Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihesaldi (orobat ihesialdi g.er.) 1 iz ihes egitea, ihesa.

Ihesaldi eta deportazio, kartzelaldi eta sakabanaketa horien historia moduren bat idatzi beharko genuke. Jokin Urain   «Errotarria» - 18. orr.

Joan Mari Labordetak, Lexok, bere kartzelaldi eta ihesaldien berri bidali zigun. Jokin Urain   «Errotarria» - 202. orr.

Rufinen ihesa ospetsu bilakatu zen Prusian. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 71. orr.

Bost hilabete eta hemeretzi eguneko eta milaka kilometrotako ihesaldi luzea egin ondoren. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 71. orr.

Ihesaldia geroko uztea ala ez gogoetan ari zela. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 278. orr.

Hortaz, zuk zeure aldetik ulerkorra izan beharko duzu, ezikusiarena egin aldizkako ihesaldi horien aurrean. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 71. orr.

Gaueko ihesaldietan pentsamendua hegaldatzen zaigu, batean Biblian eta bestean Odisea-n txertatzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 68. orr.

Lau lerro soldadu, zutik edo zaldi gainean, atzean jarri zitzaizkien, ihesaldia guztiz oztopatzeko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 295. orr.

Erromako printzea bera agertzen zitzaigun bide erdira, ihesa eragoztera. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 114. orr.

Nire bi ihesaldien ondoren lasterrago zetorren Inkisizioaren mendekua. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 115. orr.

Eta azpimarratu behar da aurreneko ihesaldi jakinaren eta bigarren ihesaldi ustezkoaren arteko denbora bitartea, itsas armadako gizonen itsasaldiena baino hilabete batzuk luzexeagoa dela. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 68. orr.

Bere bi idazkari pertsonal leialak ezker-eskuin dituela: apaiz gazte bat eta moja are gazteago bat, odisea-giroko ihesaldian laguntza handia eman ziotenak. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 136. orr.

Bazekitelako edo bestela susmatzen zutelako ihesaldi guztien amaieran hilobi bat zegoela, lurrezko hilobi edo airezko hilobi. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 285. orr.

Atzeraldia ihesaldi bihurtu zen. ezkon etxea utzirik, semeenera jo izan baitzuen, ikustaldiak itxuratuz, baina zinez ihesaldiak eginez. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 178. orr.

Erromesaldiko azken egunean 345 lagun hil dira, pilatuta, ihesaldi batean. Berria - Mundua   2006-01-13

127 zekorren ihesaldi arriskutsua. Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Egungo egunean harrotzen ahal baita bere ihesialdiaz ni neure garaipenaz bainoago. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 324. orr.

2 (txirrindularitzan)

Zazpi txirrindulariz osatutako ihesaldia antolatu zen Jaizkibelen. Berria - Kirola   2004-08-08

Morellako etapan eguneko ihesaldian sartu zen Osa anaia gazteena. Berria - Kirola   2004-09-14

Etapako ihesaldi onean sartu zen larunbatean, Brochard garailearekin batera. Berria - Kirola   2004-02-10

Ibilbidearen aurreneko zatia aproposa da ihesaldiak sortzeko. Berria - Kirola   2006-04-09

Mallorcako bide bihurriek, gainera, ihesaldietarako aukera ederrak eskaintzen dituzte. Berria - Kirola   2004-02-01

Ihesaldikoak harrapatzea zaila izan zela, baina Euskatel-Euskadik ere lan egin zuela, eta azken kilometroetan lortu zutela. Berria - Kirola   2006-04-07

Algortakoarenak izan ziren errelebo luzeenak ihesaldiaren azken txanpara arte. Berria - Kirola   2004-07-14

3 (ekonomian)

Nazio-kapitalen aberriratze-aldiak eta ihesaldiak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 146. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ihesaldi irriskuak bazirela... Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 107. orr.

Txirrindulariek maldan gora hainbat ihesaldi saio egin zituzten lasterketa osoan, arrakasta handiegirik gabe. Berria - Kirola   2004-10-03

Aurten bertan bigarren postu bat lortua, aurten bertan hainbat ihesaldi saiakera egindakoa, iaz etapa bat irabazitakoa, klasikoetan zaildutakoa. Berria - Kirola   2004-07-16

Etenik gabeko ihesaldi ahaleginak, baina alferrekoak den-denak. Berria - Kirola   2006-03-14

· Ez dakigu altxamendu bat edota kartzela ihesaldi bat bultzatu nahian dabiltzan. Berria - Mundua   2004-04-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus