Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iheslari [920 agerraldi, 100 liburu eta 287 artikulutan] 1 iz/izond ihes egiten duena, ihesi dabilena. ik ihesle; ihesliar.

Pentsa zenbat eta zenbat iheslari ibiliko den munduan, auskalo non eta nola. Jokin Urain   «Errotarria» - 17. orr.

Ihesi doa gure protagonista, iheslari errugabea («berari egotzi zioten hilketa»), eta irakurlea bat-batean identifikatzen da euskal artzain iheslariarekin. Berria - Kultura   2004-01-31

Atzemandako iheslariak kanporatzen hasi zen Frantziako Polizia, Hendaiara atxilo ekarri eta Espainiako Poliziari entregatzen zizkieten. Jokin Urain   «Errotarria» - 40. orr.

San Kristobalgo iheslarietatik hiruk bakarrik lortu zuten mugaz bestaldera igarotzea. Jokin Urain   «Errotarria» - 73. orr.

Iheslaria mundu guztian da iheslari, maila pertsonalean estatus edo ospe bereziren bat duen iheslaria izan ezean. Jokin Urain   «Errotarria» - 169. orr.

Mugaz bi aldeetan bazituen iheslarien gidatzeko ardura zuten sarekideak. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 237. orr.

Erresistentziako kide iheslari anitz gordetzen zuen han. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 75. orr.

Helburua argia zen presoak ihes egiten bazuen, palto zilatu eta zikinetik ageriko zen preso iheslaria zela. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 176. orr.

Esklabo Iheslarien Legea. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 236. orr.

Ez da bere asmoa biltzea korapilo iheslari bat, non egileak eta obrak identitatea aldatzen duten; non pentsamenduak bere buruaz albait eta gertuen dirauen, berberaren forma ez aldatuan, eta non hizkuntza ez den oraindik diskurtsoaren sakabanaketa espazial eta jarraituan zabaldua. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 160. orr.

Telemakok atzerritar iheslaria, Teoklimeno, bere etxera eraman zuen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 124. orr.

Bideak aleman iheslariz beteak. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 132. orr.

Espainia eta Portugaleko judu sefardita iheslarien komunitate zibilak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 42. orr.

2 bere ideia politikoengatik beste herrialde batean babes hartu duena. ik errefuxiatu.

Uztailean desagertu zen Eduardo Moreno Bergaretxe iheslaria. Jokin Urain   «Errotarria» - 169. orr.

Frankismoaren garaian, Belgikara joan zen iheslari Aranburu eta han, Lovainako unibertsitatean, egin zituen ekonomia ikasketak. Berria - Ekonomia   2004-10-27

Bere emaztea berriz Jordanian du, iheslari. Herria   2004-07-08

Frangotan, ez dira iheslari bezala ezagutuak izaiten. Herria   2003-07-03

Baina iheslari eta presoez gain, baita deportatuak eta kontzentrazio barrutietan egondakoak ere. Jokin Urain   «Errotarria» - 19. orr.

36ko gerrako iheslariekin hasi beharko zenukete. erabilpenik gabe zeuden egoitza militarrak, hotel zaharrak, eskolak iheslarientzat bizileku bihurtu zituzten. Jokin Urain   «Errotarria» - 24. orr.

Iparraldean ere ez zieten denek abegi gozoa egin iheslariei. Jokin Urain   «Errotarria» - 24. orr.

1987a zen, Ipar Euskal Herrian iheslarien aurkako setioan ari zen Frantziako Polizia, eta iheslari haiek multzoka sartzen zituzten kartzelara, denbora gutxiren buruan kaleratzen bazituzten ere asko. Jokin Urain   «Errotarria» - 109. orr.

Zurrumurruak bala-bala zebiltzan Iparraldeko iheslarion artean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 29. orr.

1962an deportazio eta konfinamendu politikari ekin zioten agintari frantziarrek, lau euskal iheslariren aurka hartutako neurriekin. Jokin Urain   «Errotarria» - 169. orr.

30etik gora ziren Frantziak deportatutako iheslariak. Jokin Urain   «Errotarria» - 171. orr.

Sasoi bertsuan iheslariei errefuxiatu politikoen paperak kentzen eta ez berritzen hasi ziren. Jokin Urain   «Errotarria» - 170. orr.

Neskak iheslari judu alemaniarrekin elkartzen ziren. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 175. orr.

Mexikon den euskal iheslarien kolektiboa «kriminalizatzeko» saioa salatu zuen abokatuak. Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Iheslarien goi komisionatuari sexu jazarpena egotzi diote. Berria - Mundua   2004-05-19

Margolanak Talibanek, bestalde, ordezkariak bidali dituzte iheslarien kanpalekuetara. Berria - Mundua   2004-10-09

3 (txirrindularitzan)

Valentziara hurreratu ahala, tropelak iheslariak irentsi zituen. Berria - Kirola   2004-02-29

Helmugarako lau kilometroren faltan lortu zuten Quick-Step taldeko txirrindulariek euren helburua, eta iheslariak harrapatu zituzten. Berria - Kirola   2004-03-16

10 minutuko abantaila bazuten ordurako bi iheslariek. Berria - Kirola   2004-07-14

Kilometroak aurrera joan ahala, iheslarien taldeak bidaide gehiago izan zituen. Berria - Kirola   2004-08-01

Garaipena iheslarientzat izango zela zirudien, 40 kilometroren faltan 8 minutuko aldea baitzeukaten. Berria - Kirola   2004-09-07

Bi iheslarien atzetik sartu zen tropel nagusia, 25 segundora. Berria - Kirola   2004-06-03

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artxiboa ez da enuntziatuaren gertaera babesten duena (nahiz eta berak berehala ihes egin) eta gordetzen duena (etorkizuneko oroimenentzako) bere iheslari-egoera zibila. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 150. orr.

Alemaniako iheslari-talde baten buletin bat zela. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 320. orr.

Iheslari-taldearen kargu egin behar zuen mugalaria Otsoren hatzaparretan erori zela. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 342. orr.

Badakizue, Cayenneko iheslari aire horiekin... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 348. orr.

Xagu, Ehorzlea eta hirurak, "boltxebikez" mozorroturik, aurrena iheslari-pasa, gero kontrabandistei ebatsiz aritu ziren. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 268. orr.

Matxino kristauek bi taldetan banatuta eraso zioten iheslari eremuari. Berria - Mundua   2004-05-02

5 auzi-iheslari

Lehenengoan, auzibide zibilez ari denean, auzi-iheslariak kondenatzea debekatzen zaiei epaileei, errua frogatu gabe dagoenean gai zibiletan. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Beraz, dirua zor duen gizon bat ezin daiteke kondenatu auzi-iheslari gisa, bere zorra frogatuta ez dagoen bitartean; Baina bizitza-kontua denean, kondena daiteke auzi-iheslaria, nahiz eta bere krimena frogatu gabe egon. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

6 iheslari gune

Tindufeko iheslari guneetatik ekarriak dira denak. Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Gutxienez 159 hildako tutsien iheslari gune bati eginiko erasoan. Berria - Mundua   2004-08-15

7 iheslari politiko

Aitor Elorza iheslari politikoa hilik topatu zuten atzo, etxean, Baionan. Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Egun haietan gure iheslari politikoen giroetan ibiltzen nintzen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 145. orr.

Iheslari politikoen arazoa ere global bihurtu dela. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 184. orr.

XX. mende amaieran baziren munduan 11,7 milioi iheslari politiko, denon ahalkerako. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 184. orr.

Fidel Castro Mexikon erbesteratu zen, herrialde hartan harrera ona egiten baitzitzaien espainolez hitz egiten zuten iheslari politiko guztiei. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 71. orr.

Gaur, euskal iheslari politikoen egoera aztertuko du Askatasunak, Makean ospatuko duen Elkartasun Egunean. Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Preso eta iheslari politikoen senideen elkarteak. Berria - Harian   2006-04-18

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa. Berria - Harian   2006-03-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi iheslari (3); euskal iheslari (20); euskal iheslari politikoak (3); euskal iheslari politikoen (9); gatumbako iheslari (6); gatumbako iheslari eremuko (3); iheslari belaunaldi (3); iheslari bezala (6); iheslari bizigunean (3); iheslari eremuko (3); iheslari eta presoen (3); iheslari frango (4); iheslari gehiago (4); iheslari gehienak (3); iheslari gune (4); iheslari gunea (3); iheslari gunean (6); iheslari guneetan (5); iheslari guneko (4); iheslari guztiak (6); iheslari ohiak (3); iheslari politiko (6); iheslari politikoa (3); iheslari politikoak (9); iheslari politikoen (22); iheslari politikoen kolektiboak (3); iheslari talde (6); ingushetiako iheslari (3); jabaliako iheslari (3); milaka iheslari (4); milioi bat iheslari (3); milioi iheslari (4); miliun iheslari (4); preso eta iheslari (17); rafako iheslari (6)

bi iheslariak (6); dira iheslariak (5); eta iheslariak (27); euskal iheslaria (3); euskal iheslariak (9); euskal iheslarien (15); hiru iheslariak (3); iheslariak etxera (3); iheslariak itzuli (3); iheslariaren atzetik (3); iheslarien alde (8); iheslarien aldeko (5); iheslarien artean (4); iheslarien aurkako (4); iheslarien auzia (3); iheslarien auzia konpondu (3); iheslarien egoera (6); iheslarien kolektiboa (3); iheslarien kolektiboak (5); iheslarien kolektiboaren (6); iheslarien kolektiboko (9); iheslarien kolektiboko kide (3); iheslarien kontrako (5); iheslarien legea (4); preso eta iheslariak (8); preso eta iheslarien (17); presoak eta iheslariak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus