Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ilaje (orobat ilaia g.er.; Hiztegi Batuan ilaje agertzen da) 1 iz adkor ilea. (pertsonena)

Ilaje harro eta naroa bizkarrean behera aske duela. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 36. orr.

Ilajea nahasia, bi egunetako bizarra. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 263. orr.

Esku bat bere ilaje naro eta nahasian sartu eta burua nire kontra pitin bat estutuz. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 62. orr.

Haren ilaje aspaldi orraztu gabeagatik ere. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 83. orr.

Bere ilaje euriz blaitua. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 153. orr.

Domingori [...] bakantzen eta urdintzen hasia zitzaion ilaje beltz sarria. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 213. orr.

Keinu dotore usteko batekin laztantzen zuen ilaje bakan eta urdindua. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 105. orr.

Ilaje beltza leuntzen zuen bitartean. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 106. orr.

Neskatxak bere ilaia iluna orrazten jarraitu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 44. orr.

Gizonak eztitasunez laztandu zuen ilaia bereizten zion artesia. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 250. orr.

Haren ilaje zilarrezkoak distira egin zuen lanpararen argitan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 488. orr.

Nazka-nazka eginda zegoela ilaje urrekoloreaz. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 62. orr.

Harroturik ilajea eta bihurriturik gorputza, ate erdi-irekiaren babespetik kanpora buru-lepoak eta besagain biluzia baizik ez zitzaizkion agertzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 210. orr.

Botilakadaz gorrituriko ilajearen azpian. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 93. orr.

Biraka ari zitzaizkion zilar-koloreko ilajeko xerlo luzeak, hegan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 470. orr.

Ane, beltzarana ilajez eta azalez, sorbaldetaraino heltzen zaion txima luzea motots batean lotua, bikea baino beltzagoak begi handiak. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 18. orr.

Baten batek ilean sartuko du lorea, eta ausartagoren batek sabelpeko ilajean. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 157. orr.

2 (animaliena)

Behatzez eta oinpeaz katuaren ilaje leuna eta sabelaldea laztanduz. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 37. orr.

Aspaldion ilaje bereko astooi laket zaigu elkarri azkurea kentzea. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 176. orr.

Otsoko gorri eder bat, azeri kolore distiratsua eta ilajez harro askoa. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 271. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus