Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idatzarazi, idatzaraz, idatzarazten du ad idaztera behartu.

Alter Vishkowerrek behin-behineko kontratu bat idatzarazi zuen ezkon hitzarmenerako, Ansheli dote handiagoa, opari gehiago, eta Avigdorri eskaini ziona baino mantenualdi luzeagoa aginduz. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 200. orr.

Idazten ere ozta-ozta daki, baina bazuen alabari idatzaraztea, edo mutikoari, premian zeudela esateko! Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 57. orr.

Eta Henne herriko maisuarengana joan zen eta gutun bat idatzarazi zion, alabak gaitzesten zituela esanez. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 36. orr.

Gero, bertze karta bat idatzarazi, zigilatu eta sinatu baizik ez zuen egin beharko, ondasun horiek Migelen esku jartzeko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 59. orr.

Frantziskok Piratroko anai Benitori diktatu eta idatzarazi zion Sienako Testamentu hau. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 167. orr.

Hau idatzarazi zuen behin arau orokor bezala:[...]. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 381. orr.

Eta egundaino damu naun ez zitzaidalako bururatu den-dena idatzaraztea: Pike Agurgarriak esandakotik nik aditutako guztia. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 250. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus