Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deserta (orobat desert) iz ipar azkenburukoa, postrea.

Orduan, emazteak eta haurrak landa berdeetan barreiatuko dira eta emeki-emeki uzkurturik, mota guzietako deserta eta errazimenta goxoen egiteko, pikor laranja deliziosen biltzen hasiko dira. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 139. orr.

Bazkaria, Xiberoko ikastolek plantatürik 12 eurotan: (entselada, axoa errisa, gazna, deserta, kafea, ondokoa). Herria   2001-05-24

Bixkotx eta deserta hormatuak fabrikatzen ditu, dela euskal pastiza, dela Pilpa markakoak, 3A sozietatearen izenean. Herria   2005-10-13

Eta nahi zutenendako irrisa jateko, paella, eta gero irrisa desertan ere... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 65. orr.

Gauza batzu, sukrekiak-eta, eztiki horiek eta, desertak-eta -ene emazteak erran lezake-, horiek partikularzki maite dituztala... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 94. orr.

Hemen nabil [...] gazta zabalgarriarekin eta yogurrekin egin litezkeen saltsak eta desertak irakasten moja xahar bati eta lau sozial gazteri. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 60. orr.

Deserteko hor ziren, eta loriatuak, Udazkena xahar-etxean diren pentsunerak, euskal giro hortan untsa goxatu direnak... Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 238. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deserta eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus