Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihintz 1 iz eguratseko hezetasuna, batez ere gau eta goizaldean, ur tanta xehe bihurtzea; ur tanta xehe horiek.

Jaits bedi nire irakaspena euria bezala, isur bitez nire esanak ihintza bezala. Elizen arteko biblia   Dt 32,2

Horregatik ukatzen dizue zeruak ihintza eta lurrak fruitua. Elizen arteko biblia   Ag 1,10

Izan ere, bakea ereingo dut, mahastiak emango du bere fruitua, lurrak bere ekarria eta zeruak bere ihintza. Elizen arteko biblia   Za 8,12

Ez al du ihintzak sargoria arintzen? Elizen arteko biblia   Si 18,16

Hau dena bizkor erremediatzen du behe-lainoak, sargoriaren ondorengo ihintzak bizitasuna ekartzen. Elizen arteko biblia   Si 43,22

Maiatzeko ihintzak urrea balio du. 4941

Urteko gau oskarbi ugari horietan botatako ihintzarekin. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 411. orr.

Datozen urteotan ez du ez ihintzik ez euririk egingo, nik aginduta ez bada. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 71. orr.

Gauez, kanpalekuan ihintza egitean, gainean agertzen zen mana. Elizen arteko biblia   Zen 11,9

Irri egiten zuen eguzkiak, soroko ihintzetan dirdirka. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 110. orr.

Larre huts, ihintzez blaituetan barrena. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 111. orr.

Atariko portxera atera eta begiratu bat ematen diogu soropil heze ihintzez estaliari. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 207. orr.

Eta haiek euri baldin badute, izango dugu guk ihintz. Berria - Kirola   2004-01-28

2 (erkaketetan)

Lilia bezain zuri zirudien, eta ihintza bezain hotza eta gogorra, harrian landuta balego bezala. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 176. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mundu osoa zure aurrean balantza alde batera okertzen duen izpitxoa da, lurrean pausatzen den goizeko ihintz-tanta. Elizen arteko biblia   Jkd 11,22

Biharamun goizean, ihintz-geruza azaldu zen kanpaleku inguruan. Elizen arteko biblia   Ir 16,13

Lasai egongo naiz, neure lekutik begira, geldi-geldi, eguerdiko sargoria bezala, uzta-aroko sargoritan ihintz-lainoa bezala. Elizen arteko biblia   Is 18,4

· Beztiduradun hilak orro-garrasika zebiltzan hango karriketan, izar su-jario, odol-ihintz, eguzkiko asturu gaitzen pean. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 233. orr.

Zuen maitasuna goiz-lainoa bezala doa, berehala kentzen duen goiz-ihintza bezala. Elizen arteko biblia   Os 6,4

Gaztaroko goiz-ihintz freskotan ohi dira helde kutsakorrak errazen gertatzen. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 47. orr.

Bera izango duzu adore-emaile, bera egunsenti eta gaztetasun-ihintz. Elizen arteko biblia   Sal 110,3

4 ihintz-lore

Basotxoa inguratzen zuen ezpondan, astakarduak eta ihintz-loreak loraldi bete-betean zeuden. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 44. orr.

Ihintz-lore: Tsuyukusa (Commelina communis). Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 124. orr.

5 ihintz-puntu (fisikan)

Honelakoetan, ihintz-puntua non dagoen kontuan hartu behar bada ere, ez da kondentsaziorik gertatzen, ez da kapatxo xuririk ikusten, ez zaio izotzari antzematen, baina, putzuak, lur zorua eta beste, seko izozten dira. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 435. orr.

6 izar-ihintz ipar ihintza.

Izar ihintz eztiak busti belardian. Itxaro Borda   «%100 basque» - 124. orr.

Arrosa udatiarren moldean gorritu zakilak eta izar ihintz odoltsuz busti aluak. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus