean edo hilerrian egonez? Itxaro Borda   «Hiruko» - 101. orr.

Ihesean dauden ekintzaileei amnistia ematea. Berria - Mundua   2004-09-17

Zure hurbilenekoengandik baztertzea hautatzen duzu, etsaien atzaparretatik ihesean. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 10. orr.

Crosbie frantziarrak 190 kilometro egin ditu ihesean Paris-Nizan. Berria - Kirola   2006-03-08

Ihesean egindako kilometroetan behin eta berriz begiratzen zuen atzera, tropelak irentsiko ote zuen beldur. Berria - Kirola   2004-04-08

· Martinez Bergara, berriz, ihesean epaitu zuten 1993an, eta bost urteko zigorra jarri zioten zortzi tona dinamita lapurtzeagatik. Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Gainerakoak ihesean zirela izan ziren epaituak. Berria - Mundua   2004-05-04

Madrilen ihesean bizi den eta Obiangek estatu-kolpe asmoaren burutzat jotzen duen Severo Moto aurkariak jakinarazi zuen atzo AEBek bisa baliogabetu diotela. Berria - Mundua   2004-08-31

10 ihes eginarazi

Joera aristokratiko horrexek [...] behe mailako zen orotik ihes eginarazten zien. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 49. orr.

Otsailean, gerra zibila piztear izan zen matxinada izan zuten, Aristide presidente ohia ihes eginarazi zuena. Berria - Mundua   2004-09-22

11 ihes eragin

Ihes eragin zieten ekialdera nahiz mendebaldera dauden haranetako bizilagunei. Elizen arteko biblia   1 Kro 12,16

Amorruaren amorruz bere onetik aterata, ihes eragin ziotenek berari eginiko iraina, juduei ordainaraztea pentsatu zuen. Elizen arteko biblia   2 M 9,4

12 ihes hodi [13 agerraldi, 7 liburu eta 3 artikulutan]

Baina autoa desagertu egin zen bistatik, ihes-hoditik azken bafada bat botaz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 67. orr.

Lurrun zuri bat zerien ihes hodiaren muturrari eta balbulen estalkiari. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 104. orr.

Ihes-hodia apurtuta zeukan auto baten zaratak iratzarri zuen. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 55. orr.

Zainak, berriz, hondakinak eramaten ditu, motorraren ihes-hodiak betetzen duen funtzioa betez. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 57. orr.

Valentino Rossik Portugalen emaitza oso ona eman zion ihes-hodi sistema erabiliko du. Berria - Kirola   2004-09-18

12a ihes tutu [10 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan]

Kolpe-leungailuak atzeko argiekin bat, lohi-babesak elkar marruskatuz, motoreak marruka, ihes-tutuak ketan. -Nik ez dut inoren ihes-tutua izan nahi -esan zuen barreka begiak txilotuz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 301. orr.

Autoaren ihes tutuari hodi bat jarri zioten eta hodiaren muturra autoaren barrura sartu zuten. Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Ihes-tutuari txinpartak zerizkion, gau beltzean... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 298. orr.

13 ihesari ekin

1936ko gerran umeak izan ziren ihesari ekiten ez bakarrak baina bai lehenak. Jokin Urain   «Errotarria» - 23. orr.

Erraldoiak, larri zaurituta, atzera egin du, eta Errolanek ihesari ekin dio. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 127. orr.

Bi gazteek kontrola pasatu eta ihesari ekin zioten. Berria - Euskal Herria   2006-02-23

14 ihesari eman

Orduan, inudeak haurra hartu eta ihesari eman zion. Elizen arteko biblia   2 Sm 4,4

Aramearrak ihesi zihoazela ikusirik, amondarrek ere ihesari eman zioten Joaben anaia Abixairen aurrean, eta hirira sartu ziren. Elizen arteko biblia   1 Kro 19,15

Ihesari emango diozue inork atzetik eraso gabe ere. morroiak, zeharo ikaratuta, leihotik salto egin eta ihesari eman zion. Elizen arteko biblia   Lb 26,17

Gero, ihesari eman, eta, Irkutskeko bidea itxita egonik, Baikal aintziraraino egin behar izan zuen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 391. orr.

-Hau ez litzateke ihes egitea, hau ihesari ematea izanen litzateke... Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 183. orr.

Beste zakur batzuk ere elkartu eta leopardoak ihesari eman zion. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus