Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deprimitu, deprimi, deprimitzen 1 da/du ad depresioa eragin.

Erretzeko biziora itzultze horrek eta altzairu tristeez hornituriko leku txiki eta itxi batean hainbeste denbora egoteak sobera deprimitu ninduen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 164. orr.

[Animalia etxekotu eta etxe-barrukoek] gu bezalaxe dira ondoezten, gaixotzen, ergeltzen, deprimitzen eta "hiltzen". Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 109. orr.

Ez nintzen izugarri deprimitu, ez zen hori izan. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 14. orr.

Deprimitua ote nagoen, triste ikusten omen nau. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 104. orr.

Horrek esan nahi du hilekoarekin zaudela edo deprimitzera zoazela une batetik bestera.   - 160. orr.

Ordurako gaizki zegoen Mari, nahiko deprimiturik eta negarrez hasteko prest edozein momentutan. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 88. orr.

"Ez nian Cesarrena esan ez deprimitzearren", zuzendu zait Joseba euskaraz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 426. orr.

Edonor deprimitzeko moduko lekua zela pentsatu zenuen sartu bezain laster. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 90. orr.

Boca-River derbia, finalerdietan. Berria - Kirola   2004-05-29

2 (era burutua izenondo gisa)

Tristura umeekin sendatzen ez bada (zure tristura amatasunak sendatuko ez balu), zer pasako dio ama deprimitu batek umeari.   - 107. orr.

Ez du logelan berriro sartu nahi, giro goibel eta deprimitu horrek itoko duen beldurrez. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 95. orr.

Beren suizidio egunerako falta diren egunak zenbatuta dauzkaten deprimitu kronikoak. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus