Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikonoklasta 1 izond/iz irudi sainduen gurtzaren aurkakoa dena.

Ekialdeko erromatar gobernu inperialaren politika ikonoklastaren aurka. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 223. orr.

Jesuiten eta erlijioaren aurkako erreakzio ikonoklasta. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 16. orr.

Ikonoklastak idoloak desegin bai, baina ez duela berririk jartzen, eraisten dituela baina ez dituela altxatzen. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 149. orr.

2 tradizioko balioen eta irudien suntsitzailea.

Testuaren bizkortasunean eta aktore bien gaitasun eszenikoan datza euren estilo ikonoklasta. Berria - Kultura   2006-01-20

Horretaz aparte, bere nortasun ikonoklasta erakutsi du beste hamaika proiektutan. Berria - Kultura   2006-02-16

Howe Gelb Giant Sand taldeko buruak ere proposamen ikonoklasta aurkeztuko du lehenengo egunean. Herria  

Jon Mirandek ere istorio horren aldaera bat egin zuen, oso ikonoklasta, gainera, egilearen nortasunari zegokion bezala. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 170. orr.

Lan guztietan agertzen da bere ikonoklasta sena. Berria - Kultura   2006-01-22

Letra motzak eta ikonoklastak ziren Zapparenak. Berria - Mundua   2004-04-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus