Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

demas 1 izond ikaragarria, izugarria, gehiegizkoa.

Zer egingo eta tangoak abesten hasi zen bat-batean, sentimendu handia ipiniz kantuan eta keinu demasak eginez gorputzaz. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 85. orr.

Masoka demasa ala umore beltza? Jokin Urain   «Errotarria» - 57. orr.

Korronte alternoaren eragin txikitzaile demasak frogatzeko. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 98. orr.

-Osasunak, zerorrek esan duzunez, ez nau balentria demasetara bultzatzen. Txillardegi   «Putzu» - 374. orr.

Allan Poerena da, demasa! Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 278. orr.

-Demasa, jo! Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 261. orr.

Demasa dun! Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 167. orr.

Demasa iruditzen zaidak! Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 28. orr.

Demasa ginela esan digute, daukagun edadeagaz holako gauza bat egitea ere... Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Berak, ordea, "liluragarri" hitzari aski egoki irizten ez, nonbait, halako erliebe batentzat; bere irudiko, hura eromena zen, zoramen hutsa, demasa, itzela, izugarria. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 166. orr.

Oraingoan ere demasa harrapatu duk, txikito.   - 125. orr.

Ez da demas-demasa. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 7. orr.

Esker onekoa da, demasean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 454. orr.

2 demaseko (orobat demasako g.er.) izlag demasa.

Hor zen artean azkeneko aldiz izan nintzenean utzi nion demaseko eskupekoa. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 95. orr.

Hortik nire meritua beste norbaiti ematera, bazegoen demaseko tartea. eta ez dakit parte onekoa ote den, gero, festa-egarri demaseko hau. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 180. orr.

Eta ez dakit parte onekoa ote den, gero, festa-egarri demaseko hau. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 130. orr.

-Zu demasako harpajolea zara, Olga. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 53. orr.

Artifizio gehiegi erabiltzea, hariak sobera lantzea, sigi-saga demasako gidoiak egitea ere leporatu izan zaio. Berria - Kultura   2004-10-02

Handia ez, demasekoa. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus