Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desengainu (Egungo testuen corpusean 641 agerraldi) 1 iz desengainatzea. ik desilusio.

Pozaren ostean laster etorri ziren desengainuak, ostera. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 193. orr.

-Beti da plazera zu ikustea -esan zuen-, baina ez dut nahi Trumbell jaunak desengainurik har dezan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 238. orr.

Desengainu itzela hartuko zuen inoiz harekin elkarrizketa serio bat edukitzea lortzen bazuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 107. orr.

-Begira, Arantxarekin hitz egitean, egundoko desengainua hartu zutela esan ez, baina adierazi bai, egin zidak. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 82. orr.

Umearen kontuarekin desengainu handia hartu du, guztiz traumatizatuta dago. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 54. orr.

Izugarrizko desengainua hartzeko beldur naiz; beraz, nahiago dut amets egitearekin konformatzea. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 82. orr.

Bozen ondoren desengainua hartuta ala baikor sentitzen zara? Berria - Mundua   2004-04-13

Desengainu handia izan zuen Jonek fedearekin eta eskolapioekin. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 43. orr.

Desengainu handia islatu zen haren begitartean. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 278. orr.

Desengainu bat zutenean, isiltasunean bilatzen zuten babesa. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 78. orr.

Batez ere amodiozko desengainuak nituen zintzurrean trabatuta. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 111. orr.

Nahitara huts egin ote zuen, eta desengainu bat eman?; katuaren eta arratoiaren jostaketan ote zebilen berarekin? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 211. orr.

Desengainu handia eman dit. Berria - Kultura   2004-06-04

Desengainu handia izan al da horren gutxi jokatzea? Berria - Kirola   2004-01-10

2 (hitz elkartuetan)

Halako desengainu katean ari zen Hadass sarrarazten eta ari zen bera sartzen, eta hainbeste arau ari zen urratzen, non sekula ere ez baitzen gai izango haien guztien zigorra ordaintzeko. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 203. orr.

Zalantza izpirik edo desengainu aztarnarik ttipienak mezu osoaren sinesgarritasuna suntsi lezake. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 53. orr.

· Pavese berriki etorria zen konfinamendutik eta oso goibel zegoen, amodio-desengainu bat jasan zuelako. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desengainu bat (3); desengainu eta (3); desengainu handia (8); desengainu handia izan (5); desengainua adierazi (3); desengainua hartu (10); desengainua hartu zuen (3); desengainua hartuko (3); desengainua hartuta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus