Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ilara (orobat ilada g.er.) 1 iz errenkada, ondoz ondoko gauzen lerroa.

Irudi beltz ttipiak ilara eta ilara amaigabeetan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 246. orr.

Beste batek ilara txukun monotonoetan lerrokatzen zituen etengabe adreiluak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 245. orr.

Idazmahai horien ilarak eta idazmakina estaliak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 161. orr.

-Edonola ere, joan den astean berrezarri egin dugu telegrafo-tantaien ilara. Txillardegi   «Putzu» - 156. orr.

Soldaduak plazan ilarak eratuz zeuden ordu berean agertu zen Martin. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 165. orr.

Dispertsioak heriotza dakar ohartarazi zuten 33 lagunek bi ilara osatuz. Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Ilara luzexkak gertatu ziren Aguileran. Berria - Kirola   2006-03-15

Udaltzainek autoak beste kale batzuetatik bideratu behar izan zituzten ilarak arintzeko. Berria - Ekonomia   2004-09-10

Goizean lau kilometro inguruko ilarak sortu ziren Irunen. Herria  

Etxe handizko bi ilaren artean. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 155. orr.

Kale inorgabeak luze hedatzen ziren gas argiontzien ilaren azpian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 42. orr.

Ilararen amaieran, arriskurik handieneko lekuan. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 86. orr.

Ilararen buruan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 122. orr.

Ilararen eskuineko muturrean zegoen botila biribila seinalatu zuen Hermionek. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 258. orr.

Eta ilarako mutur batean, txakurkume beltz mordoxka bat topatu dut. Txillardegi   «Labartzari agur» - 93. orr.

Balthazar, François andrearen zaldia, abere gizenegia, ilararen buru zihoan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 17. orr.

Arnasestuka lehendabiziko solairura iritsi nintzenean [...] self-service-n ilaran ikusi nuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 112. orr.

Ilarako gizonek buelta eman eta kutxei begira jarri ziren. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 154. orr.

Ilaratik bereizi eta han barrena pasatzen ari zen zakur bat besarkatzera joan zen lasterka. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 25. orr.

Bertakoen ilaretan nahasirik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 423. orr.

2 (izenlagunekin)

Lehenbiziko ilaran esertzen zen. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 75. orr.

Bigarren ilaran aparkatutako autoek utzitako pasaleku estuetan. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 38. orr.

Iganderoko zinezaleak ez baitziren sekula beheko 21garren ilarako butaketan esertzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 318. orr.

Sarrerak erosteko ilaran jarri nintzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 43. orr.

Inor ohartu gabe, atzeko ilarako eserleku batean esertzen da. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 33. orr.

Gasolindegien inguruan 3 kilometroko ilarak ere egoten dira. Berria - Mundua   2004-01-09

Haren atzetik hamabi zaldi gorri-beltzak zihoazen, seinakako ilaretan, sei orain eta sei gero. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lepo bakoitzean buru izugarri bana dauka, eta buru bakoitzean hiru hortz-ilara beldurgarriak. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 82. orr.

Nikelezko hortz-ilarak zituen aho bat zen linotipia, irensten, xehatzen zuena. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 446. orr.

Bi jendarme ilara alboetan, fusilak kargaturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 29. orr.

Orpoz orpo, Dantxarinetikako errepidetik gorantz, soldadu ilara trinko bat ikusi dut. Txillardegi   «Putzu» - 138. orr.

Gurdi ilara gehiago eta gehiago zetozen azoketarantz, etengabe. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 51. orr.

Adreilu horizko eraikin-ilara baten parera. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 47. orr.

Murrutzar beltza eta hari erantsitako txabola-ilara xumea. Txillardegi   «Putzu» - 42. orr.

Bi leiho ilara oso ageri dituk, elkarren gainean paraturik. Txillardegi   «Putzu» - 23. orr.

Gas-lanparen argi zakarraren azpiko ohe-ilarak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 23. orr.

Aldare nagusiaren atzean, zutabe ilara bikoitzaren itzalpean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 299. orr.

Belus higatuzko besaulki-ilara batera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 144. orr.

Mahats-soroak eta olibondo-ilarak hasi ziren ikusten. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 194. orr.

Maldan gorako zuhaitz ilara bikoitz hura. Txillardegi   «Putzu» - 270. orr.

Goitik behera eta behetik gora miatu ditut Morse-ikur ilara haiek. Txillardegi   «Putzu» - 79. orr.

4 ilaran adlag ik beherago 7.

Ilaran atera gintuzten galeriatik kanpora. Ilaran zihoazen espaloi estutik. Jokin Urain   «Errotarria» - 125. orr.

Eta bost izen zetozkidan ilaran, behin eta berriz, etengabe, etsimenduaren ezintasun errepikakorrean: [...]. Txillardegi   «Putzu» - 173. orr.

Bost leiho zabal ditu ilaran etxaurre bikainak. Txillardegi   «Putzu» - 207. orr.

Ilaran galdu ditugu geure buruzagirik maiteenak... Txillardegi   «Putzu» - 235. orr.

'Denak ilaran irten eta trenaren kontra!' deiadar egin du beste soldadu batek. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 47. orr.

Agudo zebiltzan, ilaran, izeba-ilobei sakela beteen zamak traba egiten ziela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 402. orr.

-Eta gero sein piloa iladan. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 54. orr.

5 auto ilara

Auto ilararik ez errepidean. Berria - Harian   2005-08-30

Houstondik ateratzeko, berriz, 160 kilometroko auto ilarak zeuden. Berria - Harian   2005-09-24

Istripuak auto ilara luzeak eragin zituen. Herria  

Auto ilara luzeak izan dira A-8an irteera operazioko bigarren egunean. Herria  

6 ilara-biko (corpusean ilarabiko soilik)

Aldea, teknikoa ere bazelako: [soinu] ilarabikoarekin beti-betiko errepertorioko dantzez gain, lotua ere jo zitekeen. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 47. orr.

7 ilaran-ilaran

Imajina dezagun azukre-kanaberen artean gaudela etzanda eta ilaran-ilaran pasatzen ikusten ditugula, eskuan daga bana daramatela. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 81. orr.

Ilaran-ilaran jarriko bagenitu denak. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

auto ilara (84); auto ilara handiak (8); auto ilara luzeak (44); baldintzen ilara (24); beste ilara (5); etxe ilara (7); hiru ilara (4); hortz ilara (5); ibilgailu ilara (8); ibilgailu ilara handiak (4); ilara amaigabeak (7); ilara bat osatzen (5); ilara bat zegoen (4); ilara gisa (5); ilara handiak (16); ilara handiak izan (4); ilara handiak sortu (5); ilara luze (17); ilara luzea (13); ilara luzeak (81); ilara luzeak egin (5); ilara luzeak eragin (9); ilara luzeak izan (10); ilara luzeak sortu (29); ilara luzean (5); ilara luzeen (4); ilara luzeetan (4); ilara osoa (11); jende ilara (12)

auto ilarak (97); auto ilarak eragin (7); auto ilarak izan (8); auto ilarak sortu (34); ilarak eragin (9); ilarak izan (11); ilarak izan ziren (9); ilarak sortu (47); ilarak sortu dira (5); ilarak sortu ziren (33); ilarak sortzen (6); ilarak zeuden (5); jende ilarak (7); kilometroko auto ilarak (26); kilometroko ilarak (10)

agerpenen ilaran (9); agerpenen ilararen (5); atzeko ilaran (5); aurreko ilaran (5); aurreneko ilaran (5); auto ilaran (6); azken ilaran (5); baldintzen ilaran (6); baldintzen ilararen (12); bi ilaratan (5); bigarren ilaran (13); denboraren ilaran (4); ilaran jarri (22); ilaran jarri zen (7); ilaran jarriak (5); ilaran jarrita (12); ilaran jartzeko (4); ilaran jartzen (9); ilaran zain (7); ilaran zegoen (7); ilaran zeuden (13); ilararen osakide (8); ilararen osotasun (5); ilaratik at (5); lehen ilaran (7); lehenengo ilaran (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus