Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desenkusa 1 iz aitzakia, eta bereziki hutsegite bat zuritzeko bidea. ik estakuru.

Irribarretxoa egin zuen, baina ez indiskrezioaren desenkusa eske, gaizkiulertua gozatzen baizik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 173. orr.

Elizatik irteterakoan, bultza honi eta desenkusa hari egin nuen Jeronimorenganaino. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 25. orr.

Desenkusa honi eta bultza hari egin behar izan nuen neskarenganainoko bide jendetsua. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 31. orr.

Egoitza hartatik nola aldegin ote nuen, horixe ere ez dakit; azalpenik gabe, desenkusarik gabe: joan egin nintzen, kito. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 290. orr.

Itzultzeko orduan, luzatu eta luzatu, desenkusa eta aitzakia ugari, egoerari errua botaz. Elizen arteko biblia   Si 29,5

Momentuko urduritasunean Monikari argibide bat, desenkusa bat zor niola pentsatu nuen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 106. orr.

Desenkusak azaldu eta adiskidetu egingo gara. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 51. orr.

Desenkusak egin nizkion alemana ez jakinik, eta hark ere, frantsesa biziki gaizki mintzo zuela. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 91. orr.

Zuei haren desenkusak agertu behar dizkizuet, baina lasaiago gaudela, aireportuan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 324. orr.

Denek Anastasioren desenkusak entzun zituzten, baina haiek ez zieten kendu barru-barruan sortu zitzaizkien nazka eta irain-sentimendua. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 60. orr.

Onar itzazu ene desenkusak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 132. orr.

Doilorkeria honi, gai garen maiestate eta antze guztiaz behar diogu, aurpegi ez ezik, desenkusa ere eman. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 158. orr.

Ohiko istorio bat, eskatu gabeko desenkusa gehiegirekin apaindua. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 243. orr.

Desenkusazko irribarretxoa egin dit, lotan uste ninduelako seguru asko. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 164. orr.

Ez diozu desenkusazko deus esan, ez diozu barkamenik eskatu. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 163. orr.

Baten bati barkamena eskatzea gauza zaila da, urguilu tematiaren eta damu negartiaren artean oreka bilatzeko egintza labaina, eta beste pertsona horren aurrean bihotza benetan ireki ezean, desenkusa guztiek huts eta faltsu ematen dute. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Alessandroren desenkusa hitzak entzun orduko, jakin zuen emakumeak, eskarmentu handiko izaki, zerbait ezkutatzen ziola maitaleak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 123. orr.

Jarraitu egin nion gure Super-Constellation-eraino, alferrikako telegramak artean eskuan neramatzala, desenkusa-mota oro adierazten niola, hari bost axola izan arren desenkusok. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desenkusa eta (3); desenkusa hari (3); desenkusak egin (3); desenkusaren bat (4); desenkusazko keinu (3); eta desenkusa (6); eta desenkusa hari (3); honi eta desenkusa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus