Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikuskatu, ikuska, ikuskatzen 1 du ad arretaz ikusi; ikertu, arakatu.

XIX. mendeko lehen urte haietan bada, Euskal Herriko bi alderdiak hurbiletik ikuskaturik, Wilhelm Humboldt prusiar jakintsuak idatzi zizkigun ohar harrigarri hauek: Hegoaldean ikusten da, zein barna finkatua den aspaldian euskaldunek nazio bat osatzen dutelako kontzientzia. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 108. orr.

Sarrerako horma ikuskatu zuen harik eta harri handi bat topatu zuen arte. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 288. orr.

Emakumeak lepoa besterik ez zuen bihurtu atearen atzera, eta alboko gela ikuskatu zuen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 24. orr.

Paperak ikuskatu eta luze aztertu zituen gizonaren agiriak. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 258. orr.

-Ikuskatu al dituzu haren egunkariak eta gutunak? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 177. orr.

Liburuko materiala ikuskatu, zuzendu eta txukuntzen hasiak dira. Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Sarjentua banan-banan hasi zen petateak ikuskatzen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 136. orr.

Ikasketaburuak ikasleen eskuak ikuskatu ditu. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 85. orr.

Pontzio Telesinok ere Katonek esandakoa bera adierazi zuen arrazoi handiz, [...] tropak ikuskatu eta, Erroma suntsitu eta birrindu egin behar zela deiadar egiten zuenean. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 29. orr.

Joantto ez zen behin ere mintzatu eta mahaikideen ikuskatzen ari zen, aditu gabe. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 133. orr.

Hamahiru urte baino ez nuen, eta artean ez nekien zu zelatatu eta ikuskatzeko nerabilen berebiziko jakin-mina maitasuna zela. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 16. orr.

Poliziak igotzen ziren bidaztiak ikertzera eta den-denak zorrotz ikuskatzen zituzten, Ivan Ogareffen bila baitzebiltzan, polizi buru nagusiaren aginduz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 73. orr.

Ni ondo ikuskatu ondoren, goiko leihoan bi begi itzali zirela ohartu nintzen. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 136. orr.

Parera iritsi zitzaionean, agureak gain behera ikuskatu zuen, eta kopeta zimurtu. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 35. orr.

Banan-banan ikuskatu nituen, patxada ederrean, neska gazte izateari aspalditxo utzitako andere bidaide guztiak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 117. orr.

Mesas zuzendariak kontatu zion, biharamunean, ikerketa bere gain hartu zuen polizi inspektoreari: «Lur azpitik ihes egin ote zuten» sotoak ikuskatu zituztela, «ezkutatuta ote zeuden» teilatuak begiratu zituztela... Berria - Harian   2005-07-07

Sierra Nevadako kronoigoera, eta Calar Alto gainean bukatzen den etapa ikuskatu ditugu, eta oso gogorrak dira. Berria - Kirola   2004-09-02

Lan haiek guztiak zure etxezainak ikuskatzen zituen. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 12. orr.

Teilatuan kristalezko begiratoki handi bat zegoen, ez ikuspegiak miresteko, ezpada nekazarien lanak ikuskatzeko, mujik bakoitza non zegoen eta zertan ziharduen ikusteko. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 442. orr.

2 zerbait behar bezala dagoen edo dabilen ikusteko ikerraldia egin.

IRA «prest» dago bi apaizek desarme prozesua ikuskatzeko. Berria - Mundua   2004-11-17

Itsasbazter zabal hori ikuskatu ahal izateko, ordea, gerraontzi zahar bat, bi patruila ontzi, sei txalupa eta bi batel baino ez ditu. Berria - Harian   2006-04-04

Ukrainara, orotara, nazioarteko 7.095 begirale joan dira heldu den igandean egingo diren bozak ikuskatzera. Berria - Mundua   2004-12-19

El Alto auzoan liskarrak egon ziren sindikalista batzuen eta erreferenduma ikuskatzera joan ziren Amerikako Estatuen Erakundeko (OEA) begiraleen artean. Berria - Mundua   2004-07-20

Lan Ministerioak, «iruzur zantzuren bat» izanez gero, langabeen zerga aitorpenak ikuskatu ahal izanen ditu, abenduaren 24an argitaratu dekretuari esker. Berria - Harian   2006-01-08

Horretarako, kontuen azterketa aurkeztu beharko dute, eta UEFAk, susmo txarren bat badu, kontuak ikuskatu ahal izango ditu. Berria - Kirola   2004-04-28

Obrak ikuskatu behar dituzte tokian tokiko Administrazioek, enpresek legedia errespeta dezaten. Berria - Ekonomia   2004-11-23

Iaz 200dik gora etxebizitza ikuskatu zituen Nafarroako Gobernuak, eta, ondorioz, 21 isun ezarri zituen. Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Hipermerkatuak, burdindegiak, zerbitzu guneak eta tabernak ikuskatu dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Gobernuak hiruhilero suhiltzaileen ibilgailuak eta tresneria ikuskatuko ditu segurtasuna bermatzeko. Berria - Ekonomia   2004-06-05

Atzokoa izan da Carlos Urkijok [...] aginduta ikuskatu den lehenengo eskola. Berria - Euskal Herria   2004-03-12

Udaltzainek hiriko 36 lokal ikuskatu zituzten eta horietako lautan jende gehiegi zegoela ziurtatu zuten. Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Hainbat kontu ikuskaritza egin dira ubideko obren inguruan; Estatuak egin du bat, baina ez da bakarra izan; kanpoko erakunde batek ikuskatu ditu lanak, bai eta Kontuen Auzitegiak ere; ez da legez kanpoko deus aurkitu. Berria - Euskal Herria   2006-02-23

UNMOVIC Irakeko Desarmea Egiaztatzeko, Kontrolatzeko eta Ikuskatzeko Batzordearen azken txostenak. Berria - Mundua   2004-12-09

Desarmea ikuskatu zuen IICD Desarmerako Nazioarteko Batzorde Independentea, ordea, prozesuarekin kontent agertu da. Berria - Mundua   2006-02-12

Indar Atomikoaren Nazioarteko Agentziak nahi duenean ikuska ditzake instalazio nuklearrak. Berria - Mundua   2004-01-15

3 (era burutua izenondo gisa).

Olde hau harat-honat dabil ilunpean, eta ez dago zoragarriagorik begitarte polit ikuskatuen eta irri alegera apalduen nahaste diskretu hau baino. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 206. orr.

Adierazpenok Munduko Medikuak elkartearen egoitzan egin zituen Madrazok, drogaren kontsumo ikuskatuaren gelak sei hilabete dituenean, zerbitzuaren gaineko azterketa egiteko egindako agerraldian. Berria - Euskal Herria   2004-06-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desarmea ikuskatzeko (3); eskuak ikuskatu (3); etapak ikuskatu (5); gela ikuskatu (5); ikuskatzen ari (10); ikuskatzen aritu (4); ikuskatzen hasi (3); ikuskatzen izan (3); lanak ikuskatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus