Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

denetariko 1 izlag mota guztietakoak dituena, denetarik duena. (gauzei buruz)

Denetariko jakiak eta tratu onena agintzen dituzte, «guztia txanpon zintzo gutxiren truke». Berria - Mundua   2004-04-21

Zurgindegian denetariko egur-motak eta zurezko ontziak zeuden gorderik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 174. orr.

Hala ere, denetariko jarrerak piztu ditu immigrazioaren auziak. Berria - Mundua   2006-05-02

Alderdi kontserbadoreen artean ere denetariko iritziak daude. Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Denetariko esperientziak bizi izan ditut irakaskuntzan. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 99. orr.

Txolindurik, denetariko ergelkeriak botatzen zituen bata bestearen atzetik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 251. orr.

Eta denetariko nekeak eta ezbeharrak opatu zizkion Nozdriovi. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 135. orr.

Vivaldiren Gloria, ondoren tekno eta dance musika, antzerkia, poema irakurketa, Txaikovski, berriro teknoa, berriro dance musika, folklorea... denetariko nahasketa, nolabaiteko kultura ezaren adibidea. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 201. orr.

Biharamunean, trena abiatzekotan zela, geltokiko denetariko dendan [...] trapuzko tigrea erosi nuen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 228. orr.

Auzirik korapilatsuenak garbitu zituzten, asko eta denetarikoak. Garai hartan printzeak beste arazo asko zituen kezkabide, denetarikoak, zein baino zein gogaikarriagoa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 224. orr.

· Kanpotik edozein grocery, edozein denetariko-denda bezalakoa zen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 95. orr.

2 (bestelakoei buruz)

Burua denetariko txorien habia eginda. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 25. orr.

Denetariko saltzaileak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 132. orr.

Hortxe dira Agirren hitzaldia entzuten Sarekoak eta Sarekoak ez direnak, denetariko arrainak, eta baita begia kendu behar ez zaien faxistetako batzuk ere. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 168. orr.

Raskolnikek eta denetariko arloteek burua berotzen diete, boterearen kontra jartzen dituzte, boterearen eta ordenaren kontra, eta jendea aise matxinatzen da zapaldurik dagoenean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 514. orr.

Denetariko jendea, orotariko edariak, baina guztiek asmo bera: film pornoa ikustea. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 208. orr.

Lolo zaharra, patu txarreko boxeolari izandakoa eta orduan bertako garbitzaile eta denetariko morroi zurruteroa. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 15. orr.

Askotariko ekintzak prestatu dituzte aurten, denetariko publikoari zuzendurik. Berria - Kultura   2004-08-04

Nire logian denetarikoak daude. Berria - Gaiak   2004-05-12


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denetariko amarruak (3); denetariko iritziak (11); denetariko iritziak daude (3); denetariko jendea (9); denetariko jendeak (3); eta denetariko (18)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus