Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikasgai 1 iz ikasteko gaia.

Badira liburuetan ikas ez daitezkeen ikasgaiak. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 14. orr.

Irakurtzea baita idazle bihurtu nahi duenaren lehenengo ikasgaia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 87. orr.

Trekeko bertze ikasgai bat: "inork ez dezala igar inondik pasatu garenik". Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 72. orr.

Uste hori zuzena izatera, bada geure egunotarako balioko lukeen bigarren ikasgaia: edozein hizkuntza eredu arrakastatsua izango bada, eguneroko jardunetik gertukoa izan behar duela. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 31. orr.

Hauxe da gure egunotarako balio duen ikasgaia: euskalkien etorkizunaz jarduteko, euskalkien iragana ezagutzea dugula ezinbesteko. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 41. orr.

Ume eder honi lizunkeriaren lehen ikasgaiak erakutsi ahal izateko, beharrezkoa da zu, andere, komeni den guztirako prest egotea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 86. orr.

Hizkuntza eta politikaren arteko lotura ezinbesteko ikasgaia da mundu horretan aritu nahi duenarentzat. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 10. orr.

Biblia beti izan zen Agustin deunarentzat ikasgai eta inspirazio iturri. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 24. orr.

«Israelek inoiz ahaztuko ez duen ikasgaia» agindu du Hamasek. Berria - Mundua   2004-10-23

Irailaz geroz hiru kantu dira ikasgai. Herria   2002-11-21

2 ikasturte edo ikastaro bat banatzen den gaietako bakoitza. ik irakasgai.

Matematika ikasgai eternala zen, urterokoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 25. orr.

Horrexegatik aukeratuko nuen natur zientzien ikasgaia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 25. orr.

Institutuan, urte hartan, 1980-1981 ikasturtean, aukerazko ikasgaia zen euskara. ik beherago 4 D ereduan ikasgai bat erdaraz ematea eskandalua litzateke. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 162. orr.

Ikasturte bakoitzeko 7-8 ikasgai eta 5 ebaluazio kalkulatuta, ehundaka azterketa eginak izango nituen ordurako. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 11. orr.

2003-04 ikastaroan bi ikasgaitan ikasle izan nuen Ainhoa. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 197. orr.

Programako ikasgaietan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 132. orr.

Ikasgai teorikoak ere izango dira, betiere euskaraz. Berria - Kultura   2006-02-24

Doktoregorako ikasgaiak ikastea erabaki zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 153. orr.

Ikasgai horretan matrikulatuta zeudenei galdetu nien ea zer egin behar zen hura gainditzeko. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 48. orr.

Melanie Isaacs ikasleak ezeztatu egin du COM 312 ikasgaiaren matrikula. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 49. orr.

Emaitza bikainak ikasgai guztietan. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 49. orr.

Haurren ikasgai programetan. Herria   2004-02-26

3 irakasgai bat banatzen den zatietako bakoitza.

Kimikako lehenengo ikasgaiak kenduta, gainerako guztiaz zer erantzunik ia ez zuela. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 44. orr.

Etengabe egiten zien agiraka umeei, eta jo ere egiten zituen ikasgaia ikasten ez zutenean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 72. orr.

-Australia, hamaseigarren ikasgaian dago. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 183. orr.

Unibertsitateko bulegoan nengoelarik, baleen eta kurriloen ohiturari buruzko ikasgaia prestatzen. Atzoko ikasgaia errepikatuko dugu. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 271. orr.

Idazmahaian ezarri zituen ukondoak, pentsati, ikasgaia errepasatzen ari den eskola-ume zintzo bat irudi. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 10. orr.

Ikasgaia errezitatuko zukeen ume batek bezala esan zuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 122. orr.

Eta orain, haur maiteok, gaurko literatur ikasgaia azalduko dizuet.. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 80. orr.

Gaur gauean, adibidez, gizon dotorea izateko lehenbiziko ikasgaia eman zidak. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 152. orr.

· Politika ikasgai bat nahi duzu? -esan zidan nekatuta-. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 262. orr.

4 enborreko ikasgai

Garrantzitsua izango litzatekeela hezkidetza enborreko ikasgaia izatea Irakasle Eskolan. Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Enborreko ikasgaiak euskaraz emango dituzte datozen lau urteetan. Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Enborreko eta hautazko ikasgaiek lau ordu izatea. Berria - Euskal Herria   2004-06-18

5 hautazko ikasgai

Hautazko ikasgaiak emateko modua bideratu. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 112. orr.

Hain zuzen, hautazko ikasgaietan badaude hutsune batzuk, eta horiek betetzen joateko. Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Enborreko eta hautazko ikasgaiek lau ordu izatea. Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Karrera urteetatik gehien oroitzen duena hautazko ikasgai baterako egin zuen hirurogeita lau folioko lana da. Iban Zaldua   «Traizioak» - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus