Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desegokitu, desegoki(tu), desegokitzen 1 da ad egokitasuna galdu.

Ikastetxeko ate nagusia gainditu nueneko, mundua desegokiturik bezala aurkitu nuen, eta irudipen hura gero eta nabarmenagoa egin zitzaidan aldapan behera nindoala. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 135. orr.

Nola errekastoaren urak inoiz, naturaren poderioz handiturik, legokiekeen ubideari desegokitu eta malda arrotzetan behera amiltzen diren; hala gizakiaren ekintzak ere, patuaren halabeharrez arazoturik, asmo eragile guztiari alderatu, eta ustekabeko nora ezean suertatzen dira. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 137. orr.

2 oker gertatu, oker tokatu.

Lehenbizikoa, irailaren 26an izan bazuten, azkenengoa, ekainaren 6an egokitu zitzaien, desegokitu, hobe esanda. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 374. orr.

Dohain bainoago kondena beltz izugarria dela Nemesiori desegokitu zaiona, lehen itxura batean kontrakoa balirudike ere. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus