Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikuskatzaile [307 agerraldi, 624 liburu eta 133 artikulutan] 1 izond ikuskatzen duena.

Nazioarteko batzorde ikuskatzaile baten sorrera kalteak neurtzeko eta balorazioak egiteko. Berria - Euskal Herria   2004-04-03

New Yorkeko Gorte Federalak aintzat hartu du Eusko Jaurlaritzak Prestige ontziaren sozietate ikuskatzailearen aurka [...] aurkeztutako auzi eske zibila. Berria - Euskal Herria   2004-04-04

American Bureau of Shipping (ABS) enpresa ikuskatzaileak Espainiako Gobernuaren aurka jarritako helegitea. Berria - Gaiak   2004-08-06

· 2 iz ikuskatze lana egiten duen pertsona. ik ikuskari 4.

Ikuskatzaileak bosgarren aldiz txulatu zizkigun txartelak, eta mamu harrigarri baten antzera desagertu zen gero. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 25. orr.

Itxura denez, ikuskatzaile bat ekarri zuten hodieriak aztertzeko... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 508. orr.

Han itxoin nuen bila etor zekizkidan probarako, hau da, nire klasea emateko ikuskatzailearen eta bi aholkulariren aurrean. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 9. orr.

Kazakhstanen eginiko hauteskundeetan ikuskatzaileen misioko burua izan da. Berria - Mundua   2004-12-02

Osasun-batzordeko ikuskatzailearenera eta udal-arkitektoarenera era joan zen gizalegezko diosalak egitera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 27. orr.

-Estatuko trenbideetako ikuskatzaile izendatu behar omen zaituzte, ez da hala? Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 30. orr.

Aduanako ikuskatzaile eta funtzionarioez aritzen baziren. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 35. orr.

Aseguru-etxeko ikuskatzailea. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 139. orr.

-Ez zabiltza zuzen, arrain ikuskatzaile postu horri uko eginda -esan zion Florenti-. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 111. orr.

Lehenbiziko egun hotzetatik, ikuskatzailearen bulegoak jakin-min bizia piztu zion. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 184. orr.

Pushkinek, berriz, Ikuskatzailea komediaren eta Arima hilak eleberriaren gaiak iradoki zizkion Gogoli. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 9. orr.

Arma Kimikoak Eragozteko Erakundeko ikuskatzaileak atzo ailegatu ziren Tripolira IAEAko ikuskatzaileek hiru urte eman dituzte Iranen programa nuklearra gertutik jarraitzen eta aztertzen. Berria - Mundua   2004-02-28

3 (hitz elkartuetan)

Ikuskatzaile-lanak egiten. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 160. orr.

Londresen egiten ari diren lan guztiak gainbegiratuko ditu Nazioarteko Olinpiar Batzordeko ikuskatzaile talde batek. Berria - Kirola   2006-04-20

· Txartel-ikuskatzaileak esan zion bigarren klaseko txartela zela hura. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 192. orr.

-Zu... zu al zara gas-ikuskatzailea? -galdetu zion mesfidantzaz, ate erdian jarririk. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 240. orr.

Eskola-ikuskatzailea zen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 65. orr.

Notarioen eta kontu ikuskatzaileen zerbitzuei ere ez die eragingo. Berria - Harian   2006-02-14

Guardia Zibilak Ondarroako zortzi ontzijabe eta arrantza ikuskatzaile bat atxilotu zituen orain bi aste. Herria  

Arma ikuskatzaileen buruak. Berria - Mundua   2004-02-29

Hauteskunde ikuskatzaile batzuk ez dira arduratzen hauteskundeen aurreko irregulartasunez. Berria - Mundua   2004-10-28

Horrelako lanetan Roland Bruyseraede zirkuitu ikuskatzailea, Charlie Witting 1 Formulan FIAren ordezkari teknikoa, eta segurtasun batzordeko beste ordezkari bat aritzen dira. Berria - Kirola   2004-05-28

4 goi ikuskatzazile

Espainiako Hezkuntza ministerioko goi ikuskatzaileak zentroa bisitatu zuen atzo. Berria - Euskal Herria   2004-03-12

Ministerioko goi ikuskatzailea joan den ostegunean izan zen Basaurin, bertan, Velazquez eskolan, A eredua bat-batean desagertu zela-eta Carlos Urkijok egindako salaketa egiaztatzeko. Berria - Euskal Herria   2004-03-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus