Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deserosotasun 1 iz desorosoa denaren nolakotasuna; egoera deserosoa.

Larritasuna, deserosotasuna edota hilobi-itxura iradokitzen zuten objektuz mukuru betea. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 57. orr.

Deserosotasuna begitartean, bizargina isil-isila geratu zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 55. orr.

Badirudi zuzentasunak itsustu egiten duela eguneroko bizitza arrunt akatsez betea, deserosotasuna dakarkiola arrunton bizitza inperfektuari. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 24. orr.

Deserosotasun horren ondorioz edo haren ordezko, ugari edan zenuen; nik ere bai. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 45. orr.

Bere jokabide horretatik inolako ezbeharrik eta deserosotasunik sortuko ez zaizuelako uste osoan. Jon Alonso   «Euskal karma» - 19. orr.

Nire deserosotasunak hor zirauen, ordea. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 143. orr.

Entzuleari zer edo zer sentiarazi nahi diogu, gozamena, gorrotoa, deserosotasuna... Berria - Kultura   2006-01-13

2 pl norbait deseroso sentiarazten duten gauzak.

Ez zaude hemengo deserosotasun hauekin ohituta. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 199. orr.

Ingurunearen deserosotasunak saihesteko ahalmena, Nahiago dut toki honetako anaiek neke eta deserosotasunak Jainko Jaunaren maitasunagatik eramatea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 127. orr.

Eta sendotasuna ez al dugu, akaso, erabiltzen deserosotasun guztiak eta gure ahalmenetik kanpo dauden gauzak arbuiatzeko? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 117. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Deserosotasun sentsazio difuminatu baten menpe, tragoxka luzea eman zion edariari. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 22. orr.

Potzolok deserosotasun keinu batez jasan zuen ziria. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 226. orr.

Estatu hori mantentzeko zergak ordaintzen ditugunez, ez dugu nahi beti guztiz deseroso egon; deserosotasun maila jaistea nahi dugu.. Berria - Mundua   2004-03-25

Beharbada, deserosotasun puntu bat agerian instalazioen modernotasunagatik -argitasun gehiegizkoagatik, batez ere-. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 212. orr.

·4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Familia osoak eman zion aholku ez zezala Mathilde berarekin eraman, Espainiako etengabeko kalapita politikoak eta herri atzeratu bateko bizi-deserosotasunak arrazoi nagusi. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus