Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihes egin 1 du ad arrisku bat edo batere gogoko ez den zerbait saihesteko lasterka urrundu.

Zaldiak, berriz, eroturik ihes egin zuen, oihana biltzen zuen ilunpean desagertzeko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 125. orr.

-Batere arazorik gabe ihes egin zuten. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 52. orr.

'Tiroak ihes egin dit', erantzun zidan. Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Hainbat jokaldi errazetan aisegi egin zien ihes baloiak miarriztarrei. Berria - Kirola   2004-11-14

Ama ez zen aski niri eusteko, eta aitak lagundu behar izan zion, sofatik behera neure burua botako ez banuen, arrastaka ihes egiteko asmoz, bainugelan ixtera. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 15. orr.

Edozein unetan lasterka ihes egiteko gertu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 298. orr.

Zortzik ihes egitea lortu zuten. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 176. orr.

Orain ez didazu ihes egingo! Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 23. orr.

Izuak hartuta, milioika errefuxiatuk ihes egin zuen, etxeak eta jabegoak utzita, -Zergatik ez zuen ihes egin, hala ere, bere burua hil ordez? -galdetu zuen Perrettek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 188. orr.

Zertarako dira ba zuloak, ez bada ihes egiteko? Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 218. orr.

Baina orduan denek egin beharko dute ihes. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 110. orr.

Ihes egin nahia, bai. Txillardegi   «Labartzari agur» - 136. orr.

Ihes egin beharra, murru gaitz eta beltz haiek gainditu beharra, hamaika aldiz. Txillardegi   «Labartzari agur» - 136. orr.

Ihes egin behar ero batek hartu ninduen orduan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 171. orr.

-Ezagutzen al duzu? -Idoiari ez zion ihes egin nire jarrerak, eta arretaz begiratzen zidan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 141. orr.

Ihes egindako esklabo daniar batek. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 101. orr.

Ihes egiteko beste saio bat; estolderian barrena berriz ere. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 156. orr.

Ihes eginda nengoen bitartean, gutun trukaketa sarria izan genuen Almak eta biok. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 42. orr.

Korridore bihurrietan barrena ihes egiten saiatu arren, Errege Beltza gero eta hurbilago zegoen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 116. orr.

Denbora hatzen artean ihes egiten sentitzen nuen, gorputzetik itzurtzen minutuz minutu, odoluste jadanik geldiezin bat bezala. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 184. orr.

-Eta oraindik hementxe edukiko nian -jarraitu zuen Morganak-, baldin eta demonio halakoak ihes egin izan ez balit. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 43. orr.

2 (nora)

Gainerakoek Afek hirira egin zuten ihes. Elizen arteko biblia   1 Erg 20,30

Ihes egizu mendira, hondamendiak harrapa ez zaitzan. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 54. orr.

Makinetara egin dut ihes. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 175. orr.

Denek ihes egin zuten etxera agudo. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 25. orr.

Holandara ihes egindako juduei. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 203. orr.

1939an Errusiara ihes egin zuen bere alabarekin. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 69. orr.

Ez zegoen erasoaren aurrean defenditzeko modurik: hondartza aldera ihes egin eta itzalkin baten azpian gordetzea beste aukerarik ez geneukan. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 149. orr.

Himachal Pradesh lurraldeko 60 herri hutsik gelditu dira, bertako biztanleek lur altuagoetara ihes egin ostean. Berria - Mundua   2004-08-14

Nora egin dezaket ihes zeru eta lurretik at, nigana etor zaitezen, nire Jaun hori? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 212. orr.

Begirada labur batek Alaznerengana egin zion ihes-. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 198. orr.

Materiaren beharbadakotasun bera frogatu nahiko bagenu, orduan argumentu transzendental batera ihes egin beharko genuke, hau izaki, ordea, hemen saihestu behar zena. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 224. orr.

Dederen aitona-amonek Frantziara egin behar izan zuten ihes Bartzelonatik 36ko gerran. Berria - Kultura   2006-04-11

3 (nondik)

Bi presok ihes egin dute Martuteneko espetxetik. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 12. orr.

Jaengo espetxetik ihes egindako koitaduren bat izanen zela. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 223. orr.

Rita urakanaren ibilbidetik ihes egin nahian. Berria - Harian   2005-09-24

Ihes egin zion esaldiak ahotik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 120. orr.

Begietatik egiten dio ihes. Berria - Kultura   2006-01-03

Hirian egoera larria da eta ehunka bizilagunek egin dute handik ihes. Berria - Mundua   2006-02-21

Etxetik zergatik egin zuen ihes. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 112. orr.

Egizue ihes haragikeriatik! Elizen arteko biblia   1 Ko 6,18

Grina txarrek munduan eragiten duten ustelkeriatik ihes eginez. Elizen arteko biblia   2 P 1,4

Eta patu horretatik ez zirudien ihes egiterik zegoenik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 385. orr.

Amaren arima besarkatzen saiatu nintzen, hiru bider, eta hiruretan egin zidan ihes beso artetik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 77. orr.

Gure garaikideek dagoeneko ez badute jotzen Jainkoaren Hirira eta Ebanjeliora, Leibnitzek zalantzarik gabe egin zuen bezala, hori ez dela haien eraginpetik ihes egin dutelako. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 128. orr.

Sute-irtenbidetik ihes egitea, teilatu-hodietan zehar katuka ibiltzea... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 218. orr.

Alkohol kontrol batetik ihes egin zuten bi lagun ETAko kideak direla uste du Frantziako Poliziak. Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Aireak egiten diola ihes ertz batetik, eta listu zipriztinak bestetik. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 91. orr.

Zulo horietatik indarrak ihes egiten dizu. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 168. orr.

Ez zuten Dorothy ezagutu eta ez zekiten kartzelatik ihes egina zela. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 130. orr.

Afizionatu mailan hamabi garaipen lortu ditut tropeletik ihes eginda. Berria - Kirola   2004-04-08

4 (zeri, nori)

Atzo itsaso ardoa bezain gorriari ihes egin nion, ekaitzen mende ibili eta gero. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 30. orr.

Errusian zorriei ihes egitea zen arazoa; hemen erotasunak inguratzen zaitu. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 74. orr.

Ezin da egin nahi dena, ezin zaio ihes egin norberaren patuari. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 45. orr.

Ene maiteok, ihes egiozue, beraz, idolatriari. Elizen arteko biblia   1 Ko 10,14

-Ezin ote diogu bada ihes egin bizitza ilun horri? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 257. orr.

Beti puta, sekula ere ez maitale, maitasunari ihes eginez, plazera adoratuz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 197. orr.

Etxeko kateen zamari ihes egiteko ezkondu egin zen lehenbailehen. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 146. orr.

Emaitza on bat lortzeko aukerari ihes egiten utzi zioten nafarrek atzoko partidan. Berria - Kirola   2006-04-23

Apaltasun honek ihes dagio oharpenaren nagusigo sentiberari. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 94. orr.

Hain logikoa, hain berezkoa da gizonarengan oinazeari, gaixotasunari, tristeziari ihes egitea! Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 83. orr.

Gairik korapilatsuenetan ere nola asmatzen duen ikuspegi aurrerakoi bati eusten, topikoei ihes egiten. Berria - Kultura   2004-01-18

Zer da bestela bizitza, melankoliari ihes egitearen artea ez bada? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 115. orr.

Izurriari bezala egiten zien ihes. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 225. orr.

Izurriari bezala ihes egiten zioten amari. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 36. orr.

Akusatuak Justiziari ihes egingo balio ere. Berria - Euskal Herria   2004-07-09

5 (egin ezabaturik)

-Ihes, baina nora? 4625

Ihes? nora joan behar dugu? lasai. 4626

Baina gizonak galderei ihes, arraposturik ez. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 173. orr.

Antsiak arima nekatzen du: zergatik honi ihes eta hura onartu? Itxaro Borda   «%100 basque» - 106. orr.

Artistak Europatik ihes, ikaraturik. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 71. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Jopu ihes eginak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 469. orr.

Mirabe ihes eginak kartzelari begiratzen dion bezalaxe. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 324. orr.

Neurrigabekeria guztiak egin zituzten gladiadore ihes eginekin. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 66. orr.

Etxalde handiak dituzten lurjabeek batera dauzkate erroldaturik arima guztiak: biziak, hilak eta ihes eginak... Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 418. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

askok ihes (12); bakarrik ihes (17); batek ihes (48); batera ihes (15); batetik ihes (25); batzuek ihes (11); eskuetatik ihes (21); espetxetik ihes (14); etxetik ihes (51); guztiek ihes (13); handik ihes (48); hari ihes (14); hartatik ihes (17); heriotzari ihes (13); herritik ihes (13); hiritik ihes (11); horretatik ihes (17); horri ihes (14); ihes egin (1983); ihes egina (47); ihes eginak (17); ihes eginda (70); ihes egindako (96); ihes eginen (20); ihes eginez (51); ihes egingo (143); ihes eginik (14); ihes egitea (303); ihes egitean (15); ihes egiteko (496); ihes egiten (707); ihes egitera (51); ihes egiterik (33); ihes eragin (17); ihes joan (18); kartzelatik ihes (19); postuetatik ihes (16); zigorrari ihes (11); zulotik ihes (13)

; egin zuen ihes (65); eskuetatik ihes egin (11); etxetik ihes egin (32); ezin ihes egin (15); handik ihes egiteko (11); ihes egin behar (141); ihes egin beharra (13); ihes egin dio (22); ihes egin dit (12); ihes egin du (50); ihes egin eta (117); ihes egin nahi (130); ihes egin nahian (34); ihes egin ondoren (11); ihes egin zidan (13); ihes egin zioten (14); ihes egina zen (14); ihes egitea erabaki (12); ihes egitea eta (12); ihes egitea lortu (105); ihes egiteko arriskua (27); ihes egiteko aukera (19); ihes egiteko eta (13); ihes egiteko gogoa (11); ihes egiten ari (25); ihes egiten du (38); ihes egiten saiatu (47); ihes egiten utzi (58); ihes egiten utziko (11); jaitsiera postuetatik ihes (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus