Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ilun 1 izond argiz edo argitasunez gabetua; argi edo argitasun gutxi duena. ik goibel; beltz. ant argi.

Ordu erdi geroago iritsi zen Ron gela ilun hartara. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 104. orr.

Ziega ilun batean egindako tortura beltzak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 289. orr.

Eta hantxe dago, taberna ilun eta umel hartan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 100. orr.

Hiri arrotz bateko etxarte ilun batean herabe begira. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 14. orr.

Katedralaren zoko ilun batean elkarri musuka. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 178. orr.

Zulo ilun, txiki eta zikin batean lo egitearen truke. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 93. orr.

Auto aparkatuz beteriko kale ilun batean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 63. orr.

Las Vegasko karrika ilun eta etxe zokoratuetan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 32. orr.

Auzo ilunetako fama txarreko kaleetan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 10. orr.

Kapera ilun bateko banku batean eseri ziren. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 165. orr.

Ez bat eta ez bi, korridore ilun batean barneratu ginen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 171. orr.

Bizitzaren bidaiaren erdian, baso ilun batean galdu nuen bidea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 44. orr.

Koruko eskailera ilun-estuetan gora eta behera. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 42. orr.

Hodei ilun trinkoek sekulako abiada hartzen zuten hegazkinen antzo. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 171. orr.

Eguna iluna zen, lanbrotsua, hezetasuna hezurretaraino sartzen zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 88. orr.

Gero eta ilunago zegoen eguna, eta Alcatrazeko argiak piztuta zeuden. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 43. orr.

Gaua iluna zen, tristea, euritsua, etxean edo estalpean egoteko egokia. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 133. orr.

Oso gau ilun eta hodeitsua zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 216. orr.

Donibane Gurutzekoaren "arimaren gau ilunean". Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 7. orr.

Gaua hondorik gabeko zaku iluna zen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 179. orr.

Harry makurtu, eta hodi luze eta ilunaren barrura begiratu zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 271. orr.

2 irud

Zer dela-eta aurpegi ilun horiek? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 226. orr.

Blackek bekozko ilun samarraz begiratu zion Hermioneri, baina ez berarekin haserretuta zegoelako-edo. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 300. orr.

-Pozik jakingo nuke zertan dabilen -esan zuen Fredek, bekozko iluna jarrita-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 44. orr.

Axola dizu?, galdetu zidan asko harritu ninduen ahots ilun batez. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 99. orr.

Nire begiek edertasun ilun hura guztia xurgatu zuten. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 73. orr.

Bai, hark bezala beldurra sentitu nuen, beldur ilun bat, herioa hurbil sumatzen duenaren antzera. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 21. orr.

Tristeziazko olatu geldo eta ilun bat bezalakoa izan zen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 74. orr.

Halako inozokeria pila bategatik infernu ilun batera amiltzear zegoen Europa. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 50. orr.

Larru zuria, eta ezerez iluna bere begietan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 18. orr.

Nolabait esan, Ehiztari Beltza, kristandadetik bazter gelditzen dena genuke, edo sotana beltzaren azpian gordetako hereje, moro, jito, judio edo dena delako jendaje iluna. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 35. orr.

Elkarte erlijioso ilun bateko idazkaria zen Padre Mendibe. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 333. orr.

Jasoko banitu arrazoiaren jarraitzaile ilun eta baketsuen isileko eskerrak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 28. orr.

Gorroto nuen nire alde ilun hura. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 147. orr.

Bada, ordea, beste alderdi ilun bat, idazleari, baina, agor ezinezko kontagaia ematen diona: legez kanpoko gizartea. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 8. orr.

Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak, marraska ibiltzen ziren eremuan, lur ilun idorretan. Elizen arteko biblia   Jb 30,3

Bautista harritu egiten zen Martinen grina ilun harekin, bera argia eta ordenatua baitzen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 134. orr.

Baina ez ziren inongo, ez ziren inoizko, zorigaiztoko kondena ilun batek kalesa madarikatu hartan ezin hilez bizirik ibiltzera behartu zituenetik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 37. orr.

Une batez gorputza airean geratzen zitzaidala ere iruditu zitzaidan, arintasun ilun batean zintzilik, erortzearen itsumenak eragin ohi duen histasun horretan bilduta. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 7. orr.

Aldea, Virginiak ilea eta begiak kolore ilunekoak zituela, eta Mary Annek ko-lore argikoak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 37. orr.

3 (koloreekin)

Ardo beltz batzuen gorri ilun hori. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 73. orr.

Ile gorri iluna zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 187. orr.

Esku-zartako bizi bat eman zion landare gorri ilun arantzadun bati. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 82. orr.

Behi gorri-ilun batzuk barreiatzen ziren hara-hona. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 108. orr.

Berde ilun koloreko ate margotu berri bat. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 84. orr.

Azal berdaska iluna. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 145. orr.

Corte Inglesko traje urdin ilunez jantzia. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 37. orr.

Jertse urdin iluna soinean, alkandoraren lepo zuria dauka agerian. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 257. orr.

Begi urdin ilun parea nabarmena zen aurpegi biribil zurbil eta hauskor hartan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 189. orr.

Aitzinean, ikus ahala luzea den itsas-hegia eta Strait of Belle Isle blu ilunaren eremu hedatua. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 141. orr.

Basatza gris ilun ura Jamesek marra berde argiekiko jantzi gris ilun bat zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 421. orr.

Moketa gorraila edo ubel ilun kolorekoa zela iduritu zitzaien. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 111. orr.

Ile gaztain kolore ilun luzeak. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 43. orr.

Lauki urre kolore ilun horrek inguratzen duen oihala. melanina izeneko pigmentu marroi ilun bat. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 56. orr.

Zutabeak eta gapirioak marroi ilunez margotuak dauzka. Txillardegi   «Labartzari agur» - 215. orr.

Eskularru more ilunak jantzi, eta belo lodi bat itsatsi zion kapelari. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 369. orr.

Lizarrako kaleak, more ilunean blai. Txillardegi   «Putzu» - 182. orr.

Beste batzuk, izokin-kolorekoak; eta beste batzuk, berriz, hori ilunak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 29. orr.

4 kolore ilunekoa.

Emakumeak begi ilun eta eztiak ditu. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 181. orr.

Alexen begi ilunek basatasun puntua izan ohi zuten. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 14. orr.

Ilaia, ilun eta dirdaitsua, hutsagatik ez zitzaion belaunetara heltzen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 43. orr.

Alice-k gaztaina-koloreko ile iluna eta panpin aurpegi leuna zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 438. orr.

Oskarrek marra finezko traje ilun bat janzten zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 58. orr.

Beroki iluna eranzten zuen bitartean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 62. orr.

Garaizago oheratu beharko niken, betzulo ilun horiek... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 356. orr.

Emeki-emeki, Mercedes iluna legarrezko bidean aurrera lerratu zen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 292. orr.

Burua zapi ilun baten bildua zeukan. moketa gaineko arrasto iluna. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 51. orr.

Aurpegia asfalto ilun, zikinaren kontra. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 40. orr.

Irribarrez, pistola ilun eta hotz hura eskuan. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 21. orr.

Ararateko artzainek begi eder ilun handi eta tristeak dituzte, behatzak luze eta meheak. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 62. orr.

Hemen ere badira pobreak, jende koloreduna, iluna, zu baino ilunagoak behintzat, aireportuko pasaporte kontrolean gelditu dutena bezalakoak. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 76. orr.

Azal iluneko aurpegiko gizon haiek guztiak. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 137. orr.

ik beherago 14. 11248

Oihal ilunezko sofa astunez jantzitako egongela. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 31. orr.

Hilde andereak zur ilunezko barra astuna seinalatu zidan. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 108. orr.

5 ulertzeko, azaltzeko, mugatzeko zaila dena.

Orduan, ziur nauk, oso bestelako argi batez begiratuko diok matematika ilun eta lauso horri. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 13. orr.

Horra hor metodo aski bitxia, gauza ilun bat are gauza ilunago batekin frogatu nahi duena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 225. orr.

Laburbilduz, buruak ezin uler ditzakeen gauza ilun hauetan ez dira hartu behar beste gauza batzuk frogatzeko premisak. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 226. orr.

Marinak ez daki zertara datorren orain igarkizun ilun hori. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 145. orr.

Hizkuntza arkaiko edo ilun batean idatziriko inskripzioak argitu eta esplikatzeko. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 27. orr.

Idazkera nahasi eta ilun orotik aldendu. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 86. orr.

Zer da kode ilun, nahasi eta anbiguo hori, non etengabe nahasten baita jurisprudentzia frantsesa erromatarrarekin [...]? Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 239. orr.

Intuizioari lotutako nozio ilunek ezin gaituzte ondorio zentzugabeetara eraman. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 25. orr.

Lege feudalen ikerketan labirintu ilun, zidorrez eta itzulinguruz bete batean banago ere, uste dut eusten diodala hari-muturrari. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 268. orr.

Gizonik jatorrena zigorrik ankerrenaren arriskupean jartzen duen lege mordoa dago, eta, ostera, bizio eta bertute izenak ilun eta aldakor bihurtu dira. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 38. orr.

Kolera gogobetetasunarekin nahasi zitzaion berriro ere, eta bere baitan bortizkeria eta desafiozko desira ilun bat nabaritu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 204. orr.

Santosek silueta ilun bat besterik ez zuen bereizi Azken Portuko kaian. Josu Landa   «Odolbildua» - 13. orr.

Kontatu dizudan ipuinaren argitasun iluna edo iluntasun argia ulertuko duzu. 9423

Maelek esku keinu batzuk egin zituen Oisinen aurrean, aldi berean Hizkuntza Ilunean zenbait hitz esaten zituelarik. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 47. orr.

· Honek iluna izatera behartu nau, eta lainopean estaltzera egiaren argia. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 21. orr.

6 alaitasunez gabetua, tristea, goibela. ik itun2.

Bihotza pozik, aurpegia argi; bihotza triste, begitartea ilun. Elizen arteko biblia   EsZ 15,13

Argi ezazu aurpegi ilun hori! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 199. orr.

Aholkuak eta berriak ekartzera natorkizu garai ilun honetan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 23. orr.

Begirada ilun eta galdetzaileko begi haiek. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 82. orr.

Arrantzale ilun eta hits haien etxola mixerableetara ere ez zen geroztik hurreratu. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 48. orr.

Haien soinua iluna eta hitsa da zurearen aldean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 70. orr.

Bertzalde Frantziako iraultza ilun hartan, Etxalartarrek ez ote zituzten gure arbaso ainitz desterrutik gerizatu? Herria   2004-02-05

Ondoko urtean bukatu zen Espainiako Gerra, eta, Errepublika hondoraturik, urteak eta urteak iraungo zuen diktadura ilun bati ireki zitzaizkion ateak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 69. orr.

Commendatorea zen nagusia, nahiz Basileako beste nagusi ilun-lauso batzuen mendean egon. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 154. orr.

· 7 iz iluntasuna.

Begiak iluna zulatzeko geziak izan zirenean, bi buru ikusi zituen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 33. orr.

Gaueko ilun trinkoak harrapatu zituen Po ibaiaren ondoan. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1350. orr.

Amama sangria prestatzen ari zen, sukaldeko ilun nabarrean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 99. orr.

Bere argiaren esfera txikitik kanpo dena ilun beltza zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 229. orr.

Ilun beltzean murgilduta, nor bere etxerako bidea aurkitu ezinik zebilen. Elizen arteko biblia   Jkd 19,17

Desordenazko aro heroikoa bat-batekotasun harrigarriz bukatzen da, eta ondoren "ilun-aroa" etortzen da, non lege eta ordenaren indarrak berriro sendotzen diren pixkanaka. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 450. orr.

Baina horrek ez du irauten, ezin du iraun, eta ondotik berriz ere ilun erabatekoa, nora eza. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 208. orr.

Bosgarrena da, batere argirik gabeko ilun beltza, ezen parerik gabe, mundu honetako su edozeinek baino gehiago erretzen duen su hura, ilun eta beltza, argi izpirik gabea da. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 85. orr.

Malenkoniaren aire leunak darabilen orbela omen zirudien musikak; egunsenti martziala barik, eguzkia ezkutatu osteko ilun-dardara. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 144. orr.

Jauffretek berak ilun aire bat aurkitzen ote zien argi hoiei? Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 82. orr.

Hotza eta gauaren iluna handituz zihoazen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 266. orr.

Elkarren ondoan, bi andreek ilunaren eta argiaren irudia osatzen zuten, tristeziaren eta alaitasunaren enblema moduko bat. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 31. orr.

Elurraren eta ilunaren etorrerarekin, hibernatzen duten animalien antzera. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 227. orr.

Jainkoa argia da, eta berarengan ez da inolako ilunik. Elizen arteko biblia   1 J 1,5

Zeren gau-ilunez esan duzuena egun-argiz entzungo baita. Elizen arteko biblia   Lk 12,3

Ilunetik argira bitarteko tartea. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 103. orr.

· 8 adlag argitasunik, alaitasunik gabe.

Ilun eta ziztuan mintzo ziren eta nik ez nuen tutik ere ulertzen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 22. orr.

Eta gaua erori zen, arin eta ilun. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 45. orr.

Bereziki ilun zegoen han. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 171. orr.

-Hauxe zen Gabrielle -ilun jarri zitzaion begitartea-. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 110. orr.

Hitz hauek entzutean, ilun jarri zen gizona eta atsekabez joan. Elizen arteko biblia   Mk 10,22

Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; ilun gertatzen zitzaien, eta ezin ziren esanahiaz jabetu; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen. Elizen arteko biblia   Lk 9,45

-Egunak daramatzagu deus probatu gabe -esan du ilun Joxek. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 86. orr.

-Ez da min klase hori -erantzun zuen Peterrek, ilun. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 148. orr.

Urrunago behatuz, geroa ilun ikusten nuen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 107. orr.

· Ahotik ahora hitz egiten diot hari, / ez ilun-gordeka, / aurrez aurre baizik, / eta Jaunaren irudia ikusten duelarik. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 201. orr.

9 (izen bati elkarturik izenondo edo adizlagun gisa)

Beharrik, ez zen orain arte ezagututako ibilgailu ofizial kristal-iluna. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 220. orr.

Txukin jauna, etorri zitzaidan, gizon kopeta-iluna, bihotz-lehorra. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 14. orr.

Mendi kopeta-ilunek ixten zuten zerumuga. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 38. orr.

Gizon barren-ilun hura harrituta geratu zen Zalakainen eta Bautistaren adorearen eta baretasunaren aurrean. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 103. orr.

· Zergatik dago hain mutur-ilun gaur gure hiltzailea? Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 13. orr.

Mary Jane atzetik begira geratu zitzaion, aurpegi-ilun, zer pentsatu ez zekiela. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 292. orr.

Oso gogo-ilun nenbilen bolada hartan. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 40. orr.

Aturri ibaia, marroi-ilun eta haserre, indar handiz itsasoari buruz zihoan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 129. orr.

10 (erkaketetan)

Ilun du gogoa, gaua bera bezain ilun. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 208. orr.

11 ilunxeago

Azazkal haiek bereak baino handiagoak ziren, ilunxeagoak, biribilagoak eta, batez ere, zainduagoak. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 50. orr.

Horregatik esaten nionan ezetz kale ilunxeagoetara eraman nahi izaten ninduenean. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 80. orr.

Ilea lehen baino ilunxeagoa dauka. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 64. orr.

· Horrek kale nagusiari bizitasuna ekarri zion, zoologikoaren alboetara eta atzealdera desbideratzen ziren kalexkak ilunxeago utziz. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 188. orr.

12 ilunxegi

Oso guapo zetorrela ile kolore berriarekin, tonu beltzaxka harekin, ilunxeegia aukeran, baina ondo hala ere. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 62. orr.

13 argi-ilun iz ik beherago 16. ik argilun.

Gai honi buruz ere bada argi-ilun nabarmenik. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 253. orr.

Caravaggio, Rembrandt eta gisako argi-ilunaren margolarietatik hasi eta margolari iluministetaraino, Velázquez eta Vermeer, esate baterako. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 266. orr.

Gelatik lorategi bat ikusten zen, argi-ilunen arteko mundu koloretsu eta usaintsua. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 278. orr.

Turista guztiak liluraturik zeuden argi-ilunetan agertzen zitzaizkien mirari haien aurrean. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 59. orr.

Rasputinen heriotzaren kronika beti izan da argi-ilunez betetakoa, ilunez batez ere... J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 252. orr.

"Maisuaren lana", azpimarratu zuen [...] esaldiaren argi-ilunetan, esaldiaren laburrean bide nabar eta zeharka indartuz eta oinarrituz giza eskuena baino ahalmen handiagoa zuen norbaitek egina zela. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 81. orr.

14 aurpegi-ilun izond

Tsarraren jauregiko goi kargudun aurpegi-ilun baten itxura ematen zion. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 152. orr.

Zergatik zaudete hain aurpegi-ilun? Elizen arteko biblia   Has 40,7

15 azal-ilun izond

Senako ferry batean ikusi zuela Marie Rogêt, delako igandean, gazte azal-ilun batekin. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 145. orr.

Badakizu, haurtzain azal-ilun horietako bat eduki izan du, betiereko mammy edo inude beltz horietakoa. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 24. orr.

Zorionekoa, zu, Walter Williams azal-iluna delako. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 23. orr.

Provenceko neska azal-ilunen gisakoak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 317. orr.

Emazteak [...] berriketan jarduten mutil mandatariekin eta emakume latsari azal-ilunekin. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 150. orr.

16 ilun-argi iz ik gorago 13.

Kolorea, jakina, baina baita kontrastea ere: ilun-argia beti erabili izan da zirrara bortitzak eragiteko. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 257. orr.

· Zelda hartako ilun-argian. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 80. orr.

Begiak pixkanaka ohitu zitzaizkion gelako ilun-argira. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 30. orr.

17 ilun-bista ik ilunbista.
18 ilun-ilun

Utzi zuena kuzkurtuta leku ilun-ilun batean. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 338. orr.

Biharamun goizean oso goiz esnatu zen Harry, artean ilun-ilun zegoela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 143. orr.

Ilun-ilun ageri ziren leihoak... baina barruan dena distiratsu eta alai zegoen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 113. orr.

Ura beltz-beltza dago, ilun-iluna. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 92. orr.

-Aditu duzue zer gertatu den goiz honetan?, bota zuen gero kara bat-batean ilun-iluna. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 34. orr.

Eta etxerat abiatu, gogoa ilun-iluna, ezin onetsiz bezperagoan sekulako musu goxoak emanak zizkidan neska hura bera zela ortzegun hartan beste batekin berdin-berdin musuka ari...! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 47. orr.

Bihotza ilun-ilun, mingaina pasatzen dut ezpainetatik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

alde ilun (9); argi ilun (17); aurpegi ilun (13); azal ilun (16); begi ilun (18); berde ilun (15); berri ilun (9); bezain ilun (20); egun ilun (14); etxe ilun (11); garai ilun (19); gau ilun (14); gauza ilun (16); gela ilun (34); gertakari ilun (8); gorri ilun (15); ilun dago (27); ilun ikusten (22); ilun ilun (15); ilun iluna (13); ilun samar (15); ilun samarra (13); ilun zegoen (73); ilun zen (9); kale ilun (9); kontu ilun (10); kopeta ilun (11); leku ilun (9); oso ilun (27); puntu ilun (9); txoko ilun (10); urdin ilun (19); zerua ilun (11); zoko ilun (18); zoko ilun batean (8); zulo ilun (9)

alde iluna (12); aurpegi iluna (11); azal iluna (13); bekozko iluna (47); bekozko iluna ipinita (8); bekozko iluna jarri (13); berde iluna (12); bezain iluna (8); etorkizun iluna (16); gau iluna (33); gauaren iluna (10); gorri iluna (11); gris iluna (8); ile iluna (8); ilun iluna (13); iluna jarri zuen (10); itzal iluna (8); jaun iluna (10); kopeta iluna (11); oso iluna (15); urdin iluna (27); zeru iluna (8)

alde ilunak (9); are ilunago (11); argi ilunak (25); azal iluneko (11); baino ilunago (21); baino ilunagoa (14); begi ilunak (11); bekozko ilunez (28); berde ilunak (9); betaurreko ilunak (12); bezain ilunak (11); bihotz ilunak (15); gau ilunean (27); gauaren ilunean (10); gero eta ilunago (20); gero eta ilunagoa (12); ilunak egin zitzaizkion (9); jaun ilunak (9); kontu ilunak (8); korridore ilunean (12); urdin ilunak (10); urdin ilunez (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus