Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deseroso 1 izond erosotasunik gabea.

Idazten ari zenaz galdetzea bururatu zitzaidan, baina ez nuen ausardiarik izan, ez nion-eta bere lanaren balizko lekuko deseroso haietako baten inpresioa eman nahi. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 257. orr.

Aulki deseroso batean eserita, eskuak eta hankak lotuta. Keinu deseroso bat bihurtu nion. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 249. orr.

Baiezko deserosoa egin nuen buruaz. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 309. orr.

Isilik geratu ziren gai deseroso hari berriro heltzeko beldurrez. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 97. orr.

Gogoeta deserosoak egiteko garaia da. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 111. orr.

Janson leran erdi etzanda jartzen zen, jarrera deserosoan, erdi lo balego bezala. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 30. orr.

Fernandorekin bikote eginez lotu ninduten, besoa bihurrituta, izan zitekeen erarik deserosoenean; horrela egin genuen Puertorainoko bidea. Jokin Urain   «Errotarria» - 125. orr.

Norbait begira zutelako sentipen deserosoa zeukan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 230. orr.

Isiltasun deserosoa saihestu nahian, hiriaz hitz egiten hasi nintzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 77. orr.

Garbi zegoen deserosoa egiten zitzaiola gaia. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 148. orr.

Poetak deserosoak egiten zaizkio errealitate egunerokoan haragiztaturiko errepublika politikoari. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 42. orr.

2 (izan eta kideko aditzarekin)

Pentsatzen nuen deserosoa zela edonorentzat leku arrotzean turista bakartiaren moduan ibiltzea. Deserosoa zen egoera. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 34. orr.

Oso egoera deserosoa zen hura niretzat. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 366. orr.

Emakume mota asko dago, baina esango nuke emakumeak deserosoak garela. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 429. orr.

Umbertoren hatzak nire kokotsean jarraitzen zuen, eta nik, begiak erdi itxita, deserosoa baitzitzaidan Umbertoren begirada aztertzailea eraman beharra. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 258. orr.

Ideia gogaikarria eta deserosoa zitzaion erabat. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 176. orr.

Umeak lo jarraitzen zuen, baina gero eta deserosoagoa zitzaidan bera han ikustea. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 205. orr.

Berarentzat deserosoagoa da niretzat baino. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 84. orr.

Senarrik deserosoena ez da, hala ere, ama bat bezain gogaikarria izaten.   - 345. orr.

Deserosoak ez ezik, garestiak ere badira. Berria - Ekonomia   2004-09-01

Horregatik, telefono saioak deserosoak gertatzen zitzaizkidan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 189. orr.

3 (adizlagun gisa)

Enrique Del Valle, 27 urtekoa, Espainiako Segovia hirian jaioa, deseroso mugitu zen Citroën 11CV erraldoiaren larruzko eserlekuaren gainean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 47. orr.

Baina egingo nuke susmatu duela zerbait bereizia gertatu zaigula, deseroso mugitzen hasi baita sofan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 31. orr.

Deseroso sumatzen dut Yolo, baina ez dut uste Ferminen agerpenagatik denik. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 215. orr.

Aita deseroso bihurritu zen aulkian. Wood isildu egin zen, eta deseroso ematen zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 58. orr.

Haien arnasestu, hasperen eta auhenen lekuko, deseroso sentitu naiz. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 47. orr.

-Oso arraro sentitu naiz -esan zuen Ronek, sorbaldak deseroso goratuz-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 73. orr.

Gretaren begiradak deseroso sentiarazi zuen Gabriel. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 326. orr.

Nihilismorako joera hark deseroso jartzen ninduen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 286. orr.

Zutik geunden, bata besteari deseroso begira. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 95. orr.

Emakumeak, deseroso, bekain beltzez margotuak jaso zituen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 220. orr.

-Ez -erantzun zuen Tiborrek, deseroso eta lotsatuta. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 50. orr.

Hasperen egin zuen, ez estututa, baina bai deseroso. ondoko mahaian eseri zen, lotsati eta deseroso.   - 82. orr.

-Spagettiak, olagarroa eta entsalada -jarraitu du deseroso, baina irribarretsu. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 193. orr.

Deseroso samar sentitzen zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 44. orr.

Ez dugu nahi beti guztiz deseroso egon; deserosotasun maila jaistea nahi dugu. Berria - Mundua   2004-03-25

Lehenengo begiradan, etxeak estu eta deseroso daudela ematen du, hiriaren harrizko gerrikora igota. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 22. orr.

Badirudi, hala ere, inor ez dagoela deseroso.   - 30. orr.

Eguna joan eguna etorri, gero eta deserosoago ni. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 94. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean)

Inoren txamarra bat neraman soinean, norbaitek niri ospitalean utzia, enbarazu egiten zidana, handiegia baitzen niretzat, eta denbora guztian sentitzen nuen haren deserosoa. 16916



hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aulki deseroso (3); aulki deseroso batean (3); baina deseroso (3); deseroso bat (3); deseroso batean (5); deseroso batean eserita (3); deseroso begiratu (3); deseroso dago (4); deseroso egon (5); deseroso ematen (3); deseroso ere (3); deseroso eta (18); deseroso horretan (4); deseroso hura (5); deseroso mugitu (9); deseroso mugitu zen (7); deseroso nengoen (3); deseroso samar (11); deseroso samar sentitu (3); deseroso samarra (4); deseroso sentiarazi (6); deseroso sentiarazten (15); deseroso sentiarazten zuen (6); deseroso sentitu (27); deseroso sentitu naiz (3); deseroso sentitu nintzen (6); deseroso sentitu zen (10); deseroso sentituko (3); deseroso sentitzen (21); deseroso sentitzen hasi (3); deseroso sentitzen nintzen (3); deseroso sentitzen zen (4); deseroso zegoen (5); du deseroso (4); egin du deseroso (3); egoera deseroso (8); ere deseroso (4); eta deseroso (28); eta deseroso sentiarazten (3); horrek deseroso (3); jarrera deseroso (3); oso deseroso (7); ronek deseroso (3); urduri eta deseroso (3)

bat deserosoa (3); deserosoa baita (4); deserosoa da (16); deserosoa dela (5); deserosoa egin (6); deserosoa egiten (8); deserosoa egiten zitzaidan (5); deserosoa eta (4); deserosoa gertatzen (4); deserosoa izan (5); deserosoa izan zen (3); deserosoa izango (3); deserosoa sortu (3); deserosoa zela (4); deserosoa zen (7); deserosoak izan (3); egoera deserosoa (8); eta deserosoa (6); eta deserosoago (5); eta deserosoak (6); gero eta deserosoago (4); isilune deserosoa (4); oso deserosoa (6); talde deserosoa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus