Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihesi1 1 adlag ihes eginez. ik ihes 4.

Beldurtu zen Elias eta ihesi joan, bere bizia salbatzeko. Elizen arteko biblia   1 Erg 19,3

Mikel Strogoffek zaldi gainera igo eta lauoinka ihesi joatea beste aukerarik ez du. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 235. orr.

Zaldi gainean doa ihesi beti gaizkilea. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 122. orr.

Etxeek ihesi ikusten ninduten, beren begi goibelekin. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 138. orr.

Malkoak begietan ihesi joan zirenen arrasto tristea. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 66. orr.

Ahalegina egingo dut gaiari lotu eta [...] buruan igeri, edo "ihesi", dabilzkidan ideiak harrapatzeko. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 17. orr.

Ez daukazue beste aukerarik: borroka egin edo ihesi abiatu, ea norbaitek heriotza saihesten duen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 165. orr.

Frantses polizia etengabe orpoz orpo daukalarik, beti ihesi bizi duk. Txillardegi   «Putzu» - 74. orr.

Orduan, jauzi batez zutitu eta ihesi joan zen ero-eroan, kapelarik gabe, eskuak odoletan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 27. orr.

Ibai uretan ihesi doazen norberaren irudi puskak bezala. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 143. orr.

Gu ihesi abiatu ginen, erabat izuturik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 55. orr.

Erabat izuturik eta ikaraturik, sakanean barrena barreiatu ziren denak ihesi, elkarri itxaron gabe. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 158. orr.

Gero, bi mozorrotuak aldapa behera abiatu ziren ihesi, abaila batean. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 81. orr.

Eta haragiaren berezko kosmetika ez ezik, izpirituaren puxka bat ere ihesi doakigu egunero bainugelako ur-zuloetan behera, apar arrotz desohoragarri batekin nahasirik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 287. orr.

Haren begiei ihesi, begirada batez gela inguratu nuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 202. orr.

Egun osoa etxean ematen dugu, kanpoko sapa beroari ihesi. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 98. orr.

Atzera egin zuen berriz, bolbora usain erreari ihesi. Jon Maia   «Riomundo» - 74. orr.

Oroimen eta gogoetei ihesi iragan dituzu orenak. Xabier Montoia   «Elektrika» - 141. orr.

-Gábor askoz lasaiagoa da -esan zuen nire galderari ihesi-. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 100. orr.

Bide horretatik, beren haurtzaroko eliza hertsiari eta kultura zaharrari ihesi, belaunaldi berriak aurkitu zituen Iparralderantz Albert Camus, Jean-Paul Sartre, Simone de Beauvoir eta Pariseko iraultza prestatzen ari ziren profetak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 11. orr.

Nazismoari ihesi Frantziara etorri zen 26 urteetan 1933an. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 151. orr.

2 (nora)

Hadad, ordea, mutiko gazte zelarik, ihesi joan zen Egiptora, bere aitaren zerbitzari ziren edomdar batzuekin. Elizen arteko biblia   1 Erg 11,17

Horrexegatik joaten naiz ganbarara ihesi. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 233. orr.

Beste biak ihesi abiatu ziren eta ontzietara iritsi. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 64. orr.

Kearen beldurrez, sura ihesi. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 452. orr.

Ahaztu al zaik hire aita hona ihesi etorri zela [...]? Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 121. orr.

Nekazariak Jeniseiz bestaldera joanak ziren ihesi, ibaiaren zabalerak beharbada tatariarrak geldiaraziko zituelakoan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 339. orr.

Eta lasterka hasi zen, bere bizilekurantz ihesi. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 282. orr.

Igelak, argia piztu orduko, armairu azpitik irten eta ihesi ateratzen ziren hara eta hona saltoka. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 82. orr.

Kafetegirantz egin bide zuten ihesi.Txoriak ihesi joan ziren, inon ez den tokira. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 247. orr.

Euskal Herritik New Yorkera ihesi etorritako emakume baten istorioa kontatu dizu. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 91. orr.

3 (nondik)

Koadrila ihesi irten zen tabernatik. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 104. orr.

Hara joan ziren Feofar Khanen saldoek inbaditutako probintzietatik ihesi. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 169. orr.

Jendetza ikaraturik haren gainetik pasatu zen izu-laborrian tiroetatik ihesi. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 27. orr.

Burua biratzen zuten orain, besteen begiradatik ihesi. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 398. orr.

Errusiatik 1917. urtean iraultzatik ihesi alde egin ondoren. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 252. orr.

Gure aitona Espainiako justiziatik ihesi zebilen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 207. orr.

Iskanbila horietatik ihesi, Erroman ezkutatu zen. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 9. orr.

Eskuak gainean ipintzen zituen behin eta berriz, zuloa estali nahirik, bere izana handik ihesi zihoakiola iruditzen baitzitzaion. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 57. orr.

Itsasotik eta Poseidonen mehatxuetatik ihesi nator. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 26. orr.

Hura ez zihoan forma hutsen atzetik, hura ez zihoan bere burutik ihesi; alderantziz: bere buruarekin aurrez aurre jartzen zen etengabe. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 218. orr.

4 (norengandik)

Otso batengandik ihesi, tigre baten atzaparretan erori naiz. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 39. orr.

Atxilotuak izateko beldurrez, poliziarengandik ihesi. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 89. orr.

Testuak ere arrainak dira, elkarren bila edo elkarrengandik ihesi dabiltzanak. handik egun batzuetara hoteletik hanka egin zuen ilehori hark, bahitzailearengandik ihesi, satiro hutsa baitzen, nonbait. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 38. orr.

-Hebertarra naiz -erantzun zien-, eta ihesi nator neureengandik, laster eroriko baitira haiek zuen eskuetan. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 149. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean)

Fusil tiroen ihesi ibiliko da merkatari lasai hau. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 162. orr.

Zeren ihesi?", otutzen zaio Gabini. 4744

1933an Suitzara emigratu behar izan du, gero Frantziara eta 1942an USAra nazien ihesi. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 32. orr.

Gazelak Afrikako sabanan lehoien ihesi bezalatsu. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 71. orr.

Auzo-probintziako gobernadoreak zioen gaizkile bat justiziaren ihesi zebilela. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 283. orr.

Zama handiegia baitzeraman haien ihesi joateko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 196. orr.

Horregatik doa ihesi, emazte biluziaren ihesi. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 258. orr.

Badira han, euskaldunez gainera, juduak, nederlandarrak, poloniarrak, txekiarrak, denak ere Europan gero eta ugariagoak eta ozenagoak diren gerra-hotsen ihesi. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 170. orr.

· 6 iz ihesa.

Hiritarren ihesia amaitzera zihoan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 249. orr.

7 ihesian ihes eginez. ik ihes 9.

Ihesian omen ditinagu jada alemaniarrak. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 102. orr.

Ez noa Ritak orduan aipatutako oro hemen jartzera, asko baitira ihesian ibilitakoaren oroitzapenak eta asko zoritxarrak jotakoaren kontuak. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 61. orr.

Ihesian harrapaturiko San Kristobalgo milizianoei. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 262. orr.

Gauza bakarra nahi dut zugandik, sinets diezadazula nire oinazeak, zugana ihesian, aitortuko dizun guztia. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 10. orr.

8 ihesi egin ihes egin.

Heriotzari ihesi egin izanaren ospakizunetan, ahantziak ginen Ximurraz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 374. orr.

Zweigek berak naziengandik ihesi egin behar izan zuen bezala. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 169. orr.

Izan ere beste bide bat hartu eta aurreraka ihesi eginez gero, etorkizunean are neurri tamalgarriagoak hartu beharko baitira noizbait. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 299. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus