Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikasturte (orobat ikasurte eta ikas urte g.er.) 1 iz uda oporraldi biren arteko eskola aldia.

1980-1981 ikasturtean, aukerazko ikasgaia zen euskara. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 85. orr.

Gogorra egin zitzaidan 1964tik 1965erako ikasturtea, Batxilergoko seigarrena. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 118. orr.

Biolineko bederatzigarren ikasturtea gaindituta, Ganbera Musikako Goi Mailako Irakasle titulua lortu zuen Larburuk. Herria  

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2004-2005 ikasturterako Batxilergoko aukerako irakasgaiei buruz onartu duen dekretuak. Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Nire adin berekoa zen Jon Baltza, ikasturte berekoa baina aldameneko gelan zegoena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 42. orr.

Ikasturte berriak lagun zaharrak elkartu zituen. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 29. orr.

Laugarren ikasturtearen hasieran. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 72. orr.

Kimikako laugarren ikasturteko programaren barnean bazen ikastaro labur bat fisikako ariketak egiten zirenekoa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 79. orr.

BUPeko 3. ikasturtea Beasaingo Institutuan egin ostean COU edo UBI egitera Tolosara itzuli nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 112. orr.

Filologiako azken ikasturtean nago; datorren urtean, doktorego-ikastaroetan matrikulatuko naiz. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 177. orr.

Gogoan izan ikasturte berria irailaren 1ean hasiko dela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 17. orr.

Aurtengo ikas urtea arrunt berezia dute, kolegioko 4 mailak aterbetzen dituztelako. Herria   2002-11-07

Ikasturte bakoitzean ikasleak gainditu beharko lituzkeen kredituen gutxieneko kopurua. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 109. orr.

Oinarrizko Hezkuntza Orokorrak irauten zuen zortzi urteetan, ikasturte bakoitzeko 7-8 ikasgai eta 5 ebaluazio kalkulatuta, ehundaka azterketa eginak izango nituen ordurako. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 11. orr.

Horrenbestez II. ikasturteko Analisi Kualitatiboko laboratoriorako onarturik geunden. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 60. orr.

Ikasturteko azken azterketa. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 26. orr.

Ikasturteko lehen eskola eguna. Berria - Mundua   2004-09-02

Datorren ikasturteko aurrematrikula, irailean. Berria - Kultura   2004-07-09

Ekain inguruan Andresek ikasturteko eta Lizentziako azterketak egin zituen, eta onik atera zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 142. orr.

New Yorkeko Syracuse Universityn ikasturte bateko egonaldia lortzeko. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 141. orr.

Datorren ikasturteko testuliburuen zerrenda. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 17. orr.

Irakasle horiek aukera izan dute 3 ikasturtez liberatuta egoteko. Berria - Harian   2005-03-17

2 (aditzaren objektu gisa)

Lehenengo bi ikasturte haiek gainditu nituen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 64. orr.

Ikasturtea gainditzeko falta duen ikasgaiko azterketa prestatzeko. Berria - Harian   2005-08-19

Ikasturteak gainditzea zitzaion axola, eta igandean eskien gainean edo haitzetan gaindi ibiltzea. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 65. orr.

Ikasturtea hasi aurretik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 12. orr.

Ikasturtea amaitu da ia. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 58. orr.

Ez nuen ikasturterik huts egin arazo fisiko eta psikologikoak eduki arren. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 95. orr.

Ez da oso-oso bizkorra, eta ikasturtea errepikatu egin beharko duela iruditzen zait. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 16. orr.

3 hed

Ikasturte judizialaren hasiera ekitaldian. Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Uda ondorengo ikasturte politikoa garrantzitsua izan daitekeela. Berria - Euskal Herria   2004-07-06

Eusko Legebiltzarrean ikasturte politiko berria ireki zuten atzo EAko legebiltzarkideek. Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ikasturte honetako azken zikloa hasiko du gaur. Berria - Kultura   2004-04-22

3 (hitz elkartuetan)

Ikasturte-bukaerako jaia. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 346. orr.

Ikasturte-hasierako oturuntza laster hasiko da. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 105. orr.

Ikasturte hasieraren bezpera arte. Ikasturte-erdiko azterketa ere ez omen zuen egin. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 54. orr.

Ikasturte bukaerako azterketen garaia. Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Ez bada aintzinatzerik, heldu den ikasturte sartzean ere beren boza entzunaraziko dutela erran dute. Herria   2003-06-19

Lehen emanaldia ontsalaz ikasturte ondarrean emana izanen da. Herria   2005-02-27

Aurtengo ikasturte-zabalkundera joatekoa nintzen ni, bestalde, 1874ko urriaren hasieran. Txillardegi   «Putzu» - 267. orr.

· Madrilen komunistekin batera egiten zuen 1936-37ko gerra-ikasturte hartatik. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurtengo ikasturtea (5); azken ikasturtea (5); bi ikasturte (7); bigarren ikasturtea (4); ikasturte amaierako (5); ikasturte amaieran (3); ikasturte berria (14); ikasturte berria hasteko (3); ikasturte berrian (4); ikasturte berriaren (6); ikasturte berriari (3); ikasturte berriko (3); ikasturte berrirako (9); ikasturte erdian (6); ikasturte erdiko (3); ikasturte hasiera (3); ikasturte hasierako (11); ikasturte hasierako ekitaldian (3); ikasturte hasieran (5); ikasturte honen hasieran (3); ikasturte osoa (5); ikasturte osoan (7); ikasturte politikoa (3); ikasturtea amaitu (16); ikasturtea amaitu arte (3); ikasturtea amaitzean (3); ikasturtea bukatu (3); ikasturtea egiten (3); ikasturtea hasi (26); lehen ikasturte (6); lehen ikasturtea (8); lehenengo ikasturtea (3)

aurreko ikasturtean (12); aurtengo ikasturtean (13); azken ikasturtean (9); bigarren ikasturtean (5); datorren ikasturtean (28); hirugarren ikasturtean (3); hurrengo ikasturtean (13); iazko ikasturtean (10); ikasturtean hasi (3); ikasturtean ikasleen (3); ikasturtean indarrean (4); ikasturtean jarriko (3); ikasturtean zehar (12); iragan ikasturtean (3); joan den ikasturtean (6)

aurreko ikasturteko (4); aurtengo ikasturterako (7); azken ikasturteko (3); bi ikasturteetan (3); datorren ikasturteari begira (3); datorren ikasturterako (11); datorren ikasturtetik aurrera (3); heldu den ikasturterako (9); hurrengo ikasturterako (5); ikasturtearen amaiera (3); ikasturtearen amaieran (4); ikasturtearen hasiera (3); ikasturtearen hasieran (10); ikasturteari hasiera emateko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus