Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikaratu, ikara(tu), ikaratzen 1 da ad dardaratu, ikara egin.

Ikaratu zen lurra eta dardaratu, zeruaren oinarriak mugitu. Elizen arteko biblia   2 Sm 22,8

Ikara bedi haren aurrean lur osoa. 5429

Gizakia osorik ikara bedi, mundua osorik dardara. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 110. orr.

Ikara zaitezte, herriok, suntsitu egingo baitzaituztete! Elizen arteko biblia   Is 8,9

Gorputz osoa ikaratu zitzaion, epilepsiak jota bezala, eta handik gutxira txilioka hasi zen. Berria - Kultura   2004-08-20

Gorputza ikaratu zitzaidan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 99. orr.

Apur batez, emazteak ez zuen ihardoki, baina geroxeago, beheko ezpaina ikaratu zitzaion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 211. orr.

· 2 da/du ad asko beldurtu, izutu.

Harry izugarri ikaratu zen beheko suaren apal gaineko ispiluan lehenengo aldiz begiratu zuenean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 41. orr.

Aurrerantzean ez da ikaratuko; gaizkile horiek ez dute gehiago desegingo. Elizen arteko biblia   1 Kro 17,9

Jendea ikaratu egiten zen eta amore ematen zuen, baina hori ere alferrik izaten zen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 36. orr.

Euskal artzainak ez dira euri pittin batekin ikaratzen –esan nion-. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 44. orr.

Katu zaintzailea eta ukuiluko behietako bat zerraldo ikusi zituenean, guztiz ikaratu zen, odola gatzatu eta izoztu balitzaio bezala. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 78. orr.

Zahar beldurgarri horrek zu ere ikaratu al zaitu, Weasley? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 75. orr.

Burutazio hura ez zitzaidan batere gustatu, ikaratu egiten ninduen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 124. orr.

Baina poliki noa; ez dut ikaratu eta uxatu nahi. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 137. orr.

Ekintza zikin horien lekuko izan diren jipoitutakoen lagunak mehatxuka ikaratu dituzte. Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Batzuetan neure burua ere ikaratzen dut. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 81. orr.

Txoriak ikaratu zituen bozina-hotsa entzun zuen kanpoaldean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 197. orr.

Guztiz txunditurik begiratu nion, baita ikaraturik ere. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 39. orr.

Izutu egin zen zintzoen herri osoa, zetozkion gaitzengatik ikaraturik. Elizen arteko biblia   EstGr 1,8

Ustekabeak ikaraturik, magaletik behera erori zitzaion liburua. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 86. orr.

Maiz esnatzen da amesgaiztoek ikaraturik. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 121. orr.

Suak ikaraturik ihes egin nahi izan dute saguzarrek batean. Xabier Montoia   «Elektrika» - 153. orr.

Ebe egongelan sartu da, Katen irainek ikaratuta. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 80. orr.

Izututa zegoen, ikaratuta. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 61. orr.

Harryk begiak itxi zituen ikaratuta. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 234. orr.

–Isildu! Isildu! -ikaratu zen koronela. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 56. orr.

Ikaratzeko moduko eguraldia dago, ile guztia banatu dit. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 144. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Lehenengo urteko ikasle ikaratuei. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 74. orr.

Zerbitzari ikaratuak orduan abiatu ziren arrapaladan Gandalfen atzetik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 160. orr.

Begi ikaratuekin inguruari begiratzean. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 264. orr.

Hantxe geratu ginen, zaldi ikaratuen artean, eta haiek pozik ziruditen gu lagunarteko izateagatik. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 114. orr.

Gizarte ikaratuak ziurtasuna bilatzen du; gizarte zeharo ikaratuak, zeharoko ziurtasuna. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 23. orr.

Bihotza geldiarazi zien zerbait entzun zuten… garrasi zoli eta ikaratua… Ahots lodia zen oso: itsaso haserrearena, zeru beltzarena, lur ikaratuarena. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 158. orr.

4 (erkaketetan)

Bere fortuna sakelan zeramala, erbi bat baino ikaratuago zihoan. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 165. orr.

5 izu-ikaratu ik ikara 22.

Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu; gaizkilea, ordea, izu-ikaratu. Elizen arteko biblia   EsZ 21,15

Izu-ikaraturik zegoen Belxatzar eta erabat zurbildurik. Elizen arteko biblia   Dn 5,9

Ametsez beldurtzen nauzu eta ikuskari gaiztoz izu-ikaratzen. Elizen arteko biblia   Jb 7,14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus