Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikusgai 1 izond ikus daitekeena.

Gainerako gauza ikusgai guztiak bezala. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 164. orr.

Gas isuri motel eta ikusgai baten argi naturaz kanpokoan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 49. orr.

Haien egitura ikusgaiari eginik so. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 171. orr.

Giza gogamenak errealitate ikusgaia alde batera utzi duenean. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 3. orr.

Beraz, esan daiteke ikusgaia, ikusmena bera, espirituaren higitze horretatik sortzen dela... I˝aki I˝urrieta   «Kuskue tanden» - 118. orr.

2 (izan aditzarekin)

Pertzepzioak ikusgai dena nola antolatzen duen -eta, horrenbestez, ikustearen giza kategoriara nola jasotzen duen- deskribatuko dugu, modu orokor batean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 37. orr.

Ikusgai denaren bertakotasuna. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 253. orr.

Horrela ikusiko zaituzte bertzeek ere, baldin eta haientzat ikusgai bazara. Xabier Montoia   «Elektrika» - 81. orr.

Musika hotsa, ikusgai ez genuen lekutik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 17. orr.

Atzera-aurrera ibili zen Gainera, beste hainbat ikuskizun ere ikusgai izango dira partidak gehixeago girotzeko. Berria - Kirola   2006-01-29

Nora hiriko zubi ugarietan, noiz barride aberatseko harlauzazko etxeak ikusgai, noiz marinelen auzoko arkitekturarekin liluraturik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 157. orr.

Animaliak eta animalien ohiturak izan zituelako ordu arte ikusgai eta ikasgai. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 296. orr.

3 (adizlagun gisa)

Sabai piztuaren argitasunak ikusgai bihurtzen zituen zokorik ezkutuenak. Zaharren gorputzak ezkutatu egiten dira gehienetan; han, ordea, ikusgai eduki zuten, eta filosofo batena zen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 114. orr.

Nazioarteko agentziek eta TB kateek berton jartzen dituzte ikusgai euren produkturik freskoenak. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 22. orr.

Hemen zeuden, eta han, eta leku orotan, ikusgai eta ukigai nire aurrean. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 26. orr.

Euskalgintza arloko materialak eta proiektuak egonen dira ikusgai eta salgai. Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Gogoa askoz bizkorrago mugitzen da, beraz, ikusgai eta begien bistan ageri den edozer baino. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 177. orr.

Asteburu honetan Aupa Etxebeste!-ren hamalau kopia egongo dira ikusgai Euskal Herrian. Berria - Harian   2005-10-07

Gogoa askoz bizkorrago mugitzen da, beraz, ikusgai eta begien bistan ageri den edozer baino. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 177. orr.

Maite dutelako hil nahi dute, hain zuzen, euskara: disekatu, eta museoren batean ikusgai jartzeko. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 22. orr.

Faroen argi-konoan ikusgai: landare zurrun-geldiak eta lur-azaleko erro-multzo nahaspilatuak, erraien gisa distiratzen ari. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 101. orr.

Hango lorategi izandakoan daude gaur egun, zarauztarren nahiz bisitarien ikusgai, bai Lizardiren bai Basarriren soin-enborrak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 132. orr.

Jendearen ikusgai jarritako andereño guztiak ezagutzen eta agurtzen zituen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 170. orr.

· 4 iz ikusgarria.

Nire bulegora eraman eta aztertu genuenean -koloretako ikusgai handiak erabiliz lehenik, eta mugimendu eta linterna handiak gero-, huts egin zuen erabat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 154. orr.

Gehry-ren museoa da orain erreferentea, eta bertan Serraren tortsio eliptikoak dira ikusgai nagusi. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 65. orr.

Baina soroen edertasunak, mahastien atseginak, edozein ikusgai ederrek, ezerk ez zion plazerrik eman. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 183. orr.

Edozein lekutan geundela -Notre Dame-n, Opera-n, Parisek dituen hainbat ikusgairen aurrean-, etengabe zetorkidan burura zein pozgarria zatekeen gauza haiek biok batera besotik helduta ikusi ahal izatea. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 351. orr.

Hurrengo ikusgaia Valdefuenteseko ermita. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus