Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iltzedun izond iltzea duena; iltzeak dituena.

"Goazen ibiltzera!", esaten zuen goizean goiz gure aitak mendian, kedarraren koloreko jaka zahar hura, galtzerdiak eta bota iltzedunak jantzita. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 268. orr.

Bota militar iltzedun baten oinatzak apaindua. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 47. orr.

Giza hezurrak aukeran zeuden erakusmahaiaren gainean eta tresna herdoildu eta iltzedunak sabaitik zintzilika. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 47. orr.

Iltzedun bota astunen hotsak kanpandorre barrutik nigana hurbiltzen sumatu ditut. Txillardegi   «Labartzari agur» - 172. orr.

Iltzedun tormentu tresnak eta uhalezko zigorrak. Jokin Urain   «Errotarria» - 150. orr.

Talde guztiek prest dituzte Suediako elur eta izotz pistetan aritzeko ezinbestekoak diren iltzedun pneumatikoak. Berria - Kirola   2006-02-03

Brontzezko ezpata handia hartu nuen bizkarrean, zilarrezko iltzeduna. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus