Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

denborale 1 iz ekaitza.

Trumoiaren burrunba isildu zen istant batean, eta denborale lazgarria, bide bihurgunea atzean utzirik, amildegiaren hondoetan galtzen ari zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 149. orr.

Denboralea zetorren, baina ordu bitarako aterrunea bazen gutxienik. Josu Landa   «Odolbildua» - 27. orr.

Denboralea lehertu zen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 140. orr.

Denboralea igaro arte itxoin zuten eta sutondoan jarri ziren, denbora pasa. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 89. orr.

denboraleak eragindako arazoak konpondu arte lana «normal» egingo badute ere, egoera bere onera itzulitakoan, berriro aztertuko dutela egoera. Berria - Harian   2005-01-26

Azkorria itsasontzi baten ibilerarekin alderatuko nuke; itsaso jabala eta haize onak gozatuko ditugu, baina, seguraz ere, denboraleak eta itsaso zakarrak ere; taldearen indarraz eta inguruaren elkartasunez aurpegi emango diegula espero dut. Berria - Ekonomia   2006-01-19

2 irud/hed

Ezer esan barik iraun zuen Mentxuk segundo batzuetan, baina ez hainbestetan elkarrizketaren jabe izatearren erabiltzen zuen taktikari amore emateagatik, sustrai-sustraitik zetorkion haserre-denboraleari badaezpadako hutsartea emateko baino. Josu Landa   «Odolbildua» - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus