Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desafinatu, desafina, desafinatzen 1 du ad gozakaiztu, tonutik kanpo jarri.

Hala ere, beso bakarrarekin moldatzen zen Gandolfo, eta, desafinatzen zuen arren, gauza zen Beethovenen Eroica jotzeko, segidan eta arnasarik galtzeke. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 36. orr.

Lelo hura ezpainetan, desafinatzen ari zen, ahapetik, kokotsa aitzurraz karraskatzen zuen bitartean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 243. orr.

Asko desafinatzen zuen berak kontrakoa uste izan arren. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 112. orr.

Zorionak kantari hasi zen Mentxu, eta besteek bat egin zuten apalagotik, desafinatzeko beldurrez. Josu Landa   «Odolbildua» - 131. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gauean pianoa jotzen zuen, logelan piano zahar eta desafinatu bat baitzuen. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 50. orr.

Gero eta nekezago zitzaion pianoaren nota desafinatuak jasan behar izatea. Josu Landa   «Odolbildua» - 23. orr.

Txistu desafinatu bat atera zitzaidan. "Alkateak nahi zaituela", errepikatzen zuen turuta-hots desafinatuak. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 49. orr.

Aitona Patxi, ahots apur bat desafinatuarekin, kopla-sail luze bat hasi zen kantatzen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hots desafinatuak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus