Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikaste 1 iz ezaguera multzo bat iristea, zerbait egiteko edo erabiltzeko gaitasuna edo trebetasuna bereganatzea. ik ikaskuntza; ikasketa 2.

Halere ez dira haurrak enoatzen katiximan! gogotik ari dira beren ikaste eta lantxoetan. Herria   2004-03-18

Iduritu zait ikaste abstraktuek naturatik urrundu nautela. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 67. orr.

Autore batzuek ikaste naturala (jabekuntza) eta formala (ikaskuntza) bereizteko erabiltzen dute; beste batzuengan, jabekuntza lehenengo hizkuntza (H1) ikasteari dagokio eta ikaskuntza, bigarren hizkuntza (H2) ikasteari. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 48. orr.

Ikaste espliziturako lobulu tenporalen erdialdeko sistemaren osotasuna beharrezkoa bada ere, ikaste inpliziturako bide primitiboago eta lausoagoak erabil daitezke. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 69. orr.

Herri baten mendetako arnasa sentitzea, gozatzea, mila galdera ergelen erantzuna buruz ikaste hutsa balitz bezala! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mendirat ateraldiak, igerika ikaste, ekintzak ingurumenaren inguruan, "rafting" eta "surf" iharduerak. Herria   2003-12-18

· Ikaste prozesu bat izan zen Sartrerentzat Goragalea idaztea. Berria - Kultura   2004-02-27

Ikaste prozesuaren emankortasuna. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 101. orr.

HEMEN Elkarteak antolatzen du ikaste bidaia bat Nafarroara maiatzaren 5ean, Salbatore ortzegunean. Herria   2005-04-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus