Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

demanda (Egungo testuen corpusean 4.263 agerraldi) 1 iz istilua, errieta. ik sesio.

Zenbait gora-behera bihurri tarteko zirelarik (orduko euskaldunen egunkariko morroi eta nagusi zenbaitekin izandako demanda, hain zuzen ere). Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 81. orr.

Mahaian behin baino gehiagotan izaten dira demandak eta erantzun txarrak alde batetik bestera. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 54. orr.

Hurrena, berriz, Iruñera etorri behar izan nuen lanera, bankuko zentralera, eta harrez geroztik gutxitan entzuten nituen horrelako demandak: herriko jaietan eta gabonetan etxera azaltzen nintzenean besterik ez, baina hutsik gabe egiten zidan amak galdera: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 120. orr.

2 eskabidea, eskakizuna, galdea.

Erraztu, ba jendeak beldurra hartu zuelako, doixtar itsaspekoak lanean hasiak ziren berehala eta inork ez zuen ontziratu gura, demanda handia zegoen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 74. orr.

Ramsay jaunak bere buruaganako zeukan gupida itzel hura, erruki demanda hura, denean isuri eta putzuen eran zabaltzen zen bere oinetan. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 152. orr.

Jelosiazko garrasiak eta argibide demandak, masailekoak, damuzko musu beroak... Berria - Kultura   2004-09-03

Lilyk nahi zuen bakarra zen tristurazko uholde ikusgarri honek, erruki gose asezin honek, haren aurrean amore emateko demanda honek ...]. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 151. orr.

Zure demanda oso ere kontuan edukitzekoa iduritu zaigu. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 23. orr.

3 auzi eskea.

Isuna 1989 hainbat arrantzale, udaletxe, enpresari eta banakakok ezarritako demanda baten ondorio da. Berria - Gaiak   2004-03-28

Film antisemita dela argudiatuta jarri zuten demanda, baina Florence Lagemi epaileak ebatzi duenez, «Gibsonen lanak ez du herri judutarren kontra egiteko biderik erabili», eta, ondorioz, ez dago hura debekatzeko nahikoa arrazoirik. Berria - Kultura   2004-03-30

Altadisek 2003ko ekainean aurkeztu zuen Udalaren kontrako demanda, Odon Elorza alkateak arte garaikideko zentro bat eraikitzeko lurren jabetza eskatu ondoren. Recording Industry Association of America-k (RIAA) epaileen aurrean jarritako demandei esker Internet bidezko musika artxiboak bi aldiz gutxiago jaisten dira egun. Berria - Kultura   2004-04-22

Amagoiaren mehatxuen jakitun egin beharko nuen: igarleak demanda aurkeztuz gero, berak ere agertu beharko zuen nirekin batean epailearengana, egunkariko buru izan-eta ustezko delituaren egunean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 125. orr.

Bilbogasen akzioen enkantearen aurkako Naturcorpen demanda onartu dute. Berria - Ekonomia   2006-02-01

4 demandan

Argazki zahar bat zela-eta atso bat azaldu omen zitzaien demandan, gerran ere ez dakit zer istilu izan zutela-eta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 19. orr.

Nire semea jaio berria zen; niretzat, miraria zen, eta ez nuen inorekin demandan hasteko asmorik. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 144. orr.

Etxegileengana demandan edo protestan joan ordez geuk hartu behar genuela geure bizitokien ardura. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 91. orr.

Mutiko ahots bat bazuen, zoli-zolia, bere senarrarekin demandan ari zenean bi kilometrora ere entzun zitekeena. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 192. orr.

5 demanda egin errieta egin.

-Allume moi ça, sporca madonna! -demanda egin zion belarrira zerbitzari zaharrak Emileri. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 52. orr.

Kotxean sartu, ohizko muxua eman eta mutturrak okertuz demanda egiten dio Mikeli, mainati. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus