Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desegite 1 iz suntzitzea, deuseztatzea.

Sistema kapitalista eta inperialista da Euskal Herriaren berdintze, desegite eta sunsitzearen hobenduna, Estado frantsesa kudeatzaile. Herria   2004-05-27

Ez dugu inon bukatu nahi: etengabeko egiteak eta desegiteak dira gure hegaldiak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 199. orr.

1973an desegin egin zen MIL, eta desegite horren gastuei aurre egiteko hainbat lapurreta egin zituzten MILeko kideek. Berria - Kultura   2004-03-04

Lurretik sortutakoak desegiten direnean [...] berriz ere lurrera itzultzen direla, eta airetik sortzen direnak ere zeruko eskualdeetara itzultzen direla, eta ez dutela inolako suntsipenik jasaten, baizik eta beren desegite horretan eraldaketa jasanez, berriz ere lehen izan zuten propietatea izatera itzultzen direla. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3590. orr.

Gorputz politikoaren desegite orokorra etorri zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 96. orr.

Kulturen desegite suntsitzaileak gizateria osorako galera dakar. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 303. orr.

Espetxe politikak horixe bilatzen duelako, presoaren desegite politikoa eta fisikoa. Berria - Harian   2006-03-05

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gorputzeko molekula orok etengabe jasaten duen desegite- eta berregite-prozesu bizian behar den energia-bankua eratzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 204. orr.

SA taldearen desegite auziaren inguruan, berriz, Eusko Legebiltzarraren eskumen eta eskubideak urratu izan direla ere salatu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Garbi daukagu hori osasun publikoaren desegite eta pribatizazio politika dela. 16913

Armadoreak segurua kobratuko zuen eta enbarkazioa desegite eta burdinurtze lanetarako urgaineratu eta ekarri zuten atoian Kaioarriko nasa txikiraino. 16914

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ehud Olmert Israelgo lehen ministrordeak Ameriketako Estatu Batuei hitzeman diela etxe desegite gehiago ez dela egongo. 16915


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desegite eta (3); desegitearen alde (3); desegitearen aurkako (3); desegitearen gainean (3); desegitearen inguruan (4); desegitearen kontra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus