Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ilaun1 1 izond bizitasunik, indarrik, funtsik gabea. ik ahul; geldo.

Lanpararen argi ilaunarekin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 165. orr.

Argi ilaun triste bat besterik ez dela haraino [ur handi edo sakonetaraino] iristen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 227. orr.

Ipurtargiak hurbil iragartzen dik goiza, zurbiltzen hasia baitu bere su ilauna. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 61. orr.

Argi kaskarra egiten baitzuen bonbilla ilaun bakartiak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 7. orr.

Arestiko begirakune ilauna desagerturik, begirakune gotor erronkaria josi zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 284. orr.

Bat-batean, nik antzematen ez nuen seinale batera, hotzikara egiten zuen, bere hazpegi ilaun ederrak gogortzen zituen eta inurri lanari ekiten zion. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 115. orr.

Irribarre ilaun batez. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 162. orr.

Halako artegatasun ilaun batek egin zuen habia neure barrenean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 228. orr.

Lilura ilaunak. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 29. orr.

Susmo ilauna, lausoa... Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 298. orr.

Ez da hau, ordea, ohoregose direnen berezitasuna, baina, bai, zorigaitzak jotzen dituen eta barne ilauna duten guztiena. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 551. orr.

Zuria lepoa, handiak begiak, ilauna begirada. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 400. orr.

Begiak altxatu eta lokamuts ilauna aienatu egin zen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 83. orr.

Orduan zilarrezko kanpaitxo baten hots ilauna aditu nuen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 50. orr.

Geroenean, burua makurturik, ahots ezin ilaunagoz esan zuen: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 342. orr.

Urrutitik datoz orduko ahotsen oihartzun ilaunak, gero eta itzaliago. Jokin Urain   «Errotarria» - 41. orr.

Bere burua argi engainagarriren baten inguruan jiraka zorabiaturik galtzen duen sorkari ilaun eta pasakor izate horretan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 307. orr.

Beren izate ilauna euli baten gisako sentitzeraino. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 123. orr.

Itzal ilaun bat bezala jarraitzen ziola noranahi. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 107. orr.

2 (adizlagun gisa)

Gogoko ditut zaldiak, nik -esan zion Camillari, zurbil eta ilaun baitzegoen satinezko etzaulki abrikot-kolorean-. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 197. orr.

Husainek, orduan, ahotsa ilaun: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 268. orr.

Hain ilaun sentitzen zen gaualdi bare hargatik, hain ahul, odolki eta txerri gantz usainengatik, hain motel, Pauline potxolo hura bere belaunen gainean lo gelditu ondoren [...]. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 143. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus