Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dementzia 1 iz zorotasuna.

Dementzia edo eromena izan zen Txileko Justizia Gorteak Pinochet ez epaitzeko erabili zuen argudioa. Berria - Mundua   2004-07-25

Garuneko hodietako arazoak, dementziak, buruan hartutako kolpeak eta esklerosiak dira kasurik gehienetan disfagia arazoen kausak. Berria - Gaiak   2006-01-27

Estresak dementzia eragin dezakeela ondorioztatu dute. Berria - Gaiak   2006-03-01

Edo gainditzen gaituen zerbaitek inguratzen gaitu, edo dementziak jo gaitu biok. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 126. orr.

Amonak ere dementziak jotzean arboletara igotzen dira, handik gehiago ez jaisteko. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 174. orr.

Teoria moten arabera eurei atxikitzeko gaixotasunaren estatusa, alienazioarena, anomaliarena, dementziarena, neurosi edo psikosiarena, endekapenarena eta abar. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 50. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez du datarik eman nahi, baina sinetsita dago dementzia larria gelditzeko botika aurki iritsiko dela. Berria - Gaiak   2006-03-16

Gorenak «dementzia sendaezina» zuela ebatzi zuen eta bere aurkako salaketak baztertu zituen. Berria - Mundua   2004-08-27

Diktadore ohiaren ustezko «dementzia arina». Berria - Mundua   2004-08-27

Proben arabera, «gaindiezineko dementzia arina» zuen Pinochetek. Berria - Mundua   2004-05-30

Pinocheten ustezko dementzia zalantzan jartzen dela kasu honekin. Berria - Mundua   2004-07-25

Zahartzaroko dementzia eta bestelako gaitzak dituzten zentroko zaharrak laguntzeko Berria - Euskal Herria   2004-01-23

3 (hitz elkartuetan)

Barazkiak eta fruta ugari jateak dementzia arriskua murrizten du. Berria - Gaiak   2006-04-19

Huntingtonen gaitza endekapenezko gaitz neurologikoa da, eta dementzia arazoak eta mugimenduak kontrolatzeko ezintasunak sortzen ditu. Berria - Gaiak   2004-11-02

Gaitz arraroa zela pentsatu zuten hasieran, baina oso dementzia kausa ohikoa da. Berria - Harian   2006-02-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dementzia arina (3); ustezko dementzia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus