Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dentikulu iz paralelepipedo angeluzuzen formako apaingarria, joniar ordenan eta bestetan frisoko goialdean lerrokaturik jartzen dena

Tarteko espazioari, grezieraz metope esaten zaio eta honela banatu behar da: dentikuluak bere altueraren erdia izan behar du, aurreko aldetik, zabalean; tartearen sakonera, berriz, izan dadila dentikuluaren aurreko aldearen hirutik bi adinakoa. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1730. orr.

Antzinako eraikitzaileek ez zituzten ez onartu eta ez erabili modiloiak edo dentikuluak frontoietan, baizik eta erlaitzak bakar-bakarrik. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1890. orr.

Erlaitzetan dentikuluak zizelkatuko balira [...]. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 570. orr.

Esan beharko genuke dentikuluak direla obra joniarretan leihoen lekua betetzen dutenak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1870. orr.

Horregatik, obra grekoetan inork ez lituzke dentikuluak modiloien azpian jarriko, ez baita posible gapirioen azpian astazaldiak jartzea. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1890. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus