Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dance 1 iz musika estiloa, berariaz dantzari laguntzeko ondua, soinu sintetikoak eta erritmo oso markatua ezaugarri dituena.

Emakume hau ere kultura askoren jabea dugu eta bere arabiar sustraietan (Egipto aldeko aireetan, batez ere), dance, rap, hindi pop, rhythm&blues eta beste hainbeste murgiltzen dira. Vivaldiren Gloria, ondoren tekno eta dance musika, antzerkia, poema irakurketa, Txaikovski, berriro teknoa, berriro dance musika, folklorea... denetariko nahasketa, nolabaiteko kultura ezaren adibidea. Berria - Kultura   2004-07-31

90eko hamarkadan poparen eta dance musikaren xarmaz busti ondoren, rockaren eta technoaren arteko nahasketa definitiboa egin nahi izan zuten Bonok eta lagunek. Berria - Harian   2005-08-09

Funk dance elektroniko baten erritmo espitosoak. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 36. orr.

Duela hamar urte baino gehiago Parafunken lehenengo diskoa argitaratu eta Sirope kolektiboarekin Donostiako dance giroa astintzen hasi zenetik, Javi Pezek izengoiti ugari erabili ditu bere hamaika proiektuak gauzatzeko Berria - Kultura   2004-06-24

2 break dance hip hop kulturatik sorturiko dantza, hainbat gorputz higidura mota konbinatzen dituena.

Break dance-a normalean pertsona bakarrak egiten duen dantza da baina jaialdiaren antolatzaileek «dantza horren talde izaera» nabarmendu nahi dute, eta horregatik lau edota sei lagunek osatutako taldeek soilik hartu ahal izango dute parte bertan. Berria - Kultura   2004-05-13

Europako lehen break-dance lehiaketa antolatu dute Arriola aretoak eta Logela multimediak. Berria - Kultura   2004-02-11

Deigarria da balet klasikoko pausoei, break-dance erako mugimenduei eta dantzari bakoitzaren presentzia eszenikoari emandako protagonismoa. Berria - Kultura   2004-09-17

Azokako eremuan, poesia, antzerki eta break dance saioak eskainiko dituzte hainbat gaztek. Berria - Kultura   2006-02-08

Talde maketeroen kontzertuak, kultur sorkuntzaren aldeko kanpaina, film laburren ikuskizunak, break-dance erakustaldiak, komiki tailerrak... Berria - Euskal Herria   2004-04-04

3 break dancer break dance-ko dantzaria.

Alboan Selektah Sound System kolektiboko lagunak izango ditu, hainbat break-dancerrekin eta raperrekin. Berria - Euskal Herria   2004-10-14

3 dance hall (orobat dancehall)

Hardcoretik aldendu da [Sagarroi], eta reggae, ska, dub, dance hall, guaguanco, cumbia eta Balkanetako erritmo beroei bidea eman die Toulouse lan berrian. Berria - Kultura   2004-10-29

Buiaka lanean jaso dituzte, reggae doinu klasikoetatik dance hall erritmo berritzaileetara zabaltzen diren jamaikar riddimak, hain zuzen ere. Berria - Kultura   2004-05-06

Geure ukitua eman diegu musika beltzaren hainbat adarri: hip-hopari, rapari, dance hallari, raggari eta free style gisa uler daitekeenari. Berria - Kultura   2004-05-06

Reggaearen, rhytm n'blues-aren, dancehallaren eta lovers rock-aren elementuekin egiten du bere musika, beti zuzeneko instrumentazioa erabiliz, ez baitu gustuko soinu elektronikoa. Berria - Kultura   2006-05-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus