Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desblokeatu (Egungo testuen corpusean 866 agerraldi; orobat desblokatu Egungo testuen corpusean 36 agerraldi), desblokea, desblokeatzen du ad prozesu edo jarduera bat normal gauzatzeko eragozpenak kendu.

Ez aurrera, ez atzera zegoen legea desblokeatzea lortu dute. Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Bake prozesua desblokeatzeko aukera ikusten du Londresek. Berria - Mundua   2004-06-22

Krisia egunotan desblokeatuko dela espero dute Blairrek eta Ahernek. Berria - Mundua   2004-11-25

Negoziazioak desblokeatuta eta borondateak bateratuta, ekaina erdialdea baino lehen Europako Konstituzioaren gaineko akordioa lortzeko konpromisoa hartu dute. Berria - Mundua   2004-03-27

Metalaren negoziazioak desblokeatzeko eskatu du CCOOk Bitan zatitutako gizartea da, eta zaila da egoera hori desblokeatzen. Berria - Ekonomia   2004-06-19

Lamahi eta Kohalpur hiriak lotzen dituen errepidea desblokeatzera zihoazen poliziei eraso egin ondoren. Berria - Mundua   2004-11-19

Bizkarrezurraren inguruko giharrak laxatu ditugu, ornoak urrundu ditugu, eta artrosi motaren bat baldin badago artikulazioetan, hori ere desblokeatu dugu. Berria - Gaiak   2006-03-02

Ugalde hil ondoren desblokeatu zituen kontuak. Berria - Harian   2005-03-19

Hala, hiru urtetan, 20.000 milioiko kredituak desblokeatzera gonbidatu zituzten bankuak, lehentasunezko hamabost herrialderen alde Lantegia zutik atxikitzeko erreserba fondoko dirua desbloka dezan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus