Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikerlari (329 esaldi, 46 liburu eta 151 artikulutan; Hiztegi batuak ikertzaile hobesten du) 1 iz ikertzailea.

Orain arte, ikerlari askok opor garaiak baliatu dituzte ikerketa lanak egiteko. Berria - Kultura   2004-05-27

Fonoestilistika arazoek ikerlarien arreta gutxiago jaso dute beste batzuek baino. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 87. orr.

Mireiak International Physics Center horretan egiten zuen lan, ikerlari moduan. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 72. orr.

Mundu osoko puntako ikerlari ugari elkartzen zituzten hormok, era guztietako zientzia-ikerketak burutzeko..Horrela osatu genuen batzordea, komisarioaz gain ikerlaria ere tartean zela. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 35. orr.

Poliziako ikerlarien arabera istripuzko gertakaria zitekeen, baina ez zuten pista bakar bat baztertzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 216. orr.

Dopin genetikoaren arriskuaz ohartarazi dute ikerlariek. Berria - Kirola   2004-08-31

NBEko bost ikerlari independentek azken hiru urteetan egindako lanaren emaitza da atzo kaleratu zuten txostena. Berria - Harian   2006-02-17

Kimikari ezin hobea eta ikerlari aspergaitz zorrotza zela. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 107. orr.

Spencer Wells ingles ikerlariak ahaidetasun zerbait aurkitzen du euskararen eta Kaxmir eskualdeko burushaski mintzairaren artean. Herria   2003-03-20

Gaur egun Berkeley unibertsitateko (California) ikerlaria da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 14. orr.

Iker-CNRS taldeko ikerlaria da. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 121. orr.

2 ik ikertu 1.

Eta ikerlariak bidali zituen etsaien kanpakelura. Elizen arteko biblia   1 M 12,26

Ikerlariak bidali zituen, Saulen etorrera ziurtatzera. Elizen arteko biblia   1 Sm 26,4

3 (hitz elkartuetan)

Kutx ala pil egin bezain pronto ikerlari lanetan jarria zen errioxarra. Berria - Kirola   2004-03-16

Agustin Azkarate EHUko irakasleak zuzendutako ikerlari talde bat. Berria - Kultura   2006-05-10

Ikerlari taldea hamabost hilabetez egon da lanean eta aurki helaraziko dute txostena bere osotasunean. Berria - Mundua   2004-09-18

· Badira ere, beste ainitz mailetan, xakur heziak: batzu itsu gidari, besteak droga ikerlari, edo jende bakartuen etxeko lagun, ala xahur toki zaindaria edo gizonaren lagun hoberena, errana den bezala. Herria   2001-07-05

Bere arrazoiketa oinarritzeko Francois Passard garraio ikerlariaren hitzak ekarri ditu gogora. Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Bizkitartean, Hannah Arendt-en arabera, eskuineko ala ezkerreko politika-ikerlariek onartzen omen dute bortizkeria ez dela boterearen erakusle argiena baizik. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 154. orr.

Ba ote du interesik filologo eta literatur ikerlarien sekta murritzetik kanpoko irakurlearentzat idazle baten ariketen bildumak? Berria - Kultura   2006-03-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikerlari talde (3); ikerlariak bidali (3); ikerlarien arabera (3); literatur ikerlaria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus