Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikustun 1 izond/iz ikusmena duena.

Ahalegin guztiak eginagatik gizon ikustun baten bizitza bizitzeko, arazotsuago bihurtu zen garai hartan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 149. orr.

Argizarizko madari ongi itxuraturiko bat sartu genuen benetako fruten artean; tamainaz eta kolorez benetakoaren hain parekoa izanik, erabat engainatu zituen ikustunak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 155. orr.

Itsuak ikustunari besotik oratu dio esku batez. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 449. orr.

Nork egiten du gizakia mutu ala gor, itsu ala ikustun, nik, Jaun honek, izan ezik? Elizen arteko biblia   Ir 4,11

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer espero zezakeen, hoberenean ere? zenbaterainoko ikusmenezko mundua, ikustun-bizitza ote zuen zain? Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 150. orr.

Hori gertatuz gero, pertsona batek, itsu bihurtzeaz gain, galdu egiten du ikustun-izaera, ez du barne-egoerako inolako aldaketaren berri ematen; erabat ahaztu du ikus-ahalmena edo ezintasuna. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 144. orr.

Halakoetan, itsu ematen zuen arren, eta ikustun-portaerarik bat ere erakutsi gabe ere, "ikusi" hitza erabiltzen zuen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 144. orr.

Episodio horietan, itsua balitz bezala tratatzen zuen familiak Virgil; ikustun-nortasuna ukatu, edo hari azpijana egiten zion. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 145. orr.

Ikuste-prozesatzearen eta ikustun-identitatearen porrota. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus