Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ildaskatu (orobat ildaxkatu), ildaska(tu), ildaskatzen 1 du ad ildaskak egin.

Boluten zentroek ez dute begiaren diametrotik kanpora atera behar, eta bolutak berak ildaskatu egin behar dira, erretenaren neurria boluten altueraren hamabiren batekoa eginez. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1690. orr.

Berdel urrekarek, bizkarra txartatu berdexkez ildaskatuta, beren saihetsetako nakar aldakorrari distirarazten zioten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 147. orr.

· Traje iluna, marra argiz ildaskatua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 204. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Badira bi muskulu mota nagusi: lisoak eta ildaskatuak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 50. orr.

Beso, zango eta enborrean daude muskulu ildaskatuak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 50. orr.

Esan daiteke ikusmenezko pertzepzioa kokatuta dagoen kortex ildaskatuaren eremua zutabetan antolatuta dagoela. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 29. orr.

Handik beste nerbio konexio batzuk abiatzen dira garunaren atzeko alderantz, eta kortex ildaskatura iristen dira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 23. orr.

Tximista ildaskatuek zerua trumoiz bete zuten. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 277. orr.

Hori eginez, bere ordenari dagokion ildaxkatu berezi hori izango du koloma doriarrak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1950. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus