Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idazketa [243 agerraldi, 69 liburu eta 53 artikulutan] 1 iz idaztea. ik idazkuntza.

Azken bi kapituluen idazketa geroagokoa da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 491. orr.

Parte hartu dute legearen idazketan. Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Gutun bidezko nobela bat denez, pertsonaiek idatzi egiten dute, eta norberaren idazkeraren eta besteen idazkeraren arteko tirabirak, estiloak alegia, definituko du pertsonaia bakoitza, idazketaren bidez kontatzen diren gertakariek, gogoetek eta asmoek bezainbat. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 18. orr.

Idazketa: informazioaren berrikustea, lehenengo zirriborroa, zirriborroaren berraztertzea, behin betiko idazketa, oharren prestakuntza, azken bibliografia, eranskinak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 356. orr.

Hizketako edo idazketako egintza bakoitzean. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 88. orr.

Idazketa bezain ekintza sortzailea dela irakurketa. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 14. orr.

Arnasketak oxigenoa nola, idazketak ere irakurketa behar du. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 84. orr.

Eskolan deskubritu zenuen, hala ere, irakurketarako eta idazketarako zaletasuna. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 73. orr.

Lau zatiren proiektuen idazketa eta bederatzi zatiren proiektuak. Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Aurelia Arkotxa idazketaren profesionala da, zizelkaria. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 122. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Idazketa koadernoak oso txukun izaten zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 185. orr.

Muchek, bien bitartean, bere idazketa orrialdea bukatzen zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 200. orr.

idazketa ereduak kopiatzen zituen bitartean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 338. orr.

Muchek idazketa lezioa hartzen zuen bitartean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 187. orr.

-Mutil horrek [...] hobe zikean neskatxen barnetegi batean idazketa maisu sartu izan balitz... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 348. orr.

Irakurketa- eta idazketa-tailerreko saioa primeran joan zen. Iban Zaldua   «Itzalak» - 147. orr.

Idazketa probak egiteko erabilia. Berria - Kultura   2004-03-09

DNATeko buruzagi goren zen Roger Marion komisarioak «idazketa akats bat» izan zela argudiatu zuten. Berria - Mundua   2006-02-18

Definizio hauek, arau hauek, idazketa-konbentzio hauek. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 112. orr.

Idazketa-prozesuan batek ez daki narrazioak nondik nora eramango duen, horrek abentura bihurtzen du idaztea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 102. orr.

Idazketa-plangintza egiterakoan hiru aldagai hartuko dituzu kontuan: eredu desberdinak, edukiaren balorazioa eta denbora. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 353. orr.

Nire barrengo sentimenduak bururatu ahala husten nizkizun, ezer gorde gabe, idazketa-une haiek baitziren biok bat egiten genueneko bakarrak. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 132. orr.

Komeni da, beraz, informazio aipagarria sailkatzea eta ordenatzea, ondoren, lanaren plangintzan eta idazketa-fasetan eskura izateko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 348. orr.

Idazketa-datari buruz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 938. orr.

Dietario baten idazketa-modua. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irakurketa-idazketa prozesua euskaraz egin ez duten ikasleak. Berria - Harian   2005-10-02

· Dekretu idazketan ari garen honetan. Berria - Euskal Herria   2006-01-18

4 idazkera.

Antzinako Egiptoko idazketa hieroglifikora. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 229. orr.

Haietako bakoitzaren behealdean, argiro nabarmentzen zen amaren idazketa fina, irmoa bezain leuna. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behin betiko idazketa (3); gernikako estatutuaren idazketan (3); idazketa ereduak (4); idazketa plangintza (3); idazketa prozesua (4); idazketan parte hartu (3); idazketaren bidez (4); kultura eta idazketa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus