Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dandy 1 iz maneretan eta janzkeran guztiz dotorea den gizona.

Nora ezerako balantzan zebilela, gau-leize horietako batean bihotza zeharkatu zion dandy bat ezagutu zuen: David Blakely. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 167. orr.

Dupin dandy bat da, itxuran nahiz arrazoibidean, bere lana dotoretasun matematikoz egiten duena. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 14. orr.

Dandya? goapoa? behar bezalakoa? herrian denetariko iritziak zebiltzan. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 108. orr.

Oraindik ere dandy bat bezala janzten bazen ere, arropa zarpailak zerabiltzan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 49. orr.

Gezurra badirudi ere, [Kant] gaztaroan ia dandy baten moduan bizi izan zen. Berria - Kultura   2004-02-15

2 (hitz elkartuetan)

Aholku-ematen ari baitzitzaion, dandy-kutsuko pedantekeriaz. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 143. orr.

3 (izenondo gisa)

Modurik dandyenean jardunda, oro da plagioa, ondo da. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dandy bat (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus