Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

danga 1 iz kanpai hotsa. ik dangada.

Bazkaltzeko tenorea zen, eta bidaztiak deitu zituzten, kanpaiari danga batzuk joz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 125. orr.

Lauretako agerraldirako prestatzen ari zen; baina Elgetako kanpandorreko lau dangak ez zituen jo, edo bonbardaketa beranduegi iragartzen zuen kanpai hotsak estali zituen. Oroitzen zen egun hartan [...] norbaitek bere ondoan "kanpaiak isilduko balira, behintzat" esan zuela; izan ere, bonben leherketa bera estali nahi zutela baitzirudien, hain zen zitala haien danga. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 52. orr.

Gaurko duda sakonen araberako danga saminek hautzaroko fedearen goxoa oroitarazi didate, kontrastez, orduko ezkilen boz xoragarriak niregana ezin arribatuz ari zirela. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 20. orr.

2 irud/hed

Galderak danga egin zidan buru barnean: noiz jakin zuen ni ninduela parean, gezia jaurti aitzin ala jaurti ondoan? Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 204. orr.

3 (onomatopeia gisa)

Charlie artean kanpai joka eta iufika aditu nezakeen behean, danga eta danga artean. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 87. orr.

Ezkilak danga danga azkar joiten zituen, luzaz, galernaren lanjerra urrundu arte. Herria   2001-01-11

4 (hitz elkartuetan)

Danga-hots burrunbatsu hark ikaraturik, Big Joek larrituta zirudien bat-batean, eta belarrietan esku-zartaka ari zen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 86. orr.

· -Fortuna gurekin dugu! -egin zuen oihu agureak, kanpai-dangak arreta osoz kontatzen egon eta gero. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus