Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ileorde iz ordezko ilea.

Pailazo zuria, ileorde gorri batekin eta sudur handi batekin... Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 55. orr.

Olatz da, mutil jantzian eta ileorde beltz bat jantzita duela. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 175. orr.

Azenario koloreko artilezko ileorde harro batekin. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 87. orr.

Gizon bat ikusi zuen [...] luzea eta argala era berean, ileorde gari-kolore, bai, gari-kolore eta azafrai-usainekoa zuena. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 139. orr.

Garai hartako erretratu batean ileordea, jaka, txalekoa eta estokea dituela agertzen da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 180. orr.

Ileorde kaoba-kolorekoak benetako ilea ematen zuen; bularrek ere benetakoak ematen zuten. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 261. orr.

Emakumez jantzita ikusi dute beti, ileorde eta betaurreko handi ilunen atzean ezkutatuta. Berria - Kultura   2006-05-02

Hark ere ez zuen ileordekorik erabiltzen, apaindura zaharkitua zitzaiolako. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 46. orr.

Umeek eta txakurrek Maradonaren ileordeak janzten zituzten. Berria - Kirola   2006-03-21

Ileorde beltzaz jantzita. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 209. orr.

Maletatik zerbait atera zuen, ileorde bat, pistola bat eta betaurreko batzuk, eta soinean jarri zituen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 196. orr.

Gizonezko bat eta ileordea zeraman emakume bat agertu ziren. Berria - Ekonomia   2004-12-21

Ileordea askatzen hasi zitzaion. Berria - Kirola   2004-05-27

Kendu ileorde eta soineko barregarri horiek oraintxe bertan. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ileordea zeraman (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus