Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iaz (orobat xaz g.er. eta jaz g.er.) 1 adlag oraingoa hastean bukatu zen urtean.

Horregatik joan nintzen iaz, abenduaren azken aldera, nire jaioterrira. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 72. orr.

Iaz ohartu zen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 299. orr.

Iaz, urrian, erostetxe bateko ilaran zain nengoela. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 77. orr.

Belar-dendako andre zaharra iaz hil zen eta suhiak etxea saldu zuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 87. orr.

Alemaniarraren begiak eta haren bideokamera herrien eraistearen lekuko izan ziren iaz. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 83. orr.

Iaz argazki batzuk egin nizkion SSetako ofizial bati. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 227. orr.

Iaz hirugarren saria irabazi genuen, eta aurten lehenaren bila goaz. Josu Landa   «Odolbildua» - 121. orr.

Hobe zian gauza bera erabaki izan balu iaz bere alaba hotzez akabatzen utzi zuenean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 107. orr.

17rekin hasi eta iaz utzi dio jotzeari, 72rekin. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 29. orr.

Ardietsi du iaz fabrikapen gastuen apaltzea, kasik utzia du goi mailako altzairuen egitea. Herria   2003-02-27

1602 ikasle badabiltza aurten gela elebidunetan, iaz baino 207 gehiago. Herria   2002-09-19

Iaz arte.Akaiakoek prestakizunak iaztik eginak dituztela esaten diet, eta zuen arreta bizia bizkorgarri gertatzen da gehienentzat. Elizen arteko biblia   2 Ko 9,2

Suerte pixka batez, txapeldun aterako gara, iaz bezalaxe. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 56. orr.

-Izan duna bertze mutil lagunik iaztik hona -galdetzen dio. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 109. orr.

2 iazko

Ziri ederra, bai, Serranok iazko maiatzaren 24an sartu ziguna! Txillardegi   «Putzu» - 126. orr.

Iazko uda osoa hari idazten pasatu zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 284. orr.

Iazko urte osoa Amazonian eman genuen lanean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 85. orr.

Iazko esperientzia guziz ona kausiturik, Mina Agossi berriz dator aurten, festibalaren amatxi ezarriko dute arrunt Baionaz maitemindua baita. Herria   2004-07-15

Prezioak iazko heinean egon dira aurten. Herria   2003-11-13

Alor asko eta askotan, esaterako, iazko edozein argitalpen baino modernoago eta baliagarriago gertatzen da Aristoteles bera. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 132. orr.

Tomasek axola bera zuen bere kidekoen iritziaz eta iazko haizeaz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 110. orr.

Zeruak badaki iazkoa baino talde hobea behar dugula. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 138. orr.

Pixka bat barregarria ere bada manifestazio horrena: iazkoan ez ginen laurogeita hamar bilduko; kalea izugarri zabala iruditu zitzaidan, bete ezinezkoa. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 87. orr.

Nahikoa izan genuen iazkoarekin, ez da hala? Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

aritu zen iaz (9); aurten iaz baino (9); egin zen iaz (10); egin ziren iaz (8); egin zuen iaz (27); hazi zen iaz (21); hil ziren iaz (8)

iaz arte (27); iaz atxilotu (9); iaz baino (261); iaz baino hobeto (21); iaz bezain (10); iaz bezala (64); iaz egin zuen (7); iaz egindako (23); iaz eginiko (9); iaz emandako (8); iaz epe berean (20); iaz eta aurten (7); iaz galdu (7); iaz gertatu (9); iaz hartu (8); iaz hasi (17); iaz hasi zen (8); iaz hasitako (9); iaz hil (8); iaz hiru (19); iaz hirugarren (12); iaz ia (10); iaz ikusi (7); iaz irabazi (12); iaz izan (19); iaz izandako (12); iaz jokatu (7); iaz kaleratutako (10); iaz lan (7); iaz lehen (13); iaz lortu (13); iaz lortutako (15); iaz onartutako (7); iaz sortu (14); iaz utzi (10)

irabazi zituen iaz (35); irabazi zuen iaz (42); izan zen iaz (51); izan ziren iaz (25); izan zituen iaz (21); izan zuen iaz (15); jaitsi zen iaz (9); jaso zuen iaz (8); jokatu zuen iaz (8); lortu zituen iaz (12); lortu zuen iaz (8); sailkatu zen iaz (8)

iazko abenduan (72); iazko abenduaren (38); iazko abuztuan (33); iazko apirilaren (16); iazko apirilean (36); iazko arantza (7); iazko azaroan (65); iazko azaroaren (51); iazko datuak (8); iazko datuekin (13); iazko denboraldi (9); iazko denboraldian (10)

iazko ekainaren (14); iazko ekainean (40); iazko ekainetik (8); iazko ekitaldian (23); iazko emaitzak (14); iazko emaitzen (7); iazko epe (18); iazko epe berean (8); iazko eta aurtengo (8); iazko euskal herriko (9); iazko finala (8); iazko finalean (14); iazko garailea (13); iazko garaipena (7)

iazko ikasturtean (10); iazko irabazlea (16); iazko irabazleak (7); iazko irailaren (31); iazko irailean (54); iazko jokalari (7); iazko lana (8); iazko maiatzaren (21); iazko maiatzean (41); iazko maila (10); iazko martxoan (47); iazko martxoaren (21); iazko martxotik (9); iazko munduko (19)

iazko otsailaren (27); iazko otsailean (25); iazko sailkapena (14); iazko tourrean (8); iazko txapeldun (17); iazko txapelduna (36); iazko txapeldunak (22); iazko txapeldunaren (7); iazko txapeldunordea (7); iazko txapelketan (10)

iazko udaberrian (9); iazko udan (35); iazko udazkenean (8); iazko urrian (72); iazko urriaren (31); iazko urritik (8); iazko urtarrilaren (11); iazko urtarrilean (26); iazko urte (23); iazko urte amaieran (8); iazko urtea (11); iazko urtean (7); iazko urtearen (15); iazko uztailaren (20); iazko uztailean (38); iazko uztailetik (8); iazko vueltan (7)

iazkoa baino (24)

iazkoan baino (10)

iazkoarekin alderatuta (32)

iaztik hona (27)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus