Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idazkari 1 iz erakunde, elkarte, batzorde edo bulego batean, bilera agiriak idazteko, gainerako izkribuak prestatzeko eta haietaz arduratzeko egitekoa duen kidea.

Aita erregearen administrazioko idazkaria zuen. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 9. orr.

Andres etxetik atera eta Girondeko prefeturako idazkari orokor ohiak. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 9. orr.

Udaletxeko idazkariari [...] bisita egitera joan zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 197. orr.

ik beherago 9. 18181

Eguerdi aldera, alkatea eta idazkaria hamaiketakoa hartzen ikusi zituen betiko tabernan. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 20. orr.

Eskaria Navyko idazkari Frank Knoxen bitartez egin da. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 156. orr.

Karlos Santamaria "Pax Christi" kristau mugimenduaren idazkari zintzoarentzat. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 14. orr.

Sauveur Harruguet uxer edo auzitegiko idazkariak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 174. orr.

Espanyolen aritu ostean, Pitermanen alboan arituko da Rafael Monfort idazkari tekniko lanetan. Berria - Kirola   2004-07-14

Elkartearen idazkari Fitzpatrick jaunari. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 204. orr.

Konpainia-buruaren idazkaria. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 17. orr.

Udaleko heriotz-epailearen idazkari egin zuten. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 234. orr.

Idazkari berri bat etorri da bere sailera. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 16. orr.

Lanean ari zen, berrogeita hemezortzi urterekin, Manhattan erdialdeko abokatu-bulego batean idazkari. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 107. orr.

Berehalaxe aurkitu zuen lana bulego batean idazkari gisa. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 29. orr.

Ni sekzioko idazkaria naiz, ez maitasun-artekaria! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 274. orr.

Hoteleko idazkariak izen-deiturak eta bertze hainbat xehetasun galdegin zizkion. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 69. orr.

Berriako zuzendari Martxelo Otamendi eta EKTko Administrazio Kontseiluko idazkari Joan Mari Larrarte. Berria - Kultura   2004-03-27

2 norbaiti eskutitzak idazten dizkion eta bulego arazoetan laguntzen dion enplegatua.

Titleyri bidalitako gutuna haren idazkariak irekitzean lehertu zen. Berria - Mundua   2004-01-06

Gizon ordenatua naiz; horregatik neure idazkariari eman izan dizkiot kontuari dagozkion helbide guztiak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 55. orr.

Printzearen idazkari pertsonala zen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 153. orr.

Apeztu aintzin jadanik apezpikuaren idazkari zen. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 20. orr.

Kontseilariaren idazkariak deitu berri dik. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 37. orr.

Telefonoan zuzendariaren idazkariaren ahotsa entzun zuenean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 100. orr.

Jendarmeen sarjentu baten idazkari izendatu ninduten. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 111. orr.

Behin testua idazkariak osatuz gero, Frantziskok bere eskuz izenpetzen zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 37. orr.

Esan ohi da Frantziskok herri-hizkuntzan diktatzen zuela, eta idazkariak une berean latinez jartzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 37. orr.

Batzuetan, idazkariak eskribau hutsak ziren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 37. orr.

Beste batzuetan, idazkariek esku-hartze handiagoa izan zuten testua idazten, berrikusten eta birlantzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 37. orr.

Idazkera aldetik, Frantziskoren beste idazkiak baino dotoreagoa da eta, beraz, idazkari on baten eskua nabari da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 108. orr.

3 zenbait herrialdetako ministroen izena; gobernu bateko goi kargua.

Madeleine Albright, Estatu Batuetako Estatu Idazkariak gaur bilera izango du. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 46. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkari Colin Powellek. nabarmentzekoa da ere John Ashcroft Justizia idazkariak jasoriko gaitzespen oldea. Herria  

Bennett Alexander Defentsa-idazkaria zeru gorri piztuari begira geratu zen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 27. orr.

Gero estatu-idazkari baten eskutitza atera zuen paper-zorrotik, non goi mailako funtzionarioak Lajosi jakinarazten baitzion jasoa zuela hark igorri zion gutuna. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 59. orr.

Irlandako eta Erresuma Batuko estatu idazkariekin bilera egin dute alderdi politikoek Belfasten. Herria  

Merlyn Rees, 1974-1976 artean Erresuma Batuko Ipar Irlandarako idazkari eta gero 1976an Barne ministro izandako galestarra. Berria - Mundua   2006-01-07

Hala jakinarazi zuen Londresko Ipar Irlandarako Estatu idazkari Peter Hainek. Herria  

Generalitateko Komunikazio idazkari Miquel Sellaresen dimisioa eskatu zuen. Berria - Mundua   2004-05-14

4 (hitz elkartuetan)

Nora Erfjord-ek bere idazkari-kargua utzia zuen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 221. orr.

Idazkari-taxuko morroi horrekin, Sidney Franklinekin. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 54. orr.

idazkari lanetan ari zen alderdi politiko baten bulegoetan. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 78. orr.

Idazkari lanak egiten zituen herriko garaje batean. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 38. orr.

Idazkari-lanak orduka egiten zituen loba batek. Josu Landa   «Odolbildua» - 37. orr.

· Bilkuraren antolaketa-idazkaria. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 107. orr.

Laura lege idazkaria da. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 151. orr.

Edward Talbot Worcesterreko notario-idazkari alkimiazale bat zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 55. orr.

Kolejio-idazkaria: 10. mailako funtzionarioa. 1228

5 alderdi politiko eta sindikatu bateko goi kargua.

PG Alderdi Galegistako antolaketa idazkaria, frankistek fusilatua. Berria - Mundua   2006-01-07

Espainiako PSOEko antolakuntza idazkari Jose Blancok. Berria - Mundua   2006-01-31

Espainiako eta Kataluniako Kirol idazkariak aurki bilduko dira. Berria - Kirola   2004-05-26

Adolfo Muñoz ELAko Negoziazio Kolektiborako idazkariak azaldu zuenez. Berria - Ekonomia   2006-02-02

«Euren jarrera malgutzeko» eskatu zien LABeko Metalgintzako idazkari Igor Urrutikoetxeak patronalei. Herria  

6 idazkari nagusi1 alderdi politiko edo sindikatu bateko burua.

Alderdi Sozialista Demokratikoko idazkari nagusia izan zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 286. orr.

De Gasperi demokrata kristauak ministro izendatu zuen Palmiro Togliatti, PCIko idazkari nagusia.PSUk antolatu zuen, udaletxearen aurrean, eta Michel Rocard idazkari nagusiak hitz egin zuen. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 31. orr.

FMLNko idazkari nagusi Medardo Gonzalezek salvadortarrentzat aldaketa garaia iritsi zela nabarmendu zuen ostegunean. Berria - Mundua   2006-03-12

PSC Kataluniako Alderdi Sozialistako idazkari nagusi Jose Montillak. Herria  

Bestelako iritzia azaldu zuen Bernard Thibault CGT sindikatuko idazkari nagusiak. Berria - Mundua   2004-09-23

Hiru sindikatuetako idazkari nagusiek hitza hartu zuten. Berria - Ekonomia   2006-04-28

CGTko itsas langileen alorreko idazkari nagusi Jean-Paul Israel are gogorrago mintzatu zen. Berria - Mundua   2004-09-23

Rafa Diez LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, [...]. Berria - Harian   2006-03-24

Josu Onaindi Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak ere «abian jarriko diren neurriak zehazteko» eskatuko du gaurko bileran. Herria  

PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusi den Miguel Buenek gazteleraz egin ditu adierazpenok. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 27. orr.

CDUko idazkari nagusiak dimisioa eman du ustelkeria kritiken ondoren. Berria - Mundua   2004-12-23

Hil arte izan zen idazkari nagusia. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 286. orr.

7 idazkari nagusi2 (bestelakoetan)

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Kofi Annan jaunak bost gai proposatu zituen. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 26. orr.

Kofi Annan NBEko idazkari nagusiak bihar iragarriko du nor izendatuko duen Haitiko egoera hobetzen laguntzeko. Berria - Harian   2005-03-11

Kofi Annan idazkari nagusiaren azken txostenean. Berria - Mundua   2006-04-29

Nazioarteko erakundeko 2.700 langilek bere sostengua erakutsi zioten atzo idazkari nagusiari eskutitza baten bidez. Berria - Mundua   2004-12-03

NATOko idazkari nagusi Jaap de Hoop Schefferren ustetan. Herria  

AEBetako Altxorraren Saileko idazkari nagusiak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 325. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Lan-Idazkari Nagusi izandako Robert Reich-ek. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 123. orr.

Antoni Asuncion Espetxeetako idazkari nagusiak. Jokin Urain   «Errotarria» - 149. orr.

EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko idazkari nagusia zen Aranburu. Herria  

Gallimard argitaletxeko idazkari nagusi eta Gouncourt Akademiako kidea zen bigarrena. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 45. orr.

Enbaxadako idazkari nagusi Joyce eta horren emaztearekin. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 142. orr.

Sally Hunt Unibertsitateetako Irakasle Erakundeko idazkari nagusiak adierazi duenez. Berria - Mundua   2004-01-28

Nazioarteko Daua al Islamia Elkarteko idazkari nagusi Mohamed Ahmed al Sherifekin bildu zen atzo Frattini. Berria - Mundua   2006-02-10

8 lehen idazkari idazkari nagusia.

SBAK-ko Lehen Idazkaria zen Krustxevi idatzi zion. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 71. orr.

Udako Euskal Unibertsitatearen lehen idazkari nagusi izana eta gero hiru urtez zuzendari, 1976-etik 1979-rat. Herria   2004-05-06

Gaindegiaren lehen idazkaria ere izan zen Aranburu. Berria - Harian   2005-01-22

Ni naiz departamenduko lehen idazkaria, eta nik izendatu ez ditudan militanteek ez daukate zilegitasunik Alderdi Sozialistaren izenean hitz egiteko. Berria - Euskal Herria   2006-02-21

François Hollande PSko lehen idazkariaren iritziz, «inmorala da gizartearen elkartasuna iruzurraren diruarekin finantzatzea». Berria - Ekonomia   2004-05-09

9 neska idazkari

Sarrera gelara iritsi orduko, bertako mahai batean lanean ari zen neska idazkariak esan zion barruan zeudela bere zain. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 113. orr.

10 udal idazkari

Nafarroan, zenbait herri euskaldunetan aspaldi lortu zuten udal idazkariek euskaraz hitz egitea. Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Zer egiten du udal idazkari batek? Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Laikoak dira egile horiek guztiak; ez dira apezak, errexentak edo udal idazkariak baizik. Berria - Kultura   2006-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

alderdiko idazkari (43); antolaketa idazkari (9); antolakuntza idazkari (34); batzordeko idazkari (8); bere idazkari (8); bigarren idazkari (8); ccooko idazkari (19); ciuko idazkari (18); defentsa idazkari (32); eako idazkari (51); ebbko idazkari (10); eeko idazkari (249); eeren idazkari (9); elako idazkari (74); elkarteko idazkari (24); erakundeko idazkari (126); ercko idazkari (42); estatu idazkari (145); federazioko idazkari (14); idazkari gisa (13); idazkari izan (11); idazkari izandako (8); idazkari kargua (8); idazkari nagusi (806); idazkari nagusia (295); idazkari nagusiak (682); idazkari nagusiarekin (22); idazkari nagusiaren (141); idazkari nagusiari (35); idazkari ohi (15); idazkari ohia (11); idazkari ohiak (17); idazkari ohiaren (10); idazkari orde (8); idazkari tekniko (11); idazkari teknikoak (14); justizia idazkari (9); komunikazio idazkari (15); kontseiluko idazkari (104); labeko idazkari (114); natoko idazkari (16); nbeko idazkari (115); patronaleko idazkari (8); ppko idazkari (92); psnko idazkari (61); psoeko idazkari (37); sindikatuko idazkari (55); sozialisten idazkari (14); taldeko idazkari (8); uako idazkari (8); ugtko idazkari (18); upnko idazkari (11)

acebes ppko idazkari (18); administrazio kontseiluko idazkari (11); aebetako defentsa idazkari (21); aebetako estatu idazkari (45); alderdi sozialistako idazkari (10); alderdiko idazkari nagusi (21); alderdiko idazkari nagusiak (8); annan idazkari nagusiak (9); annan nbeko idazkari (29); ccooko idazkari nagusi (10); ccooko idazkari nagusiak (8); chivite psnko idazkari (12); ciuko idazkari nagusi (10); diez labeko idazkari (47); eaeko ppko idazkari (18); eako antolakuntza idazkari (12); eako idazkari nagusi (20); eako idazkari nagusiak (13); eeko bizkaiko idazkari (9); eeko gipuzkoako idazkari (17); eeko idazkari nagusi (91); eeko idazkari nagusia (25); eeko idazkari nagusiak (102); eeko idazkari nagusiaren (21); elako idazkari nagusi (18); elako idazkari nagusia (9); elako idazkari nagusiak (40); elkarteko idazkari nagusiak (8); elorrieta elako idazkari (35); erakundeko idazkari nagusi (76); erakundeko idazkari nagusia (8); erakundeko idazkari nagusiak (31); ercko idazkari nagusi (18); ercko idazkari nagusiak (14); euskadiko ccooko idazkari (9); federazioko idazkari nagusi (8); gipuzkoako idazkari nagusi (16); idazkari colin powell (8); idazkari colin powellek (27); idazkari condoleezza ricek (17); idazkari donald rumsfeldek (19); idazkari jose blancok (17); idazkari josune ariztondok (9); idazkari nagusi izendatu (8); idazkari nagusiak adierazi (12); idazkari nagusiak esan (12); idazkari nagusiaren arabera (20); idazkari nagusiaren esanetan (15); idazkari nagusiaren hitzetan (13); idazkari nagusiaren ustez (21); idazkari peter hainek (10); irlandarako estatu idazkari (9); kontseiluko idazkari nagusi (29); kontseiluko idazkari nagusia (17); kontseiluko idazkari nagusiak (32); lab sindikatuko idazkari (14); labeko idazkari nagusi (26); labeko idazkari nagusia (16); labeko idazkari nagusiak (59); labeko idazkari nagusiaren (10); liga arabiarreko idazkari (10); lizarbe psnko idazkari (15); mendiguren kontseiluko idazkari (29); natoko idazkari nagusi (11); nbeko idazkari nagusi (58); nbeko idazkari nagusia (9); nbeko idazkari nagusiak (33); ppko idazkari nagusi (40); ppko idazkari nagusiak (36); pse eeko idazkari (249); pse eeren idazkari (9); psnko idazkari nagusi (27); psnko idazkari nagusiak (20); psoeko antolakuntza idazkari (12); psoeko idazkari nagusi (9); psoeko idazkari nagusiak (13); raxoi ppko idazkari (9); segurtasunerako estatu idazkari (14); sindikatuko idazkari nagusi (19); sindikatuko idazkari nagusia (9); sindikatuko idazkari nagusiak (20); sozialistako idazkari nagusi (8); zapatero psoeko idazkari (17); ziarreta eako idazkari (20)

administrazio kontseiluko idazkariak (8); aebetako defentsa idazkariak (9); aebetako estatu idazkariak (31); antolakuntza idazkaria (15); antolakuntza idazkariak (35); antolakuntza idazkariaren (8); ariztondo ebbko idazkariak (12); defentsa idazkaria (10); defentsa idazkariak (30); ebbko idazkaria (8); ebbko idazkariak (17); elkarteko idazkariak (8); esan zuen idazkariak (8); estatu idazkaria (39); estatu idazkariak (105); estatu idazkariarekin (9); estatu idazkariaren (16); estatu idazkariari (10); idazkariak adierazi (8); idazkariak azaldu (17); idazkariak azaldu zuenez (9); idazkariak esan (11); idazkariaren arabera (10); idazkariaren esanetan (8); kirol idazkariak (8); komunikazio idazkariak (14); kontseiluko idazkaria (13); kontseiluko idazkariak (11); labeko idazkariak (10); psnko idazkariak (17); psoeko antolakuntza idazkariak (20); rumsfeld defentsa idazkariak (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus