Egungo Euskararen Hiztegia
—D—
[bertsioa: 2024-01-10]

dabantale iz ipar mantala.

Irri egin zuen, Marikak aspaldiko etxekandereen laneko nilonezko dabantale koloretsua itxuratuz: zerrailu meharraz hersten zen goitik beheiti zen eta horiz azpatu lore arrosa xumeak urdinezko gibeldian irekitzen zitzaizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 309. orr.


daborduko adlag dagoeneko.

-Hasiak gara daborduko lan horretan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 118. orr.

Gizartea sortu edo eratu, daborduko badakigu, eliteek dagite.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 234. orr.

-Pozten naiz, daborduko abisatua egongo dela pentsatzen dut eta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 67. orr.


dadaismo iz arte eta literatura-higikundea, 1916an sortua, irrazionaltasunean, kongruentziarik ezean eta tradizio estetikoaren arbuioan oinarritzen dena.

Dadaismo arte mugimendua sortu zen urte horietan eta eragin handiko lanak utzi zituen mugimendu honek.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 60. orr.

Dadaismoa keinu bat da; inoiz ez zuen gorputzik izan.  Berria - Kultura   2006-02-07

Dadaismoa, orain, lagunak urrun eta bakarrik daudela eta zoritxarrekoak direla ikustean, lagunik ez dudala esatean egiten dizudan keinua da, adibidez.  Berria - Kultura   2006-02-07

Irakurlea nekatzeko inolako asmorik gabe: kubismoa, dadaismoa, ez-figuratiboak, futuristak, onirikoak, suprematismoa, metafisikoak, surrealistak, neo-figurazioa, espresionismo abstraktua...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

Gero, norbaitek formulazio berriren bat egiten duenean, beste batzuek izena jartzen diote: "begira, hori dadaismoa da, beste hori surrealismoa...".  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 194. orr.

Surrealismoaren, dadaismoaren eta abarren oso zale den arren, komunikazioa lortzeari garrantzi handia ematen dio Elorriagak.  Berria - Kultura   2004-12-07

Ospe handiko beste zenbait idazle azaltzen da testu egileen artean, Tristan Tzara kasu, dadaismoaren buru nagusia izan zen hura.  Berria - Kultura   2006-01-26


dado 1 iz zorizko jokoetan erabiltzen den kubo formako pieza txikia.

Bigarren solairuan kasinoa, eta han erruleta-mahaiak eta bigungarriz bildutako dadoak feltro berdearen gainean punpaka, eta bakarako karta-emailea atzerritar azentu gozoegian xuxurlaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

Dadoak godaletean sartu, berriro botatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 30. orr.

Slatsek dadoak bota zituen erpurua beste atzamar izerditsuen kontra klaskatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

Peoi batzuekin dadoetan ari zen Migel gazteluko patioan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 51. orr.

"Jainkoa ez dabil dadoetan munduarekin" esan zuen Einsteinek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Tarteka, dadoetan jokatzen dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 84. orr.

Apiril arte onena hantxe lehorrean egotea dela, horditzea, alkandora jokatzea dadoetara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

Bortz zaldun handinahi haiek, dadoen jokoan jo eta ke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 547. orr.

Sei aurpegiko dado batekin egindako 6 milioi jokalditan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.

Handik aurrera, gizarteak eskatutako koherentzia hutsaren hurrengoa izango da berarentzat eta itsu-itsuan beteko ditu dadoek esandakoa.  Berria - Kultura   2006-01-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire abokatuak, dado-poto bat harturik, airean astindu, eta dado bat bota du mahai gainera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.

Dado kolpeak ez du halabeharra ezereztuko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 120. orr.

Morroiek dado partidua utzi zuten, eta Xan aulkitik altxatu zen, kokotsa ferekatuz, iduriz zainetan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 189. orr.

Geldialdian, zaldiak aldatzen ari ziren bitartean, dado-jokaldi batean sartu zuen Mérék Pascal.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 370. orr.

Estalki mehe batek, putzada leun batek, dado-tiraldi isil batek, ez ote gaituen lerrarazi gureak ez ziren bide dibergente bitara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 170. orr.

3 dado-joko

Dado-jokoaren gorabeherak zirela kausa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.

Karta- eta dado-jokoak debekaturik zeuden.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

Ontziko marinelak dado-jokoan hasi dira barrika irauli baten ipurdi gainean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Putak eta eskaleak erresumatik haizatzeko eta dado-jokoa galarazteko manuak gazteluko gizonen kolera ere piztu zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dado bat (3); dadoa gidari (3); dadoetan ari (3); eta dado (3)


dadoalde iz dado aurpegia.

Karratua eta asentu ederrekoa ikusten zen etxea hondartzatik begiratuta, eta dadoaren itxura areagotzen zuten itsasaldeko leiho txiki haiek, dadoalde bateko puntuak baitziruditen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 202. orr.


dadolari iz dadoetan jokatzen duen pertsona.

Ezkon-zinak bilakarazten dadolarien juramentuak bezain faltsu  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 149. orr.


dadotxo 1 iz adkor dadoa.

-Aurrera dadotxoak, zuen zain gaudek...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

2 irud/hed

Ura gordetzen den kutxaren barruan, pnigeus izeneko airez betetako kanpaia jartzen da, alderantzikatutako inbutu baten gisan, eta horren azpian dadotxo batzuk egongo dira, altueran hiru hatz ingurukoak eta kanpaiaren ertzen eta kutxaren hondoaren arteko tartea nibelatzen dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4910. orr.


dadotzar iz adkor dado handia.

Mendiaren eta itsasoaren jabegoak erabaki nahi, eta halabeharrak zerutik jaurtikitako harriz-ko dadotzar bat zirudien jauregiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.


dafaila iz ipar mahai zapia, zamaua.

Ikusi dugu nola ezartzen diren mahaiak, lisa-burdina eskuetan dafailen behar den bezala jartzeko plegurik gabe.  Herria   2003-12-04

Hari urdin ilunez eta puntu gurutzatuz brodatu zuen dafaila handi bat hautatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 173. orr.

Lihozko dafailaz estalia eta [...] urteetan erabili gabe egon ziren okasio handietako baxera finez hornitua zen mahai luzearen buru zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Parropiako sala handia paper zurizko dafailez beztituak ziren mahai luzez betea zuten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.

Ez zuen kutxa batean altxaturik zeuzkan espos egunerako berak ehun zituen mihise eta dafailez beste balio handiko gauzarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 173. orr.


dafailadun izond dafailaz hornitua.

Eta mahai dafailaduna!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 179. orr.


dagerrotipo iz antzinako argazki aparatua, irudiak metalezko xafla batean finkatzen direna.

Michelangeloren freskoak, ordea, Kapera Sixtinaren horma oso bat hartzen du; Leonardoren koadroak metro bete inguru du; dagerrotipo batek hamar zentimetrorik ez du izaten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.

Margolariek dagerrotipoaren aurkikuntzaren aurrean izan zituzten erreakzioek [...] argi erakusten dute segituan ikusi zutela aurkikuntza hartatik konkurrentzia arriskutsua zetorkiela ordu arte beren alorra izan zuten imitazioaren eremuan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.

2 aparatu horrekin eginiko argazkia.

Espresiorik gabeko gizon bizardun baten dagerrotipoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.

Dagerrotipoen sasoikoa ematen du agure zahar horrek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 222. orr.


dagestandar izlag/iz Dagestangoa, Dagestani dagokiona; Dagestango herritarra.

Kontuan izan behar da bahitzaileak ez direla soilik ingushak; badira ere txetxeniarrak, dagestandarrak, kabardak eta balkarrak, osetiarrak...  Berria - Mundua   2004-09-03

Ez dut Dagestango egoera oso ondo ezagutzen, nahiz eta jakin zenbait dagestandar Errusiaren kontra borrokan dabiltzala.  Berria - Mundua   2004-09-03


dagoeneko (4002 agerraldi, 227 liburu eta 1723 artikulutan; ETCn 43.895 agerraldi) 1 adlag hitz egiten den mementurako. ik jadanik; honezkero; ordurako; gaurgero. (aditza orainaldian)

-Dagoeneko ez da atzo; bihar ez da heldu.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 36. orr.

Hirurak dira dagoeneko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.

Dagoeneko asko aurreratu dugu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 76. orr.

-Dagoeneko denda itxi duzu?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

Dagoeneko ekin diot beste bati, Miss Prism.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 108. orr.

Dagoeneko jakina denez, Biarritzeko ikastaroak uztailaren 2etik 6ra bitartean egingo dira eta Iruñeakoak 16-27 bitartean.  Herria   2001-05-24

"Dagoeneko gogor erasan diola zirudik", egin zuen bere artean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 12. orr.

Baina dagoeneko jarri ez badiote, malo; edo bueno, Rokeri hala gustatzen bazaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 195. orr.

Etxeko gazteena Kaxilda zen, dagoeneko esan ez badut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Ene maiteok, dagoeneko Jainkoaren seme-alaba gara, baina oraindik ez da agertu izango garena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 30. orr.

Gainera, ez dira umeak dagoeneko.  Elizen arteko biblia   1 J 3,2

Horra hor Frantzisko dagoeneko biluzik, etsai biluziarekin borrokatzeko prest.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

Ezkonduta dago dagoeneko!  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 261. orr.

Ez al da dagoeneko beranduegi klima aldaketa gelditzeko?  Berria - Harian   2005-02-16

Esan beharreko gehienak dagoeneko esanda daudela uste dut, izan ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 136. orr.

Ohartu gabe kasik, baina dagoeneko 4 garren Sagarno Eguna ospatzera goaz Hendaian.  Herria   2001-06-14

Zazpi egun dagoeneko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 29. orr.

Zure ama hil zen, eta ez dut nire burua osabatzat ikusten dagoeneko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 30. orr.

-Dagoeneko jan dut -esan zion Harryk-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 77. orr.

Dagoeneko ontsa konprenitu dut nire erantzuna hari emateko hark zer nahi zuen nik egitea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 221. orr.

Baina, dagoeneko amaitu al da zuen artekoa?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 92. orr.

Aita konturatuta dago dagoeneko ez naizela lehengo betikoa, baina ezin diot ezer kontatu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 191. orr.

Ez dio axola, dagoeneko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 226. orr.

Berorrek hotela salduko digu guk dagoeneko erabakita daukagun prezioan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.

Deabruen eskuetan ote nago dagoeneko?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.

Jaiki, anaia, eta esan Frantzisko anaiari, bete direla dagoeneko hemezortzi urte, munduari uko egin eta Kristori itsatsi zitzaionetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 251. orr.

Berak jarriarazia du dagoeneko hesia, eta zatiketa egiteko falta den hesorma ipintzeko eskatzen digu guri orain.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 60. orr.

Zeren gertakarion jabe izan ziren gizaldi haiek dagoeneko irentsiak baititu iragan itzulgaitzak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 57. orr.

Filologiari dagokionez, gauza bat guztiz erabakia dugu dagoeneko: linguistikaz arras bestelakoa da filologia, bi zientzien arteko ukipenguneak eta elkarri egiten dizkioten zerbitzuak gorabehera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Zure zaldiak, zure jendea alde egina da dagoeneko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 295. orr.

Dagoeneko elkarrizketatua nauzu besteekin, ez dakit esan dizuten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 241. orr.

Pura antzokitik irtena izango da dagoeneko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.

Norbait bahitzen duenak, nahiz dagoeneko saldua izan, nahiz oraino berekin izan, heriotza-zigorra izango du.  Elizen arteko biblia   Ir 21,16

Haren hutsunea sumatzen dut dagoeneko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 35. orr.

Mundu dagoeneko urrun hartan eginiko ezaguerez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.

Orain, erretiratua dagoeneko, gorputzeko zauriei begira zaude.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 215. orr.

2 (aditza lehenaldian) ik ordurako.

Dagoeneko ez zuen hartarako adinik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

Dagoeneko hainbat bider miatu genituen bazterrak arakatzen ari ginen ostera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 81. orr.

Jonkien babesleku izandako komun apurtuak, dagoeneko geratzen ziren jonki apurrek ere leku erosoagoen mesedetan abandonatuak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Dagoeneko ez zidaten askorik axola auzokoen esamesa eta begirada zelatariek.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 137. orr.

Dagoeneko zaharra zen lekaime batek ezagutu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.

Dagoeneko, ez zegoen atzera egiterik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Haren ondoan nintzen dagoeneko, eta heldurik neuzkan haren esku, keinu guztiz hunkigarri batez bilduak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 147. orr.

Haren zakilak tinkotasun nabarmena zuen dagoeneko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.

Sukaldea dagoeneko itxia zegoela, baina, nahi izanez gero, ogitarteko bana urdaiazpiko gordinik ateratzen ahal zigutela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Nahiz hilabete batzuk lehenago Kruschovek Stalinen erailketak eta sarraskiak salatuak zituen dagoeneko XX.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.

Ekainaren 12an, ostiralean, goizeko seietarako esnatuta nengoen dagoeneko, eta ulertzekoa da, urtebetetzea nuen-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.


dagonil (orobat daguenil g.er.) iz abuztua.

Esaera zaharretan ere sartu izan da, batzuetan Abuztuaz esaten dena Dagonillari ere erantsi zaiolarik: Dagonilleko euria, ardoa eta eztia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 306. orr.


daguenil ik dagonil.

dailatu, daila, dailatzen da/du ad zizelkatu.

So egon naiz ere Santutegiaren aitzinaldeko hamahiru pertsona zizelkatuei Birjina eta apostoluak sei metro gorako eta zazpi ehun kiloko pertsonaiak, brontzean dailatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.


dailu iz ipar sega.

Ba asuna aski badugu gure etxalde inguruetan eta dailua erabili nahi duen jende gutxi!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 194. orr.

Artoz landatu etxe hartako bost hektareak, alta ez ziren transgenikoak, dailuz moztu zituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 99. orr.

Aurtengo berezitasuna: hegoaldetik jinik, dailuz edo segaz belar mozleak ikusiko direla.  Herria   2004-07-05

Zenbait jende plazara agertu ziren aitzur, igitai, dailu eta sardeak ekarriz erasoari buru egiteko asmoz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Itxuraz naturalak ez ziren izakiak parez pare epaitzen zituena herioaren dailuak?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 17. orr.


dailudun izond ipar dailua daramana.

Xuriz jantzi Herio dailuduna hartu dut bide lagun, ez goibeltasunez, baizik eta ni bizi naizelakotz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.


dainu iz kaltea.

Azkeneko honek gure herriskotan ohikoa zen ahuntzaina ekarri dit gogora; izan ere, beldurrik handiena, ahuntzek inoren azak hondatzekoa izaten baitzuen; eta halakorik gertatuz gero, bere poltsetik pagatu behar dainuak, eguneko jornal pizarra galduz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.

Arantzari berari, ziztakor eta dainu gaiztatu nekosoen sorle denez, elorria deitu izan zaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 197. orr.


dakientxo iz dakien gauza apurra.

Dakientxoarekin eta irudika zezakeenarekin, kizkurrak atera dizkio garai hartako Espainian bizi zen euforia militarraren kontakizunari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

Ia ezertaz jakin ez, eta dakientxo horretaz ia dena dakiena omen da zientzialaria.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 38. orr.


daktilografa iz emakume daktilografoa.

Hirugarren aldiz burua urperatu behar ziotenean hala esan omen zion daktilografa alemanak atxilotuari: [...].  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 188. orr.


daktilografia iz makinaz idazteko teknika. ik mekanografia.

Egunerokoenak zaizkigun hitzak ere geure pentsamenduen hatz-zantzuen moduko zera batzuk dira askotan, eta gure eguneroko hitzen daktilografiari begiratzea ez da langintza txarra etekin onak ateratzeko jakin-minari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 74. orr.

Daktilografiako eskuliburu batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 101. orr.


daktilografo (ETCn 20 agerraldi) 1 iz ogibidez testuak makinaz idazten dituen pertsona. ik mekanografo.

Angiola Jolanda Coppa, daktilografoa garai hartan Einaudi argitaletxean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 285. orr.

2 (gutxiesgarria)

Kaleratu berriari ongietorria egin ziotenean, hantxe agertu ziren EAJko eta Jauriaeneko daktilografo horiek euren antzezle dohainak jendaurrean erakustera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 189. orr.

"Torturak?" esango dute daktilografoek; "epaileek erabaki beharko dute", "ez da demostratu torturatu dituztenik".  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 191. orr.

3 (izenondo gisa)

Gutxi ziren: bera, argitaratzailea, biltegizain bat eta emakume daktilografo bat, Coppa andereñoa zeritzana.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.

Orgia bizi bat hasten zen bertan, denak harrapatzen zituena, lumagabeko emagazte daktilografoak zein ilegabeturiko gizaseme kontulari, orduko zuzendaritik hasi eta behe-beheko postuetaraino, atezainak barne, elbarri zibilak baitziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Hemeretzi urterekin, ordurako daktilografo-postuan, meatzari gazte kaskagorri mirrin batez maitemindu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 100. orr.


daktilologia iz hatzekin eta eskuekin, edo esku alfabetoaren bitartez, mintzatzeko teknika.

Izen berezi bat, marka konkretu bat edota berria den zerbait adierazteko erabiltzen da daktilologia.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Keinuen hizkuntzan ez da daktilologiako adierazpiderik erabiltzen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Gorrek sarritan daktilologia erabiltzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15


daktilologiko izond daktilologiarena, daktilologiari dagokiona.

Sistema daktilologikoan ez dago aurpegiko espresiorik, eta azken buruan horixe da pertsonaren barne egoera adierazten duena.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15


Dalai Lama iz Tibeteko budismoaren buruzagi espirituala.

Hirurogeigarren hamarkadan sartu aitzinean, 1959an, Dalai Lamak alde egin behar izan zuen txinatarrek hartutako Tibetetik, han ere istilu handiak sortu ondoren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.

Funtsezkoa izan zen Führerraren aldetik askatasun promesa bat jasotzea Dalai Lamak amore emateko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.

Tibeteko buruzagi espiritual Dalai Lamak Bakerako Nobel sariduna da ez duela bere herrialdearen independentzia aldarrikatzen esan du.  Berria - Mundua   2004-10-05

Dalai-Lama, Tibeteko budizten buruzagia bisitaz dabila Parisen, gobernuko buruzagi zenbaitek ere komitaturik baina ez haatik buruzagi lehenak.  Herria   2003-03-17


daldar adlag dardaraz, daldaran.

Medaila-sailak papoan daldar zeramazkiten adineko soldadu-ohi batzuek banderak inarrosten zituzketen eta jendarmeak mutikoak [...] bagoietara bulkatzen saiatzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 241. orr.


daldara (40 agerraldi, 11 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 151 agerraldi) 1 iz dardara. ik dardara.

Daldara itsuak inarrosi zion gorputz osoa eta arima erdiz erdi urratu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 61. orr.

Zer du daldara zozo hori?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 109. orr.

Ageri da bestalde lagun horiek ez dutela bihotzeko daldara minberarik sekula sufritzen!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 187. orr.

Eusebiok daldara batean atera zituen hiru hitz labur horiek, apal apala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 67. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lurra jauzika hasten da, jauzi ttipi, labur eta apaletan, sukar daldara bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.

3 daldaran adlag ipar dardaraz.

Eta haren eskuak daldaran ari... Bi emazteek hotzez daldaran zegoen apeza biluzi zuten, eta xukatu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 155. orr.

Hotzak atxiki gintuen gau batez atzarririk, mendilepo baten gainean, gure zakuen barnean daldaran, haizearen eztitzeko harri lauzak landatuak genituela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 63. orr.

Oila-larruarekin osoki gogorturik, gorputza denbora guzian daldaran.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 97. orr.

Neguko izotzetan daldaran.  Herria   2004-04-29

Begitarte iluna, boza erdi daldaran, Jarrai-Haika auzian azken lau urte hauetan [...] preso dauden kideen bidea hartzera zihoazela erakusten zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

4 daldaraz adlag daldaran, dardaraz.

Gorputza daldaraz, ene biziaren arriskuan burua doi-doia altxatu nian...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

5 ardi daldara ardien gaitz baten izena.

Zientifikoki frogatzen ahal da orai erresistentzia sar-arazten den ber ardi tropetan, ardi daldara ez dela hedatzen axurier.  Herria   2003-05-01

Ardi daldararen kozatzea gelditzen dela ardiaren "ondokoan" (placenta), eritarzünaren herexa desagertzen beita.  Herria   2003-05-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorputza daldaran (3)


daldaraka adlag daldaran.

Mintzagailua hartu nuenean daldaraka ari nintzen, hosto bat bezala.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 193. orr.

Pentsamenduaren latzaz eta musikaren indar zaplastatzaileaz zainak daldaraka susmatzen nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 16. orr.

Ezpainak daldaraka mugitzen zituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 176. orr.

Oraiko artzainek ez naute beldurtzen, lehenagokoek aldiz daldaraka atxikitzen gintuzten, batez ere misione garaietan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 66. orr.


daldaraldi iz astinaldia.

Neska hark daldaraldi ona merezi zuen eta bazekien Bozek Txokorengan konta zezakeela horretarako.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 48. orr.


daldararazi, daldaraz, daldarazten (orobat daldara arazi g.er.) du ad dardararazi.

Barda arratsean kanpoan nintzen, hegoak egunaren barnean elurrak sakonegi ferekaturik, hotz buhatzen zuela, ene gorputzeko hezur sukartsu guztiak daldararaziz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 24. orr.

Jendetza erraldoiaren minean Mai eta biok besarkatu ginen, elkarren gorputzak tinkatuz, erroitz, holtz, harkaitz, zernaitz eta ordoki bakoitza daldara araziz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 130. orr.


daldaratsu izond dardaratsua.

Belarrietan ene populuaren bihotza hautematen nuen kolpeka, joka, aska nahian, bihotz daldaratsua, intzirikaria, beti sofritzen zuena.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 76. orr.


dalefuerte iz adkor zartada.

Bestetan, batez ere bere adineko auzokoren baten ezkontegunean eta, sutan jarri, garrotean gelaraino joan eta egundoko dalefuerteak emanez astintzen zuen iruditxoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.

Ea zertarako ekarri zuen galdetu nion, eta txoriei dalefuerte batzuk emateko ekarri zuela esan zidan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.


dalia iz lore ederreko landarea, apaingarri gisa oso aintzat hartua; delako landarearen lorea (Dahlia variabilis).

Dalien artean zabaltzen zuten amapolek beren hazia.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.

Arrosak, bioletak, daliak eta bitxiloreak zituzten salgai, sortaka bildurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Kristalezko lorontzi urdinean daliak zeuden.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 80. orr.

Goizean goiz, lorategira irten nintzen hiru loreontzi betetzeko adina dalia biltzera.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

Saski baten ondoan, kandela piztu batek kolorezko kanta zoli bat hedatzen zuen inguru beltz hartan, bitxiloreen orban zuri biziak, dalien gorri odolkara, bioleten urdintasuna, arrosen mami bizidunak agerira azalduz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Azkenean eztei-bidaiatik etxera itzultzean dalia gorrien antzeko landareek etxea estaltzen zuten, lore betean eta kulunkari.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 119. orr.


daliar izond S. Dali margolariarena, Daliri dagokiona.

Aurrerago, beste aditu batzuek artistak jaso zituen eraginez, Bartzelonako toki daliarrez eta zinemagile eta idazle moduan egindako lanez jardungo dira.  Berria - Kultura   2004-04-14


dalmaziar izlag/iz Dalmaziakoa, Dalmaziari dagokiona; Dalmaziako herritarra.

Ez da zaldi bat: zakur dalmaziar bat da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 197. orr.

Bere txakur arrea hain bitxia iruditzen zitzaion, ezen pentsatu ere pentsatu baitzuen dalmaziar bat ekartzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.


dalomismo iz adkor

Errepara zaitezte egungo merkatu guzian: ekologismoa, denbora librismoa, feminismoa, larreturismoa, bordaberrismoa, alardismoa, lizarrismoa, nudismoa, intsumismoa, demokratismoa, euskalerrismoa, dalomismoa edo beste zernahismo, onbide osasungarriak omen ditugu denak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.


daltoniko izond/iz daltonismoak joa.

Koloreen pertzepzioa erretinako hiru kono mota desberdinen jarduerak erabakitzen du; kono mota horietako bakoitza uhin-luzera desberdin baterako da sentibera (daltoniko ez den pertsona normal batentzat 0,440 µ, 0,535 µ et 0,565 µ-koak dira uhin-luzera horiek, eta urdin-bioleta, orlegi-urdin eta orlegi-horiari dagozkio).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.


daltonismo iz ikusmenaren ezintasuna kolore batzuk bereizteko edo antzemateko.

Daltonismoa, normalean ulertzen den moduan, sortzetikoa izaten da: gorria eta berdea (edo beste kolore batzuk) bereizteko zailtasuna edo (oso bakan, hala ere) koloreekiko itsutasun erabatekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.


dama (ETCn 3.732 agerraldi) 1 iz andre itzaltsua; andrea. ik andere.

-Dama bat naiz eta nire mailakook ez dugu lapurretarik egiten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 22. orr.

Andre hura, izan ere, dama bat zen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 26. orr.

Ferme izeneko irla konkistatu berri du, bere damaren merezient izan nahirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.

Beste dama baten zapia eraman huelako.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 45. orr.

Lapurra zelakoan, damaren morroiek ezpata ateratzeko keinua egin zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 21. orr.

Etxe hartan bizi zen emakumea dama iritsi berriaren adiskide mina zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 262. orr.

Gero jakin zuen dama hura Mireia de Verdemar zela; eta hildakoa, berriz, bere aita.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.

-Jauna: oroitzen duzu Lancelotez maitemindurik zegoen damaz esan nizuna?  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 53. orr.

Uste nuen dama bat zinela -esan zion Holohan jaunak, eta zakar urrundu zen harengandik. apain-apain jantzitako dama bati erreparatu zioten, bere baitan kiribildurik zegoen zalgurdi baten txokoan, nekatua bezain pozik, antza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 219. orr.

Egiazko dama baten itxura din!...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 342. orr.

Dama puska bat zen frau Öchler, luze bezain zabala, gizon itxurakoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 65. orr.

Semaforoaren aurrean geratu zen autoa eta damak burua jiratu zuen gizonarengana.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 150. orr.

Ostaliertzat dockerrak, inguruko langileak, Pontrique kaleko putetxeko damak... zituztela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 144. orr.

Damak ez dira onartzen, damak izan ezik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 194. orr.

· Bibianari Aintzirako Dama ere deitzen zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 12. orr.

Oihaneko Dama!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 52. orr.

Santua poztu egin zen [...] ikusiz Dama Pobretasunari azkenera arte leialtasuna gorde ziola.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 415. orr.

Erizainak joan diren unean, Elurrezko Dama guztiz zuri bat ikusi dut Antonen begietatik desagertzen, egin duen erdi-lotik esnatu denean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 51. orr.

2 (izenondoekin)

Lanceloten bihotza dama gazte batena dela, munduan denik ederrenetako batena.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 30. orr.

Dama noble eta ausarta zara, eta laguntzarik gabe zureganatu duzu aintza ahaztezina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 302. orr.

San Petersburgoko aristokraziako dama dotore eta aberatsei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

Gorteko dama txolinak, burgesiako emakume handinahiak, erlijioaren beharrean zeuden arima desorekatuak, sentipen berrien bila zebiltzan gorputz eta arima ausartak...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 250. orr.

Baietz orain gure Jean Pierre dama ederrarekin ezkondu!  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 140. orr.

Big Lannie egunez joan ohi zen dama dirudun eta astitsuen etxera, gobada egitera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 257. orr.

Hiriko dama dotoreenentzat josten zuten Dickens-en eleberrietako jostun pobre gaizki jantzi haiek bezala.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

Jarrera irekiko dama gazte hiztun bat zen Ivors andereñoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.

Barru-barruan etsirik egonez gero, dama guztiz atsegina gai zen bereari eusteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 274. orr.

Tira, zer sentitzen da, ene dama ezkondu zaharra?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 86. orr.

Rohango Dama Zuriarekin ezkonduko naiz, berak hala nahi badu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 302. orr.

3 (zaldun-ekin batera)

Zaldun guztiek jakin zuten damari gertatutakoa, eta gutunen kontua. -Ai, dama: han ez duzu ikusiko zure zalduna, hemen baitago hondoa jota!  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 53. orr.

Ikusi izan zituen zalgurdiak ate aurrean gelditurik, eta dama dotore jantziak, zaldunak lagun zituztela, handik irteten eta bizkor-bizkor zalgurdietan sartzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 103. orr.

Berta Maurac-ekoa dama gaskoi gaztea zen; gazte bezain eder pertxenta; Nuño Inthalatzia, berriz, zaldun nafar prestua.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 160. orr.

Ez, haiek ez zuten inoiz jakinen zaldun bat egiazki zer den, are gutiago zer den dama printzesa bat arriskutik salbatzea eta haren maitasuna bihotzean eramatea munduz mundu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 254. orr.

Baina niri zaldun haietatik gustatzen zaidana, damez gainera, gainean eramaten zuten armadurazko jantzi hori da, eta nekez zauritzen zirela.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 159. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mutiko bat atzetik jarraika zuela zurezko espaloitik zihoan dama itxura polit samarreko bati.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.

Arratsaldean bisitan etorriko zaidan dama-saldoa kontuan izanda, [...].  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

Dama-taldea arratsalde erdian azaldu zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Lehenagotik banuen zure dama-bisita bukaezinen berri, baina orain behingoan samina nolabait korporala zen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 30. orr.

Nire emaztearen dama-otseina kaleratu berri dugu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 29. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berehala ohartu zen neska bular-lerdenak puta baten moduan, barkatu, gorte-dama baten gisa baliatu zuela gorputza, senargaia gerran zebilen artean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

6 pl xake jokoko taularen antzeko batean, bi jokalarik pieza biribil zuri eta beltzekin jokaten duten joko baten izena; joko horretako piezak berak.

-Tira, dametan egingo diagu orduan; irabazten baduk, hiretzat nekazari hil guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.

Aizak, Porfiri, ekarri dametan egiteko taula.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.

Tea hartzera gonbidatzen zituen, hitzematen zien etxera joango zitzaiela dametan jokatzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Txanponak, orratzak, zigilu bat, damak eta mosaikoak.  Berria - Kultura   2004-08-14

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mitoaren arabera, Teuthen aurkikundeen artean zeuden kalkulua, geometria, astronomia, dama-jokoa, dadoak, eta letrak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 221. orr.

Mosaikoetan erabili teselaren batzuk ere azaldu dira, eta besteak beste, brontzezko orratzen bat, eta garai bateko dama-joko antzekoren bateko fitxa bat ere bai.  Berria - Kultura   2004-08-14

Oso ikusgarria izan zen Argandoñak hirugarren txandan egindako dama sakrifizioa Ninov bulgariarren kontra berdinketa lortzeko.  Berria - Kirola   2006-04-19

8 dama andre

Dama andreak azaldu zionez, ordea, hala jokarazten zion edozein lagun hurko zorigaiztokok.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 268. orr.

9 dama-taula dametan jokatzeko taula, lauki zuriak eta beltzak dauzkana.

Laugarrenetik zazpigarrenera, legehaustearen ondorio zuzenen nolakoa adierazten zaigu; hau xake-partida balitz, zuriekin jokatzen duen jokalariak dama taularen erdira ateratzeko egiten dituen ahaleginekin konpara liteke.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 18. orr.

· Dama-taula gorridun durbante zuria buruan ondo bermatu, amari buruz itzuli, eta esan zion: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 13. orr.

10 ohorezko dama

Beatrice eta Betti William Hughes ziren ohorezko damak. denbora batez Parisko emazteki printzipal baten ohorezko dama izan zela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 149. orr.

Boldireva kondesa eta Juziakina printzesa, alarguna bata eta neskazaharra bestea, gorteko ohorezko damak biak garai batean, berritsuak biak, mihi-luzeak biak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.

Errepideko taberna batean ospatutakoa bezain ezkontza patetiko batean hasiko da Philipperen eta Sentaren arteko maitasun istorio bitxia, ezkongaiaren nebaren eta ohorezko damaren artekoa.  Berria - Kultura   2004-09-22

11 pikako dama

Baina gauza zaila da, aliritzira, pikako damari zeregin bat ematea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.

Ez da jakiten zertan erabili hegazkinak, tankeak, pikako dama...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anbotoko dama (5); bat dama (3); bateko dama (3); benetako dama (3); bere dama (4); beste dama (5); bi dama (8); da dama (4); dagoen dama (3)

dama atsegina (4); dama atseginak (8); dama bat (33); dama batek (8); dama batekin (6); dama baten (14); dama bati (5); dama batzuek (4); dama batzuekin (4); dama da (3); dama damatxoenganat (3); dama eder (13); dama eder hori (3); dama ere (5); dama eta (8); dama gazte (23); dama gazte bat (4); dama gazte xarmant (3); dama gaztea (11); dama gazteak (7); dama guztiak (4); dama guztiz (18); dama guztiz atsegina (6); dama guztiz atseginak (10); dama haiek (6); dama haren (3); dama hark (3); dama hauek (3); dama horiek (3); dama hura (8); dama ikusi (3); dama itsu (3); dama maite (6); dama maite horri (5); dama pobretasuna (5); dama pobretasunaren (5); dama pobretasunari (3); dama rosa (4); dama saria (3); dama txakurtxoduna (6); dama zuria (7); dama zuriarekin (4)

edo dama (5); ene dama (9); ene dama maite (6); esan zuen dama (7); eta dama (27); eta dama pobretasunaren (4); eta hiru dama (3); gure dama (4); hiriko dama (3); hiru dama (6); izan zuen dama (3); la dama (5); la dama rosa (4); ohorezko dama (5); rohango dama (3); ubarneko dama (16); ubarneko dama damatxoenganat (3); zen dama (7); zuen dama (31); zuen dama atseginak (3); zuen dama guztiz (6); zuen dama hura (3)

bere damaren (3); bi damak (3); damak ere (3); damak eta (5); damak ez (6); damaren jauregia (3); eta damak (13); eta damen (3); gazteluko damak (3); hiriko damak (4); hiriko damen (3); n hiriko damak (3); neure damatzat (3); ohorezko damak (3); ubarneko damen (3); zieten damei (3); zion damari (3); zuen damak (3)


damaskinatu izond burdinan edo altzairuan urrea edo beste metal fin bat txertatua duena.

Mikel Strogoffen atzean paratu zen, xafla zabaleko sable kako bat eskuan, arma zuri damaskinatu horietako bat, Karxiko eta Hissarreko armagin entzute handikoek gogor-malgutua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.

Koran miniaturaztatu bat, portzelanazko pipa luze-luze bat, eskutokia zilarrez landua zuen ezpata damaskinatu bat, paper horixkatuak barra-barra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.


damaskinatzaile iz damaskinatuak egiten dituen pertsona.

Baina damaskinatzaileen egitasmo hura ez zen burutan atera.  Berria - Kultura   2004-12-02

Bertsioetako bat Eibarko damaskinatzaileek egin zioten eskari baterako prestatua zuen Gandiagak, eskuz kurioso-kurioso, kaligrafia ederrez idatzita.  Berria - Kultura   2004-12-02


damasko iz zetazko edo kotoizko ehuna, sarria eta kolore bakarrekoa, aurkian eta ifrentzuan irudi berak baina bizitasun desberdinez dituena. ik damaza.

Deus ez zuen aipatu, ordea, lihozko maindirez eta damaskoz itxuraturiko zamauez, ez eta parpaila apain baliotsuez ere.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.

Kaka-gona multzo beixa eta damaskoz eginiko gona luzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Gosearen ordez ase eta betean, hotzaren ordez giro epelean, biluzaren ordez jantzi apainetan, eta, lastairaren ordez, holanda eta damaskoz jantziriko ohetan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 86. orr.

"Double face" horietariko damaskozko errezel eta ohegainekoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Beronen aurrean Erregek erabili behar zuen damaskozko tronu apala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.


damaskoar izlag/iz Damaskokoa, Damaskori dagokiona; Damoskoko biztanlea.

-Jauna, ene Jainkoa, zertarako ditut zure sariak, baldin semerik gabe banoa mundutik eta nire etxearen oinordekotza Eliezer damaskoarraren eskuetara pasatuko bada? Ipar haizea baino atseginagoa, egarrituarentzat ur freskoa baino eztiagoa eta gizon zuhurrarentzat osasuna baino erakargarriagoa izaki, damaskoar guztiak ingurura bildu zitzaizkion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.


damaskokara izond damaskoaren itxurakoa.

Elkarren eskuak zamau damaskokararen gainean lotzen zituzten.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 21. orr.


damatxo 1 iz adkor dama.

Damatxo hura hasieratik gustatu zitzaidan, eta, dena dela, begientzat gustagarria zen benetan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 14. orr.

Begien aurrean dauzkat oraindik doluminak ematera etorri zitzaizkidan eskolako hiru damatxoak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 128. orr.

Damatxo nirea, naturaren kontrakoa da irakiten ari den pasioari ur hotza botatzea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.

Damatxoren batek begikoa egingo zioan, edo nolabait liluratu, eta nigandik betiko bereizi dik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 32. orr.

Damatxo gazte horrek makina bat bihotz urratu behar du, inork inoiz urratu badu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 201. orr.

Ubarneko dama-damatxoekin mintzatuko naiz eta kontsulta eginen diet...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 371. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Damatxo-itxurarekin.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 78. orr.


damaza iz damaskoa.

Egun gehiena bere jauregiko tronuan jarririk iragaten zuen edo damaza eskarlataz eta urrezko hariz apaindua zen ganbara batean ohean erdi-etzanik,  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 84. orr.


damazatu izond damazaz egina.

Saia Brugesko satin berdez zuen egina, gipoina urre perleriaz eta soinean zuen kapa urrezko hari eta zeta berde damazatuaz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 65. orr.


damero iz dama-taula.

Ezinezkoa da damero erraldoi horretan galtzea: uptown eta downtown, hamaika abenida paralelo eta ehun eta berrogei bat kale.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 94. orr.


damnatu, damna, damnatzen 1 da/du ad infernuratu. ik kondenatu 5.

Salbatu behar dudan ala damnatu, iada erabakia dago.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 207. orr.

Ikusirik zenbat izan diren bekatu larri bakarragatik damnatuak, eta zenbat aldiz nik merezi izan dudan neure honenbeste bekatugatik betiko damnatua izatea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 61. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zeren hila zaren eta damnatua, Ifernuan on da zure izpiritua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 232. orr.

Hemen damnatuek pairatzen duten oinazearen barneko sentipena eskatzea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 69. orr.


damorri iz malenkonia, goibeltasuna.

Beti dabil mendebal-haize umel bat eta honek damorria eragiten du jendearengan, eta hori oso ona da poesia sortzeko, beti ere umore eta ironia apur batekin nahastuta.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 61. orr.

· Dudarik ez 'damorria' oso poetikoa dela: hitza, bederen, Gotzon Barandiaranen poema liburuan ikasi dut.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 61. orr.


damu (ETCn 5.063 agerraldi) 1 iz hobenak errudunarengan edo ezbeharrak pairatzailearengan eragiten duen atsekabea.

Latinen desiderium hitzak gutizia eta ere damua adierazten ditu "désir et regret".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 233. orr.

Baina ez izan orain atsekaberik, ez damurik, hona saldu ninduzuelako.  Elizen arteko biblia   Has 45,5

Ez al da gai izango damuari eta erruari bidea mozteko, aurki gertatu behar duenari itzuri egiteko?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 212. orr.

Jainkozko justiziak, aldiz, pentsamenduak ikusten baititu, bi itun ditu, errugabetasunarena eta damuarena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 164. orr.

Eta txalotu egin zuten nire jarduna, pentsatuz zorionaren alde egin nuela berriz ere, damu guztien gainetik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 162. orr.

Damu eta sufrimendu horren bidez salbazioa lortu ahal izateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 248. orr.

Orduan, damu edo lotsazko bere betiko dardarizoarekin, bere onera etorri eta lehorrerantz eragin zion eskuari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.

Ez nuen inoiz kontzientzia txarrik izan [...] ezta damu izpirik ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 119. orr.

-Damu bakarra daukat -esan zien ingurukoei-: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 112. orr.

Frantziskoren mezulariaren oharra jasorik, damua sortu zitzaion anaiari bihotzean eta egiaren argiaz jabetu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 892. orr.

Damua sentitzen hasita zegoen Gabin, Hauster Klaragana ekartzeagatik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

Horren magistraturak, erlijioaren ikuspegitik gurasoen errukia deitua izan denak, ez du bestelako larderiarik onartzen, ezpada bihotz desbideratua damuaren baitara ekartzen duena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.

Damurik gabe ez baikara salbatuko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 46. orr.

Damuak harrizko bihotzak ere samurtzen ditu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Damua garaiz, Putzu!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 56. orr.

Familiadunek, eskolarat haurrak igortzeko manerak hartu behar eta damurekin uzten dute gune pollita, non hoin goxoki iragan den opor denbora.  Herria   2001-09-13

Ongiaz arduratu naiz eta ez dut damurik.  Elizen arteko biblia   Si 51,18

Barkamen erabatekoaren jarreraren aurka, damu gabeko naziei barkamena ukatzeraino iritsi zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.

ik damugabe.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Beste ezertara ausartu ez izanaren damuak lagatzen zidan barren hustua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.

Ez zuen ordea samintzen hainbeste jan izanaren damuak, betiko uko egin izanak baizik. besoak luzatu zituen izartegirantz, euri basatirantz, ez erruki edo barkamen eske, damuz baizik, oker jokatu izanaren damuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.

Niri eztena sartzeko aukera galduaren damua noski.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

Senarra bakarrik utzi izanaren damu halako bat sumatu diot.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.

Gertatutakoaren damua agertu zuten hirurek, baina inork ez zuen barkamenik eskatu. Ximurrak, bere damuz, ez zien oraino hi erraten hiriko odol argikoei, eta horietaz beterik zeuden bazterrak.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Eta tarteak berdinago, gu bulkatzenago; hau gure gogora ala gure damuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.

3 (izenondoekin)

Urguilu tematiaren eta damu negartiaren artean oreka bilatzeko. Legendunak sendatzen hasi zela ikustean, bekatuen atsekabe eta damu handia sentitzen hasi zen, eta negarrari eman zion barru-barruko samintasunez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

-Ez dakit zuzen Harry oraindik ere bihurria ote den -erantzun zuen Tomek-, damu handiegia du.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Batek uste izango zukeen ezen hain damu erabateko eta zinezko baten aurrean egokitzen zena errukitu egingo zela erromes haren oinazeaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Joan zen: ez ordea niri damu txit biziak erakutsi gabe, samurrak iruditu zitzaizkidanak, eta orduan egiazkoak zirela uste izan nituenak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 442. orr.

Haren bekatuen damu garratza, negar-malkoen isuri ugaria eta debozio bihotzekoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 902. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Damu-asmoarekin egindakotzat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 76. orr.

Damu-itzal bat hedatzen zaio barnean: Katy-rengatik, bere kaiolan bakarrik dagoen txakur emearengatik; [...].  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 106. orr.

Damu-konturik ez dagokio inondik ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 76. orr.

Ezin izan nuen baztertu aldi berean beste idunekoan pentsatzea, zeinek damu-zimikoak eragiten baitzizkidan Marina Gonzalezi eragin nion hondamendia biziberritzen nuelarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.

Gertatzen ari zitzaiena ulertzeko gogoz eta damu-minez begiratu zion aitari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

Berak jakinarazi zizkidan ni ikusteko duzuen irrika, zuen damu-negarra eta nirekiko maitasuna.  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,7

Bekatu eginagatik barneko pisua edo damu-dolua sentiarazten duen arimako bertutea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 99. orr.

Negar eta damu-otoitz artean ekarriko ditut.  Elizen arteko biblia   Jr 31,9

Zeren Jainkoak zigor eta gaixotasunezko akuiluz eta damu-espirituz hezten baititu betiko bizitzarako hautatu dituen guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Atseden hartu diat haren damu-harraren biziotik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 94. orr.

Euskal basoetako piztia madarikatua, menderatuta erretiratzen zen komentuetara eta damu-erretiroetara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 132. orr.

Moralki esaten dut zeren damu-egarri nintzen oso eta iruditzen zitzaidan une hartako on-eginak, bakar batek, bizitza oso bateko txarkeriak zuritu zitzakeela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 156. orr.

Guztia kontatu izanaren damu sentsaziorik ote zuen itaundu zion bere buruari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 154. orr.

Jainkoak baizik ez dezake damu orenean barka.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bihotz-damu hau Apostoluek eduki izan zuten, ez bekatu egin zutelako, baizik eta munduko gauzei atxikimendurik ez edukitzeko, hain baita handia atxikimendu hori gizaki guztietan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.

Egizu otoitz bihotz-damua eta otoitz-espiritua isur daitezen haien gainera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 421. orr.

Nor hain bihozgabe, barne damuz ez hausteko, jainko-maitasunean ez sutzeko, borondate onez ez betetzeko?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Frantzisko egiaz pobretxo zen eta maitasun-damuz betea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 737. orr.

6 ipar kaltea.

Euskara garbian inguruetako damuak edo zerbait holako.  Herria   2001-10-18

Eta gainera, gure auziaren Espainian epaitzea liteke, gauza horrek eragin eta ager lezakeen damu gaitzenetarik bat, ezen bi urte xahutu baldin baziren, epaileen aurkitzeko eta auziaren hasteko, zenbat urte beharko ote dira, epaiketaren azken epaileak aurkitzekoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.

7 damurik ik damurik.
8 damu-domai (orobat damudomaia g.er.) pl kalte-galerak. ik kalte 10.

Funditu autoen antolatzea gero eta karioago dela, ixtripu baten ondotik galdetzen -eta ardiesten- diren damu-domaiak ere beti goiti johan.  Herria   2004-02-05

Jujeek, damu domaia horiez gain 300 euro ezarri dituzte Hizkuntz Kontseiluaren gain auzi gastuentzat.  Herria   2004-04-15

Langileen abokatuak bi urteko soldaten araberako kalte ordain edo damu domaia ekonomikoak galdatu ditu.  Herria   2005-10-13

Enpresa legez desegina izanki, AGS lizentzamendu kutxa damu domaien pagatzera kondenatu zuen.  Herria   2004-11-25

Orbe-ren abokatuak 286 000 euroko damu domaien galdera egina zuen auzitegiaren aitzinean.  Herria   2002-10-03

· Maiatz ondarrean Paueko administrazio auzitegiak Herriko Etxea kondenatu du SAGA elkarteari 800 euro damu domai pagatzera.  Herria   2005-07-14

Damu-domai kondu, lauen artean zazpi ehun bat euro eman behar SNCF etxeari.  Herria   2002-12-26

Ardietsi ditu damu-domai gisa 9300 euro, ez berak eskatzen zuen bezenbat bainan ez urrun.  Herria   2004-01-22

9 damu izan1 da ad ik damutu.

Ez dakit hitzei garrantzia eman ote nien, eta damu naiz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 66. orr.

Ez genion gogor egin ez joateko, eta horren damu naiz oraino.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 37. orr.

Seinale bat, zigilu bat, nolabaiteko sinaduraren bat egitea ahaztu zitzaidan Madrilen eta damu nintzen, biziki damu.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 187. orr.

Damu eta lotsa nintzen era berean, erantzuteko gauza izan ez nintzelako.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 60. orr.

Damu zen gorengo merezimendurik ez zuelako, nahiz eta bertutez karguaz baino gorago zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Baina damu zen halako egun eder bat etxe zokoan, liburu eta noten artean igerika iragaitea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

Antso III.a Gartzes Handia Nafarroako errege bilakatu zeneko 1.000. urteurrenean, pastorala Iruñean ez ematea damu zaio Jean-Louis Davanti.  Berria - Kultura   2004-05-14

Kontu hura ahotan hartu izanaren damu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

Galdera da, zer nahi du Jainkoak nigandik, damu izateaz gain?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 226. orr.

-Hala uste nuen nik ere -esan du ezeren damu ez izateko itxurarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 234. orr.

Baina konfidentziak eginik damu nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 101. orr.

10 (objektua -z atzizkiaz)

Bezperakoaz damu zelako edo jokabide berriarekin bere asmoak hobetoxeago burutuko zituelakoan-edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 74. orr.

-Ez naiz ezertaz damu, eta biziberrituta nago ni dagoeneko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 10. orr.

Ez damu izan esklaboa libre utzi beharraz.  Elizen arteko biblia   Dt 15,18

Egia esan behar bada, damu zinen esnatzeaz, Damian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

Bain andrea damu zen hura han ez egoteaz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 65. orr.

Dutrouxek egindakoaz damu zela esan zuen, baina ez zuen barkamenik eskatu.  Berria - Gaiak   2004-06-11

11 (objektua aditz bat era burutuan + izanaz)

Ezabatu egingo dut mundutik nik sortu dudan gizakia; gizakia eta harekin batera abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak, damu bainaiz hauek egin izanaz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

Damu nintzen neuk ere beste guztiek bezala jokatu izanaz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 55. orr.

Nola esan haiei denei damu nintzela aitonaren bila hasi izanaz?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 179. orr.

Ez naiz batere damu hala egin izanaz, ezta hurrik ere!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.

Damu zen orain errabinoa Jainkoaren izena aipatu izanaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

Begi-bistakoa zen aita damu zela, ez bakarrik erantzukizun guztia amonaren esku utzi izanaz, baita ezin zuelako ere amonak egindako lanen arriskua ezagutu eta kontrolatu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 161. orr.

Ez nintzen difamazio bat zabaldu izanaz ohardun; gutxiago, damu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

12 (objektua aditz bat era burutuan + izana)

Orain damu da osabaren errana hain betean bete izana.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 80. orr.

Terminal-en, berriz, gidari batek sarritan ikusi ohi zuen yonkie bat hil egin delako susmoa du eta damu zaio hari lagundu ez izana.  Berria - Kultura   2004-03-02

· Goragalean zerbaiten damu izan banintzen, ni osorik jokoan sartu ez izana da...  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 13. orr.

13 damu izan2 du ad ik damutu.

Oker egin nuen, eta damu dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 72. orr.

Mirentxuk, egia esan, seniderik ez izatea damu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 123. orr.

Lehenbizikoa, damu dut esatea, xamurkeria eta gaztetxoaren sentimentalkeria hutsa zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.

Damu dut esatea, baina azaluskeriaren garaian bizi gara.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 148. orr.

-Damu dut batzutan argi ez esatea sentitzen dudana.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 306. orr.

Damu zuten areto fresko hartatik alde egin beharra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

-Damu dut zure ilusio hori hondatu beharra, baina gaur goizean harekin hitz egin ostean, uste dut ez duzuela zer ikustekorik batak bestearekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.

Baina, nork ere egin duena damu baitu, hura dohakabea da edo ezindua, bi aldiz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 475. orr.

Damu dut, bihotz-bihotzez, iraindu bazaituztete.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 64. orr.

-Damu nuke zu ez hemen izateaz dolutu behar banu...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

Bai, bat-batean, damu nuen amarekin bortitza izanik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 126. orr.

Egin dizkiodan konfidentziez damu dut gaur.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

Nork ere egin duena damu baitu, hura dohakabea da edo ezindua, bi aldiz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 475. orr.

14 (objektua aditz bat era burutuan -a artikuluaz)

Damu dut, egiaz, damu dut esana.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 98. orr.

Damu dut, zinez, zu mindua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 14. orr.

Damu dut zu oraino triste egona, baina ez da nire errua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 106. orr.

Damu zuen hain larriki bekatu egina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 500. orr.

Gezurra nioke horrela ibilia damu dudala esango banu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 95. orr.

Baina damu dut bihotz-bihotzez, damu dut Zu nahigabetua, eta asmo sendoa hartzen dut ez gehiago horrelakorik egiteko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 182. orr.

Ruche jaunak damu zuen Albert han ez egona.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.

Damu du, jaun agurgarri hori, zor bezalako begirunea ez erakutsia...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 410. orr.

15 (objektua aditz bat era burutuan + izana)

Hannak damu du Filosofiako doktoretza egin izana. Damu zuen Amianorekin zenbait gauzatan, sakonera heldu gabe, azalean geratu izana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 212. orr.

Damu dut, horra, zuek ezagutu izana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 931. orr.

Damu dut iluntzea izorratu izana zuei.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 135. orr.

Damu izan nuen ostatuan egarria ase ez izana.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 363. orr.

Baina negar egin zuen Saulengatik, Jaunak damu izan baitzuen Saul Israelen errege egin izana.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,35

Ez nuen damu izango Mattin lagun pilotuari kutxaren gorabeheran jaramon egin izana.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 168. orr.

Ataka gaiztoan sartu nauk, eta orain damu diat ezkon-hitza eman izana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 120. orr.

Damu izan zuen, pentsamendu horren ondoren, txoferrari biderik lasterrena hartzeko esan izana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.

Damu izan nuen paperean jarri ez izana "errabia ematen dit, nire azpian zaitudanean fardel bat bezalakoa zarelako".  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 375. orr.

Bizi guztian damu izango nuela noski Giuliaren eta bion artean eskolako eta lantegiko oroitzapen apur batzuk baino ez geratu izana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 168. orr.

Damu zuen hain larriki bekatu egin izana eta Jainko maiestatearen begiak iraindu izana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

Horra Ruche jaunak bizi ez izana damu zuen abentura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Damu dut ez zarela nik hasieran uste nuen bezain argia.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 99. orr.

Ez zen engainatua sentitu; bakarrik damu zuen ez baitzuen haren konpainian zahartzeko ahala ukan, eta haren familia ez baitzen, aldi berean, berea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina damu (9); batere damu (3); biziki damu (3); da damu (5)

damu bakarra (6); damu bat (6); damu da (6); damu dela (4); damu dinat (3); damu domai (4); damu domaia (10); damu domaiak (14); damu domaien (4); damu domaietan (3); damu du (13); damu dudala (4); damu dudan (3); damu dugu (3); damu dut (57); damu dut zu (3); damu dut zure (4); damu duzu (4); damu eta (10); damu ez (5); damu handia (8); damu handia dugu (3); damu hori (3); damu izan (18); damu izan nuen (4); damu izan zuen (3); damu izango (7); damu naiz (12); damu nintzen (8); damu nuen (11); damu zaio (3); damu zaiola (3); damu zaitez (7); damu zela (6); damu zen (14); damu zuela (4); damu zuen (16)

damuak damu (4); dut damu (6); erabakiaz damu (4); ere damu (3); eta damu (51); eta damu du (4); eta damu dut (7); eta damu naiz (3); eta damu zuen (3); euro damu (7); euro damu domaia (5); euroko damu (5); euroko damu domaiak (4); ez da damu (3); ez damu (3); ez izatea damu (3); ez naiz damu (7); izan zuen damu (3); izana damu (4); izanaren damu (5); izanaz damu (9); izatea damu (3); naiz damu (7); orain damu (5); zuen damu (9)

bere damua (5); damua adierazten (4); damua adierazten ez (3); damua agertu (4); damua baino (3); damua baizik (3); damua da (4); damua ere (3); damua eta (18); damua etorri (3); damua garaiz (6); damua sentitu (4); damuak damu (4); damuak eta (3); damuaren eta (3); eta damua (15); eta damuak (9); eta damuaren (6); ez izanaren damua (7); horren damua (3); izanaren damua (11); izanaren damuak (3); nire damua (3); nire damuaren (3)

barne damuz (3); batere damurik (6); damurik ez (30); damurik gabe (16); damurik gabe eta (3); damurik gabeko (3); damurik halere (3); damurik izan (7); damuz baizik (3); damuz beterik (3); damuz eta (3); du damurik (3); dut damurik (10); eta damuz (7); ez damurik (7); ez du damurik (3); ez dut damurik (10); ez zuen damurik (3); zuen damurik (5)


damuarazi, damuaraz, damuarazten du ad damutzera behartu.

-Horretara ere behartu zenuten, damuarazi egin zenuten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 137. orr.

Espezie honek hedapen geografiko zabala du, bilatzen den alde orotan aurkitzen da eta aurkitzen den alde orotan damuarazten du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 206. orr.

Zer pasatzen zaizu? ez nauzu arauz sinesten dudana sinesteaz damuaraziko?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 119. orr.


damudomaia ik damu 8.

damudun izond damutua.

Eta damudun nintzen; zeren, barru-barruan, mesprezu pixka bat izan bainion beti.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 41. orr.

Liburutegi bat sortzeak edo unibertsitate bat hornitzeak, diotenez, damudunari min latzagoa eta iraupen luzeagokoa ematen dio labanak eta burdina goriak baino, eta horregatik grazia lortzeko bide ziurragoa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 106. orr.


damugabe (orobat damu gabe) izond damurik ez duena.

Erditxinatarturiko estatu-politikari mongol hark amore eman zien sentimendu nomada damugabeei eta bigarren mailako egoitza bat eraiki zuen Chung-tu-n.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.

Paganismo heleniko damugabearen -kristautasunaren geruza azpian garbi ikus zitekeenaren- aurrean, juduen lema Jaunaren Hitz eternalaren testigantza ematen jarraitzea zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

Euren bihotz damugabearen gogorkeriaz zigorra handitzen ari dira zigor-egunerako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 348. orr.

Kontua da, hainbeste gorabeheraren ondoren, idazle eta libertino damugabe gisa ezagutzen dela gaur egun Sadeko Donatien.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.

Bozenak gogorrak eta damu gabeak ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 75. orr.

Hegazti eta animalia jale damugabea naiz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 130. orr.


damugarri 1 izond damuarazten duena.

Oro zaizu damugarri, mingarri, ahalkegarri.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 178. orr.

Idoloak sortu ditugu, eta orain damugarriak gertatzen zaizkigu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 277. orr.

Zinez bazter ikusgarriak zirela Euskal Herri honetan eta damugarri zela holako edertasunak eta ontasunak andeatzea balio gabeko ixtorio triste batekin...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.

2 ipar negargarria, deitoragarria.

Itsumendua liteke ere ez ikustea zer desohore, zer kalte, zer bihozmin damugarri ekar lezakeen haren kondenatzeak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.

Zinez bazter ikusgarriak zirela Euskal Herri honetan eta damugarri zela holako edertasunak eta ontasunak andeatzea balio gabeko ixtorio triste batekin...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.

Izaiten dira oraino kasu damugarri batzuk, XXI. mende honetan: beilari batzuk mendiari lotzeko irriskua hartzen dute nolanahika, entrenatu gabe behar bezala.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.

Damugarria da fikzio mota hori beste herrietan ez hain garatua izatea.  Berria - Kultura   2004-01-21

Damugarria da indarra erabili behar izatea.  Berria - Ekonomia   2006-03-16

Udalbiltzaren laguntza hunek eta ere Eusko Jaurlaritzarenak (1.130.000 euro) hemengo podere publikoen eskas handi eta damugarriak dituztela betetzen.  Herria   2002-12-12

Proosione denboran damugarri hala ere gero eta herritar gehiago bazterretik so plantatzen dela, Bestaberri ikusgarri bat baizik ez balitz bezala.  Herria   2004-06-17

3 ipar kaltegarria, galgarria.

Artzain hori Oilandoiko ermita dela, bere ardiekin hor bizi dena, ez harriaren kasatzeko, baina bai otoitz egiteko, lurraren, herriaren zaintzeko, beste kalterik ere gerta baitaiteke herri batean, uztak galtzea baino anitzez larriago eta damugarriago.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

damugarria da (6); damugarritzat jo (7); damugarritzat jo zuen (6)


damukizun 1 iz damutzeko gauza.

Eskaintza egiazko hori ordain ezazu bederen damukizun batez, malko batez; eta sinets ezazu ezen nire azken sakrifizioa ez dela bihotz-mingarriena izanen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.

2 (predikatu gisa)

Damukizun duket bederen sekula betiko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 103. orr.


damurik adlag tamalez.

Damurik, Edurne ez zen bakarrik heldu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.

Damurik, Parisen zen San Bartolome gauean, katolikoek higanoten odolez hango ibaia lodi eta gorri utzi zuten hartan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 108. orr.

Damurik ez dizuet beste deusik erraten ahal.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.

Damurik, une horretan ez nintzen konturatu lazoa nire lepo inguruan jartzen ari zitzaizkidala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 76. orr.

Mereziko zuen hemen leku on bat gure lerro laburretan, damurik, izanen ez duena.  Herria   2001-11-15

Orduan genuen jakin nola 1928an Fleming britaniarrak atzeman zuen sendagailu orokor hori, damurik gerla ondoan baizik hedatu ez zena munduan zehar.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 220. orr.


damutasun iz hutsegitearen damua.

Damutasunak ezin al du zoraldi bateko hutsa ezabatu?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 160. orr.


damutu , damu(tu), damutzen (ETCn 6.414 agerraldi) 1 da ad damu izan.

Damu zaitez eta itzuli Jainkoarengana: dena barkatzen du, gupidatsua da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 131. orr.

Esana gutxiesten duena damutu egingo da, agindua errespetatzen duena saritua izango.  Elizen arteko biblia   EsZ 13,13

Esan orduko damutu da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 173. orr.

Infernuaren ateetan ere ez gara damutzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 66. orr.

Irten orduko damutu, eta etxean berriro sartu ez sartu egon nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 197. orr.

Ez dut Enrieta besarkatzen ahalko, eta ez diot erraten ahalko zenbat damutzen naizen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.

Bere buztanari ausiki egiteko unean damutu den sugea ekartzen dit gogora.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Berehala damutu nintzen, ustez eta liskarren bat piztuko zela atsoarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

Eta orduan lehen aldikotz apez eginik damutu nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 107. orr.

Damutzen da euskal hizkuntzan Aita Saindua izendatzeko, bi hitz horiek baizik ez ukaiteaz: "Aita" eta "Saindua".  Herria   2005-04-07

Kontseilua eta Euskal Konfederazioa aldiz damutzen dira Lege Nagusiak ez diolakotz euskarari onarpen ofizialik aitortzen.  Herria   2005-05-26

· Gogoz kontra burua jaso nuen, eta damutu ere bai berehala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 70. orr.

Damutu baino lehen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 156. orr.

Aski damutua nago aukera bat baino gehiago alferrik galdu baitut behar adina ez saiatzeagatik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 151. orr.

Aspalditik zegoen etsia, berak sortutako gizakiarekin damutua, kreazio osoaren inperfekzioaz jakitun.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 14. orr.

2 zaio ad

Anai Eliasek, ordea, ez dio nik egindako galderari erantzun nahi izan, eta gero damutu egin zaio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 950. orr.

Ukitu eta damutu egingo zaik, eta hire gurasoei ere bai.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 30. orr.

Hormetan idatzi zuten norbaitek mezatara joateko ausardia baldin bazuen, damutu egingo zitzaiola.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 261. orr.

Ez ezazu esan gero damutu egingo zaizun ezer.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Behin ere ez zait damutu hura etxean hartzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 268. orr.

Martini damutu egin zitzaion godoen taktika zuhur horri ez jarraitzea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Nik behin galdu nitian nerbioak, eta berehala damutu zitzaidaan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 63. orr.

Izan ere, anai Pedrok halako benerazio eta begirunea zion santuari, non hari kontra egitera ez baitzen ausartzen, nahiz eta gero sarritan damutzen zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 675. orr.

Damutu zitzaidan kuriosegia agerturik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 130. orr.

Besteen zoritxarrak eta malkoek hunkitzen dutenak maiz egiten duela gero damutzen zaion zerbait.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 471. orr.

3 (objektua -z atzizkiaz) da ad

Damutu nintzen nire xalotasunaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 181. orr.

Damutu al zara inoiz hartutako bideaz?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 49. orr.

Berehala damutu nintzen esandakoaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 126. orr.

Gertatutakoa ikusita, elurra kentzen lehenago ez hasteaz damutua dela dirudi.  Berria - Kirola   2004-03-04

Donostiakoak apurtu zuen, agian egin berri zion galderaz damuturik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.

Ez naiz damutzen ama izateaz.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 92. orr.

Gero, nire erreakzioaz damutua (orduan ere damua nork eta nik sentitu behar), kalera nindoala esan nion.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 37. orr.

Hain gelditu zela erasotzailea egindako gaiztakeriaz damutua eta atsekabetua ezen berehala labanaren bila joan eta oin gaiztoa bertan ebaki baitzuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 393. orr.

Damu hadi, bada, heure gaiztakeriaz, eta otoitz egiok Jaunari ea burutapen hori barkatzen dian.  Elizen arteko biblia   Eg 8,22

Bere mehatxuez damutzen dena.      - 0. orr.

Egin ez nuenaz baizik ez naiz damutzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 144. orr.

Damutu zen andrea egin zuenaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 447. orr.

Baina Frantzisko berehala damutu zen esandakoaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 572. orr.

Orduantxe damutu zen Raimundo Silva hartutako erabakiaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 250. orr.

Uste diat ederki damutu behar duala erabaki horretaz.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 82. orr.

· zaio ad Ezertan gaitzik ez dela sinesten duzun momentutik aurrera, zein gaitzez damu zaitezke?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 271. orr.

· Aitortu eta bihotzez (edo beldurrez) damutu ezkero, huts horiek berdinduak gelditzen ziren.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.

Job esandakoaz damutu.  Elizen arteko biblia   Jb 42,2 tit

Ez nukeen errepidea utzi behar, baina orain berandu zen hartaz damutzeko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 97. orr.

4 (objektua aditz bat era burutuan -a artikuluaz) da ad

-Ederki damutu nauk, Gwain, baiezkoa emana; ez nian asko uste zer eskatzen ari hintzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 101. orr.

Soil-soilik, damutu samar nago lehenago ez konturatua, hori baino ez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.

· zaio ad Damutu zait Saul errege egina.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,11

5 (objektua aditz bat era burutuan + izana) da ad

Damutu nintzen mesederik eskatu izana.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 183. orr.

· zaio ad Behin ere ez zaidak damutu Lubisen hilketari erantzuna eman izana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.

Erran orduko, Joanttori damutu zitzaion mintzatu izana.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 64. orr.

-Baten bati damutu behar zaio ni hemen sartu izana.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 157. orr.

Ez esan izana ongi damutu zitzaidan handik irten nintzen orduko.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 19. orr.

Sams Al-Din merkatariari damutu egin zitzaion emaztea hain zakar hartu izana.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Ez al zaik oraindik damutu Rocandioneko tailer malapartatu horretan enplegatu izana.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 99. orr.

Purua piztu ez izana damutu zitzaion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 68. orr.

Ohe ertzean eseri zenean, damutu egin zitzaion muinoia bendatu izana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 23. orr.

Bihar, beharbada, damutu egingo zaigu denbora galdu izana.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.

6 (objektua aditz bat era burutuan + izanaz) da ad

Berehala damutu zen horrela mintzatu izanaz.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 78. orr.

Agian damutu egingo zen hura esan izanaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.

Aurretik ez begiratu izanaz damutu zen. Damutu nintzen hainbeste hitz alferrikakorekin duintasuna galdu izanaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 52. orr.

Damutu zen Jauna gizakia egin izanaz.  Elizen arteko biblia   Has 6,6

Damutu egin nintzen xehetasun gehiago ez eskatu izanaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 90. orr.

Hura akatu izanaz damutu?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 168. orr.

Eta gero hainbeste esan izanaz damutu naiz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 188. orr.

Galdera egin orduko damutu nintzen Danelen eta Adaren arteko iragana gogora ekarri izanaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 78. orr.

Ez naiz inoiz kasu egin izanaz damutu!  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 114. orr.

Damutzen hasi zen Bechev utzi izanaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.

Damuturik egongo da hitz egin izanaz?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 227. orr.

Kkartazal erdi ireki bat utzi zuen idazmahaiaren gainean, askoz ere lehenago egin ez izanaz damututa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 127. orr.

Eskua ipintzea bularrean, damutuz erori izanaz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 49. orr.

• 7 du ad

Hainbesterainoko nekea alferrik hartu izanaren amorruak bizi du Garibai, etsipena hartzen hasita dago, handinahiegi jokatu izanak damutzen du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

Ezin bainuen gehiago eta damutuko ninduen ezer egin baino lehen, ikazkinari bizkarra eman eta ikaztegitik irten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Abadeak aitortza entzun eta, penitentzia gisa, hiltzaile damutua Donejakueko bidean jarri zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 11. orr.

Ni ez nintzela sekula ibili, hura bezala, balore hau edo hura aldarrikatuz, urdanga damutu baten aurpegia jarrita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

Nino Giuffre mafiakide damutuaren esanetan oinarritu da Dell'Utriren kontrako akusazioa.  Berria - Mundua   2004-12-12

Bekatari damutuei merezi duten zigorra barkatzen zaienean Jaungoikoaren amaigabeko ontasunari esker da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.

Sobera mintzatzen ari denaren keinu damutua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.

Gutun damutu batekin erantzun ohi duk, hots, barkatzeko oharkabeko eta abar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 272. orr.

9 (era burutua izen gisa)

Miserable eta koldar hil zintezela behar zuten denek, damutu bat behar dute kondenatu zintuztenek, urkamen publikoak bere funtzio guztiak bete ditzan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 169. orr.

Damutuarengan ez zagok damurik, pertsonalitate berri baten eraketa baizik; izaera erretroaktiboa duen eraketa, gainera.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 38. orr.

Damutu gisa atera naute psikologoak eta zuzendariak poza ezin eskuraturik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 54. orr.

Damutuaren irudia sortzen da eta Justiziak behar den kasuetan nortasun aldaketa bermatuko dio damutuari.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

10 bihotz-damutu da ad

Bihotz-damutu eta aitortu berehala zeure bekatuak, aitortza on batean esan beharreko ezertxo ere barruan gorde gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 809. orr.

Eta bihotz-damuturik, bizimodua berritzera eragiten zien horrelako etsenplu apartak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Bihotz-damuturik eta Espiritu Santuak ukiturik, penitentziazko bizierari ekin zion, ermitau jantzia soinean zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berehala damutu (19); berehala damutu nintzen (5); berehala damutu zen (8); berehalaxe damutu (3); da damutu (4)

damutu baino (4); damutu baino lehen (3); damutu balitz (4); damutu balitz bezala (4); damutu behar (8); damutu beharrik (4); damutu da (10); damutu den (3); damutu egin (51); damutu egin nintzen (10); damutu egin zen (19); damutu egin ziren (3); damutu egin zitzaion (4); damutu egingo (17); damutu egiten (9); damutu egiten naiz (4); damutu ere (9); damutu ere egin (4); damutu eta (19); damutu ez (4); damutu izan (3); damutu naiz (4); damutu nintzen (21); damutu zaio (4); damutu zait (3); damutu zen (45); damutu ziren (3); damutu zitzaidan (8); damutu zitzaion (15)

ederki damutu (8); egin izanaz damutu (4); esan orduko damutu (5); eta berehala damutu (6); eta damutu (23); eta damutu egin (5); eta damutu ere (5); ez da damutu (3); ez nintzen damutu (3); ez zait damutu (4); ez zen damutu (4); ez zitzaien damutu (3); gehiago damutu (3); gero damutu (9); gero damutu egingo (3); inoiz damutu (6); izanaz damutu (16); izanaz damutu nintzen (4); izanaz damutu zen (4); laster damutu (3); nintzen damutu (3); nola damutu (3); orduan damutu (3); orduko damutu (12); orduko damutu nintzen (3); orduko damutu zen (4); zait damutu (4); zen damutu (4); zitzaien damutu (3)

da damutuko (3); damutuko bagina (3); damutuko da (5); damutuko haiz (3); damutuko zaie (3); damutuko zaik (3); damutuko zaio (3); damutuko zaizu (9); damutuko zara (12); damutuko zitzaion (4); ederki damutuko (4); ere damutuko (4); eta damutuko (10); eta damutuko bagina (3); ez da damutuko (3); ez zaizu damutuko (8); ez zara damutuko (6); zaizu damutuko (8); zara damutuko (6)

bihotz damuturik (5); damuturik eta (4); damuturik nago (3); damuturik zegoen (3); damututa zegoela (4); damututa zegoen (7); eta damututa (3); ez izanaz damuturik (3); izanaz damuturik (6); izanaz damututa (3)

da damutzen (7); damutzeko eta (4); damutzen bada (3); damutzen da (11); damutzen dira (5); damutzen eta (6); damutzen ez (3); damutzen hasi (3); damutzen hasi zen (3); damutzen hasia (5); damutzen naiz (7); damutzen naizen (3); damutzen zara (3); damutzen zen (5); dela damutzen (5); eta damutzen (4); ez da damutzen (7); ez naiz damutzen (16); ez zait damutzen (3); ez zela damutzen (3); ezertaz damutzen (8); izanaz damutzen (6); mehatxuez damutzen (3); naiz damutzen (18); naiz ezertaz damutzen (4)


damutxo iz adkor damua.

Badakit orain lo hartu ezinik gelditu beharko dutela ziegakideek, damutxoren bat barruan, aittitte hondatuta ikusita, koldar hauek ilunahoan zelatari dauzkadala esaten baitit bihotzak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 153. orr.


damutze 1 iz damu izatea.

Nigandik nahi duzuna ez da erantzun bat baizik eta damutze bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 68. orr.

Senarra, bi amoranteen harrapatzaile, halako topaketek ekartzen ohi dituzten ondorioekin: oihuak, irainak, aieneak, negarrak, mehatxuak... baita, zergatik ez, bat-bateko damutze bat ere emakumearen aldetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Jadanik bere biziaren jaun eta jabe izatera heldua den oro fededunen sakramentura hurbiltzen delarik non ez den damutzen bere aitzineko biziaz, ez du bizi berririk hasten ahalko damutze hortarik aitzina.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 60. orr.

Preso politikoak bukatzea, haien suntsitze fisiko eta psikologikoa bultzatzea eta damutze politikoa lortzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

2 (hitz elkartuetan)

Kaleratzeko baldintzak nabarmen zaildu dituzte (damutze eskaerak, eskumuturreko telematikoa, berme handiagoak...).  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Bergizarteratze eta damutze bideak bilatzeko.  Berria - Harian   2006-01-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta damutze (3)


damutzeke adlag damutu gabe.

Baionara iritsitakoan, bere iraganaz damutzeke, hala ere gerorako esperantza odolgabeaz fidaturik, itsas borrokak, itsas sarraskiak, itsas nahigabeak, itsas ibilerak oro uzteko ordua bazela iritzirik, jauregia eraiki zuen Baionako portutik gertu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.


dan iz judoan-eta, gerriko beltz kategoria banatzen den hamabi mailetako bakoitza.

Limen bi seme-alabek taekwondoko gerriko beltza dute eta laugarren dana.  Berria - Kirola   2006-01-27


danba 1 kolpe sendo baten edo tiro baten onomatopeia. ik danbada; dinbi.

Atea sudurrera etorri zitzaidan, danba, begietatik erauziz ikuskizun miresgarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Hainbat krisket hondaturik zegoen, eta ateek danba jotzen zuten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.

Izuak buruan danba jotzen zuen, mailukada bortitzez.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 137. orr.

Danba jo zuen lehenengo kanpaiak, 19,45ekoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

Argia piztu zenean, ukabilarekin danba mahaia jo eta oihu egin zuen: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 142. orr.

Baina orduan atea danba ireki zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 56. orr.

Zerbait zeramaten arrastaka, eta danba egiten zuen eskailera-maila bakoitzean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 251. orr.

Halako batean, bazekinagu Angel ez dela oso gizon lasaia, hartu pistola eta danba buruan, eta zaldia isilik betiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.

-Lagundu egin behar didazue? -galdetu zuen azkenean Del Vallek, erruleta errusiarrean jokatzen duenaren antzera: katua sakatu eta klik ala danba entzunen ote duen ez dakienaren antzera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 198. orr.

2 (harridura markarekin)

Istant hartan, danba! aditu zen, handik ez urruti.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 36. orr.

Harryk begi-pare marroi distiratsu bat ikusi zuen handik berari begira, atea danba! itxi baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 39. orr.

Orduantxe, danba!, entzun zen etxe aurreko atearen kolpea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 38. orr.

Danba!, kristoren zaplaztekoa eman zion fraideak (anaia Pedro, anaia Jazinto, anaia Jabier), gure barregurak derrepente eten zituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 214. orr.

Beste behin batean, aurreraka danba!, tiratu nuen neure burua, baloia atrapatzearren.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 21. orr.

Ikusi dut mutila etxera joaten eta handik berehala, danba! tiro bat jo dute kalean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 221. orr.

Artilleroen gorpuak uretara banan-banan jaurti eta danba!, kanoikada banaz egin zieten beren kideek gorpuei oles.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 191. orr.

Ikus dezagun, danba!, kartierrean sartzeko ate handi hura; klanka!, zeldako ate gaineko eta behereko zerrapoak, zaintzaleek beti bortizki zerratzen edo idekitzen dituztenak; klaska!, zeldako ate zerrailuan giltza; klunka!, ibiltokira doan burdinazko atea; klixka!, hesietako zerrailuak...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 57. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kontuz ibili, Ofelia, kontuz, ene arreba maitea; zeure maitetasunaren atzealdean eutsi, desiraren su-danba arriskutsuetatik urrun.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.

4 danba-danba

Ganbarako demonioak hodiak danba-danba jotzen zituen uluka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 41. orr.

Euriak danba-danba jotzen zuen zurezko teilatua, eta ur-xirripak gurgurika isurtzen ziren behean jarritako upel batera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

Kaleko atea danba-danba zebilen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 21. orr.

Zinezko demokratek danba-danba baino nahiago dute tar-tar-tar.  Berria - Harian   2006-03-23

· Handik bost bat minutura, danba, danba, danba, danba entzun nuen, eta oihu batzuk.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

5 danba-danbaka adlag

Autoan sartzean, haize zaflako galanta bildu eta tenpestak tenpestari etxeraino irauteko, danba-danbaka irakurgailuan tekno musika ezarri nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 219. orr.

6 danba eta danba

Saihetsen kontra danba eta danba bihotza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 320. orr.

Danba eta danba, egin dizkio bi tiro Apezetxeak, eta ijitoaren bularreko odola nahasian atera da alkandoraren azpian ezkutatuta zeraman oiloarenarekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.

7 dinbi eta danba

Trailutzar antzeko bat zebilkion dinbi eta danba, zanpaka; mamia hezurretik tarratatu nahi zion arantza-mutur handi bat balitz bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 270. orr.

Plastikozko bidoi huts zenbait eskuratu eta dinbi eta danba ekin diote.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.

Nola berak sentitu zuen han barruan mutila, dinbi eta danba, ostikoka itxura batean, eta nola uste izan zuen, ondorioz, futbolari zetorkiola haurgaia...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 140. orr.

Lurra dinbi eta danba ari da erortzen hilkutxa gainera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atea danba (6); danba danba (7); danba eta (7); danba eta danba (4); danba jo (5); danba jotzen (4); dinbi danba (23); dinbi eta danba (7); eta danba (27); eta dinbi danba (3)


danbada 1 iz danbatekoa; kolpe gogorra. ik danba.

Aurrena iristen zen, zortzietako danbadekin batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.

Kanta eta oihu haiekin batera, txistu baten soinua eta atabalaren danbadak nahastu ziren.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 90. orr.

Ate baten danbada entzun nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 175. orr.

Raimundo Silvaren bihotzak indarrez egiten zuen taupa, belarrietan sentitzen zuen taupaden danbada.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

Kanoien danbada aditzean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 43. orr.

Danbada haren hotsak itzartu ninduen ni ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 347. orr.

Danbada batez itxi nuen atetxoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.

2 (izenondoekin)

Kaleko atea itxi zuten danbada handiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 379. orr.

Danbada itzela izan zen, munduaren azken eguneko tronpetek joko ei zituztenak baino ozenagoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 347. orr.

Bat-batean danbada ikaragarri batek trena astindu du.  Berria - Harian   2005-07-08

Poliziaren sirena hotsak, ke pote eta pilotakaden danbada sikuak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 143. orr.

Bere barrunbean ate-danbada idor bat entzuten du, eta danbada horrek adierazten dio beste zorigaitz bat erori zaiola gainera, are gaitzagoa: han barruan preso egotetik preso bat izatera igaro da  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Luze gabe, danbada sorta aditu du alde hartara.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 5. orr.

Burua zera zuen... mutikoen esapidea etorri zitzaion gogora: "Burua danbada-hotsean!".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 254. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ate danbada bat entzun da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 193. orr.

Beste ate-danbada batzuek esnatu ninduten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Batzuetan, azken kanpai danbadaren zain egoten da merkantzia lau sosean erosteko...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Turuta-joaldi bat eta bi kanoi-danbada.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 53. orr.

Gutarikoa baldin bada, eta ikusi ez bagaitu, kanoi danbada batez hemen garela ohartarazi beharko zioagu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.

Segundo batzuk baizik ez dira iragan metrailadore-danbadak eta leherketa hots ezagunak belarriratu zaizkielarik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

Beste trumoi-danbada bat entzun zen, hurbilago eta ozenago, eta, bat-batean, goian behean eraso zion euriari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.

5 irud/hed

Telecincok (- %2,08) ere sumatu zuen danbada.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ate danbada (5); danbada aditu (4); danbada bat (3); danbada bat entzun (3); danbada batez (3); kanoi danbada (3)


danbadaka adlag danbaka.

Bular barnean danbadaka zebilkidan bihotzaren kolpe eroak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 82. orr.

Lehen begiratuan igar zitekeen, orobat, han barruan inor ez zela sekula ateari danbadaka aritzen, ez eta eskaileretan zalaparta burrunbatsuan gora eta behera ibiltzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.

Harresiaren aurka danbadaka ari ziren beste bi dorreak ziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 408. orr.


danbadatxo iz danbada txikia.

Atearen danbadatxoak eta motorearen hotsak, martxan jarritakoan, bat egin zuten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.


danbaka 1 adlag danba joz.

Gustatzen zitzaion [...] haize azkarreko gauetan jendeen deboila irudikatzen zuten egoitza erorietako ateak danbaka entzutea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

Zaintzaileak trenean zehar zebiltzan, ate guztiak danbaka itxiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 64. orr.

Platerak txistuka hegan eta ateak danbaka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 196. orr.

Lurra danbaka zapaltzen zuten gudari-botak eta odolez zikinduriko jantziak suak erreko ditu eta irentsiko.  Elizen arteko biblia   Is 9,4

Biolinek kirrinka egiten zuten, danbor bat danbaka ari zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 173. orr.

Ez ziren jada bakarrik eliza nagusiko kanpaiak danbaka ari, baizik eta halaberean Kristoren Odolekoak, Gurutze Berdekoak eta apika Santutegikoak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 153. orr.

Gau hartantxe, infernua hasi zen: organotxoak, bozgorailuak, eztandak, uluak, kantuak, ezkilak, txistuak, danbakoak, marruak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.

2 danba-danbaka adlag

Autoan sartzean, haize zaflako galanta bildu eta tenpestak tenpestari etxeraino irauteko, danba-danbaka irakurgailuan tekno musika ezarri nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 219. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ateak danbaka (3); danbaka ari (3)


danbaketa iz danbada.

Iruñeko Alde Zaharrean oraindik danbaketa isolaturen bat entzuten bada ere...  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 21. orr.


danbako iz danbada.

Horren lekuko emakumearen karrasiak, gatazka eta solairuan kontra erortzen den gorputz indargabetuaren danbakoa. Hil-zeinuen danbakoak.  Berria - Kultura   2004-11-06

Zenbateko deskargak eta zenbateko danbakoak!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.


danbalada iz danbada.

Hor dator mundua ekaitz zakarraren danbaladekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.


danbalaka adlag

Serumaren poltsa eusteko oin metalezkoa tatarrazka zeramala, ematen zuen autobuseko barrari helduta zihoala danbalaka.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 49. orr.


danbar 1 iz trumoien eta kidekoen hotsa. ik danbarrada; danbarreko.

Baina, non horrenbeste danbar eta bolajoko?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 240. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Noiztik behingo hodei tripabeltz eta ekaitz danbar tanborrero horiek ere maite ditu, harik eta kazkabar erauntsiren bat ekartzen ez duten bitartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.

Eguraldi-gizon edo eguraldi-maisuak halako soinuak jasotzen ditugu, anitzetan jaso ere, trumoi soinu eta danbarretaz gainera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.

3 (onomatopeia gisa)

Erri askotan, Amezketan bezalaxe, dorreko kanpaiak ez zuen ordurik ematen: baina, Abemaritako hiru orduotan, karraka handi batez jotzen genuen elizatarian, danbarra-danbarra-danbarra, egun horietako tenorearen berri adierazteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.

4 danbar hots (orobat danbarrots)

Tximista lehertzean, adar bakoitzeko leherketa horren guneekiko desfaseak dakar horrenbesteko danbar hots segidokoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.

Danbarrotsak harkaitzak amiltzean, jauzika zihoazen animalien lasterketa ikusezinak, basapiztien orroak, mendiko zokoguneek itzularazitako oihartzunak, edozerk uzten zituen beldurrez mugiezinik.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,19


danbarrada 1 iz danbarra.

Danba! bidezidorretatik landa aldera itzultzen ari gintuan eta danbatekoa entzun genian atzean, eta gero, beti esan ohi dena, suziriak eta danbarrada guztia...  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 32. orr.

Tiroketaren danbarrada ikaragarria izan zen, urrutitik zetorren morteroen hotsak estaltzeko modukoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 46. orr.

Bueno, esan genian, hau eginda zagok! Eta orduan, zurrumurru gor eta luzatua iritsi zen, dunbots eta danbarrada bihurtu arte hazi eta hazi zen; lurrak dar-dar egin zuen beste behin, lautada puztu eta arrakalatu egin zen, eta Orodruin ibaiak zalantza egin zuen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 32. orr.

2 irud/hed

Gu danbarrada guztiaren ondoko umeak gara ja.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 109. orr.


danbarreko 1 iz danbarra.

Beheruntz datorren tximist adar batek gidatxoarekin tupust eginaz gero, hor lehertzen da izugarrizko danbarrekoarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ordutik makina bat haizete, trumoi-danbarreko eta beste hainbat ekaitz ibili eta lehertu dira.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 26. orr.


danbarrots ik danbar 4.

danbartsu izond danbar handikoa.

Ekaitz bateko trumoi-soka danbartsuari, tinbalada itzel bat bailitzan, Jaunaren mintzoa deitzen dio  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.


danbateko 1 iz kolpe gogor edo tiro baten hotsa; horrelako hotsa eragiten duen kolpea bera.

Esku itxiarekin mahaiari danbatekoa emanez esan ohi zenuen bezala, GE-ZU-RRA!!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.

Leihoa irekita topatu zuen, haizeak leiho-orriak dantzatu eta lantzean behin danbatekoa emanaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 179. orr.

Haizeak leihoen kontra jotzean eragindako danbatekoen ondorioz esnatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 172. orr.

Erlojuaren mailuaren danbatekoa ere aditzen da, herio itzaliko ahotsa, iluna, bailaran oihartzun tristea duena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Tximistak zerua urratzean sortarazten duen danbateko moduko bat aditu zen solairu osoan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 99. orr.

Errebolberraren danbatekoa gorgarriro lehertu zen egongelako horma sendoen artean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 246. orr.

Guadalupeko gotorlekuan zeuden 155 mm-ko kanoi zaharrak nolakoak ziren, Donostiako danbatekoak Urnietan ere nola entzuten zituzten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.

Txistu-hots bat entzun zen, eta gero aizkoraren danbatekoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 325. orr.

Tronutik tximistak, danbatekoak eta trumoiak ateratzen ziren.  Elizen arteko biblia   Ap 4,5

Eta danbatekoak izan dira aizkoraren hotsak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 69. orr.

Pistolarena bezalako danbatekoa entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 268. orr.

Hamabiko handiaren danbateko bi gero, eta hor dator etxeko jauna, begiak beteta: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 143. orr.

Hiru danbateko izan ziren, eta gero isiltasuna.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 314. orr.

Hadassek bira egin zuen haragiaren bila joateko, takoi altuak danbateko joka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.

Almendra oskol barruan nola, halaxe hasi zitzaion garuna burezurraren barruan danbateko joka. tximistak zerua urratzean sortarazten duen danbateko moduko bat aditu zen solairu osoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.

2 (ateari dagokiona)

Atea muturraren aurrean itxi zion, danbateko batez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Ateak danbatekoa jo zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 155. orr.

Danbatekoa jo zion ateari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.

Bere gelan sartzen zen, atearekin danbatekoa joz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 201. orr.

Sukaldeko atearen danbatekoa entzun nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.

Atearen danbatekoak galarazi dio Edurneren azkeneko hitzak entzutea: "Hire alaba duk, ezta?".  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 97. orr.

Nire onetik irtenda, ospa egin nuen kalera, ateari danbatekoa emanda.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 98. orr.

Ateari danbateko bat eman eta kanpora egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Danbatekoa eman eta alde egin nuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 206. orr.

Kalerako bidea hartu zuen, txilin-hotsa erabat estali zuen danbateko batekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Horretan bi kolpe indartsu entzun zituzten, etxe barruan bi ate danbatekoz itxi izan balira bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 102. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Pistolaren tiroa bezalako danbateko handi batez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

Danbateko ederrak entzun ditut, eta ni hantxe, barruan, azkeneko harria jausi arte. Danbateko gogor bat sentitu zuen.  Berria - Harian   2005-12-21

Aurreko autobusean nindoan eta danbateko izugarria entzun dut; burua jiratu eta bi solairuko autobusaren erdia airean ikusi dut.  Berria - Harian   2005-07-08

Nijni Novgorodeko geltokira heldu baino hamabi versta lehenago, burdinbidearen bihurgune itxi batean zihoala, danbateko bortitz batek astindu zuen trena guztiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Nik zaurituriko morroiak lurra jotzen zuen unean bertan entzun nuen errebolberraren danbateko gorgarria.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Igotzeko abiada hartzerakoan, ordea, danbateko sor bat sentitu nuen arroparen azpian, eta, aldi berean, sekulako ziztada izterraren goiko aldean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 181. orr.

Sekulako danbatekoa sentitu nuen barruan letra haiek osatutako esaldiaz jabetzera heldu nintzenean: [...].  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.

Etorri, estropezu egin, oreka galdu eta itzelezko danbatekoa hartuko dute hainbat metro harantzago gelditzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 260. orr.

Espa horren atzean, fededuna dago beti aurreneko danbatekoa emateko prest, eta inor izorratzen edo akabatzen badu, amodioaren izenean eginen dizu beti.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere atzean Ronen hotsa entzuten zuen, bihurguneetan danbateko-hots txiki isil batzuk ateratzen baitzituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 252. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero, ate-danbateko bat entzun zen eta lasaitasuna berriro nagusitu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.

Kugler zarata batean igotzen da eskaileretan gora, ate danbateko bat ematen du, eta eskuak igurtziz sartzen da, umore onez, keinuka, edo umore txarrez eta isilik, animuak nola dauden.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.

Kanoi-danbatekoen pareko soinuak iristen ziren ibarretatik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 129. orr.

Zenbat kanpai-danbateko emango ziren ere erabaki zuten airoso asko: Eguraldi on garbiaren anuntzioa, 3 danda joz abisatuko zen; baina hirunako hori beste 3 bider errepikatuta.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 43. orr.

Begiratu hitsak eta aurpegi hotz-hotzak, bai-ez erako erantzunak, etxea dardar batean jarrarazten zuten haserre-danbatekoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 79. orr.

6 irud/hed

Dena den, iritsi eta lasterrera, Kopan, Zaragozaren aurka Romareda futbol zelaian jokatutako kanporaketan hartu zuen lehen danbatekoa.  Berria - Kirola   2004-02-08

Emazteak utzi duelako danbatekoa emanda alde egin nahi du mundutik; beraz, komuneko hodian lotzen du xingola handik zintzilikatzeko.  Berria - Kultura   2004-07-07

Gainera, Espainiako Renferen kontratua galdu duenez, danbateko latza jaso zuen.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Gamesaren (- %4,19) danbatekoa mozkin txikiagoen aurreikuspenak ekarri bazuen, ikuspegi makroekonomikoan ere laino beltzak nagusi.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Eguraldia bezain hotz ari ziren burtsak astean, eta aspaldiko partez danbatekoa jasoko zutela zirudien.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ate danbateko (5); ate danbateko bat (5); atea danbateko (17); atea danbateko batez (14); ateari danbateko (5); ateari danbateko bat (3); beste danbateko (6); beste danbateko bat (4); danbateko bat (31); danbateko bat eginez (5); danbateko bat emanda (5); danbateko bat emanez (4); danbateko bat entzun (6); danbateko batekin (3); danbateko batez (27); danbateko batez itxi (16); danbateko handi (4); danbateko handi bat (3); danbateko latza (3); danbateko ozen (7); danbateko ozen bat (4); eta atea danbateko (5); eta danbateko (8); eta danbateko batez (3)

ate danbatekoa (5); atea danbatekoa (3); atearen danbatekoa (9); atearen danbatekoa entzun (3); ateari danbatekoa (7); ateari danbatekoa emanda (4); danbatekoa eginez (3); danbatekoa eman (6); danbatekoa eman ondoren (3); danbatekoa emanda (6); danbatekoa emanez (3); danbatekoa entzun (11); danbatekoa entzun zen (4); danbatekoa ere (3); danbatekoa jo (5); eta danbatekoa (5); eta danbatekoa entzun (3); sekulako danbatekoa (6)

ateen danbatekoak (4); danbatekoak eta (4); danbatekoz itxi (3); eta danbatekoak (5); eta danbatekoaren (3)


danbatekoka adlag danbatekoak emanez.

Zakur baten zaunka, soinu ezin kokatuzkoak, baten bat burdina jotzen, zuraren kraskateko urruna, ateak danbatekoka etxerik ez zegoen lekuan, motor bat ardi bat bezala aldapa batean eztulka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

Xereal eta Xankapo batez ere, ateari danbatekoka hasten zitzaizkion halakoetan...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.

Arrabioa ziztuan altxatu zen airean, eta txinpartaka eta danbatekoka, gelan itzulinguruka hasi zen bizi-bizi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 113. orr.


danbolin (ETCn 434 agerraldi; orobat tanbolin ETCn 5 agerraldi) 1 iz ezkerreko besotik zintzilikaturik zotz bakar batez jotzen den danborra, ohikoa baino luzeagoa eta meharragoa, eskuarki txistuaren lagungarri erabiltzen dena.

Txistua eta danbolina ez ziren isiltzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 87. orr.

Ansorenak txistua utzi eta danbolina jo zuen eskuekin tinbala bailitzan.  Berria - Kultura   2004-08-18

Inkisizio garaian gure alderdiotan epaitutako sorginik gehienak, bazuten zer ikustekorik zilibitu, firulin edo danbolinarekin, eta esan dezaket, beren izen deiturak bazituzten sorgin horiek, oro har jito kastakoak zirela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.

Gero, herriak bereganatutako zitadelaren ondoko belardi batean, danbolindaria etorrita, jendea poz-pozik aritzen zen txistuaren eta danbolinaren soinuarekin dantzan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Uzkur begiratzen dio Soroak instrumentu guztiak, dultzainak eta panderoak, txistuak eta danbolinak dantza korroetatik baztertzen ari zen deabruaren tresna hari.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 35. orr.

Hainbat aldiz zutik jartzera, makila sorbaldan gurutzatuta dantzan egitera eta danbolin txikia jotzera behartu zuen hezleak hartza.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

· Han, gauak geldi-geldiak izan ohi ziren; leihoen parean gortinek ez zuten dardara txikiena ere egiten; kalean isiltasunaren danbolina aditzen zen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 65. orr.

2 danbolin joaldia.

Gero, arratsaldean eta ilundu arte, trikitia jo ohi zutela, eta danbolina eta dantza egoten zirela.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 126. orr.

3 danbor txikia.

David eta israeldar guztiak Jaunaren aurrean zihoazen gogotik dantzatuz eta kantatuz, zitarak, harpak, danbolinak, txilinak eta turutak joz.  Elizen arteko biblia   1 Kro 13,8

Pozez eta kantuz agurtuko zintudan danbolina eta zitara joz!  Elizen arteko biblia   Has 31,27

Miriam profeta-andereak, Aaronen arrebak, danbolina hartu zuen eta ondotik joan zitzaizkion emakume guztiak ere, danbolina joz eta dantzan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 175. orr.

4 gaztainak erretzeko galdaratxoa, danbolinaren itxura duena.

Pinu, goroldio, elur, erreka, zubi, ardi, asto, idi, lasto, enbor, su, danbolin, gaztain erre, hiru errege, izar gidari, belengo estalpe, orentzero, preso, kanta, errito, jostailu, angula, turroi, loteria, txanpan edo birjina maria santisima, igoal igoal dio.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.

Pheiak askatu dizkidatenean ere horixe pentsatu izan dut, lasterka hasteko hagindu eta danbolina baino zulatuago utziko nindutela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 187. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Isildu da danbolin-soinu alaia, amaitu da festazaleen zarata-hotsa, isildu da zitara-soinu alaia.  Elizen arteko biblia   Is 24,8

Txirula eta danbolin topaketak izango dira asteburuan Zangozan.  Berria - Kultura   2004-11-04

Nafarroako Txuntxuneroen Adiskideen Elkarteak txirula eta danbolin musikarien topaketa antolatu du.  Berria - Kultura   2004-11-04

Duela 30 bat urte txistu eta danbolin ikastaroak baziren, baina musikalki interesik ez zutelakoan baztertu egiten ziren kontserbatorioetan.  Berria - Kultura   2004-09-29

6 danbolin-jole ik danbolintero.

Profeta-trantzean aztoraturik etorriko dira, psalteri- eta danbolin-joleak, txirula- eta zitara-joleak aurretik dituztela.  Elizen arteko biblia   1 Sm 10,5

danb (15 agerraldi 2 liburutan; ETCn 16 agerraldi) iz danbolin-jotzailea. ik danbolintero.

Hantxe ezagutu ditugu Tomas danbolindaria eta Senpe deitzen dioten aitona bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 96. orr.

Gero, herriak bereganatutako zitadelaren ondoko belardi batean, danbolindaria etorrita, jendea poz-pozik aritzen zen txistuaren eta danbolinaren soinuarekin dantzan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

danbolin eta (5); danbolina eta (4); danbolina joz (3); eta danbolin (7); eta danbolina (5)

[3] tomas danbolindaria (3); tomas danbolindariak (7)


danbolintero (6 agerraldi 2 liburutan; ETCn 46 agerraldi; orobat danbolitero 17 agerraldi liburu 1ean; ETCn 17 agerraldi, eta tanbolitero g.er) 1 iz danbolindaria, danbolin-jotzailea.

Pagoeta Eguna edo horrelakoren bat izango zen, garai hartan danbolintero eta soinu-jotzaileek erromeria giroan egiten baitzuten joan-etorria.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 210. orr.

2 (pregoia jotzen duena)

Halako jarreran egon ginen luzaroan, harik eta soinua entzun arte, burua itzuli eta hara han danboliteroa bere pregoi abisuarekin tan tan tantanka zetorrela ikusi arte.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 23. orr.

Beste egun batean ere pregoia jo zuen danboliteroak, tan tan tatan tan, abisatzeko biharamunean Don Adolfo Arguedas Goñi guardia zibilen sarjentua epaitua izango zela udaletxeko epaitegian.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zuen danboliteroak (3)


danbolitero ik danbolintero.

danbor (ETCn 2.875 agerraldi; orobat tanbor ETCn 9 agerraldi; tanbur g.er. eta ttanbur g.er.) 1 iz zilindro baten gaineko eta azpiko aldeetan tinkatzen diren bi larruz osatutako musika tresna, bi makilez jotzen dena.

Gazte garaian herriko bandan danborra jo zuela azaldu zion Martinek.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 24. orr.

Danborra jotzen eta pausoa zehazki markatzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 212. orr.

4.400 bat gaztetxo, denak harro, danborra jo eta jo!  Herria   2004-01-29

Hatz puntez erretreta joka ari baitzen marmolezko mahaiaren gainean, danbor baten gainean bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Bile-ko kaleetan, danborrak eta txirulak entzuten ziren, eta jendeak dantza egiten zuen pozez, besoak goraturik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 30. orr.

Danbor eta turuten soinu burrunbatsuaz lagundurik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 301. orr.

Hango danbor eta turuten harrabotsak, hirian barna durundatsu zebiltzalarik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 103. orr.

Soinu harmoniagabe haiei ehiza-adarraren nota guztiz zorrotzak eta danborraren errepika elkartu zitzaizkien, denen artean ezin eramaneko zalaparta sortuz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Danborren arrada luzea entzun zen, mendietako trumoiaren antzekoa. ik beherago 7.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 203. orr.

Isiltasunak, danborren durundiaren eta jendearen etengabeko marmarraren ondoren, inoiz baino aratzagoa zirudien.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 224. orr.

Haren kristal zeharragiek dardara egiten zuten, danbor baten larrua iduri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.

Danbor moduan sukaldeko tresnarik zaratatsuenak erabiliz.  Askoren artean   «Rataplan» - 29. orr.

Bestela, danbor batean txoriak edo loreak bordatzen aritzen ziren, koloretako hariekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 110. orr.

Ijitoen kanpamentuan biolina eta danborra beren zorroetara bihurtu ziren, eta eskola hustu egin zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 174. orr.

2 (izenondoekin)

Atzean danbor txikiak eta handiak (surdo-ak, brasildar danbor txikiak, metalezko bidoia, zintzarriak eta beste perkusio txikiak).  Berria - Kultura   2004-12-21

Danbor handi bana joz heldu ziren biak, beltzez era berean estaliak danborrak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.

Danbor militarren errepika lakarra.  Askoren artean   «Rataplan» - 16. orr.

Zaldiek ere, Mozarten soinupean, dantza egiten zuten, beren eskuez zoruko danbor loretsua joz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Piano tristearen musika entzuten da, tronpeta eta danbor soinuarekin batera.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 131. orr.

Eta orduantxe zabaldu ziren azkarkiago Urgulldik korneta-hotsak eta danbor-dunbadak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 42. orr.

Danbor itxurako pakete borobil bat jaso zuen atzeko eserlekutik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 197. orr.

Soinu hark [...] parte gaiztoko danbor errepika baten antzera bizitzaren neurria markatzen zuen gupidarik gabe.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

Aurrealdeko hankak danbor-makilak bezain tente.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Deabru Beltzak antzerki talde bilbotarrak itxiko du Caracasko (Venezuela) Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Les Tambours de Feu (Su danborrak) kale ikuskizunarekin.  Berria - Kultura   2004-03-24

5 danbor itxurako hainbat gailuren izena.

Ardatzaren mutur batean danbor horztuna izaten dutela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.

Paleten eraginez gurpilak laurehun buelta eman dituenean, biran dabilen danborrak ere, aldi berean, saihetsean erantsita daukan hortzarekin danbor horizontalaren hortz bat mugituko du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4990. orr.

Hala eguzkiak, zeinuen espazioetatik ibiliz egunak eta orduak luzatu eta mozten dituen bezala, hala iltze-burua ere erlojuetan zuloz zulo erdiko danborraren biraketa-zentzuaren kontra aurrera eginez, egunero pasatzen joaten da, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.

Zulo horretatik ura erregulartasunez pasaraziz, iraulita jarritako katilu bat igoarazten da, artisauek kortxoa edo danborra deitzen dutena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

Beraz, beheko danborrak ematen dituen laurehun bira bakoitzeko, goikoak bira bakarra egingo du, eta egindako bidea bost mila oinekoa izango da, hau da, mila urratsekoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.

Gurpilen danborretan zegoen batzuen eta besteen arteko muga.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

6 errebolberretan, balak kokatzen diren danbor birakaria.

Gauean, osatu dute behinik behin errebolberra, eta danborra hiru balarekin betetzen hasi dira.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 146. orr.

Pedromarik beti-beti zabaltzen zuen nire saskia, baina ikusi ez gazta barruan zegon errebolberraren kulata, ikusi ez bizkotxoan zegoen errebolberraren danborra, edo ogi barruko kainoia...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 146. orr.

7 danbor arrada danbor joaldia.

Estandarteak flotatzen ari ziren airean, bular bandak desfilean zihoazen, bat-bateko danbor arrada batek eztanda egiten zuen haren belarrietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Hiru iturrietako bakoitzaren aurrean txanda iritsi zain egoten ziren neskameek eta haien laguntzaileek -okinek eta gudariek- suiletan jotzen zuten danbor-arradetan bilatu behar baita.  Askoren artean   «Rataplan» - 39. orr.

Harryk aintzira aldera begiratu zuen, bihotza danbor-arrada bezala entzuten zuela bularrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 331. orr.

Mab Erreginaren jauregiko lurraldeetatik danbor-arradak etorri ziren, errege-guardiak abisua jaso zuela adieraziz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 240. orr.

8 danbor-errebolber errebolber danborduna.

Dena delakoak danbor-errebolber batekin egin badu tiro, balaren azala berarekin eraman du.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.

-Scalako kritikari musikala izan behar da, tonalitateagatik bereizten jakiteko nola egin ote den tiroa, errepikapen-pistola batekin ala danbor-errebolber batekin!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.

9 danbor hots (ETCn 332 agerraldi; orobat danborrots g.er.)

Danbor hotsek eta oihu alaiek esnatu gintuzten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 127. orr.

Tronpeta eta danbor hotsa dator kale kantoitik.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 148. orr.

Nonbait, urrunera gabe, nondik ez zela, danbor hots bat entzuten zen, dunetako danbor misteriozkoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Danbor hots ongi bereiziak, batzuetan zoliago, bestetan apalago, aldika geldituz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Danbor eta turuta hotsa, kanoi-sutunpa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 223. orr.

Lehen danbor eta txistu hotsak entzun orduko, txaloka eta aupaka erantzun zieten Jaizkibel konpainia animatzera gerturatutako herritarrek.  Berria - Harian   2005-09-09

10 danbor jokasup_1 adlag danborra joz.

Berarekin zihoazen eunukoak danbor joka ari ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.

Inaziok begia eman dio Gabrieli, haren hatzak danbor joka ari dira jatetxeko mahaiaren gainean, entzundako doinua airera eraman nahian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.

11 danbor jokasup_2 iz danbor jotzea.

Bildutako herritarren aurrean, hezlea ehiza-adar bat jotzen hasi zen, eta danbor-joka laguntzailea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

12 danbor jotze

Ordu bertsuan, Trinitateko kaletik, han baitzeuden iturriak, guardia erreleboa ere igarotzen zen, harresietara bidean, danbor eta txilibitu musikaz; eta horrek, ura hartzeko ilaran zeudenen artean, upeletan danbor jotzea eragingo zuen, berez.  Askoren artean   «Rataplan» - 38. orr.

Martxaren danbor jotzeek [...] ur iturrian txanda iritsi zain zeuden bitartean, okinek eta urketariek beren upeletan eta neskameek beren suiletan denbora-pasa jotzen zituztenetan dute jatorria.  Askoren artean   «Rataplan» - 33. orr.

Danbor jotzea egiten dute, azal batean, danbor batean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 131. orr.

13 danbor-jotzaile (ETCn 121 agerraldi; orobat danborjotzaile ETCn 4 agerraldi; danbor-jole ETCn 103 agerraldi eta danbor joile ETCn 3 agerraldi)

Hogei bat danbor jotzailek osatzen dute orkestra.  Berria - Kultura   2004-02-10

Danbor-jotzaileak zirela Donostian zeuden gizon serio bakarrak.  Askoren artean   «Rataplan» - 14. orr.

"La Euterpe" bandaren kide garrantzitsua zen danbor-jotzaile nagusi batek, L.A. delako batek, zuzendurik.  Askoren artean   «Rataplan» - 30. orr.

Kementsu zutitu, eta urrats zehatzekin ibiltzen hasi zen, eskuez danbor-jotzailearen mugimenduak antzeratuz eta ahotsarekin danborraren hotsa eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 211. orr.

14 danbor nagusi tanbor talde bateko tanbor-jotzaile nagusia.

Bola iletsu baten moduko kapela luzea zuen danbor nagusiaren makila dizdizariaren atzetik, gorriz jantzitako alabardarien ibilaldia zihoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 326. orr.

Zaindaria gugana heldu zen: korsikar txiki erretxin bat zen, danbor nagusiarenen gisako biboteekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 134. orr.

· (Donostiako Danborradan) Pedro Luzarraga izan zen Danbor nagusia.  Askoren artean   «Rataplan» - 51. orr.

Danborradako danbor nagusia izan nahi duen gizona gaskoia da.  Askoren artean   «Rataplan» - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat danbor (3); da danbor (3); danbor bat (12); danbor baten (4); danbor eta (12); danbor handiaren (3); danbor hori (3); danbor horren (6); danbor hots (5); danbor hotsa (9); danbor hotsak (11); danbor joka (3); danbor jotzaile (6); danbor jotzaileak (4); danbor jotzailek (3); danbor nagusia (6); danbor txikiak (3); danbor txikiko (3); erdian danbor (3); eta danbor (20); eta danbor hotsak (5); tronpeta eta danbor (3)

dagoen danborraren (3); dagoen danborraren (3); danborra jo (8); danborra jotzen (13); danborra joz (3); danborrak ere (3); danborrak eta (8); danborrak eta txirulak (3); danborren arrada (7); danborren hotsa (3); edo danborra (5); eta danborra (9); eta danborrak (5); eta danborraren (3); eta danborraren (3); taiko danborren (5); urrezko danborra (3); ziren danborrak (3)


danborjotzaile ik danbor 13.

danborrada (orobat tanborrada g.er.) 1 iz kalez kaleko danbor joaldia, eskuarki Donostian edo Azpeitian San Sebastian egunean egiten dena; danborrada jotzen duen danbor-jotzaile taldea. ik danborraldi.

Altzako jaietako danborradan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 156. orr.

Herriko gertatu nagusi guztiak filmatu zituen kordea emanda zebilen 16 mm-ko Boilieu kamerarekin, ni ere filmatu ninduen 1960ko haurren danborradan, hantxe ageri naiz, auskalo zergatik, kopetilun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.

Bihar Danborrada Donostian eta Azpeitian...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 152. orr.

Lehendabiziko urteetan Danborrada bakarra izaten zen; geroztik danborrada asko sortu ziren, auzo bakoitzak berea izan nahi izaten baitzuen.  Askoren artean   «Rataplan» - 37. orr.

«Uste baino jende gehiago ari da etortzen», adierazi du Juanjo Perez elkarteko danborradako arduradunetako batek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

2 (hitz elkartuetan)

Donostiako gainerako danborrada elkarteetako emakumeak gonbidatzea izango da, ziurrenik, Gaztelubiden aurten hartuko duten erabakia.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

Danborrada konpartsa horiek besterik gabe sortutako taldeak ziren askotan.  Askoren artean   «Rataplan» - 34. orr.

· Gizarte berria zen, itxuraz, musika, konpartsa eta herri danborradari oso emana.  Askoren artean   «Rataplan» - 60. orr.

Euskal Billerak lehen Haur Danborrada ateratzen du.  Askoren artean   «Rataplan» - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artzak ortzeok danborradako (3); aurtengo danborradan (3); bazkidea eta danborradako (3); bi danborrada (3); danborrada antolatzen (3); danborrada ateratzen (3); danborrada bertan (3); danborrada bertan behera (3); danborrada eta (5); danborrada ez (5); danborradako partaidea (3); danborradan emakumeek (3); danborradan emakumeek parte (3); danborradan parte (17); danborradan parte hartu (3); danborradan parte hartzen (6); danborradaren festa (3); danborradaren jatorria (6); danborradaren jatorriari (5); danborradaren jatorriari buruz (3); danborradaren sorrera (5); donostiako danborrada (9); donostiako danborradaren (4); du danborrada (6); emakumeek danborradan (3); emakumeek danborradan parte (3); eta danborrada (4); eta danborradako (8); eta danborradako partaidea (3); euren danborradetan (3); gaztelubideko danborradako (3); haur danborrada (4); haur danborradaren (3); hazparneko danborrada (5); ortzeok danborradako (3); zen danborrada (5)


danborraldi iz danbor joaldia.

Danborraldia bat-batean eteten zen geroago beste puntu batean hasteko, batzuetan gertuago, besteetan urrunago.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 123. orr.


danborrari iz danbor-jotzailea.

Donostian berean, 14.000ko bat danborrari, eguerditan 4.400 bat gaztetxo, denak harro, danborra jo eta jo!  Herria   2004-01-29

Larunbatean omenaldia egingo zaie Donostiako Udaletxeko Biltzar Aretoan 1980ean danborrari aritu ziren emakumeei.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09


danborrero (orobat tanborrero) 1 iz danborraria.

Antonio zen gudarosteko danborrero euskaldun bakarra.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.

Hiru xirulari eta bi danborrero zeuden, baita turuta bat ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

2 irud/hed

Noiztik behingo hodei tripabeltz eta ekaitz danbar tanborrero horiek ere maite ditu, harik eta kazkabar erauntsiren bat ekartzen ez duten bitartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.


danborrots ik danbor 9.

dance 1 iz musika estiloa, berariaz dantzari laguntzeko ondua, soinu sintetikoak eta erritmo oso markatua ezaugarri dituena.

Emakume hau ere kultura askoren jabea dugu eta bere arabiar sustraietan (Egipto aldeko aireetan, batez ere), dance, rap, hindi pop, rhythm&blues eta beste hainbeste murgiltzen dira. Vivaldiren Gloria, ondoren tekno eta dance musika, antzerkia, poema irakurketa, Txaikovski, berriro teknoa, berriro dance musika, folklorea... denetariko nahasketa, nolabaiteko kultura ezaren adibidea.  Berria - Kultura   2004-07-31

90eko hamarkadan poparen eta dance musikaren xarmaz busti ondoren, rockaren eta technoaren arteko nahasketa definitiboa egin nahi izan zuten Bonok eta lagunek.  Berria - Harian   2005-08-09

Funk dance elektroniko baten erritmo espitosoak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 36. orr.

Duela hamar urte baino gehiago Parafunken lehenengo diskoa argitaratu eta Sirope kolektiboarekin Donostiako dance giroa astintzen hasi zenetik, Javi Pezek izengoiti ugari erabili ditu bere hamaika proiektuak gauzatzeko  Berria - Kultura   2004-06-24

2 break dance hip hop kulturatik sorturiko dantza, hainbat gorputz higidura mota konbinatzen dituena.

Break dance-a normalean pertsona bakarrak egiten duen dantza da baina jaialdiaren antolatzaileek «dantza horren talde izaera» nabarmendu nahi dute, eta horregatik lau edota sei lagunek osatutako taldeek soilik hartu ahal izango dute parte bertan.  Berria - Kultura   2004-05-13

Europako lehen break-dance lehiaketa antolatu dute Arriola aretoak eta Logela multimediak.  Berria - Kultura   2004-02-11

Deigarria da balet klasikoko pausoei, break-dance erako mugimenduei eta dantzari bakoitzaren presentzia eszenikoari emandako protagonismoa.  Berria - Kultura   2004-09-17

Azokako eremuan, poesia, antzerki eta break dance saioak eskainiko dituzte hainbat gaztek.  Berria - Kultura   2006-02-08

Talde maketeroen kontzertuak, kultur sorkuntzaren aldeko kanpaina, film laburren ikuskizunak, break-dance erakustaldiak, komiki tailerrak...  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

3 break dancer break dance-ko dantzaria.

Alboan Selektah Sound System kolektiboko lagunak izango ditu, hainbat break-dancerrekin eta raperrekin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

3 dance hall (orobat dancehall)

Hardcoretik aldendu da [Sagarroi], eta reggae, ska, dub, dance hall, guaguanco, cumbia eta Balkanetako erritmo beroei bidea eman die Toulouse lan berrian.  Berria - Kultura   2004-10-29

Buiaka lanean jaso dituzte, reggae doinu klasikoetatik dance hall erritmo berritzaileetara zabaltzen diren jamaikar riddimak, hain zuzen ere.  Berria - Kultura   2004-05-06

Geure ukitua eman diegu musika beltzaren hainbat adarri: hip-hopari, rapari, dance hallari, raggari eta free style gisa uler daitekeenari.  Berria - Kultura   2004-05-06

Reggaearen, rhytm n'blues-aren, dancehallaren eta lovers rock-aren elementuekin egiten du bere musika, beti zuzeneko instrumentazioa erabiliz, ez baitu gustuko soinu elektronikoa.  Berria - Kultura   2006-05-04


dancing iz dantzalekua.

Baita dantza toki batzuetan..., han ere ibiltzen bainintzen Mugerreko gazte lagunekin, hala nola Angeluko "Le petit désir" dancingean...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 9. orr.


danda iz kanpaiaren edo kidekoen danbada.

Paretako erloju zaharrean orratz txikia bostetan jarri zen eta dandak entzun ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 149. orr.

Erlojuak hamaiketako danda ozenak jo zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 213. orr.

Zenbat kanpai-danbateko emango ziren ere erabaki zuten airoso asko: Eguraldi on garbiaren anuntzioa, 3 danda joz abisatuko zen; baina hirunako hori beste 3 bider errepikatuta.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 43. orr.


dandai adlag ibiltzen ez dakien ume batez mintzatuz, zutik.

Edo gure gordelekuaren, gure menturaren misterioa konprenituaz bezala, lau zangotan hurreratu eta zutik jartzen zinen, dandai, pausurik eman ezinik, lehenengo zangoa aurreratzean erortzeko.  Berria - Harian   2005-07-07


dandar 1 iz herrestan eramaten den soineko edo ehun zatia.

Ama ondoan zeukan, zutik, dantzarako jantzi zuri bat soinean, farfaildun dandar bat herrestan, eta bere eskuen usain leun gozoak eztiki leuntzen zion masaila. Erdian dama pinpirin bat, morroi bik eusten zioten dandar luzea jantzita; eta dandarrean, karroza bat balitz bezala, neskato maitagarri bat zihoan etzanda, horrelaxe bidaiatzen baitute maitagarri aristokratikoek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Jauntxoak uniformearekin, damen soinekoen dandarrari eusten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 264. orr.

2 gandorra.

Nire alboan, hiru oilo saskian, elkarren kontra, luma multzoa dardaraka, burua hegalpean gordeta, dandarra gora, uzki uzkurtu eta arrosa kolorekoak agerian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

3 dandarrez adlag arrastaka, herrestan.

Kilkerren hotsak lagun, protagonista eta bere laguna, gauez, dandarrez, erreketeen kanpamendura iritsi eta bi gauzaki jaurtitzen dizkiete etsaiei.  Berria - Kultura   2004-05-28

Idazmahaiko aulki jiragarria oin batez dandarrez eroan zuen Mentxuk bera zegoen tokiraino, eta berton jesarri.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 167. orr.

Eta Edward Ashburnham taldekidea Nancyrengana dandarrez daroan indarra maitasuna da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.

Patua onartzera, lasai eta goxo eroango zaitu; ez baduzu onartzen, aldiz, dandarrez.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 137. orr.


dandy 1 iz maneretan eta janzkeran guztiz dotorea den gizona.

Nora ezerako balantzan zebilela, gau-leize horietako batean bihotza zeharkatu zion dandy bat ezagutu zuen: David Blakely.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

Dupin dandy bat da, itxuran nahiz arrazoibidean, bere lana dotoretasun matematikoz egiten duena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Dandya? goapoa? behar bezalakoa? herrian denetariko iritziak zebiltzan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 108. orr.

Oraindik ere dandy bat bezala janzten bazen ere, arropa zarpailak zerabiltzan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.

Gezurra badirudi ere, [Kant] gaztaroan ia dandy baten moduan bizi izan zen.  Berria - Kultura   2004-02-15

2 (hitz elkartuetan)

Aholku-ematen ari baitzitzaion, dandy-kutsuko pedantekeriaz.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 143. orr.

3 (izenondo gisa)

Modurik dandyenean jardunda, oro da plagioa, ondo da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dandy bat (6)


danes 1 izond/iz daniarra, danimarkarra.

Danesa dela erraiten dit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.

Norbait subjektibismoaren aldekoa baldin bada, hura da, filosofo mistiko danesa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

2 (txakur arraza)

Baserri batean bazuten danes handi horietako bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 45. orr.


danga 1 iz kanpai hotsa. ik dangada.

Bazkaltzeko tenorea zen, eta bidaztiak deitu zituzten, kanpaiari danga batzuk joz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.

Lauretako agerraldirako prestatzen ari zen; baina Elgetako kanpandorreko lau dangak ez zituen jo, edo bonbardaketa beranduegi iragartzen zuen kanpai hotsak estali zituen. Oroitzen zen egun hartan [...] norbaitek bere ondoan "kanpaiak isilduko balira, behintzat" esan zuela; izan ere, bonben leherketa bera estali nahi zutela baitzirudien, hain zen zitala haien danga.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

Gaurko duda sakonen araberako danga saminek hautzaroko fedearen goxoa oroitarazi didate, kontrastez, orduko ezkilen boz xoragarriak niregana ezin arribatuz ari zirela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 20. orr.

2 irud/hed

Galderak danga egin zidan buru barnean: noiz jakin zuen ni ninduela parean, gezia jaurti aitzin ala jaurti ondoan?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.

3 (onomatopeia gisa)

Charlie artean kanpai joka eta iufika aditu nezakeen behean, danga eta danga artean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 87. orr.

Ezkilak danga danga azkar joiten zituen, luzaz, galernaren lanjerra urrundu arte.  Herria   2001-01-11

4 (hitz elkartuetan)

Danga-hots burrunbatsu hark ikaraturik, Big Joek larrituta zirudien bat-batean, eta belarrietan esku-zartaka ari zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.

· -Fortuna gurekin dugu! -egin zuen oihu agureak, kanpai-dangak arreta osoz kontatzen egon eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.


dangaarazi, dangaaraz, dangaarazten du ad danga joarazi.

Hornilloseko elizaren ezkilak, oroit naiz, dangaarazi zituzten eguna amaitzear zoala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 142. orr.


dangada 1 iz danga.

Charlie brinkoka eta herrenka sartu zen elizara, eta handik gutxira, kanpai handiaren tenore-eiteko dangadek oihartzun egin zuten herrixka osoan zehar.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.

Kanpai baten dangada entzun zuen bihotzean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ohi ez bezalako trafikoz bor-bor zegoen kalea, automobilzaleen tutu eta tranbia-gidari presatien dangada hots batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 65. orr.

· Erromeria hasi eta ilunabarrean, ametsezkila deitzen zitzaion kanpai-dangadak jotzen zituztenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.

Uste zuten ezkila dangadaren soinuak ohi zuena baino gehiago irauten bazuen auzoan norbaitek laster hil behar zuela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 68. orr.

3 hurrupa.

Zizpuru luzea libratu zuen estreinako dangadaren ostean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.

Mentxuren isiluneak dangada eskaintzaren aurreko gaira itzuli eragin zion solaskideari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 40. orr.


dangaka adlag danga joz.

Dilindan baina isilik zeuden kanpai artetik igarotzean, bihotz-bihotzez gura izan nuen haietariko bat dangaka has zedila aurki.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.


daniar (129 agerraldi, 23 liburu eta 46 artikulutan; ETCn 1.317 agerraldi) 1 izlag/iz Danimarkakoa, Danimarkari dagokiona; Danimarkako herritarra. ik danimarkar.

Daniar gortearen Norvegiako enbaxadoreak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 17. orr.

Zoaz, kapitaina, ene partetik oles egin daniar erregeari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 166. orr.

Daniar hautesleek Maastrichteko ituna berresteari emandako ezezkoaren ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Holger Daniarra, Orreagan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 91. orr.

Hans Christian Andersen idazle daniarrak ipuin gogoangarri bat idatzi zuen zikoinari buruz.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 74. orr.

Unamunok hain atsegin zuen pentsalari daniarrak Isaaken historian ezagutu zuen fedearen paradoxen amildegia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.

Gailetak daniarrak edo horietakoak ziren, ustekabean aurkituak; une egokian, dena den.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 189. orr.

Ama inuita eta aita daniarra zituen, eta inuiten artean hazi zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.

Daniarrak, hain hizlari ona izanagatik, ez zidan laguntzarik bat ere eskaini eztabaidan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 145. orr.

2 (txakur arraza)

Aitonaren bertsioen arabera, daniar handi bat zen, baina beste batzuetan dogo bat deskribatzen zuen, eta behin batean San Bernardo bat zela aipatu zigun.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 62. orr.

Erokeria hau egin duena bi aldiz da eroa; hau egiteagatik eta Daniar Handi bat akabatzeagatik, direnik eta zakurrik onenetakoak baitira.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

daniar handia (7); daniar handiak (7); daniar handiari (3); daniarrak ere (3); daniarrak ez (3)


daniera iz Daminarkan mintzatzen den gemaniar hizkuntza.

Norvegiak, esaterako, daniera hartu zuen hizkuntza gisa Danimarkarekin politikoki elkartzeko; dena dela, gaur egun Norvegiakoek errefusatu egiten dute hizkuntza eragin hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.

Pello Lizarralde idazlearen Un ange passe [...] euskarazko ipuina, finlandierara, danierara, errusierara eta frantsesera itzuliko dute.  Berria - Kultura   2004-09-04

Danieraz Grønland; groenlandieraz, Kalaallit Nunaat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Eta gero muga, handik tarte batera danieraz egiten ditek.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.

Flensborg-Avis Alemaniako danierazko egunkariko zuzendari Bjarne Loenborg.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12


danimarkar (80 agerraldi, 6 liburu eta 59 artikulutan; ETCn 732 agerraldi) izlag/iz Danimarkakoa, Danimarkari dagokiona; Danimarkako herritarra. ik daniar.

Danimarkar martxa bat.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 122. orr.

Joanesek eskua eman zion Wolf printze danimarkarrari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 273. orr.

CSCko Bjarne Riis kirol zuzendari danimarkarra fitxaketa onak egiten ari da hurrengo urtean koska bat igotzeko helburuarekin.  Berria - Kirola   2004-10-29

Goizero hartzen ditut kafea eta gurinezko gaileta danimarkarrak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 104. orr.

Seguru asko ni ez nintzen hainbeste kexatuko gure agintariak danimarkarrak izan balira, edo suediarrak, edo nik al dakit, bada, nongoak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 158. orr.

Danimarkarrak, musulmanak eta demokratak gara eta ez zaigu gustatzen gure bandera erreta ikustea munduan egiten ari diren protestetan.  Berria - Mundua   2006-02-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

danimarkarra eta (4); idazle danimarkarraren (3); zuzendari danimarkarrak (3)


dantza 1 iz gorputz higidura arin eta kateatuen multzoa, batez ere doinu baten arabera egiten dena; dantzatzea.

Egia esan dantza haiek ez zuten musikarekin zerikusi handirik, baina berdintsu zitzaien.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

Sarri, nahi baduk, dantza bat emanen diagu elkarrekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

Justinak dantza eten gabe, jende mordoarengandik aparte eraman zuen Joanes.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 155. orr.

Dantza utzi eta elkarri begiratu zioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 422. orr.

Lantzarien dantza amaitu zenean, gelako bazter urrun batera alde egin zuen Gabrielek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 283. orr.

Serorari besarkada bat emateko gogoa nuen, gerritik heldu eta gelan barrena dantza eragiteko gogoa!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 235. orr.

Aretoko dantza, jaialdi fin eta mugatuetarako grina biziagoa zuen jende hark.  Askoren artean   «Rataplan» - 60. orr.

Ezin lizunagoak dira beltzen dantzak...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 604. orr.

Ez al zaizu ene dantza gustatu?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 279. orr.

Liburuetan babestu nintzen, musikan, pinturan, dantzan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hurrengo egunean jai zen, eta neskalagun batzurekin Cormondera joan nintzen dantzara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 97. orr.

Biolina eskuetan hartu eta jotzen hasten zen itsua, dantzarako piezak gehienetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.

Zinema aretoa, jaietan dantzarako erabiltzen zena, herri sarreran zegoen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.

Gustatzen zaizu dantza?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

2 (izenondoekin)

Ez zen baltsea, dantza dotoreago eta landuago bat baizik, naturalagoa ere bai, baltseak duen artifiziorik gabea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 264. orr.

Bernardinok zigorrada batez abian jarri zituen zaldiak, trostan baino dantza geldian gehiago.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 248. orr.

Zeunerrek, komisarioaren aurrean kokiltzeke, bere hitzen dantza armoniatsuari eutsirik, ordu arteko ahaleginek hutsa izan zutela ondorio erantzun zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

Zazpi bikotek-edo, dantza lotuan egin omen zuten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 66. orr.

Dantza askatuan hasi dira gutariko bi, astiro-astiro, beren adinari dagokion maneran.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 235. orr.

Dantza pribatuak eskaintzea bezeroei gela ilunetan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 157. orr.

Dantza garaikidea, klasikoa, tangoa eta flamenkoa ikusteko aukera.  Berria - Kultura   2004-01-02

Dantza flamenkoa gustatu egiten zitzaion, eta kantua ere bai, kantu soila zenean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

Dantza sakratu dionisiakoa da hori noski, ez dantza friboloa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 226. orr.

Egongelan, gau-tximeletak bere dantza eroarekin jarraitu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orkestra, koroa eta dantza-taldea prest omen daude.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 15. orr.

Neure burua ikusi nuen bertan, baleen aurrean biolina joz, baleen dantza-zuzendari bilakaturik, baleen jaun eta jabe.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 258. orr.

Lasterka iragan zen dantza-aretotik, baltse arin presatia dantzatuz bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 34. orr.

Emakumeak dantza-zapatilak erantzi zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

Dantza-urrats laburrak eginez haienganantz zihoala, zeta arrosazko soineko batekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 425. orr.

Dantza jauziak zituen bereziki laket.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 176. orr.

Gizona billete zimurtu bat astintzen ari zen airean, salto txikiak eginez dantza-imintzio baldarrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 301. orr.

Karmen dantza-doinu alai bat hasi zen eskuz mahai gainean jotzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 51. orr.

Zineman agertzen diren pertsonaia horien moduko jendea, motorrak eta dantza-musika lagun duela ibiltzen dena.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Han bildutako jendea dantza-korda bat osatzen hasi zen pixkana-pixkana, Ifarkoia hoteleko areto nagusia dantzaleku bihurturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Amaren dantza-zaletasunaren berri banian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 36. orr.

Lerroek dantza-balantza egiten zuten begion aurrean.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ereserkiak eta laudoriozko hitzaldiak, goraipamenezko klake-dantza, Pamelaren amultsutasun gogoangarriaren laudorio luze-luzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 165. orr.

Lehengo suge-dantzak ikusteko mina gutxitu egin da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

Herio-dantza baterako albiste ematen zuen -eguna, ordua, lekua...- bertatik atera nuen txartelak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.

Gorputz biluzien besarkada eta mugimenduak heriotza-dantza bat iruditzen zitzaizkidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 11. orr.

Nerea gerri dantza harrigarriari jarraitzen zitzaion, oinak lurretik jasotzeke.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 227. orr.

Kate-dantzan joaten ziren soroetan gaindi.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 155. orr.

-Bazakiat bala-dantzaren bat ibili dela bazterretan bart, zalaparta entzun baita puska batean, baina hortik aurrerakoan ez zakiat ezer.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 137. orr.

Ordu erdiko kanpai dantzaren ondoren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 233. orr.

Talde dantza inprobisatu bat gero, eta gizonezkoek pauso berriak asmatu zituzten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 69. orr.

5 irud/hed

-O, makil-dantza ederra emango nizuke nik!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 297. orr.

Lopeztarrekin, Ternitarrekin eta Olivetti ingeniariarekin ere izan zuen gutun-dantza.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 94. orr.

Gizonezkoak emakumezkoekin dantza alaian hasten ziren, mihi eta esku dantza lizunean segidan, sabel dantzan gero.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

Ez dizut hitz egin garai hartan izan zen salatari-dantzaz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 137. orr.

Emakumeen aurretik igaro zen, berari begira zeudenik ohartzeke, haien soinekoen kolore-dantza [...] ikusteke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

Su baten gar-dantzari begira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.

Langabeziaren zifren dantza.  Berria - Harian   2006-01-08

6 dantzansup_1 adlag ik dantzaka.

Dantzan eta kantuan geratu ziren besteak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 132. orr.

Dantzan ez ezik jauzika hasi zen: hegan ere egin izango zukeen ahal izatera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

Non ikasi dun dantzan? -galdetu zion Denverrek.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 111. orr.

Dantzan erakutsiko didazu, ama?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 38. orr.

Plazan bildutako jendea, une horretxen zain egon izan balitz bezala, dantzan hasi zen, mutila neskatxarekin, senarra emaztearekin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 78. orr.

Llum kilikagarri hasten da dantzan, eta Joanek jokoa segitzen dio.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 44. orr.

Soinu-jotzaile handi bat entzun dut, jendetza ikaragarria dantzan jartzeko gai izan dena, kantatzen ez duen pandero-jotzailea lagun hartuta.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 218. orr.

Gizon-emakumeak elkarrekin dantzan segitu zuten, bueltaka eta bueltaka denboraren gurpilean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

Soineko loratudun emakumeak, eta [...] gizon tripadunak dantzan ikustea nostalgiaren aldareko erritual baldarra iruditzen zaio.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.

Dantzan ari da gaixoa, ahizpari helduta, irribarrea ezpainetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 168. orr.

Zetazko belo berdeak jantzirik dantzan ari zen emakume bat ikusi zuen Ellenek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 459. orr.

Azkoitiko joera, dantzan suelto, elkar ukitu gabe, zuan paradisua, eta Zumarragako balseoa, aldiz, infernua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.

Azkenik printzesa bat geratu omen zen dantzan: zurian zuri, dena zuriz jantzita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.

Pozez daude baserritarrak, beren arteko batek, dantzan artajorran baino hobeki zekien neska pinpirin hark, dantzaririk onena izatea lortu baitu  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

7 dantzansup_2 irud/hed

Eskaileretan gora hasi zen arinka, tripa lodia dantzan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 103. orr.

Nire titiak handiak dira eta soinekopean dantzan ikustea gustatzen zait.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 58. orr.

Pausoak gero eta hurrago, kandela argiaren garrak dantzan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 25. orr.

Haizerik gabeko egun petoa da; hostoak dantzan jartzeko adina ere ez dabil.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 84. orr.

Zigarroa eskuan eta txiklea ahoan dantzan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

Hara-hona zebilen, mingaina dantzan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Emakumearen agerpenak, begia alaitzeaz gainera, dantzan jarri zion bihotza.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 168. orr.

Ilehoriaren afera buruan dantzan irten zen kalera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.

Zeren eta bi izen haiek bainituen burmuinetan dantzan...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 315. orr.

Bere baitan bozkarioa dantzan zebilkiola, masailgorritu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 240. orr.

Letra beltzak dantzan zebilzkion begien aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.

Indar guztiak dantzan jarriz saiatu zen Gabriel bere asaldura ezkutatzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 282. orr.

Kirioak dantzan, George Baldwingek atzerantz egin zuen, aulkiaren bizkarrari helduz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.

Edurneren irria dantzan jarritako kriskitina zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

8 dantza egin (271 agerraldi, 88 liburu eta 49 artikulutan; ETCn 593 agerraldi)

Zein ondo egiten duzun dantza!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 423. orr.

Neskarekin estu-estu dantza egiten saiatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 413. orr.

Musika harekin dantza egiten ez zuena hilda zegoen barrutik.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 27. orr.

Zertara joaten da osaba Miarritzera? Parisko turista andreekin dantza egitera?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 234. orr.

Norekin egin huen dantza?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.

-Dantza egitera gonbidatu beharko nauzu -esan nion lotsagabe-. al duzu, mesedez, nire emaztea dantza egitera?  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 186. orr.

Lurrean saltoka hasi zen, kriskitinak joz eta doinu bat kantatuz dantza egiten zuen bitartean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 26. orr.

Afro-amerikarrek ostera, lurrerantz, sustraietarantz begira dantza egiten ditek...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 165. orr.

Batzuetan, biluzik dantza egiten dute, eta biluzik agertzen dira aretoan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.

Bada Azkoitian, kaskailuak izan, debekatua zegoela dantza helduta egitea, baina Zumarragan libre.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.

Dantza egitea ere zahartu egin den festa-jokoa da.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.

· Dantza pixka bat egin behar dugu gure andregaiok beste batzuekin joan baino lehen. zuhaitzetatik txirulak moztu eta, horiekin sortutako doinuekin, dantza estasiraino egiten duen umea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 363. orr.

Eta han dantza ulergaitzak egiten dituzte ilunabarrera arte.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 86. orr.

Baina azken batean animaliak gara eta apareamendu dantza ere egin behar dugu, geure erara, jakina.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 22. orr.

· Batzuetan hitzek ahotik irten eta dantza bitxia egiten zuten, ia gure muturren aurrean, saguzarrak balira bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 64. orr.

Lerroek dantza-balantza egiten zuten begion aurrean.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.

Ispilu inguruko bonbilla ugarien argitasun gorrikarak dantza egiten du Kattalinen tutu-jantzian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

· Miru majestuos bat ikusten ahal genuen, hegaldi zirkularretan dantza eta dantza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.

9 dantza eragin ik dantzarazi.

Serorari besarkada bat emateko gogoa nuen, gerritik heldu eta gelan barrena dantza eragiteko gogoa!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 235. orr.

Danborra jo, herriko zaldirik ederrenetako biri dantza eragiteko jotzen zuten, bizkarrean bi haur antzinako militar jantziak zituztela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 81. orr.

· irud/hed Upelari su emanda, hagaren biran bueltaka dantza eragiten zioten upel sutuari, oihu eta txilio etengabez lagunduta  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

10 dantza-lagun (orobat dantzalagun) iz norbaitentzat, dantzaren lagun duena. ik dantzakide.

-Zer begizko klase egin didazu, erabat honela itsutzeko? -galdegin zion mutilak dantza-lagunari, begiak zabal-zabal, irrika are zabalago.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 162. orr.

Berehala gizonezkoak emakumezkoa hartu zuen dantzalagun eta bueltaka hasi ziren denak nahasian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 154. orr.

Pianoa jotzen hasi zirenean, dantza-lagun baten bila abiatu ziren mutil guztiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Musikaren amaierarekin dantza-lagunak sakabanatu egiten ziren eta galdu bistatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.

11 dantza-mantza adkor dantza.

Ezin bizi eta ezin hil egindako asteetan, eldarnioak zenbat giza irudi ez ote zizkidan ekarri, gisa berekoak, gero ohantzearen inguruan dantza-mantzan aritzen zitzaizkidanak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 181. orr.

12 dantza-saio ik dantzaldi.

Gobernadoreek dantza-saioak antolatzen dituzte beti, bestela ez lukete-eta aitoren semeen begikotasun eta begirunea irabaziko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.

Afrika sorkuntzan izeneko ekitaldian kontinente horretako hiru taldek beren lurraldeari buruzko ikuspegi bana ekarriko dute, hiru begirada, hiru dantza saio eskainiko dituzte.  Berria - Kultura   2004-03-17

Han ere euskaldun multxo pollita bildu da bertsu eta dantza saio baten ikusterat.  Herria   2001-03-22

· Dantza saioetan ere trakets zebilen eta zuzendaria oso haserre zegoen berarekin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 96. orr.

13 dantza-soka (orobat dantzasoka)

Igandean, goizeko 11-etan, dantza-soka luzea hondartza handiaren bazterrez-bazter.  Herria   2005-09-15

Igande huntan eskuz-esku josi dute 90 kilometra luzeko dantzasoka moduko bat, denak eskuz esku judu himnoa kantatuz, erakusteko ez dutela onartzen Jordania hunaindi hori auzoer uztea.  Herria   2004-07-29

14 dantzan egin (73 agerraldi, 30 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 136 agerraldi) dantza egin.

Sartu zen jantokian Herodiasen alaba eta dantzan egin zuen, eta atsegin izan zitzaien Herodesi eta honen mahaikideei.  Elizen arteko biblia   Mk 6,22

Dantzan segitu zuten, elkarrekin dantzan egiten zuten aurreneko aldia balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 154. orr.

Dantzan egitea asko gustatzen zitzaidan, baina ez nuen dantzan ikasteko aukerarik izan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 79. orr.

Dantzan egiten zuen erritmoaren legeei batere begirunerik erakutsi gabe.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 59. orr.

Gizon ha, gaztetan, Rufino mutikoaren soinuan dantzan egina zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 12. orr.

Zarautzen helduan dantzan egitea libre zen, ez ordea Aian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 65. orr.

Begira nola egiten duen dantzan!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 217. orr.

Edozein toki dantzan egiteko plaza bihurtzen zuen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 81. orr.

Hainbat aldiz zutik jartzera, makila sorbaldan gurutzatuta dantzan egitera eta danbolin txikia jotzera behartu zuen hezleak hartza.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

Gero, ondoren edo tarteka, dantzan egiteko grina, arropak kendu eta erokeriak egitekoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 19. orr.

Ezkilak eta eskuturrekoak janzten zituen orkatiletan; dantzan egiten zuenean, kanpai hotsa entzuten zen basamortu guztietan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

15 karrika dantza kalejira, biribilkea.

Gero, karrika dantzan edo martxan sartzen dira Pilota plaza berrian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

Goizean karrika dantza egin dute Santiago plazarat.  Herria   2001-04-26

Gero, eguerdiko Luzaidera berriz heltzen dira eta karrika dantzan sartzen Herriko Etxe ondoan dagoen Santiagoko plazan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.

Karrika dantzan edo martxan sartzen dira Pilota plaza berrian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

· irud/hed Garunak deusetan finkatzeko betarik gabeko karrika-dantza horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Eskalatzailearen bulegotik gerentearenera eta gerentearenetik langile batzordeko buruarengana karrika-dantzan, Anaren andere-xakur, nagusiaren irriñoa sari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

andaluziako dantza (13); antzerki dantza (12); antzerki eta dantza (15); arrola dantza (7); arrola dantza taldeak (6); ataitze dantza (5); azken dantza (8); baina dantza (8); baita dantza (5); bat dantza (7); bere dantza (19); beren dantza (17); beste dantza (10); bi dantza (7); da dantza (26)

dantza areto (5); dantza aretoa (5); dantza arin (5); dantza asko (5); dantza bai (5); dantza baino (5); dantza bat (27); dantza batean (6); dantza batzu (9); dantza bera (7); dantza bereziak (6); dantza berri (6); dantza berriak (6); dantza berrien (9); dantza bietan (11); dantza da (10); dantza ederrak (5); dantza edo (12); dantza egin (59); dantza egin eta (5); dantza egin nahi (12); dantza egin zuten (6); dantza eginez (14); dantza egingo (10); dantza egitea (30); dantza egiteari (6); dantza egiteko (39); dantza egiten (65); dantza egiten zuen (11); dantza egiten zuten (12); dantza egitera (28); dantza elkarte (6); dantza eman (5); dantza emanaldi (6); dantza emanaldia (7); dantza emanaldiak (8); dantza ere (6); dantza eskola (11); dantza eta (247); dantza eta kanta (6); dantza eta kantu (27); dantza eta kantuak (5); dantza eta musika (31); dantza eta soinu (6); dantza ez (8); dantza festibala (7); dantza garaikide (5); dantza garaikidea (17); dantza garaikidearen (19); dantza garaikideko (5); dantza hori (7); dantza horretan (7); dantza hungariarra (6); dantza hura (5)

dantza ikasketak (6); dantza ikastaldi (6); dantza ikastaldiak (5); dantza ikusgarri (43); dantza ikusgarri bat (11); dantza ikusgarria (93); dantza ikusgarriak (20); dantza ikuskizun (8); dantza ikuskizuna (14); dantza ikuskizunak (6); dantza irakaslea (5); dantza izan (7); dantza jaialdia (6); dantza jauzi (12); dantza jauziak (16); dantza klasikoa (8); dantza konpainia (14); dantza konpainiak (13); dantza konpainiaren (6); dantza lana (7); dantza lanak (7); dantza lotua (16); dantza lotuan (6); dantza mota (13); dantza musika (7); dantza pauso (10); dantza pauso batzuk (5); dantza piko (14); dantza saioak (5); dantza sorkuntza (5); dantza talde (19); dantza taldea (54); dantza taldea eta (7); dantza taldeak (83); dantza taldeak bere (6); dantza taldearekin (7); dantza taldearen (25); dantza taldearen ikusgarria (9); dantza taldeko (21); dantza tradizionala (9); dantza tradizionalaren (6); dantza utzi (5); dantza zain (9); dantza zoroan (5)

den dantza (9); dira dantza (6); dituzte dantza (6); du dantza (11); duen dantza (7); duguna dantza (5); dute dantza (10); edo dantza (13); egindako dantza (6); elkarrekin dantza (6); en dantza (5); ere dantza (22); ereintza dantza taldeak (6); ereintza dantza taldeko (8); esku dantza (12); espainiako dantza (6); eta dantza (277); eta dantza taldeak (5); eta euskal dantza (6); eta larrain dantza (9); etan dantza (6); euskal dantza (65); euskal dantza berrien (5); euskal dantza eta (8); euskal dantza ikusgarria (5); euskal herriko dantza (11); ezpata dantza (12); garaztarrak dantza (5); gipuzkoako dantza (5); gure dantza (9); herriko dantza (18); hip hop dantza (6); hop dantza (6)

jendeak dantza (7); jendeak dantza egiten (5); kanta eta dantza (11); kantu eta dantza (39); karrika dantza (5); konduko dantza (8); konduko dantza ikusgarriak (7); kritika x dantza (25); kukai dantza (6); larrain dantza (24); larrain dantza eta (6); lehen dantza (5); mailako dantza (6); maitaldiaren konduko dantza (7); miarritzeko dantza (5); musika eta dantza (34); muskildiko dantza (6); ondotik dantza (5); patxi perez dantza (7); perez dantza (9); polliki dantza (10); soinu eta dantza (14); soka dantza (8); sorgin dantza (5); taldearen dantza (6); x dantza (25); zen dantza (22); zenbait dantza (5); zerain dantza (9); zerain dantza zain (9); zuen dantza (13); zuten dantza (7)

afrikako dantzak (5); dantzak airoski taldearekin (6); dantzak elkarteak (8); dantzak ere (9); dantzak eskainiko (5); dantzak eta (31); dantzak ikasi (5); dantzak izan (6); espainiako dantzak (6); eta dantzak (44); eta euskal dantzak (5); euskal dantzak (71); euskal dantzak airoski (5); euskal herriko dantzak (5); gipuzkoako dantzak (5); herri dantzak (6); herriko dantzak (26); herriko dantzak elkarteak (8); kantu eta dantzak (5); probintzietako dantzak (7); zazpi probintzietako dantzak (6)

ari ziren dantzan (5); aurrean dantzan (5); bat dantzan (15); batzuk dantzan (5); besteak dantzan (5); da dantzan (14)

dantzan ari (118); dantzan ari da (8); dantzan ari dira (5); dantzan ari diren (5); dantzan ari zen (26); dantzan ari ziren (18); dantzan aritu (14); dantzan aritzeko (6); dantzan edo (6); dantzan egin (32); dantzan egin nahi (5); dantzan egitea (9); dantzan egiteko (12); dantzan egiten (13); dantzan ere (7); dantzan eta (52); dantzan eta kantuan (7); dantzan ez (6); dantzan hasi (51); dantzan hasi zen (13); dantzan hasi ziren (10); dantzan hasiko (6); dantzan hasteko (5); dantzan hasten (15); dantzan ibili (10); dantzan ikustea (7); dantzan jarri (34); dantzan jarri zuen (5); dantzan jarriz (5); dantzan jartzeko (12); dantzan jartzen (20); dantzan segitu (9); dantzan zebilen (9); dantzan zebiltzan (9)

denak dantzan (6); dira dantzan (12); edo dantzan (5); elkarrekin dantzan (5); erdi dantzan (6); ere dantzan (13); errenteria dantzan (8); eta dantzan (76); eta dantzan ari (7); eta dantzan hasi (9); gainean dantzan (14); guztiak dantzan (8); hasi zen dantzan (7); hasi ziren dantzan (5); helduan dantzan (5); inguruan dantzan (19); jendea dantzan (11); kantuan eta dantzan (5); kantuz eta dantzan (11); kirioak dantzan (17); nuen dantzan (6); udaberria dantzan (5); zen dantzan (19); ziren dantzan (20); zuen dantzan (8); zuten dantzan (5)

da dantzaren (7); dantzara atera (7); dantzara joan (5); dantzarako musika (7); dantzaren bidez (6); dantzaren eta (9); dantzaren hilabetea (5); dantzaren munduan (9); dantzaren nazioarteko (10); dantzarik egiten (5); dantzarik ez (5); eta dantzara (7); eta dantzarako (17); eta dantzaren (19); eta dantzaz (9); eta dantzek (5); eta dantzen (5); euskal dantzen (8); jendea dantzara (5)


dantzaburu iz dantza katearen buru den pertsona.

Eskua luzatu nion Adari, eta, lehendabiziko erreparoak gainditu eta gero, dantzarien txirikorda luzatu genuen, Herio genuelarik beti ere dantzaburu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 35. orr.


dantzagarri iz dantza daitekeena.

Reggaea, duba, jazza, funka eta beste estilo batzuk nahasten ditu koktel bero eta dantzagarrian.  Berria - Kultura   2004-10-01

Disko jartzaileen munduko «erritmo bizi eta dantzagarriez» jantzi dituzte Noizpop disketxeak argitara eman duen diskoko zenbait kantu: Osaka, Aio Speisbois eta Isolation.  Berria - Kultura   2004-11-12

Hark jazz moderno dantzagarriaren arloan irekitako bidea jarraitzen du Javi P3Z Orquestak.  Berria - Kultura   2004-06-24

Zaila baita popa, rock esperimentala, zarata, rockabillya eta doinu dantzagarriak nahasten dituen proposamena definitzea.  Berria - Kultura   2004-12-05

80ko hamarkadako rock ilunena eta erritmo dantzagarrienak berreskuratu eta eguneratu ditu Cycle talde espainiarrak Weak on the rocks lehenengo diskoan.  Berria - Kultura   2006-03-30


dantzagune iz dantzatzeko gunea. ik dantzaleku; dantzatoki.

Atzealdetik, tango baten boladak eta ahots-aieruak zetozkien, baita oinek dantzagunean egindako igurtzialdiak ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 359. orr.


dantzaka adlag dantzan.

Cassius Clay erasoka hasi da, apartatu egiten da sarritan gero berriz inguratu eta boxeatzeko, Joe Frazierren inguruan dantzaka ari da, nahi bezala ezin sartuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 388. orr.

Eskalatzaileak, paper mutur batean kaka-zaku idatzita, bolaluma bere hatz lodixken artean zerabilen dantzaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Musika joka eta ofizialak dantzaka ari ziren aretora itzultzeko bidea hartu genuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 126. orr.

Nik ostera erantzun, libertigarriak iruditzen zitzaizkidala euren dantza modernoak, ikusgarriak oso, jauzikaldi existentzialista haiek, nor bere zilborrarentzat dantzaka, nor bere imintzioak eraginka, nor bere hankak bihurrika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.


dantzakide 1 iz dantzalaguna.

Dantzan hasi ziren musika entzun orduko, musikaren doinuak barnera sartu bezain arin, hasieran bakarka, gero binaka, dantzakidea gizona ala emakume ote zen begiratzeke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

Dantzakide otzanak ditun onenak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Urtzi Aranburu nire lehenengo dantzakidea izan zen.  Berria - Kultura   2006-01-04

2 irud/hed

Erotismoa eta heriotza dantzakide zituzten eszena asko irudika nitzakeen Danel bezalako dekadente baten txantxa girotik neska gazte baten heriotzara bitarteko eremu zabalean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 92. orr.


dantzalagun ik dantza 9.

dantzalari iz zerbait dantzarazten duen pertsona. ik dantzari.

Ez zen kapitaina, marinela zen, kuberta-garbitzaile, lanbas-dantzalari bat, besotik heltzen zidana.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.


dantzaldi (orobat danzaldi g.er.) 1 iz dantza egiten den aldia, dantza-saioa.

Kalejira, dantzaldi eta kontzertuetarako erabiltzen da soinu txikia.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

Pastorala ez da kantaldi bat, ez eta dantzaldi bat.  Herria   2003-09-18

Hoteleko dantzaldietan soinua joz gero neure diruarekin joan ahal izango nintzen Bilbora ESTEn hasitako ikasketak bukatzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Eserita eman du dantzaldi osoa mutil batek, bere begirada gustuko neskarenarekin topatu den bakoitzean lurrera begiratu baitu honek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

Dantzaldi bat eta borrokaldi batzuk antolatu nahi ditugu koartelean Gabonetarako, boxeolaririk aurkitzen badugu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 428. orr.

Enbaxadak antolatutako dantzaldi batean gertatu zen guztia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

Salon-Teatro eta Salon Cruceta dantzalekuak zeuzkan 1907 urtean, eta 50 dantzaldi eman zituzten bien artean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 33. orr.

Gizonak dantzaldi batean emakumearen aurrean makurtu eta eskua eskainiz dantzara atera zuenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Gaueko dantzaldi osoan, Preobrajensyko eta Pavlowskyko errejimentuen musika bandak etengabe aritu ziren beren errepertoriotik hautatutako polka, mazurka, scottish eta baltsik ederrenak jo eta jo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.

Bi marokoar jipoitu zituztela Valentzian dantzaldi batetik ateratzean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 226. orr.

Dantzan beregana arrimatu nintzen, gainerako lagunak erabat ahaztuta, eta dantzaldi luzea egin genuen batera.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 70. orr.

Dantzaldi batera gomitatzen dituzte auzoetako mutil zaharrak eta, hona non bakoitzak berea emanez, haize berri batek jotzen duen herria.  Herria   2005-12-29

Larunbat aratsean, Ozazen, aihari eta dantzaldi Astrikarekin.  Herria   2005-11-17

Ondotik talo ta xingar eta dantzaldia Eztiki taldearekin.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 116. orr.

23 etan, dantzaldia Gaubele taldearekin. eta baziren lurrin-gatzak ere bai, kristalezko kutxa batean, badaezpada ere, neskatxak erraz zorabiatzen baitziren dantzaldietan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

Hiru whisky eta bi dantzaldi arin pistaren erdian, gehixeago zorabia zedin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dantzaldi egunetan, Angelek "kalejira" bat egiten zuen haren inguru guztian, eta hiru edo lau minutuko kontua izaten zen gehienera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Roman ere konturatuta zegoen, eta ezkutuan egoten saiatu zen otorduaren azkenburukoetan eta dantzaldi-garaian.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

«Ume sentitzen diren guztientzat» balio du Irrintzi taldearen Haur dantzaldia ikuskizunak.  Berria - Kultura   2004-08-21

Laka-Hariñordoqui bertsularia kantari entzunik bazkari-dantzaldi alai eta loriosekin bururatu dira oro.  Herria   2003-10-02

Eta jo aintzina besta giroan, zirko ikusgarriño batzuekin, dantza-jauzi, afari eta kontzertu-dantzaldiekin gauaren puntaraino.  Herria   2003-02-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afari dantzaldi (3); dantzaldi bat (15); dantzaldi batean (4); dantzaldi batekin (4); dantzaldi baten (5); dantzaldi edo (3); dantzaldi eta (9); dantzaldi gaubele (3); dantzaldi handi (3); eta dantzaldi (25); eta dantzaldi bat (3); kontzertu eta dantzaldi (6)

aratsean dantzaldia (4); arratsean dantzaldia (3); azken dantzaldia (4); bezalako dantzaldia (4); bukatzeko dantzaldia (3); bururatzeko dantzaldia (3); da dantzaldia (3)

dantzaldia adartza rekin (4); dantzaldia entzun (3); dantzaldia entzun taldearekin (3); dantzaldia eztanda (4); dantzaldia eztiki (6); dantzaldia eztiki taldearekin (4); dantzaldia gaubele rekin (3); dantzaldia gaubele taldearekin (5); dantzaldia hiruak taldearekin (4); dantzaldia izan (3); dantzaldia izanen (4); dantzaldia izanen da (3); dantzaldia izango (4); dantzaldia izotz taldearekin (3); dantzaldia joselu anaiekin (4); dantzaldia kiki bordatxorekin (4); dantzaldia otsoak taldearekin (9); dantzaldia samain ekin (3); dantzaldia samain taldearekin (10); dantzaldia tabasco (3); dantzaldia triki (3); dantzaldia triki ta (3); dantzaldia trikia (3); dantzaldia xitoak (20); dantzaldia xitoak ekin (3); dantzaldia xitoak taldearekin (11)

duen dantzaldia (3); eta dantzaldia (66); eta dantzaldia samain (5); eta gauean dantzaldia (3); eta ondotik dantzaldia (17); etan dantzaldia (15); gauean dantzaldia (5); gauerditan dantzaldia (6); gero dantzaldia (6); goiti dantzaldia (4); haur dantzaldia (3); kontzertu eta dantzaldia (4); kontzertua eta dantzaldia (5); lehen bezalako dantzaldia (4); mutxikoak eta dantzaldia (4); ondotik dantzaldia (57); ondotik dantzaldia adartza (3); ondotik dantzaldia eztiki (3); ondotik dantzaldia gau (3); ondotik dantzaldia xitoak (5); taldearekin eta dantzaldia (8); tan dantzaldia (5); xingar eta dantzaldia (4)

alaska hoteleko dantzaldietan (3); dantzaldiak ere (3); dantzaldiak eta (4); dantzaldietan soinua (3); dantzaldiko erreginak (4); dantzaldira joateko (3); dantzaldirik ez (3); duen dantzaldiarekin (3); eta dantzaldiak (4); eta dantzaldian (3); eta dantzaldiarekin (3); hoteleko dantzaldietan (5)


dantzaleku (181 agerraldi, 31 liburu eta 52 artikulutan; ETCn 1.169 agerraldi) 1 iz dantzatzeko lekua. ik dantzatoki.

Eskuari esku, han bildutako jendea dantza-korda bat osatzen hasi zen pixkana-pixkana, Ifarkoia hoteleko areto nagusia dantzaleku bihurturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Tokatan biniloa jarrita, aspaldiko abesti zaharrak entzuten zituen bitartean sukaldea dantzaleku bihurtzen zuen emakumeak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 55. orr.

Dantzaleku arrunt batean bukatu nuen, harrapakari arrunten modura zebiltzan turista arruntez betea zegoena.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 198. orr.

Dantzaleku bateko komunetara eraman ninduen, eta eskuan jarri zidan bidaiarako dirua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 20. orr.

Salon-Teatro eta Salon Cruceta dantzalekuak zeuzkan 1907 urtean, eta 50 dantzaldi eman zituzten bien artean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 33. orr.

Biok hiriguneko jatetxe batera joan ginen afaltzera, eta gero Sunset Boulevardeko dantzaleku batera.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 72. orr.

Gehienetan, asteburuak Donibaneko "Sunset" dantzalekuan iragaiten nituen, 'Malibu orange' edanez, ingeles ala suediar kanpotiarrekin ligatzeko itxaropenaz beterik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 149. orr.

Zuek betetzen dituzuen dantzalekuetako disc-jockeyak bakailao musika jarri beharra dauka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 99. orr.

Dantzalekuetako argi sikodelikoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 351. orr.

Borroka dantzalekuaren barruan hasi zen, ixteko orduan, baina kanpoan jarraitu zuen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.

Bartzelonako gayen dantzalekuetan bikote heterosexualak direla gaur egun nagusi.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Pasaiako kaleak eta hormak afixaz beteta zeuden, Hernaniko Young Play dantzalekuan jokatzekoa zen boxeo lehia iragarriz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Bonba-autoa zartarazi du ETAk Urdazubiko dantzaleku batean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

2 (hitz elkartuetan)

54 Bide-jatetxea: "roadhouse" hitza errepide ertzean dagoen jatetxe-dantzalekua izendatzeko erabiltzen da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bordatxo dantzalekuan (5); bordatxo dantzalekuaren (3); congreso dantzalekuko (4); dantzaleku batean (3); dantzaleku bateko (4); dantzaleku batera (6); dantzalekuaren alboan (3); dantzalekuaren aurka (7); dantzalekuaren aurkako (3); dantzalekuaren jabea (4); dantzalekuetara joan (3); doneztebeko bordatxo dantzalekuan (3); eta dantzaleku (3); eta dantzalekuetan (5); nuba dantzalekuan (3); nuba dantzalekuaren (11); nuba dantzalekuaren aurka (5); nuba dantzalekuaren jabea (3)


dantzalore iz

Bestelako izena du, baina gure aitak dantzalorea esaten zion, izena berak asmatuko zuen seguru asko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 59. orr.

Bugainbileen usaina eta dantzaloreen mugimendua, ostera, etengabea, betirako bezala giroan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 223. orr.


dantzarazi, dantzaraz, dantzarazten 1 du ad dantzatzera behartu, dantza eragin.

21 aire eta kantu, entzuleak dantzarazteko: fandango, arin-arin, pasodoble, rumba, bolero eta bertze...  Herria   2005-05-12

Gaitzeko giroa ezarri dute jende guzia dantzaraziz.  Herria   2004-02-19

FIB-eko beterano Belle&Sebastianen pop jostaria etorri zen ondoren, ikuslegoa dantzarazi zuen saio argitsua.  Berria - Kultura   2004-08-10

Baziren txirula joaz sugeak dantzarazten zituztenak ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 134. orr.

Sugea dantzarazten duena ez omen da musikaren soinua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

2 irud/hed

Seguru nengoen gobernu haiek erabili eginen gintuztela eta, txotxongiloak bezala dantzarazi ondoren, ahantzi eginen gintuztela gero.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.

Ikara ikusi du ziba dantzarazten ari den ume baten begietan. hogei minutuz dantzarazi zituen kanpaiak festa-doinuz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 49. orr.

Buruan, zetazko txanoak, larruzko ertzarekin eta haizeak dantzarazten zituen hiru xingolekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Justu izotzak dantzarazi ondoren Cardhua eztarrira hustu dudanean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 307. orr.

Esku ahurrean dantzarazi zituen txanponak une batez. etxeko leiho guztiak bonbardaketen beldurrez itxita eta kandela dardarati baten argi motelak piezen itzalak luzatu eta dantzarazten zituela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 21. orr.

Egia bestelakoa zen; Gavardi mingaina dantzarazi nahi zion, isilkako kontuak ager zitzan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 267. orr.

Lan gehiago eman ziguk ospitaleko medikuak limurtzeak hire lagunaren mihia dantzarazteak baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 380. orr.

Horixe da, nonbait, gure amodioa, eraspena edo atxikimendua (nolazpait esateagatik) hitzetan dantzarazteko moldea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dantzarazi zituen (3); dantzarazi zuen (3)


dantzari 1 iz dantza egiten duen pertsona, bereziki dantza talde batean.

Kristalezko ontzi fin bat lurrean jarrita, eta hanka arin eta biziko dantzari bat haren inguruan jiraka eta bueltaka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 35. orr.

Gero eta arinago dantzariak, eskuak eskua hartuta, gorputza gorputzaren aurka jarrita, begia begiaren eta ezpaina ezpainaren bila.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

Dantzari batek pauso zail bat egiteko erakusten duen erraztasun berarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 135. orr.

Hango kasinoko dantzaria naiz.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 65. orr.

Bi dantzari ari dira batera eta bestera agertoki huts batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

Dantzariek arkuak eta ezpatak.  Berria - Harian   2005-03-20

Bideoa eta dantza uztartu ditu Blanca Arrieta koreografo eta dantzariak '3600' obran.  Berria - Kultura   2004-04-16

Uztailaren 18an, ortziralea: 10.30etan, Kanboko karriketan, Eslobakia eta Siziliako dantzariak.  Herria   2003-07-17

Musikariak eta dantzariak ibiliko dira bazterren alegeratzeko.  Herria   2004-09-23

· Dantzari-pilotari horrek aire seriosa zeukan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 103. orr.

Kathakali aktore-dantzariak jantzi pisutsua darama soinean, eta aurpegian, makillaje geruza lodia.  Berria - Kultura   2004-09-10

2 (izenondoekin)

Aurpegi pikortatsuak, sudur zapalak, sudur zuzenak, dantzari arinak, dantzari astunak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 413. orr.

Tomasek gorputz delikatuko neskatila misteriotsu bat aurkeztu zion, dantzari lirain gazte bat zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 91. orr.

-Laztana, oso dantzari ona zara -urruma egin zuen neskak gero eta hurbilago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 421. orr.

Besta haundia izan zen, dena mintzaldi eder [...] eta euskal dantza, bi aldeetako dantzari hoberenekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 200. orr.

Joxeaustinen aita dantzari amorratua zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 210. orr.

Pentsatu nuen zu bezalako andreak eta ni bezalako gizonak kristalezko ontzi hura bezalakoak garela, eta behin baino gehiagotan sentitu izan dugula dantzari ikusezin bat geure inguruan jiraka eta biraka  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Batzuetan lo bezala gelditzen nintzen ni ere, eta Obabako haranari begiratzen nion dantzari multzoaren gainetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.

Neska-mutilek, elkarri helduta, dantzari-kateak osatu zituzten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 129. orr.

Bielorrusiako dantzari bikote bat.  Herria   2004-07-15

Beste zenbait arlo eta ekinalditan ez zen bera izan sortzaile eta gidari zuzena, baina bai ezinbesteko laguntzaile eta babesa: dantzari-elkartea eratzeko, antzerki-taldea sortzeko...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 64. orr.

Campuseko dantzari-lanpostu bat eskuratzeko ahaleginetan ari naiz...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 168. orr.

Dantzari soineko garbi bat jantzi, orrazkera apaindu, zilar doratuko gerriko bat lotu, eta hartan ahoa eta eskutokia metal berekoak zituen sastagai bat ipini zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 111. orr.

Dantzari argazkiak ageri ziren orrialde batean zabaldurik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 271. orr.

Txistulariak, zaku karrerak, abeslari eta dantzari saioak, bertsolariak...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 55. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tango dantzari baten burua zian, gogoratzen nauk, edo neska dantzari batena.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.

Lanbide honetan strip-tease dantzariaren pose ustel eta manipulatzaileak ez dira aski.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

Aurora topless dantzaria izana zen Queens-en.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.

5 (izenondo gisa)

Ur laster nabigaezinak, babuino dantzari oihulariak, sugeak lotan, hortz-hobi gorriak zurien odol gozoaren zain.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 270. orr.

Ni haren izter dantzariari begira nengoen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 182. orr.

Mihi dantzaria zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 248. orr.

Ipurtargi gorri dantzariak balira bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 61. orr.

Eta nire gorputzak, mugitzerakoan, itzal dantzariak eratzen ditu pianoaren beltzean, piano gaineko argazki zaharretan, hormaren zurian.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.

Ozen irakurtzen hasi zen, begi bat itxiz letra dantzariak geldiarazteko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 232. orr.

Artega ari zen gimnasioan borroka aurreko jausitxo ohi baino dantzariagoak oin-punta ezkerrekotik eskumakora tartekatuz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

6 (adizlagun gisa)

Saulen alaba Mikalek, leihotik begiratuz, David erregea jauzika eta dantzari ikusi eta mesprezatu egin zuen barru-barrutik.  Elizen arteko biblia   1 Kro 15,29

Israelgo herrixka guztietatik bidera atera zitzaizkion emakumeak Saul erregeari, bozkarioz kantari eta dantzari, danbolinak eta txilinak joz.  Elizen arteko biblia   1 Sm 18,6

Ospitaleko gelako leihoetan eguzkia dantzari zebilen hara eta hona.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 320. orr.

Zuzen begiratzen zidan, aurpegia aurreratuta, txinparta gozo eta maitekor bat begietan dantzari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 134. orr.

7 dantzari talde (orobat dantzaritalde g.er.)

Aretoan bertan, paretarik pareta saltoka dabilen dantzari taldearen irudiak ageri dira sarrerako pantaila erradoian.  Berria - Kultura   2004-07-16

Dantzari talde bat osatu zen, berebat koru txiki bat, zine-forum bat helduentzat eta haurrentzako zinea, "super 8" kamera zahar bat lortua baitzuen gotzaindegitik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

Euskal dantza monitore izaiteko, eskoletan eta dantzari taldetan.  Herria   2001-02-08

1979. urtean "Garaztarrak" dantzari taldeak omenaldi bat ederra eskaini zuen Fauxtin-en oroitzapenetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 178. orr.

8 emakume/neska/neskato dantzari

Etxe hartan, hirugarren solairuko geletako batean, bi emakume dantzari ohi bizi ziren, senatari zahar baten babestuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Haragien toles zabalek neska dantzari baten gona bilduak zekarzkioten gogora.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Hau neska dantzari arabiar bat da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 159. orr.

Neska dantzari tropel bat sartu zen orduan plazara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.

Eskuin aldeko barran jarrita zegoen zigarro bat erretzen eta agertokira atera berri zen hurrengo neskato dantzariari begira.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bada dantzari (3); balleteko dantzari (3); bat dantzari (11); bere dantzari (6); bertan dantzari (3); beste dantzari (6); bezala dantzari (3); bi dantzari (5); bost dantzari (6)

dantzari apartak (3); dantzari ariko (3); dantzari ariko dira (3); dantzari bakoitza (3); dantzari bat (13); dantzari batek (10); dantzari batek aurreskua (3); dantzari batekin (3); dantzari baten (14); dantzari batzu (8); dantzari batzuk (3); dantzari bezala (3); dantzari bikaina (5); dantzari buruz (4); dantzari buruzko (5); dantzari dagokionez (4); dantzari eguna (3); dantzari ekin (6); dantzari eta (70); dantzari eta kantari (4); dantzari eta koreografoak (5); dantzari eta musikari (8); dantzari eta musikariak (3); dantzari eta soinulari (6); dantzari eta txistulariek (5); dantzari gazte (9); dantzari gazteak (17); dantzari gazteak ere (3); dantzari gazteei (3); dantzari gazteek (4); dantzari gazteen (3); dantzari gehiago (3); dantzari gisa (4); dantzari guziak (4); dantzari guztiek (3); dantzari guztien (3); dantzari ohi (4); dantzari profesional (3); dantzari profesionalak (3); dantzari talde (17); dantzari talde bat (4); dantzari talde hunek (3); dantzari taldea (7); dantzari taldeak (15); dantzari taldearen (6); dantzari ttiki (12); dantzari ttipi (4); dantzari txiki (7); dantzari txiki eguna (3); dantzari txiki egunean (3)

den dantzari (5); dira dantzari (5); donibane dantzari (10); du dantzari (3); dute dantzari (3); elgar oinka dantzari (3); ere dantzari (4); eta dantzari (60); eta dantzari ekin (3); eta ere dantzari (3); euskal dantzari (5); gainean dantzari (3); hainbat dantzari (3); hango dantzari (3); haur dantzari (5); herriko dantzari (4); herriko dantzari eta (3); jon maia dantzari (3); kantari eta dantzari (8); ko dantzari (8); koreografo eta dantzari (4); maia dantzari (3); munduko dantzari (3); musikari eta dantzari (6); neska dantzari (7); oinka dantzari (3); oso dantzari (3); soinulari eta dantzari (4); taldeko dantzari (6); xuberotar dantzari (4); zen dantzari (4); zirikolatz dantzari (3); zirikolatzeko dantzari (7); zirikolatzeko dantzari gazteak (6); zortzi dantzari (3)

baztango dantzariak (3); da dantzaria (4); dantzaria da (5); dantzaria eta (7); dantzariak dira (5); dantzariak ere (8); dantzariak eta (26); dantzariak izan (3); dira dantzariak (12); diren dantzariak (4); eta dantzaria (8); eta dantzariak (32); herriko dantzariak (3); jeikadiko dantzariak (3); jon maia dantzariak (3); kantari eta dantzariak (3); koreografo eta dantzariak (6); lehen dantzaria (6); lehen dantzaria da (4); maia dantzariak (3); musikariak eta dantzariak (3); taldeko dantzariak (10); zen dantzaria (3); zirikolatzeko dantzariak (4)

dantzariei begira (6); dantzariek aurreskua (3); dantzariek beren (3); dantzariek eta (8); dantzariek parte (4); dantzariek parte hartuko (3); dantzariekin batera (3); dantzariekin eta (3); dantzarien artean (4); dantzarien biltzarra (12); dantzarien biltzarrak (20); dantzarien eta (3); dantzarien ibilaldia (3); dute dantzariek (5); eta dantzariek (20); eta dantzariekin (5); eta dantzarien (9); euskal dantzarien (34); euskal dantzarien biltzarra (10); euskal dantzarien biltzarrak (16); haur dantzarien (4); herriko dantzarien (3); maia dantzariek (3); taldeko dantzariek (5); taldeko dantzariekin (4); zen dantzarien (3); zuten dantzariek (3)

dantzarik egin (3); dantzarik egiten (5); dantzarik ez (5); dantzaririk onena (3); eta zuek dantzarik (3); zortzi dantzarik (3); zuek dantzarik (3); zuek dantzarik ez (3)


dantzarisa iz emakume dantzaria.

Bronxekoa ei zen jatorriz, osterantzean ez nekien deus ere Ivyz: hasieran dantzarisatzat hartu nuen, gero cocotte-tzat, baina ez dut uste, benetan, ez bata ez bestea zenik... azken batean, egiazki modelo-lanetan ziharduelakoan nago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 99. orr.


dantzaritalde ik dantzari 7.

dantzasoka ik dantza 13.

dantzategi iz dantzalekua, dantzatokia.

Musikategi bat ari dute muntatzen Herausta auzogunean eta dantzategi bat eraikiko goraxago aipatu liburutegiaren sahetsean.  Herria   2004-11-25


dantzatoki (23 agerraldi, 9 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 78 agerraldi; orobat dantza-toki 8 agerraldi, 3 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 21 agerraldi) iz dantzatzeko tokia. ik dantzaleku.

Autoan sartu eta osteguna zenez, Young Play dantzatokirantz joatea erabaki zuen, oraindik zerbait egongo zelakoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 156. orr.

Kontzertu guztiak 22: 00etan izango dira, Luyber dantzatokian.  Berria - Kultura   2004-01-02

Zaharrenak, musean ari ziren, gazteak aldiz, edan eta edan, erdi-mozkortzen, dantzatokira joan aurretik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 128. orr.

Dantzatokiko bar ondoan luzaz edarien zain egonik, adiskideengana nindoala, zinez uste gabetarik, gure begiek elkar jo zuten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Dantzatoki bateko parkinean dago eta argazkian agertzen ez den norbaitekin ari da hizketan, boxeolari baten afixen ondoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.


dantzatu (ETCn 7.182 agerraldi), dantza(tu), dantzatzen 1 da ad dantza egin.

Ontzat emango dute hasieran gaitzetsi dutena, buruargia deituko diote ergelari eta ezin hobeto dantzatuko dira besteren doinuaren hotsean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 106. orr.

Gerrialdea eta ipurdia bizi-bizi mugituz dantzatzen ziren, baina gehienbat gerrialdea mugituz, garai hartan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

Mutil erromantiko batekin dantzatu naiz, baina ezin izan dut ezer egin.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.

Berriro ere dantzatuko naiz Jaunaren aurrean.  Elizen arteko biblia   2 Sm 6,21

Eta, biak ala biak, gaueko ordu txikiak arte dantzatzen ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 248. orr.

Emakumeak, alai dantzatuz, honela kantatzen zuten, batzuek besteei erantzunez: [...].  Elizen arteko biblia   1 Sm 18,7

Azkenean Marga altxatu egin zen eta sueltoan dantzatzen hasi zen kuwaitarraren parean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 129. orr.

Eta harantzago, lorategiaren mugan ia, harrizko hormaren aurka ia, bellvedere bat, orkestra txiki batek noiz edo noiz jotzeko eta bikoteek lotuan dantzatzeko propio egina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.

Pega-pega eginda dantzatzen zela eta lehenengo deskuiduan atzaparra bragetara bota ziola.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 148. orr.

Gramofonora hurbildu eta dantzatzeko musika ipini zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 61. orr.

• 2 du ad (dantzatzen dena aipatuz)

Ederki dantzatu du ohorezko Aurreskua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 361. orr.

Herriko neska-mutilek udaberriko kantak eta dantzak abestu eta dantzatu ohi zituzten arratsero, biribilean jarririk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 400. orr.

Baltse zoroak dantzatu zituzten maitagarrien zirkuluaren inguruan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 285. orr.

Salaren erdian, leku karratu batean, lau bikote tangoa dantzatzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.

Dantzatu behar duen piezaren erritmoa markatu nahi luke.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

Mister Lewinek ez zeraman soinean, jakina, inolako etiketa-jantzi ilunik, eta dantzatu ere mazurka modura egiten zuen dena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 133. orr.

Suprefeturan bururatu dute manifestazioa, mutxikoak dantzatzen eta garagardoak edaten.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

· Aurreskua dantzatu zen arin arina, holakotan ohi den bezala.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 214. orr.

Ortzirale aratsean Jondoni Joane suaren inguruan, mutxikoak dantzatzen ahalko dira.  Herria   2001-06-21

3 (nor/zer osagairik gabe)

Eta istorio honen hasiera eraikitzeko baliatu dudan azken hotsaz, [...] luze eta zabal hitz eginen dizuet ondoko orrialdeetan, istorio honek klinki-klanka motel haren erritmoan dantzatzen baitu.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 13. orr.

Elkarrekin dantzatzen genuen, Rosak eta biok.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 36. orr.

Maitagarrietako batzuek erritmoz kanpo dantzatzen zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 270. orr.

Lehen ondo dantzatzen huen hirugarren zerbezatik aurrera.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 143. orr.

4 irud/hed (gorputzaren zatiak)

-Gustatzen? -keinu pinpirin batez zangoa dantzatu zuen, bi eskuekin gona belaunetaraino biltzen zuela- Josuren oparia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

Begira nola dantzatzen dituen aldakak!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

Ikazkinak mehatxu egin zion ukabila airean dantzatuz: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

Begiak dantzatu eta desafiozko begiratuak bota ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 96. orr.

Antjerekin ezin nuen mingaina libre dantzatu Giselarekin bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 113. orr.

Zer egin dut nik hi honela ausartzeko ene aurka mihia hain zakar dantzatzera?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 149. orr.

Hire mihi luzea amarrukeriaz dantzatu ostean, jai duk uste baldin baduk ene kafetegian jotzen utziko diadala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Han etorri zitzaizkigun zaunka, isatsa dantzatuz eta saltoka, iritsi ginenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

5 (bestelakoak)

Aitak irriño bihurri bat dantzatzen zuen ezpainetan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 96. orr.

Zaletuak sari eske hasi ditun, painelu zuriak airean dantzatuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 11. orr.

Zigorra dantzatu zuen hiru zaldien bizkar gainean, pozik zegoela adierazi nahirik eta zigortzeko asmorik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.

Zakurra hezteko, dena den, makila dantzatzea bide erabat okerra dela esaten dute Merkatari soila izateko, Korpanoff jauna, ederki dantzatzen duzu ehizako ganibeta!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.

Asaldaturik zeuden, odol-egarriz eta pistola dantzatzeko gogoz.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 158. orr.

Atera zuen patrikatik bere dokumentu preziatua, eta arma bat bailitzan dantzatu zuen etsaiaren sudurpean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 82. orr.

Zuzendariordearen hatz lodixkek bolaluma dantzatu zuten airean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Une hartantxe, Remigio, gurdi gainean eserita, esku-soinua dantzatzen hasi zen, Esku-soinuaren printzesa piezaren lehen konpasak joz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 99. orr.

Haizeak bandera gorriak dantzatzen zituenean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.

Europak laster dantzatuko zuen Herioren dantza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 137. orr.

Dagoeneko badu bikotea talde zurigorriak UEFAko final-hamaseirenetan dantzatzeko: Austria Viena.  Berria - Kirola   2004-12-18

· Arrazakeria eta xenofobia ere dantzatuko nituzke basakeria horien arrazoitzat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

Gosea, egarria, hotza: horiek denak dantzatu zituzten lehen egunetan, harro-harro.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 104. orr.

· Baina, nola dantzatzen da egoera hau?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 151. orr.

6 da ad

Esku ikustezin aldaberek eraginda dantzatzen den txotxongiloaren pare.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Hizkuntza ulertzen ez zutenek ere ulertu zuten poesia zer den, poesia dramatizatua, ironikoa, dantzatua, antzeztua, nik dakit ba.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airean dantzatuz (4); aurreskua dantzatu (18); aurreskua dantzatu eta (3); aurreskua dantzatu zuen (4); bat dantzatu (8); batek aurreskua dantzatu (3); batekin dantzatu (4); dantzatu behar (6); dantzatu du (4); dantzatu dute (3); dantzatu eta (11); dantzatu ez (3); dantzatu izan (3); dantzatu nahi (6); dantzatu nuen (4); dantzatu ostean (4); dantzatu zen (4); dantzatu zioten (3); dantzatu zituen (6); dantzatu zituzten (7); dantzatu zuen (24); dantzatu zuten (9); dantzatuko dira (5); dantzatuko dituzte (3); dantzatuko dute (12); dantzatuz eta (5); ere dantzatu (4); ere dantzatuko (4); eta dantzatu (6); eta dantzatuko (3); mutxikoak dantzatu (3); mutxikoak dantzatuko (4); mutxikoak dantzatuko dira (3); nahierara dantzatu (4); nola dantzatu (5); ohorezko aurreskua dantzatu (4)

bitxiez dantzatzeagatik (3); bitxiez dantzatzeagatik famatuak (3); dantzatzea eta (3); dantzatzeagatik famatuak (3); dantzatzeagatik famatuak diren (3); dantzatzeko aukera (4); dantzatzeko eta (3); dantzatzeko gogoz (3); eta dantzatzeko (5); mugimendu bitxiez dantzatzeagatik (3)

asko dantzatzen (3); bat dantzatzen (6); bat dantzatzen ari (3); dantza dantzatzen (4); dantzatzen ahal (5); dantzatzen ahal zinen (5); dantzatzen ahalko (3); dantzatzen ari (16); dantzatzen ari dira (3); dantzatzen ari zen (3); dantzatzen den (3); dantzatzen dira (4); dantzatzen dute (4); dantzatzen duten (3); dantzatzen ez (4); dantzatzen hasi (8); dantzatzen hasi zen (4); dantzatzen hasten (3); dantzatzen zen (3); dantzatzen ziren (5); dantzatzen zuen (6); dantzatzen zuten (5); dantzatzen zutenak (3); eta dantzatzen (4); flamenkoa dantzatzen (4); mazurka dantzatzen (3); mazurka dantzatzen ari (3); mutxikoak dantzatzen (4); mutxikoak dantzatzen ahalko (3); nola dantzatzen (6)


dantzatxo iz adkor dantza.

Peeves ez zen batere laguntzen ari: korridore jendetsuetan agertzen zen han-hemenka "Oi Potter, beti oker..." abestuz, eta orain kantaren araberako dantzatxo batekin gainera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 198. orr.


dantzazale izond dantzaren zalea dena.

Hortaz, erregeak Vienako Enperadoreari idatzi, eta bere asmoak azaldu zizkion, eta Vienakoak onartu, osaba bezala musika eta dantzazale amorratua baitzen bera ere, gure erregearen lehengusu propioaz gainera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 269. orr.

Dantzazaleen eta ez hain dantzazaleen festan, gustu guztietarako ekitaldiak izan ziren.  Berria - Kultura   2004-07-18

Arrangoitze euskaltzale eta dantzazaleen bilgune izanen da igande honetan Mutxikoaren Egunaren mende laurdena ospatzeko.  Berria - Kultura   2004-10-09


dantzazulo iz adkor dantzalekua.

Dantzazuloko giro itogarriak irteera bilatzera behartzen zuen behin eta berriro.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 61. orr.

Zinemara tabernetara lagunen etxeetara dantzazuloetara joatea gero eta gogorrago egiten zitzaion.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 132. orr.

Dantzazuloa Elgetako lubaki bat begitandu zitzaion Galderri.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 62. orr.


danzaldi ik dantzaldi.

danzoi iz Kubako dantza eta musika, habaneraren antzekoa.

Notas de La Habana danzoi ederra (Ivan Lewisena), Amanda boleroa (Ricardok egina) eta Así es la vida timba-jazz moduan (Felipe Cabreraren pieza sutsua).  Berria - Kultura   2004-04-27


dar-dar (312 agerraldi, 73 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 1.361 agerraldi; orobat dardar 162 agerraldi, 51 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 395 agerraldi) 1 adlag ikaraz, dardaraz.

Dar-dar aditzen nituen azalpen haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 94. orr.

Eskua dar-dar luzatu zuen Ronek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 77. orr.

Haren izena entzute hutsarekin dar-dar hasten dira gazteen bihotz kartsuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

Nik neuri dagokidana ongi dakit: dardar utzi ninduela, koloka, arnasa bera asaldatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 212. orr.

Eta eskuak dar-dar zituela saltxitxa-erretilua hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.

-Ezertan ere ez! -bota zion Filchek, masailak dar-dar zituela, zakar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 126. orr.

Eskuak dar-dar, paper batzuk erakutsi zizkidan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 140. orr.

Urduri nindoan, zangoak dar-dar, eta harat heldu nintzenean, atea zabalik ediren nuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 447. orr.

Koronelak, urrats bat aurrera egin, eta, goitik beheraino dardarka, lebitaren toles guztiak eta aurpegiko zimur bakoitza dar-dar, hilak bezain zurbil eta ahalegin handiz lortutako irmotasun etsi horrekin berak ere itxura izugarria zuela konturatu gabe, emazteari esan zion: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 55. orr.

Zer uste duk, bada? -esan zidan, ahotsa dar-dar.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 102. orr.

Zutik jarri zen, barrena dar-dar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.

Beldurrez dar-dar, nor zen galdetu zion presoak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.

2 (izen gisa) dardara.

Are dar-dar bortitzagoak egin zituen armairuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 113. orr.

Izan ere, noiz eta Mignoni gibeleko ile-xerloak jaso eta okzipuzio ile gabean eman bainion musu, dar-dar batek hartu zuen hura, eta bertze dar-dar batek ni, eta hala eta halatan sentitu ginen biak loturik dar-dar haietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 482. orr.

Aditzekotan ere, parketaren kexu arranguratsua, apaingarrien dar-dar ikaratia, kirrinka-hotsen bat edota parpailaren firfira, eta arropa zuri zurrunaren usain larderiatsua baino ez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.

Leihatilak dar-dar soinua egiten zuen motorraren eraginaz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 73. orr.

Dardar ikara hotz batek korritu zidan gorputza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.

· Hankek dar-dar txikia egiten zioten Agustinari, gertakari ikaragarri haiek Leireri eta abokatuari kontatzean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 172. orr.

3 dar-dar batean adkor erabat dardaraz.

Hatzak dar-dar batean zebilzkidala ohartu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.

Hankak dar-dar batean neuzkan, dena bueltaka zebilkidan begien aurrean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.

Egin nuen urrats bat, urduri; egin nuen hurrengoa, urduriago; egin nuen beste bat eta beste bat, gero eta urduriago, harik eta zangoak dar-dar batean jarri zitzaizkidan arte, goitik behera egiten nuela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 130. orr.

Ez zen konturatu Sonja dar-dar batean zegoela eta bi eskuekin oratu behar ziola mahaiari, lurrera ez jausteko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 57. orr.

-Benetan, gure eskuetan jarri du Jaunak lurralde osoa; dar-dar batean daude denak gure aurrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 24. orr.

Buruko mina zeukan, urdaila gaizki, begiak itzaliak, indarrak urri, belaunak dar-dar batean, kemena galdurik...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 180. orr.

Liebkind Bendelek besoei eragiten zien; dar-dar batean, garrasi egiten zuen Walden doktorearen belarrietan, bestea gorra balego bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Altxatu egin nintzen, dar-dar batean hosto bat bezala.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 88. orr.

Merkatuak dar-dar batean utzi dituen beste faktorea Ivan ekaitz tropikala izan da.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Japonian eraso mehatxu batek dar-dar batean jarri zituela indizeak.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

4 dar-dar eginsup_1 ik dardaratu. (pertsonak edo gorputz zatiak)

Baten batek dar-dar egin zuen funtzionario-taldearen erdian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.

Hermionek dar-dar egin zuen ikaraz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 135. orr.

Hagridek hitz egin zuenean, dar-dar egiten zuen amorruz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 50. orr.

-O, Jones jauna -esan zuen ahots ozen eta alaiaz, eta dardar egin zuen, jelatinazkoa balitz bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Lehen aldiz egin zuen dardar zure gorputzak Genoako hotel hartan dardar egin zuen moduan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.

Ai ene! gorputz osoak dar-dar egin dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.

Etenaldia dardarizo batean oinarritzen da, eskuineko eskuak dar-dar egiten duela dirudi, emeki, paperaren gainean pausatua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 172. orr.

Hermioneren ezpainek dar-dar egin zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 258. orr.

Barre egitean, Schmidten masaila bigunek dar-dar egiten zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.

Bizarrari tiratu zion, begiak kliskatu eta dar-dar egin zuen, ikasketa etxean ohi zuen bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 178. orr.

Berebiziko ahalegina eginez, hatzek dar-dar ez egitea lortzen zuen, ahotsa irmoa eta argia izatea, begiek lasaitasuna agertzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Tania Kovaltxuki dar-dar egiten zioten eskuek, urduritasunaren eraginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 66. orr.

Baina gauza bat esaten dizut, Les, hatzek dar-dar egiten zidaten.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 53. orr.

Josteko makina baten antzera egiten zion dar-dar bihotzak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 115. orr.

5 dar-dar eginsup_2 (gauzak)

Pinu egurra erre eta erre ari ziren galdarak eta haien paretek dar-dar egiten zuten lurrunaren presiopean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.

Armairuak dar-dar egin zuen berriro, baina are dardara handiagoak egiten zituen Nevillek berak, hau urkamendira bezala baitzihoan aurrera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 112. orr.

Lauoinka bizian hasten dira zaldiak, gurpiletako izpiak elkarrekin nahasten dira biribilki oroberdin batean, dar-dar egiten du bideak, eta beldurrezko oihuak jaulkitzen zaizkie bide bazterrean geldirik geratu diren oinezkoei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 359. orr.

Lurrak ostera dar-dar egin eta bere baitan itxi zen, zuloaren arrastorik utzi gabe.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 179. orr.

Brooklyngo zubia batzuetan dardar egiten duen harpa bat da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 87. orr.

Ohe ondoko olio-lanparako argi horiak dar-dar egin zuen gela osoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.

6 dar-dar eginsup_3 (testuinguru teknikoetan)

Jakina da ahoskordek maiztasun askotan egiten dutela dar-dar batera.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.

Beraz, airea isurtzen da ahoskorden artetik eta horiek dar-dar egiten dute; ondorioz, ahotsa sortzen da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Herskaria (/p/) ahoskabea denez, ezpainetako hersketak irauten duen bitartean, ahoskordek ez dute dar-dar egiten.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Berezkoa da hasperena ahoskabea izatea, igurtzia sortzeko adina aire igarotzeko ahoskordek elkarrengandik erabat urrundurik egon behar baitute eta horrela ezin baitute dar-dar egin.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

7 dar-dar eginarazi ik dardararazi.

Glotisa igo ondoren, irekitzen denerako, biriketatik datorren aireak ez dakar nahikoa indar ahoskordei dar-dar eginarazteko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

8 dar-dar eragin dar-dar eragin. ik dardararazi.

Izuak dar-dar eragin zidan, ikara hezurretaraino sartu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Bidearen bi aldeetan paraturik zeuden, eta haizeak dar-dar eragiten zien hariei, harpa batenak balira bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.

Gnomoak zabuka egin zuen eta hantxe bertan zerraldo erori zen ahoz behera, gela osoari dar-dar eragin zion danbatekoaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 159. orr.

Oraindik beste behin, lurrari ez ezik, zeruari ere dardar eragingo diot..  Elizen arteko biblia   Heb 12,26

Bat-batean, hain lurrikara gogorra izan zen, non kartzelaren oinarriei ere dardar eragin baitzien.  Elizen arteko biblia   Eg 16,26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa dar dar (8); ahotsak dar dar (5); batek dar dar (3); beldurrez dar dar (3); bihotza dar dar (3); dar dar (307); dar dar ari (3); dar dar batean (37); dar dar egin (76); dar dar eginez (3); dar dar egiten (64); dar dar eragiten (3); dar dar jarri (8); dar dar zituela (6); dar dar zuela (5); dar darka (6); dute dar dar (5); ere dar dar (6); eskua dar dar (6); eskuak dar dar (10); eskuek dar dar (5); eta dar dar (11); ezpainak dar dar (4); ezpainek dar dar (5); harryk dar dar (3); hotzak dar dar (3); hura dar dar (3); ikaraz dar dar (3); lurrak dar dar (6); osoa dar dar (4); osoak dar dar (4); zangoak dar dar (7)

aurrean dardar (4); beldurrez dardar (12); bere dardar minetan (3); dardar bat (3); dardar batean (14); dardar egin (25); dardar egin zuen (13); dardar egin zuten (3); dardar egingo (4); dardar egiten (18); dardar egiten zioten (3); dardar eta (7); dardar minetan (3); ere dardar (5); eta dardar (12); eta dardar egin (4); jaunak dardar egin (3); oteiza bere dardar (3); zuen dardar (3)


daratulu 1 iz zurean-eta zuloa egiteko erabiltzen den tresna aho-bihurria. ik ginbalet; laztabin.

Nik indar egiten nuen, jiraka, daratuluaz egurra zulatzen ari banintz bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.

Daratulu batekin erraz egiten da hatz-erdiko zuloa, eta hazbetekoa eta hatz eta erdikoa ere bai.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

Aizkorakada bat eman, eta sudurra egin du; beste aizkorakada bat, eta horra ezpainak; daratulu handi batez egin ditu begiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

Ideia finko hura, bada, [...] bakardade guztizko hartan handituz eta handituz, daratulu baten gisan ari zitzaion barneratzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

Dursley jauna Grunnings izeneko enpresa bateko zuzendaria zen: daratuluak egiten zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 7. orr.

Iltzeak ez badira, daratuluak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 219. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hirirantz zihoan bitartean, egun hartan lortzea espero zuen daratulu-eskabide handian bakarrik pentsatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.


daratulutxo iz daratulo txikia. ik ginbalet.

Dusseli pedalez eragiten zaion daratulutxo zaharkitu bat ekarri diote.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 101. orr.


dardai ik dirdai.

dardar ik dar-dar.

dardara (1174 agerraldi, 194 liburu eta 35 artikulutan; ETCn 4.694 agerraldi) 1 iz astinaldi labur eta arinen saila. ik daldara; ikara.

Bero pisua zen eta, haizerik ez bazebilen ere, lur errearen dardara zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.

Guk, berriz, badugu belarrian mintz mehe bat airearen dardara horiek jasotzen dituena eta garunera hots gisa igortzen dituena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

Zeruko urdin leuna eta arbola hostoen dardara berde freskagarria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

Belaunen dardara bat, hain zuzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 144. orr.

'Nik ere ez dut etxera itzuli nahi,' esanen dizu Ednak astiro, ezpainen dardara bozaren soinuarekin apur apurka loturik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 382. orr.

Ahotsa apalduz joan zen gero eta gehiago, harik eta ezpainen azken dardaran hil zitzaion arte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 140. orr.

Bitartean, Martinek aulkian itxaron zuen, lepoa tente, begiak erdi itxita, ezpainetan dardara bat, otoitzean balego legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

Bero maxkala egiten bazuen ere, Noraren eskuetako hotzak eta dardarak larritu zuten Andreas.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 132. orr.

Ziztada bat lokietan, dardara bat hanketan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.

Emozioaren dardaraz baina oporraldi lasaian dabilenaren patxadaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 95. orr.

Badirudi soinuaren dardara eta argiaren dirdira bat egitera doazela.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 62. orr.

Karrakak bazuen dardara antzeko bat, taup ababorrean eta taup gero istriborrean egiten baitzuen,sotoetatik odola bulkadetan baletorkio moduan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 49. orr.

-Ez! -erantzun nion, ahotsean dardara, ziegaren bazter batean kuzkurtuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.

Dardara batek hartu nau, burutik hanketara: bera... bera da zain nuena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

Dardara sumatu zuen hanketan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 75. orr.

Hanketako dardara hura baino ez zuen sentitzen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 100. orr.

Dardarak hartzen nau haren aitzinean berriz agertu beharko dudala burura datorkidan bakoitzean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 184. orr.

2 (izenondoekin)

Argazkiko gizasemeak aingira batek arroka artean geldirik dagoenean egiten duen dardara kurbatu bera egiten duela dirudi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.

Ez du hitzik atera; gorputz atal guztiak zurrundu zaizkio, eta ekaitz horren ondotik dardara bortitzetan da hasi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 321. orr.

Irudipena dut betazalen dardara txiki batek -"espasmoa" litzateke hitza- iragar dezakeela oihuka jartzen duen trantzearen hasiera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.

Dardara arin batek zeharkatzen dio gorputza, bere erlojuari begiratzen dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 217. orr.

Eskuak bolante gainean bermatzean dardara arin bat nabari du hatzetan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 43. orr.

Bizirik dago, ez dut ezetz esaten; baina ez zen bizi mota hori Annyk gogoan zuena; dardara xumeak ikusten ditut, hedatzen eta utzikeriaz taupaka ari den haragi zurbila ikusten dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

Zirrara moral handietako dardara urduria sentitu zuen kolpetik doktoreak, eta emozioz ikara batean hartara hurbildu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.

Ahapeka ari zela, halako dardara pitzatu bat nabari zen haren ahotsean, Elleni zoriontasunezko lilura piztu ziona.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.

Burutik orporaino dardara ikaragarri batek astintzen zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Azkenean atea ireki eta kandela piztu zuenean, dardara bizian zegoela ikusi zuen Lisak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.

Irritsezko dardara sentitzen du lipar batez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 48. orr.

Bizkarra pixka bat kakotua, harengan ohikoa behar zuen ezinegon urdurizko dardara batek astindua, hantxe zegoen geldirik, [...] galtza laburregien azpitik galtzerdi urdinak ageri zitzaizkiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dardara-ahotsa zen nirea, negarrez hasteko zorian nengoen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 23. orr.

Hitzek berek ezinbestearen berri eman aurrez, egia jakinarazi duen dardara-ahots apal batez.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.

Estore hautsi baten dardara zarata.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Egun hartan bihozgabeturik geratuko dira erregea eta buruzagiak, izuturik apaizak, dardara-ikaraz profetak.  Elizen arteko biblia   Jr 4,9

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nahasdurak sekula baino indar gehiagoz jo zuen, eta aldi berean gorputz dardara zinez ikaragarriek hartu zuten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 477. orr.

Diskoaren eztarri dardara apar moduan zabalduko da tabernako aire ospelean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.

Mugagaitz zegoen mutilaren aurpegiera: doi-doi antzematen zitzaion ezpain-dardara baizik ez, kolore-bizitasunik gabeko aho zimelduan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

Ahots dardararik gabe baina doinu ikaragarri bortitzez erantzun zion: "Bien sûr".  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Neskak ikara-dardara bat egin zuen, hozkirriak jota.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.

Bat-bateko topaketak izu-dardara sakona eragin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

Oso larrialdi-dardara garbiak jasotzen baitzituzten nire belarriek hark itsumustuan igorritako ultrasoinuetatik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 60. orr.

Beldur dardaraz askatu ditut lokarriak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.

Zuek gure igarmen-dardarak eragozten ari zarete!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 242. orr.

Barne dardarak astindu zuen Joseba.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.

5 (testuinguru teknikoetan)

Fonetikoki ez du zentzu handirik dardarkari bakunaz hitz egiteak, dardara, berez, mugimendu errepikatua baita.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.

Fonetika-fonologien eremuan, ahots esaten zaio ahoskorden dardarak sortzen duen hots uhinari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.

Dardara horrek oso hots-uhin konplexua sortzen du, alegia maiztasun askok osatua.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

Hersketa bukatu eta ezpainak irekitzean abia daiteke dardara, baina dardararen abiatze hori ez da nahitaez berehalakoa izaten.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Ahoskorden dardara nahikoa berandu hasten bada, [...] kontsonantea hasperenduntzat hartzen da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Hotsaren sortzean esku hartzen duten faktoreak arnasbehera, aho artikulazioa, laringearen dardara eta sudur erresonantzia dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Lehen kasuan, haizea oztoporik gabe igarotzen da, eta aho sokak ez dira dardaratzen; bigarrenean, haizea igarotzeak hots dardarak eragiten ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

Glotisa irikia baldin badago oso, ez da inolako dardarik gertatzen, eta hautemaniko hotsa aho barrunbetik aterako da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Argi-dardara (ingelesez flicker): badirudi ikusmen-sistemari "kosta egiten zaiola" argi periodiko baten aldakuntzak jarraitzea, horren maiztasuna segundoko ziklo batzuk baino handiagoa, baina hala ere apal samarra denean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Argi-dardara argi gertaera periodiko guztietan agertzen denez, proiekzio-lastertasuna geldiegia denean agertzen da zineman.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

6 dardaran (71 agerraldi, 27 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 215 agerraldi) dardaraz, dardarka

Eskuak dardaran zituen, kirioak airean, bihotza punpaka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.

Eskua dardaran nuen, dardaran hankak, dardaran bihotza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 376. orr.

Begiak erdi itzuliak ditu, hortzak dardaran.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 200. orr.

Ahotsa dardaran mintzatu zen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 319. orr.

Dursleytarrak dardaran jartzen ziren pentsatuta zer esango zuten auzokoek Pottertarrak kale hartan agertuz gero.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.

Ondoren auto astun batek dardaran jarri du etxea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.

Zer pasatu zaik, Joxe Ramon? -esan zidan amak ezpainak dardaran, zurbil-zurbil, ohe gainean etzanda ikusi ninduenean odola zeridala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 182. orr.

7 dardaraz (199 agerraldi, 63 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 617 agerraldi) dardarka

Ume gaixoa dardaraz zegoen, gona eta galtzerdiak blai eginda.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 314. orr.

Begira nola dagoen dardaraz, sukarra din noski.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.

Nire gorputza dardaraz zegoen desiraren desiraz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Dardaraz zaudelako dakit izututa zaudela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.

Amorruz dardaraz zituen besoak, eta, bat-batean, haurraren aurpegira makurtu eta garrasi egin zion: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 122. orr.

Harry izerditan eta dardaraz esnatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 120. orr.

Dardaraz edan zuen ardoa, zaindarien begiak bere gain sumatu baitzituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 28. orr.

Barrea ere dardaraz atera zitzaion, eta hotz den txakurraren zaunka gogorarazten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 209. orr.

Gu abian jarri eta lurra dardaraz hasten zen, hiriak eta herriak dardaraz, gizon-emakumeak dardaraz, haizea bera ere dardaraz gu usaindu bezain arin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 47. orr.

Heriok jotako doinua entzun eta dardaraz hasten dira gizaki-abereak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Pendulu astun bat da sismografoa; duen inertziagatik geldi geratzen da lurrikara bizkor bat denean, inguruan lurra dardaraz dagoela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

8 dardara batean dar-dar batean.

Beldurra eta ikara jabetu zaizkit, dardara batean nago.  Elizen arteko biblia   Sal 55,6

Semea adoratzen zuen, dardara batean bizi zen ezer gertatuko ote zitzaion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.

Dardara batean zeuzkan ezpainak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 132. orr.

-Ni eroan? -esan zuen Hagridek, dardara batean-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 220. orr.

Inspektoreari begiratu diozu istant batez, eta totelka, dardara batean, horrela adierazi diozu: [...].  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 120. orr.

Moskun egunero botatzen dituzten kanoi salba guztiekin, hiria dardara batean daukate.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 259. orr.

Labe batetik bezala igotzen zen kea eta mendi osoa dardara batean zegoen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 184. orr.

9 dardara egin dar-dar egin.

Aireak dardara egin zuen, eta laino txiki bat tartekatu zen eguzkiaren eta bi emakumeen artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 202. orr.

Gorritzen eta ihartzen ari ziren hostoek dardara egiten zuten, zalantzan dauden belarriak balira bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 110. orr.

Kristalek dardara egin zuten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 243. orr.

Ezpainak dardara egin dio une batez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.

Haren haragiek dardara egiten zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 135. orr.

Dardara egiten dik jendeak hire aurrean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.

Haren ahots gardenak altzairuak bezala egiten zuen dardara.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 140. orr.

10 dardara eginarazi dar-dar eginarazi.

Maiz egiten zituen txakurraren ametsak, tristeak, izugarriak, eta dardara eginarazten zioten, zotinka.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 63. orr.

11 dardara eragin dar-dar eragin.

Denbora gutxi barru, zeru-lurrei eta itsaso-lehorrei dardara eragingo diet.  Elizen arteko biblia   Ag 2,6

Herio aipatu izanak eragin zidan dardara ezkutatu ezinik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 21. orr.

Haserreak eragiten zion orain dardara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 322. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoskorden dardara (11); ahotsak dardara (3); ahotsean dardara (5); argi dardara (7); baino dardara (3); barne dardara (3)

dardara arin (11); dardara arin bat (10); dardara bat (20); dardara batean (82); dardara batean dago (4); dardara batean jarri (8); dardara batean zegoela (3); dardara batean zegoen (4); dardara batek (11); dardara batek hartu (4); dardara baten (3); dardara bedi (3); dardara bedi itsasoa (3); dardara berezia (4); dardara bizian (19); dardara egin (48); dardara egin zuen (23); dardara egin zuten (3); dardara egingo (9); dardara egingo dute (4); dardara egiten (27); dardara egiten zion (4); dardara egiten zuen (3); dardara egiten zuten (3); dardara eragin (5); dardara eragiten (7); dardara eta (12); dardara hasi (3); dardara hori (4); dardara horiek (3); dardara hura (8); dardara sentitu (9); dardara sentitu nuen (4); dardara sumatu (4); dardara txiki (14); dardara txiki bat (9); dardara txiki batek (3)

dembak dardara (3); dembak dardara egin (3); duen dardara (3); ere dardara (5); eskua dardara (3); eskuak dardara (5); eskuaren dardara (3); eskuetan dardara (4); eta dardara (34); eta dardara batean (4); eta dardara bizian (3); eta lurrak dardara (3); ezpainetan dardara (3); guztiak dardara (3); halako dardara (7); lurrak dardara (7); lurrak dardara egin (3); osoa dardara (5); osoa dardara batean (4); zuen dardara (7)

ahotsa dardaran (7); dardarak hartu (5); dardarak hartzen (3); dardaran ari (3); dardaran eta (5); dardaran hasi (4); dardaran hasten (3); dardaran jarri (4); dardaran jartzen (3); dardaran zegoen (4); eta dardarak (5); eta dardaran (7); etxe guztia dardaran (3); guztia dardaran (3); haren dardarak (3)

ahoskorden dardararen (3); ahots dardararik (3); ahots dardararik gabe (3); antzera dardaraz (3); batere dardararik (5); batere dardararik gabe (3); dardarari dagokiona (3); dardararik egin (5); dardararik egiten (4); dardararik ez (4); dardararik gabe (16); dardararik gabeko (5); dardaraz ari (4); dardaraz dago (4); dardaraz egoten (3); dardaraz eta (11); dardaraz hasi (8); dardaraz hasi zen (3); dardaraz hasten (6); dardaraz jarri (6); dardaraz jartzen (12); dardaraz zegoen (10); dardaren interpretazioa (3); durduzaz eta dardaraz (8); ere dardaraz (3); eskuak dardaraz (4); eta dardaraz (33); ez zuen dardararik (3); gorputza dardaraz (3); hankak dardaraz (3); inolako dardararik (3); zuen dardararik (3)


dardaragailu iz dardaratzen den gailua, zakila forma duena eta masturbatzeko erabiltzen dena.

Sofan etzan nintzen, dardaragailua itzali eta kontuz atera nuen, orgasmoaren azken astinaldiak ezustean harrapatu ninduen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 103. orr.

Nire sexua taupadaka zebilen guztiz erotuta, baginako sarreraraino jaitsi nuen dardaragailua eta ferekatzen hasi biribil txikiak eginez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 101. orr.

Dardaragailua atera nuen poltsatik -ukimen naturala, silikona hutsa- eta ahoan sartu nion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.

Zakila gogortzen ari zitzaiola ohartu nintzenean, zakar atera nion dardaragailua ahotik, eta esan: [...].  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.

Dardaragailua atera nuen zegoen tokitik eta, horrela, neure zukuez labandua, ipurditik sartu nuen, garraisi eragin zidan plazer bat sentitu nuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 102. orr.

Berehala ohartu nintzen olioen kontuak bost axola ziela, eta eskutik kentzen zidaten dardaragailua, harekin hagitz gauza bitxiak egiteko, egia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 27. orr.


dardaragarri izond dardararazten duena.

Turuta dardaragarriak inarrosi zuen portu ttipia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 145. orr.

Eta geu ere ez gara obra dardaragarri hau irakurtzeko gozamen intelektualik gabe geldituko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.

Erudizio dardaragarriz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 78. orr.


dardaraka (133 agerraldi, 40 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 661 agerraldi) 1 adlag dardarka. ik dardarka; dardara 7; dardara 6. (pertsonak edo gorputz zatiak)

Ni ere dardaraka nago.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 134. orr.

Nipper Martin ere dardaraka ari da, ikarak jota.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 143. orr.

Dardaraka hasten ziren nagusia azaltzen zen bakoitzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.

Dardaraka zutitu zen eta dardaraka ibiliz abiatu zen kanpandorreko eskaileretara.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 164. orr.

Maratila jiratzean, ordea, dardaraka sumatu zuen eskuin hanka.  Berria - Kultura   2004-08-17

Arropa astunen azpian gorde zen, dardaraka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 101. orr.

-Ume mukizu horrek inoiz matto deitzen badizu [...] kale gorrian utziko dut, elurretan, hotzak dardaraka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.

Blai-blai eginik eta hotzez dardaraka, ohea beste pentsamendurik ez zuen buruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

Begitartea jaso du, ahoa zabaldurik eta desirak dardaraka...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 285. orr.

Dardaraka dut eskua eta taupadaka bihotza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 40. orr.

Belaunak dardaraka zituen, eta bere buruarekin haserre zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

Sentsazio arrotz batek gorputza dardaraka jarri bazidan ere, irribarre ezti bat azaleratu zuten nire ezpain izutuek.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 85. orr.

-Jaun ohoragarri hori, zein makurkeria ezinago gaitzesgarriz ari zara?- galdetu zuen Txitxikovek, gorputz osoa dardaraka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 520. orr.

Erantzunaren zain geratu zen, egonezinik, zilarbiziaren antzera dardaraka eskuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.

2 (bestelakoak)

Trena abiadan doa dardaraka, gogor, ia arnasestuka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 47. orr.

Zer sentimen ez zen ernatuko haren baitan, zer ez zitzaion barnean dardaraka hasiko, zer ez zen mintzatuko haren barne-muinetan!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.

Ur garbiaren joan-jinek sorrarazten dituzten zimurretan burdina puskak dardaraka ari.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dardaraka ari (8); dardaraka hasi (8); dardaraka hasten (5); dardaraka jarri (4); dardaraka zegoen (5); eta dardaraka (11); hankak dardaraka (3); hotzez dardaraka (5)


dardarakada iz dardara. ik dardarako.

Tigreak txorimaloari lepora jauzi egiten badio, [argi]indar dardarakada bat ukaiten du; horrela, behiek zelaietan "argi-artzainekin" bezala, tigreek ere txorimaloekin ikasten dute gizonei begirune izaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 171. orr.


dardarakari izond dardaratzen dena.

Oihuok ikaragarriak izanen dira haizearen uluekin nahastu eta desitxuraturik, batzuetan zeharo ahulduak, urrundik datozela diruditela, besteetan oso anplifikatuak, beldurgarriro dardarakariak eta etsi etsi luzatuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.


dardarako iz dardara. ik dardarakada.

-Dama bat? -esan zuen Tootlesek, eta dardarakoa sentitu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 95. orr.

Beren burua oldar hartatik une batez libre ikusi zutenek hartu zuten lasaitutik segundo batzuk irago ostean, enpatia izugarriko dardarako latz bat jabetu zen han zeuden guztiez.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 105. orr.


dardarakor izond dardaratzeko joera duena, erraz dardaratzen dena.

Peruk papoa hantuz eta kanpineko mahai dardarakorra kulunkaraziz deklaratu zuen: [...].  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 27. orr.

Zuhaitzak libre hazten ziren han, adaburuak zerumugan bat eginik, hodei berdeak bailiran, hosto dardarakorrekiko kupula itxuragabeak balira bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Azkenik, bi oilagor, moko luzeen zamagatik motel, aireratu egin dira, elkarri segika maitasun jolasean, eta baso dardarakorraren gainean zurrunbilotu dira.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.


dardaraldi iz dardara, astinaldia.

Ez zen jadanik negarrez ari, eta une batez dardaraldi baten beldurrez egon nintzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.

Dardaraldi batek hartu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 210. orr.

Argi urratzearen hasieran, bere buruari itzuli emanez doa eguna, etenka; ia entzuten dira lurraren erroak lizundurik jiraka; bere iluntasuna iraultzen duen lur zahar honen dardaraldia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 145. orr.

Traidore hauek berriz agertu dira, historiak lurperatu dituela jakin baitakite; euren azken dardaraldiak dira baina.  Berria - Mundua   2006-04-06

Kanoi baten tiroak eragindako efektua dardaraldi huts-hutsa da.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 153. orr.

Orduan katearen dardaraldi suminak entzun nituen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.


dardararazi (37 agerraldi 25 liburutan eta artikulu 1ean; ETCn 91 agerraldi; orobat dardarazi 38 agerraldi 31 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 85 agerraldi), dardararaz, dardararazten 1 du ad dardaratzera behartu. ik dardaratu 2; dardara 11.

Goizeko hozkirriak dardararazi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.

Izeba Gloriaren agerpenak zakur baten saingak baino bortitzago dardarazi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.

Uholdea gertaturik, jo zuen ur-boladak etxea, baina ezin izan zuen dardararazi, sendo egina baitzen.  Elizen arteko biblia   Lk 6,48

Une hartan, astinaldi batek telegrafo etxea dardarazi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.

Lurra bere oinarrietatik astintzen du, eusten dioten zutabeak dardaraziz.  Elizen arteko biblia   Jb 9,6

Egongelan, oin astun batzuek zoruko zurajea dardararazten zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 122. orr.

Zeru-lurrak dardararaziko ditut.  Elizen arteko biblia   Ag 2,21

Eta gerria erritmo harrigarriro azkar batez dardarazi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 279. orr.

Haize-kolpe batek kandela-argia dardararazi eta itzali egin baitu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.

Hango biztanleek esaten zutenez, denek entzun omen zuten haren hatsa argiaren garra dardararazten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Urrutian, gerrako turuta batek Orreagako airea dardarazten zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

2 irud/hed

Ikara antzeko batek dardararazi ziola ahotsa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 100. orr.

Baina hitz egin zuen, kirioak dardararazten zituen ahots gozo samin batez hitz egin zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

Gaztetako irrika eutsiezin hura sentitu nuen barruan, erraiak dardararazten, gainezka egiteko zorian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 153. orr.

Eta liburuetan aurkitzen dituzu, aipu horiek zure baitako hariak dardararazten dituzte, eta horregatik jasotzen dituzu, bat etortze horren funtsaz jabetu nahian.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 82. orr.

Ez ditzala gure uste burgestuak dardarazi.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 62. orr.

Frantses botere zapaltzailearen oinarriak dardararaziz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.

Horrek Estatu Batuetako epe luzeko interes-tasak dardarazi zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dardarazi zuen (5)


dardarati (173 agerraldi, 61 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 700 agerraldi) 1 izond dardarka ari dena. ik dardarti; dardaratsu.

Taxiaren beirazko leiho dardaratietatik harantzago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.

Lertxun garai batzuek, gainerako zuhaitz guztiei gaina harturik, bele-habia ikaragarri handiak gordetzen zituzten beren adaburu dardaratietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Ronek bere arratoi dardaratia sakelara sartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 53. orr.

Bere bihotza ahotik bota behar zuela zirudien gorputz txiki, urduri eta dardarati hura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 145. orr.

Mrs. Baldwinek gogor hertsi zituen bere ezpain dardaratiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.

Esku dardarati batez besapeko pistola haztatu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

-Nellie, goazen beste gelara- esan zuen abokatuak ahots dardaratiz, ahapeka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 91. orr.

Honela hasi zen, bere ahots dardarati samarraz: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 163. orr.

Arnasa luze eta dardaratia izan da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 18. orr.

Kandelaren argi dardaratiak deabru baten bisaia erakutsi zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 152. orr.

Izarrek distira dardaratia egiten zuten zeru beltzaren atze-atzetik. ez zen funtsezko aldaketarik nabaritzen, ospitaleko ohetik aritzeak eragindako kaligrafia dardaratiagoaz haratago behintzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

Ihia bezain mehe eta dardaratia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

2 (adizlagun gisa)

Barkatu -esan zion dardarati-, ez nizuke trabarik egin nahi... Igande arratsaldean, Bosgarren Etorbidea arrosaz jantzirik luzatzen zen, hautsez beterik, dardarati.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 204. orr.

Harrezkero soto ilun hartako txokoren batean kukuturik egonen zen, xagu izutia bezain gris eta dardarati.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.

Neure buru gainean ikusten nituen dilindan eta dardarati.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots dardarati (3); dardarati bat (8); dardarati batez (7); esku dardarati (6); esku dardarati batez (4); eta dardarati (11); eta dardarati bat (3)

ahots dardaratiaz (6); ahots dardaratiz (11); dardaratien artean (3); esku dardaratiez (3); eta dardaratia (4); eta dardaratia (4)


dardaratidun izond

Aitzitik, sagukume erraldoi batzuez erditu zen Amama Otso; denak ere, isats-luzeak eta bibote dardaratidunak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.


dardaratsu 1 izond dardaratia.

Bere adimenari zegozkion eskuak alferrik ahalegintzen ziren bularraldean zabaldutako atorra lotzen eta gorputz heze dardaratsua berotzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 83. orr.

Ahots lodi dardaratsu batek zerbait esan zuen ozenki.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Hasierako proiektoreek sarri eman ohi zuten halako irudi dardaratsu bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Bai jauna- erantzun zuen Joek dardaratsu isilune baten ondoren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 510. orr.


dardaratu, dadara(tu), dardaratzen 1 da ad dar-dar egin. ik dardarikatu.

Edomgo zelaietan barrena aurrera egitean, lurra ikaratu egin zen, ortzia dardaratu.  Elizen arteko biblia   Epa 5,4

Ikaratu zen lurra eta dardaratu, zeruaren oinarriak mugitu, Jainkoaren haserreak baitzituen astindu.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,8

Oinarrietaraino dardaratzen zen mendia, eta harkaitzek zabu egiten zuten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.

Errege da Jauna: dardara bitez herriak! hegadun izakien artean du tronua: ikara bedi lurra!  Elizen arteko biblia   Sal 99,1

Zorua arinki dardaratu zen aretoko oinkaden eraginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 129. orr.

Tren bat pasatu zen gure gainetik, eta arkua dardaratu egin zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.

Uretan dardaratzen den kanabera bezala izango da.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,15

Atea halako kolpeaz jo zuen non leihoak ere dardaratu baitziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 132. orr.

Hosto bat bezala dardaratzen nintzen, zer erran edo egin ez nekiela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 221. orr.

Haurrak ilunpe itsuan dardaratzen eta denaz ikaratzen direnez, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 171. orr.

Eskua dardaratu egiten zaio eta beti egiten du okerren bat.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 156. orr.

Zeren eskuak eta belaunak dardaratzen hasiak baitzaizkit,.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.

Ahotsa apur bat dardaratu zitzaion, baina laster berreskuratu zuen sendotasuna.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 219. orr.

• 2 du ad ik dardararazi.

Oinaztuaren zartada ikaragarriak lur kiskalia dardaratzen duenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 375. orr.

Haien sudurzuloetatiko arnasen kanporatzeak betileak dardaratu zizkion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 121. orr.

Hotzikara batek dardaratu ninduen, harrapatzen baninduten, Angeloren zori etsai bera izango nuela pentsatuz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 250. orr.

Eskualde hau Labartzatik ikusterik ez dagoelako, nik uste, halako zauskada azkarrago batek dardaratu nau barru-barruan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 132. orr.

Mitxelena lotsak dardaraturiko ahotsez mintzatu zitzaidan idazmahaiaren beste aldetik: [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.

Eta asalduak hartu nau goitik behera, eta zauskada bortitz batez dardaratu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 307. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Mahaiko zamauan bermatu zituen Gabrielek bere hamar hatz dardaratuak, eta irribarre egin zion, urduri, taldeari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 301. orr.

Irribarre dardaratu bat, begirada baten eromena segundo batzuen artean...  Berria - Kultura   2004-06-23

Idazkera asaldatu eta dardaratuaz kopiatua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batek dardaratu (3); dardaratu egin (7); dardaratu egin zen (5); dardaratu egiten (3); dardaratu zen (7); dardaratu ziren (3); dardaratu zitzaion (3); dardaratzen eta (5); dardaratzen zen (3); dardaratzen ziren (3); dena dardaratzen (3)


dardaratze iz dar-dar egitea.

Dardaratze sotil hura ere nabaritu zizun gorputzean Joaquinek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 138. orr.


dardarazi ik dardararazi.

dardari 1 iz dardara. ik dardarizo.

Dardari batek inarrosi ninduen, haren hatz puntak galtzontziloaren marratik beheiti hainbat zentimetro antzinatu zirenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

Dardari tiki bat jabetu zen Kristinaren eskuaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.

Gizon izukaitzat genuen, bere onetik inoiz ateratzen ez zena, baina egun hartan aurpegiaren zurbilak salatzen zuen barneko dardaria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 187. orr.

Lehenago uste nuen banekiela sukarra eta dardaria zer diren.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 31. orr.

2 dardari batean dardara batean.

Gorputz guztia dardari batean hastean jaiki da  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 13. orr.


dardarialdi iz dardaraldia.

Dardarialdi horietariko batean nengoela etorri zait aspaldi honetan izan dudan bisita bakarra.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 31. orr.


dardarika 1 adlag dardarka.

Dardarika zegoen, beldurrez baino areago, hiraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.

Agurea dardarika hasia zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 137. orr.

Dardarika ari zen borreroaren eskua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

Kasik dardarika nengoen funtzionarioak delako papera Patxiren kameraren objektiboari eskaintzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

• 2 iz dardara.

Dardarika bortitz batek astindu nau.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 136. orr.

Hauek eginak dira plaka handi batzu pausatuz xutikoen gainean, eta horien dardarika urrun entzuten da.  Herria   2003-09-25


dardarikan adlag dardarka, dardaran.

Lurra dardarikan hasi zen, zapartak gero ta hurbilago eta ozenago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.

Iruzkiak aire errea dantzan zerabilan uzta-alorretan, Erronkaritik etorri ttirrittak geldi-geldia dardarikan ari ziren haritzetarik iruzkiaren dantza pikatuz haran guzian.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 32. orr.


dardarikatsu izond dardaratsua.

Boza higatu, erkastu eta kraskatu bezala zitzaion: halare aintzina ari zen kantuz, marraka dardarikatsu batean!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 62. orr.


dardarikatu, dardarika, dardarikatzen 1 da ad dardaratu.

Adiskidetasun eta are senidetasun erakutsi bat izanen zatekeen, nik, zerri honek, igandean nire aitzinean dardarikatzen zen ezker bular belztu eta sumindua izan ez banu gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

Bozatarrak, agotak gituk, jendetzearen ipularrean bizi gituk, ikusten gituenak burua itzultzen dik, kurutzatzen gituena baztertzen duk, ez dik gure basotik nehork nahi, apezaren eskua sortu berriaren bataiatzeko, gure hilaren benedikatzeko, dardarikatzen duk.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.

• 2 du ad ik dardaratu 2.

Danbatekoak gainsolairu osoa dardarikatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Barre purrustadatxoak irteten zitzaizkion bat bestearen atzetik arnas-ziztuka gorputz dardarikatutik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.


dardarina iz

Era horretan, gene berri bat atzeman zuten ikertzaileek, gero dardarina deitu zutena.  Berria - Gaiak   2004-10-23

Edozelan ere, Perez-Turren taldeak ez du argitu dardarina geneak zein funtzio betetzen duen.  Berria - Gaiak   2004-10-23


dardaritu, dardari(tu), dardaritzen da ad dardaratu.

Egonarriz beterik, amaren galdea egin nion, eta orduan ere, ez zuela jartzea posible jakinarazi zidan boza dardaritu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

Horretaz kezkatzeko paradarik ez nuela izanen ohartu nauk, aparkalekura atera eta gure autora hurbiltzean -eskuak dardaritu zitzaizkion-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dardaritu gabe (3)


dardarizo (ETCn 382 agerraldi) 1 iz dardara.

Dardarizo batek astintzen zizkion betazalak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 185. orr.

Halako dardarizo batek hartua zion bizkarra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

Dardarizoak hartu nau gorputz osoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 25. orr.

Dardarizoak hartzen zuen nire larruazal osoa zure busti berria ondoan sentitzen nuenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 25. orr.

Gorputz guzitik pasa zaion atsegin gisako dardarizo hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.

Dardarizo bortitz batek inarrosi nau.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 168. orr.

Belaunetan dardarizoa zuen eta sabelaren goialdea irakiten zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Dardarizo bat sumatu dut gure belaunek leunki topo egin duten lehen aldian.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 157. orr.

Ez zen horrelako dardarizo nabarmena ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 23. orr.

Eta oroz gain ahots doinu hark, dardarizo jadanik sumagarriaz haren arimaren zirrara salatzen baitzuen, amodioari eskaintzen zioten guztiari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 89. orr.

Mary Janek Gabrieli eta Browne jaunari begiratu zien eta, dardarizo batez, esan zuen: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 308. orr.

Alazneren gorputza aingira baten modura mugitzen zen, kateme hunkibera baten dardarizoekin.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 155. orr.

"Rien" esan zuen, eta iruditu zitzaidan zerua urratzen zela "erre" frantsesaren dardarizoaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berriro orekatzen zenean [hegazkina], ordea, lasai pasatzen genituen minutu batzuk, hurrengo tupustekoa, hego-dardarizoa eta balantzaldia etorri arte, noski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.

Dardar batean utzi ninduen, hosto bat bezala, belaunek izu-dardarizoaren gaitza zutela.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

Barne dardarizoa sentitu zuen ostera, eta barruko ahotsaren eztenkada, ea Manuelekiko adiskidetasunak hainbat neke merezi zuen galdezka.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 47. orr.

3

Gauzak arreta gutxiagoz tratatzen ditugu-eta, gaitzak datoz ondotik: behi eroak, ardien scrapie edo dardarizoa...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.

4 dardarizo batean dardara batean.

Espasmo azkar batek dardarizo batean jarri zizkion gorputz-atal guztiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 528. orr.

Natalia eskailera barrenean erori zen; ez zuen ezer esan, ez zuen askatzeko ahaleginik egin, dardarizo batean geratu zen lanpas baten gainean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dardarizo bat (5); dardarizo batean (4); dardarizo batek (3); eta dardarizo (4)


dardarizoka adlag dardarka.

Eta erreginak ez baitzuen ezeren susmorik, garagar hartatik jan, eta dardarizoka hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 84. orr.

Istantean mandoa dardarizoka hasi zen eta berehala erregina bihurtu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 84. orr.


dardarka (560 agerraldi, 110 liburu eta 35 artikulutan; ETCn 2.614 agerraldi) 1 adlag dardar egiten. ik dardaraka. (norbait)

Gizona dardarka hasi zen. Izerditan eta dardarka zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

Dardarka jartzen nintzen haren aurrean, eta zurbildu egiten nintzen inguratzen zitzaidanean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.

3.093 milioiren akzioak salerosi ziren atzo, edonor dardarka uzteko moduko kopuruak.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Dardarka eta zain-ikara batek astindurik hasten zen Nathaniel, kontakizuna eraman ezinik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

Adan, erabat ikaraturik, dardarka, alboan zeukan andrearengana jiratu eta halaxe esan zion: [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 42. orr.

Beldurrak airean, dardarka, txabusina eta zapatilak jantzi zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 132. orr.

-Hilen Bidezidorrak! -errepikatu zuen, dardarka, Théodenek-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 55. orr.

-Nork? -xuxurlatu zuen Wendyk, dardarka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 74. orr.

Hotzak dardarka sartu zen egongelara.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 172. orr.

Hotzak eta urduritasunak dardarka nenbilen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 28. orr.

Gizon batzuek boterea zuten pizgarri, pentsatu zuen hotzez dardarka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 240. orr.

Han geratu zen eserita, izuikaraz dardarka, beraiei begira-begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 303. orr.

Neure onera etorri nintzenean, kolpetik zutitu nintzen, zuntz guztiak konbultsioz dardarka.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.

Gero, amorruz dardarka eta orroka semea zegoen tokira joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.

Anaia dardarka hasi zen ikaraz eta, ez dakit zer sumatu zuen, ez zuen lehengo adore bera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.

Dardarka egongo dira athleticzaleak.  Berria - Kirola   2004-12-14

2 (gorputz zatiak)

Kokotsa dardarka zuen, halaxe jartzen zitzaion urduritzen zenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

-Ez -esan zien Hermionek, bere eskuetan eskutitz bat zuela eta ezpaina dardarka-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 236. orr.

Horrela ezin nion aurpegia osorik ikusi, nahiz eta ezagun zuen ezpainak dardarka zituela, bere kasa marmarka arituko balitz bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

Hanka bat eta beso bat dardarka izan ditu gazte nafarrak atxilotu zuten egunetik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Belaunak dardarka zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 97. orr.

Hermionek dardarka altxatu zuen eskua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.

Eskua dardarka zuen, baina gehiago pozez, lotsaz baino.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 167. orr.

Eskuak hotz eta dardarka zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.

Berriz ere jarri zizkion hatzak dardarka neskaren erantzun irribarretsuak, lorategian bezalaxe, eta masailak gorritu zitzaizkion, eta bihotza arrapalada bizian jarri.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 219. orr.

Barre egitean, bizkar zabala eta bular handiak dardarka hasi zitzaizkion Madame Rigaudi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 135. orr.

Algararen algaraz, bularra pudding baten modura zebilkion dardarka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

Lerratu egin nintzen zangoak gogortuta, giltzadurak dardarka, magnetikoki erakarrita zure aterantz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.

3 (bestelakoak)

Airea dardarka hasten da, eta geroxeago haizeño mehe bat hasten zait aurpegian jotzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

-Tirorik eman dizute? -xuxurlatu zuen Johnek, ahotsa dardarka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 79. orr.

Senarrak kandela piztu du, eta argia dardarka hasi da, argi egin beharraren izuz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 133. orr.

Dena dardarka hasi zen bere inguruan eta lautada osora hedatu zen ikara hura.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 35. orr.

Harryk aulkia dardarka sumatzen zuen bere azpian, motor-hotsa ere entzuten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.

Leihoko kristalak eta edontziak dardarka hasi ziren, aliatuen bonbardaketa baten pean bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

Ahotsa eztarrian trabaturik, benetako kristal frantseseko kopa eskuan dardarka.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 38. orr.

Imanolen ahots bulartsuak dardarka ipintzen zituen ni nengoen zuhaitzeko hostoak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 197. orr.

Ermita osoa dardarka bezala hasi zen bat-batean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 236. orr.

Halako batean, lurra dardarka hasi zen, eta Niloren urak gainezka egin zuen, bere arrotik atereaz.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 108. orr.

Bat-batean telefonoa dardarka hasten da: Daniren izena agertzen da pantailan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 105. orr.

Mundua dardarka jarri zuen gertakari haren ondorioz, energia atomikoaren kontrako argudioek indar handia hartu dute.  Berria - Gaiak   2004-08-10

4 (izen soil baten ezkerrean)

Estatistikaz pentsatzen, Joachim bere burua urkatuaz pentsatzen, etorkizunaz pentsatzen, hotz-dardarka hasi nintzen arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 204. orr.

Ezpain-dardarka hitz egin zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa dardarka (5); amorruz dardarka (4); apur bat dardarka (3); argia dardarka (3); bat dardarka (7); behera dardarka (4); belaunak dardarka (6); beldurrez dardarka (4); bezala dardarka (3); da dardarka (3)

dardarka ari (31); dardarka ari da (4); dardarka ari dira (4); dardarka ari zaio (3); dardarka ari zen (7); dardarka ariko (3); dardarka daude (3); dardarka dauden (4); dardarka egin (3); dardarka eta (25); dardarka geratu (3); dardarka geratu zen (3); dardarka hasi (55); dardarka hasi da (4); dardarka hasi eta (3); dardarka hasi nintzen (9); dardarka hasi zen (17); dardarka hasi ziren (6); dardarka hasi zitzaizkion (7); dardarka hasten (24); dardarka hasten da (6); dardarka hasten zen (3); dardarka jarri (21); dardarka jarri zituen (5); dardarka jarri zuen (5); dardarka jartzen (16); dardarka nengoen (7); dardarka nituen (3); dardarka oraindik (3); dardarka sumatzen (3); dardarka zegoen (24); dardarka zeuden (3); dardarka zeukan (4); dardarka zeuzkan (8); dardarka zihoan (3); dardarka zituela (8); dardarka zituen (10); dardarka zuela (4); dardarka zuen (9)

dena dardarka (3); eraginez dardarka (3); ere dardarka (7); ere dardarka jarri (3); eskua dardarka (8); eskuak dardarka (25); eskuak dardarka ari (4); eskuak dardarka hasi (3); eta dardarka (43); eta dardarka hasi (6); ezpainak dardarka (6); gainean dardarka (3); goitik behera dardarka (3); handiak dardarka (3); hankak dardarka (10); hotzak dardarka (3); hotzez dardarka (19); kristalak dardarka (4); lurra dardarka (4); mundua dardarka (3); ni dardarka (3); ortzia dardarka (3); ortzia dardarka ariko (3); osoa dardarka (4); pozez dardarka (3); zangoak dardarka (4); zen dardarka (6); zuen dardarka (3)


dardarkari 1 izond/iz ahotsez mintzatuz, mihiaren dardaratzearen bidez gauzatzen dena.

Artikulazio dardarkaria: mihia urrutiago ezartzen da sabaitik l-a egiten denean baino, baina dardaratu egiten da kolpe kopuru aldakor batez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 76. orr.

Dardarkariak dardarkari izateko, nahikoa da ixte lasterraren errepikapen bat, baina gehiago ere izan daitezke.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 63. orr.

Frantsesezko dardarkaria, "r" idazten dena alegia, ubularra da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Era berean, dardarkari bakuna fonologiatik bakarrik uler daitekeen izena da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 63. orr.

Terminologia horretan, benetako dardarkaria dardarkari anizkuna deitzen da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.

Dardarkari ezpainkariak Afrikako hizkuntza zenbaitetan ohiko dira  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 63. orr.

• 2 izond dararatzen dena.

Harresien erlaitzetan jarritako zuzien argi dardarkariak argitzen zuen hura.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 221. orr.

Kandelaren argitasun dardarkari geroago eta ahulagoak triste end giroa sakontzen du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 414. orr.

Gero klarinaren nota dardarkaria entzun zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 43. orr.

Farolaren argi dardarkari eta hil-hurrenkaria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

Erritmoen apoteosia jazzaren oihartzuna, arina, dardarkaria eta koloretsua.  Berria - Kultura   2004-05-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dardarkariaren eta (3)


dardarkaritasun iz dardarkaria denaren nolakotasuna.

Egia da, haatik, dardarkaritasuna ari dela galtzen eta igurzkari bihurtzen, Pariseko prestigiozko hizkerarekin hasi omen zen aldaketa baten bultzadaz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.


dardarti (81 agerraldi, 40 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 378 agerraldi) 1 izond dardaratia. ik dardarati.

Hitz bakarra xuxurlatu zuten haren ezpain dardartiek: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 56. orr.

Hura lau zutabeko oheraino joan eta han etzanda zegoen, aurpegia esku dardarti batez estalita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 280. orr.

Esku handi dardartia sudurrera eramaten zuenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.

Nire zango dardartiak etxe baten parean gelditu ziren, zapataginen karrikan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.

-Galde egiozu! -esan zion Ronek, hatz dardartiaz sir Cadoganen erretratuaren atzeko aldea seinalatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 219. orr.

Lehen aldiz, boz adar mehe-mehea atera zen aho dardarti horretatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.

Izumenak erotuta zekartzan begiak, eta ahots dardarti, lakar, isil-isilaz mintzatu zitzaidan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Ezin zuen hitzik egin, baina mugimendu dardartiak egiten zituen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.

Kandelen argi ahul, dardarti eta salatzailea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 62. orr.

Arrabioz beteriko istilak, buztan dardartizko burubeltzez irakiten, espermatozoozko borbortegiak balira bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Eraso egiteko prest dagoen kriskitin-suge dardartia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Eskaileretan behera, baranda itsaskor, dardartiei helduta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Pago baten hosto dardartiek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 61. orr.

Bada tristura bat hezea eta errea, betea eta betegarria, bildua eta beltza, [...] itzal dardartien mendean eroria, ixila, sorra, haizerik egundo ibili ez den basamortuetan jaiotzen dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Perlekin batera ohar bat zekarren, zaharren letra dardartiaz idatzita: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 154. orr.

2 irud/hed

Zenbait minutuz, abstrakzio ameslari eta dardartietan galduta, alferrik saiatu nintzen ideiaren bat osatzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.

Ahotsa bat-batean aldatzen zitzaion, ezin erabaki dardarti batetik [...], trinkotasun indartsu moduko batera.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

Erabaki-ezintasun hotz-dardarti baten eldarnioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 205. orr.

3 (adizlagun gisa)

Mio Byron, abesten du, ahotsa tristuraz dardarti.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.

Eta tatuajea erakutsi dio, "Ermela", azalaren gainean dardarti.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 330. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dardarti batez (3); esku dardarti (3); esku dardartiz (4)


dardartsu izond dardaratsua.

Nagusiak, ahots dardartsuz, alegatu zuen Dahlmann-ek armarik ez zuela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.

Izan ere, beharrezkoa da aleaziorik sendoenezko nerbioekin munduratua izatea, edo, nerbioak dardartsu eta zapartatsuak baldin badira, neurriz kanpoko pasio batek, aberriaren aldekoak edo antzekoak, inor beretua izatea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.


dardartu, dadar(tu), dardartzen du ad dardaratu.

-Eta nik ez zakiat zenbat denbora egingo dudan hire ondoan -ahotsa dardartu zitzaion, haize zakar batek jotako ihi herbala balitz bezala-.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 178. orr.

Gau hartan, biok kanpoan hotzaz dardartu arte egon ondoren, nire gelara etorri zen neskatxa huraxe bera...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 188. orr.


dardo 1 iz eskuz jaurtitzen den gezi modukoa, txikia.

Beste herri askotan, dardoz eta lantzaz ekiten diote tornadu gisako haize zurrunbiloei.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 139. orr.

Igel bat marrazturik zuen [postal] bat zen denen artean deigarriena, hiru dardoz hormari josita zegoena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 76. orr.

Polizia agertu zenean, zakurrak oso urduri zeuden eta albaitariak dardoak bota zizkien, lokarrarazteko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 78. orr.

Tankeek jaurtigaiak tirokatu eta lehertzerakoan geziz osatuta dauden ehunka dardo aireratzen dira.  Berria - Mundua   2004-10-08

3,7 milimetroko dardo hauek biraka segitzen dute zerbaiten edo norbaiten kontra talka egin arte 300 metrora iristeko ahalmena dute.  Berria - Mundua   2004-10-08

2 irud/hed

Gizon gazteari amodioaren dardoak zitzaizkion orduan berean bihotzean sartu.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 61. orr.

Dei bat sentitzen dut aldi bakoitzean, bete-betean jotzen nauen dardoa; nigan hariak dardararazten dituen soinua, musika isila...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 157. orr.

3 (dardo jokoan erabiltzen dena)

Hartu ditu hiru dardoak eta mahai aurrean jarri da, dianaren parez pare.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 85. orr.

Egingo al dugu dardotan? -galdetu zion azkenean, lehen enkontru hartako izotza hausteko asmoz-edo, eta erantzunik itxaron gabe, hartu dardo bat eta jaurti egin zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 36. orr.

· Burtsako balore zerrenda bati dardoak botatzen ari diren tximino begi estaliek eta finantza analistek aukera bera dute balore arrakastatsuak zeintzuk izango diren aurreikusteko orduan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Baina honek dardo partida bat merezi du.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 85. orr.

5 esaldi iraingarria.

Askoz gehiago ziren auziaren gorabeherak ulertzen zituztenak, baina besteek ere noiznahi jaurtitzen zituzten beren dardo mingarriak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 130. orr.

Udako oporrak amaituta,buruzagi politiko guztiek ekin diote jardun publikoari elkarri dardoak jaurtikiz.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

6 dardo joko dardo berezi batzuekin helburuan jotzean datzan jokoa.

Han, dardo jokorako dianaren gainean egon behar zuten Verneren eleberri guztiek, aitak utzitako bildumen artean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dardo bat (3)


darfurtar izond/iz Sudango Darfurrekoa, Darfurri dagokiona; Darfurreko herritarra.

Darfurtarrak beren etxeetatik alde egiten hasi ziren, eta iheslari olde handiak Txadera jo zuen babes bila.  Berria - Mundua   2004-07-02


dari iz Afganistanen iparraldean mintzatzen den hizkuntza indoirandarra.

Paxtu eta daria dira Afganistango hizkuntza ofizialak  Berria - Mundua   2004-01-06


dartsena 1 iz portu batean, eremu babestua, kaiez hornitua.

Den-dena azaltzen zidan, kaleen izenak, portuko dartsenak, paraje haietako lokalak, izen mordoa gogoan eduki beharra.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.

Transatlantiko bat dela ohartzen naiz, ezin duena maniobra bat egin dartsenan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Bat-batean, iparreko dartsenetako kaira atera nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

Orain dartsena nagusien aldera, lantegien aldera, ekialde beltzean hondoratzen da, maletaz eta haur lokartuz mukuru beterik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 28. orr.

2 badia, arrada.

Dartsenak baditu zenbait legoa perimetroan, eta itsasora ematen duen bokalea hain da estua non aldiko ontzi bat baino gehiago ezin den pasa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Bokale hau bera ere, harkaitzezko gailur altu biren artean gordea, hiru dartsena ttipitan dago banatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.


darwindar 1 izond Ch. Darwinena, Ch. Darwini dagokiona. ik darwinista.

Eta berdin gertatzen zen teoria darwindarrarekin, eboluzioaren hautespen-teoriarekin, hura ere ukatzen baitzuen Lyssenkok.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

2 Ch. Darwinen teoriaren aldekoa.

Gau batez etxera itzultzean, Jeneralak ustekabea eta mina hartu zuen Adan (horrela baitzuen animaliak izena, jenerala Darwindarra izaki) bere zain eserita aurkitu baitzuen, bere uniformeko jakarik ederrena soinean zuela, galoi eta guzti.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 161. orr.


darwiniano izond darwinista, darwindarra.

Uko egiten zien (burlarik gabe, haatik) gure eztabaida etengabeei, zeinetan aldian-aldian agertzen baikinen platoniko, darwiniano edo, geroago, bergsonzale.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.


darwinismo iz bilakaeraren teoria, hautaketa naturalean oinarriturik Ch. Darwinek moldatu zuena.

Darwinismoaren lilurakeria liberalismo ekonomiko eta politikoan ez ezik, Marx eta Engels-en klase-borrokan ere nabarmentzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.

Ustez ekonomilariak izan zirela indibidualtasunari balizko oinarri zientifikoa eman ziotenak, balizko darwinismo sozialari oinarriak ezarriz, eta gizakia homo economicusa zela aldarrikatuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

Unamunoren biologismo eta "darwinismo lingüístico"az.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 108. orr.

Hezkuntza programa guztietatik darwinismoa kentzea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 171. orr.

Darwinismoaren kontu horiek, esan ohi zuen bezala, dibertitzeko asmatutako gauzak iruditzen zitzaizkion don Blasi.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.


darwinista izond Ch. Darwinena, Ch. Darwini dagokiona. ik darwindar.

Nolabaiteko mito darwinista naturala ere eratu da honen guztiaren inguruan, Alain Minc saiogile frantsesaren hitzetan ederki asko jasotzen dena: "Kapitalismoak ezin dezake porrot egin, gizartearen egoera naturala da".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

George Bushek ideologia «marxista-darwinista» berri bat sortu duela esan du; eta pentsamolde horrek ekonomiaren nagusitasuna eta indartsuenak bakarrik irautea bultzatzen duela adierazi.  Berria - Kultura   2004-09-14


darwinzale iz darwinista, darwindarra.

Bigarrengo hipotesia ikuspuntu darwinzalea da: ez dago inongo kode bultzakadarik.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 100. orr.


dasdatu ik dastatu.

dasta (ETCn 22 agerraldi; orobat jasta ETCn 9 agerraldi) 1 iz gauza baten zaporea, dastamenaren bidez sumatzen dena. ik gustu 2.

Ardoak mahatsaren dasta dauka.  Berria - Kultura   2004-12-26

Txokolatearen dasta garratza miazkatu nuen aho barruan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

Hogei zentimetro luzeko patatak, dasta melenga ustel antzekoa dutenak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.

Animalia eta landare gaiek, su bizitan errerik, izaten duten usain eta dasta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Oroitzapen samurrak ekartzen baitzizkidan gogora, Prousti magdalenaren dastak ekartzen zizkion oihartzunen antzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Odolak sudurretik beheiti egiten zidan, ordea, eta haren dasta gaziak mingaina trabatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Zigarro bat piztu eta gozamenez sentitu nuen lehendabiziko kealdiaren dasta garratza.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.

Denborarekin pilatutako hautsa erortzen zen paperetik, eta itsasoko dasta gaziekin nahasten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.

Oraindik gogoan dut Marisaren ahoko dasta; oroitze hutsak listua sortzen dit mingainaren inguruan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

2 irud/hed

Mementoko, kantu bakarreko diskatxo bat dugu eskuratua, jasta gisa, "Minuette Pop" kantuarekin: [...].  Herria   2005-03-24

Haren ezpainen berotasuna belarrian, haren ile kizkur solte bat nire kopetan kilima eginez, eta eztarrian gora igotzen zitzaidan zoriontasunaren dasta eztia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.

Dena dardara eta zapore nintzen, ni neu osorik gozamen, eztitasun, estasi..., ez dakit; eta ahoko dasta hura, amodioaren dasta, zirrara erotikoaren dasta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahatsaren udazken-dasta udazkenean, eta mahaspasaren negu-dasta neguan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 51. orr.

Halatan, memoriak SOS deiak bidaltzen zizkidan, begi-dasta bakoitza azken aukerakoa bailitzan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 177. orr.

4 dastatzea.

Baionako Gau eskolak ere bere aldetik animazio bat antolatzen du: txistor jasta, hitzordua ebiakoitz honetan, 7etarik goiti Baionako merkatuan.  Herria   2002-12-19

Arrapitz sareko elkarteak eta Idoki markako ekoizkinak proposatuak izanen dira, karakoil dastarekin batera.  Herria   2002-10-10

21:00etan Oiherkoren trajeria ikusgarriaren aitzin dasta bat emanen du Zuberoako artisten Hebentik kolektiboak.  Berria - Kultura   2006-03-30

Zenbait behar ditugu lerrokatu, jasta bederen ukan dezan irakurleak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 52. orr.

Graxik ere, zorigaitzez, ukan zuen alemanen salda hartarik jasta.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 53. orr.

Afrikako eta Euskal Herriko ohituren jasta emana izan zaie.  Herria   2003-09-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoko dasta (3)


dastagai pred dastatzeko.

Aurten, itxuraz, plater nagusi batzuk izango ditugu dastagai.  Berria - Kultura   2006-02-22


dastagailu (corpusean jastagailu soilik) iz dastagarria.

Aratsean Etxeberriko axoa jastagailu, ondotik soinu eta dantza.  Herria   2002-07-18


dastagaitz ik dastatu 3.

dastagarri 1 izond dasta daitekeena.

Natura dastagarria besterik ez du ikusi argi eta kolore artean: funtsean, paisaia eta emakumeak bakarrik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.

2 (adizlagun gisa)

Imajina dezakezun sexu menu oparoena dastagarri.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 42. orr.

3 (izen gisa)

Argi, margo eta gorputz itxurak begien bidez; soinu mota oro belarriz; usain oro sudur zuloz; dastagarri oro ahoz; eta gorputz osoaren sentimenetik gogor eta bigun, hotz eta bero, leun eta latz, astun eta arin den oro, gorputzaren baitan nahiz landa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.

Era berean, dastamena eta ukimena ere egotz lekizkioke, dastagarriak eta ukigarriak hautematen dituela adierazteko, hautemateen kontzeptua zentzu guztietarako berbera baita.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 115. orr.


dastaka adlag dastatzen.

Itxaropenaren eztia dastaka, geroaren jaki gozo eta guriak amets, Maastricht deitzen den hirira iritsi zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.


dastakari iz dastatzailea.

Eta ez da batere harritzekoa; nire aurrekoetan, aita aldetik, Mantxa-aldeak ezagutu dituen dastakaririk hoberenak izanak ditut bi; orain, behin batean gertatu zitzaiena aipatuko dut, nire lehengo esana ongi egiztatuko duena: eman zieten ba txastatzeko aldea kupel batetik, eta iritzia eskatu zieten, nolakoa ote zen alegia ardoaren kalitatea, ona ala txarra.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 134. orr.


dastaketa (orobat jastaketa) 1 iz dastatzea.

Ardoa edaten akaberarik ez duenak, edarien dastaketara emanak.  Elizen arteko biblia   EsZ 23,30

Larunbat arratsaldeko seietan proposatua da lehen hitzordua, Euskal Herriko hamabi arno desberdinen dastaketarekin, lekuko txarangek animaturik.  Herria   2005-05-26

Hori da bilatzen duen gauza bakarra, ahoak ardoan dastaketa maitatzen eta bilatzen duen eran, gozotasunarekin batera; urak ardoaren erakartasuna edukiko balu, ahoak ez luke ardoa ura baino gogokoago izango.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.

2 irud/hed

Eta irakurketa ozena edota dastaketa isila eskatzen duten testuak dauden bezala, zeruak ere baditu, ikusmirazalearentzat, bere baldintzak: ederreste isila besterik ez du onartzen, begirada bakartiaren irakurketa biluzia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 178. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Amoarrain eta saheski jastaketa Bidart trinketean. Txaplik eta Jonek kasurik ez; txokolate dastaketan ziharduten, bataren edo bestearen kostoa hobea ote zen.  Herria   2004-08-12

Arratsaldean taldeak auzoetan ibiliko dira, kaleetan dantza egin eta herritarrek eskainiko dieten ardo dastaketekin gozatuz.  Berria - Kultura   2006-03-24

Ondoren, Sagardo Festa: Buruntzaldeko produktu eta eskulangintza azoka, sagardo dastaketa, zekor erretzea, dultzaineroak...  Berria - Kultura   2006-03-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sagardo dastaketa (4)


dastaleku iz dastatzeko lekua.

Hitzaldien ondoren, dastaleku bihurtutako beste areto batera pasatu ginen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 177. orr.

Goizeko zortzietarako bideo pornoak eskaintzen zituen taberna, izokin-kolorez margotu eta dastaleku bihurtu dute.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 69. orr.


dastamen 1 iz gorputzaren zentzumena, mihian datzana eta gauzen ahogozoa sumarazten duena.

Mihiari lotuta baitaude bizitza eta heriotza, Liburu santuak dioen bezala -ez noski mihia dastamenaren organo delako, hitzaren organo delako baizik-.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Horrela ikusten ditugu landareak bizidunen beherengo mailan elikatzen, hazten, indartzen eta ugaltzen; piztiak, berriz, ikusten, entzuten eta objektu gorpuzdunen presentzia usaimenez, dastamenez, ukimenez sumatzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 114. orr.

Dastamena eta usaimena oso estuki erlazionaturik daude [...], baina dastamena ez da usaimena bezain sentikorra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Beste zentzumenak bezala, dastamena ere galduz joaten da urteekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 148. orr.

Haurrek oso dastamen garatua dute, batez ere gauza gozoetarako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 148. orr.

Olagarroa eskaintzen dugu, galegoek bakarrik prestatzen dakiten dastamenari gozo-mina eta hortzari sendo-bera zaion olagarro bikain hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.

Sentsazio anitz biltzen dira horretan, hala ikusizkoak nola ukimenezkoak, nahiz usaimenezkoak nahiz dastamenezkoak, hasteko xigortzaile kromoztatuaren dirdira, gero zerrendak ebakitzen dituen labana, ogi xigortuaren usaina, urtzen den gurina, eta azkenik [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 73. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Substantzia gozoei erantzuten dieten dastamen-papilak mihi puntaren inguruan daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.

Dastamen-papilei eragiteko behar den kantitate minimoa mikrogramo baten ehunena da gutxi gorabehera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Larruazalaren oso barruan garatzen da dastamen-zelula, eta gero dastamen-papilan sartzen da; han, nerbioamaiera bati lotzen zaio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 149. orr.

Zazpiehun mikrogramo inguruan dago dastamen-atalasea eta hamabi mikrogramo inguruan usaimen-atalasea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 146. orr.

Laztanek, batez ere ahozko laztanek, ukimen, usaimen eta dastamen estimuluak jasotzen dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 181. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Krisi epileptikoen aurretik, entzumen-, ikusmen-, dastamen-, usaimen- edo oinaze-haluzinazioak gertatzen dira askotan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dastamen papila (3); dastamen papilak (6); dastamen zelula (3); dastamena eta (5); dastamena eta ukimena (3); usaimena eta dastamena (5)


dastarazi (orobat jastarazi), dastaraz, dastarazten 1 du ad dastatzera behartu.

Ondoan Izal-ko gazta dastarazi didate; eta aurrerago Baigorritik etorritako bat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 92. orr.

Gero, bi ogi pusken artean arroltze moleta baratzeko biperrekin janik, xahakoak hiruzpalau itzuli eginik -bakoitzak bere etxeko arnoa jastarazteko doia, auzokoarenarekin konparatzeko- abiatu ziren berriz beheiti gizonak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Jean Michel Ayçaguer-ek aldiz bere sagardoiko fruituak tinkatuko ditu eta heien jusa jastaraziko.  Herria   2005-11-24

Min zuriaren mende gertatu nintzen ia-ia Honorék bere pekari ananaren kutsuan, inolaz ere probatu behar nuela eta, dastarazi eta gero, baina neure senera itzultzea lortu nuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.

2 irud/hed

Beste emakume bat izan balitz, aiseago kanporatuko zuen, baina tantaz tanta dastarazi nahi izan zion etsipenaren kopa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 327. orr.

Gaixoa herrazko oskol batean ixten doa eta dastarazi nahi izaten die mingostasuna bere esku bihurtutako ahaideei edo adiskideei.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 67. orr.

3. zikloko 350 bat haurreri bertsularitza jastarazteko.  Herria   2003-10-30

Bertsoaren alde magikoa dastarazteko.  Berria - Kultura   2006-04-29

Juanitok berak mendizale-talde bat sortu zuen, herriko gazteei mendia maitatzen irakatsi eta, bide batez, aberriaren ederra ere dastarazteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 64. orr.

Hura joan eta gero, planetak jiraka jarraitu zuen, baina jiratze hark ez zidan ekartzen lehen bezalako zorabio gozorik, urdailaren ahoa inurritzen zidan hura bezalakorik, [...] bizitzera nindoan une bakoitzaren zirrara dastarazten zidan hura bezalakorik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Argi eta distira eginez uxatu duzu nire itsumena; zure usain gozoa zabaldu duzu eta arnastu dut, eta zure irrikaz nabil ordutik; dastatu zaitut eta gose-egarri naiz; ukitu nauzu eta zure bakeak sugarretan nauka.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dastarazi nahi (3)


dastatu, dasta(tu), dastatzen (ETCn 8.311 agerraldi; orobat jastatu ETCn 805 agerraldi, txastatu g.er. eta dasdatu g.er.) 1 du ad janari, edari edo kidekoen ahogozoa sumatzeko, haren kopuru txiki bat ahoratu.

Jesusek dastatu, baina ez zuen edan nahi izan.  Elizen arteko biblia   Mt 27,34

Jeneralak xanpaina dastatu, eta kopa baztertzen du.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Ardoa dastatu bezain laster, oso agudo eta erraz oneratu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Zenbait minutu egon nintzen kafearen gustua dastatzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 219. orr.

Dastatu nahi zenuke nire vodka?  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 98. orr.

Tea eta goxokiak dastatu bitartean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 117. orr.

Adjibek ogi puska bat hartu, granada uretan busti, eta dastatu egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 54. orr.

Ez dakit gogorik izango duzun hain jaki xumeak dastatzeko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 76. orr.

Atera zieten gero eltzekaria gizonei, baina, dastatu bezain agudo, esan zuten garrasika: -honek pozoia du[...]!  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,40

Kulunka zerabilen gorputza, atzera eta aurrera, eta ez zuen gosaria dastatu ere egin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 62. orr.

Beharbada, afari goxo bat dastatu eta gero Michigan aintzira ertzean ibil gintezkeen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 112. orr.

Oso gutxitan dastatu dut haxixa, han ura eta airea bezain ugaria den arren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 296. orr.

Koilarakada garratz bat dastatu duenaren aurpegia jarri zuen gizonak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 24. orr.

Harri gainera erori zen eta odolaren zaporea dastatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.

Haren ezpainen zaporea dastatzeko aukera izan nuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Ez nuen beste porrot baten ozpina dastatzeko gogorik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 155. orr.

Ahoaren atzeko aldetik sudurrera igotzen diren lurrunei dagokielako jatearen eta edatearen atsegina; eta lurrunok, dastatu ez, baizik usaindu egiten dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.

Euripean bustitzen egon naiz, eta lur hezearen lurrina dastatzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 127. orr.

2 irud/hed

Balkoiko atea zabal-zabalik, itsas usaina dastatzen ari nintzen, anaiak hitz egin zidanean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 88. orr.

Mendekuaren zapore gozoa dastatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Mendekuaren gozoa dastatzen geratu zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 66. orr.

Eguzkiaren sarrera dastatzen ari da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 61. orr.

Ea bada, dasta dezadan alaitasuna, goza dezadan bizi-poza!  Elizen arteko biblia   Koh 2,1

Adiskidantzaren xarma dastatu dudanez geroztik, nahi dut zuk orobat goza dezazun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 383. orr.

-Utz ezazu bizitza likits hau eta dastatu benetako bizitza...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 146. orr.

Bakarrik egon nahi nuke, eta bakardade mota ezberdinak sortu eta asmatu eta dastatu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 73. orr.

Jastatu banuen jastatu, musu iturri horrek xoratua nindukan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.

Karguak boterea ematen die, eta, behin horretatik dastatu eta gero, ezin etsi dute hura gabe.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 77. orr.

Barealdiaren plazera dastatzeko beharra sentitu zuen eta ohean luze etzan zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 61. orr.

3 (dasta erroa hitz elkartuetan)

Mihiaren bitartez datozenak, aldiz, Eztiak edo Kiratsak, Dasta-gozoak edo Dasta-gaitzak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardoa dastatu (3); arte dastatu (3); bakarrik dastatu (3); bat dastatu (10); beste bat dastatu (3); bete betean dastatu (3); betean dastatu (3); dastatu ahal (19); dastatu ahal izan (10); dastatu ahal izango (5); dastatu behar (3); dastatu beharko (3); dastatu bezain (3); dastatu bitartean (3); dastatu ditu (3); dastatu du (4); dastatu egin (5); dastatu ere (8); dastatu ere egin (6); dastatu eta (21); dastatu eta gero (4); dastatu ez (4); dastatu gabe (13); dastatu gabea (4); dastatu gabeko (3); dastatu nahi (14); dastatu nahi izan (4); dastatu nuen (15); dastatu ondoren (7); dastatu zuen (19); dastatu zueneko (4); dastatu zuten (3); ere dastatu (8); eta dastatu (7); ez dastatu (6); gozoa dastatu (6); gozoa dastatu zuen (3); gustura dastatu (3); guztiak dastatu (4); hura dastatu (8); hura dastatu zueneko (3); inoiz dastatu (3); sekula dastatu (3); ura dastatu (3); ura dastatu zuen (3)

dastatua ez (3); dastatua ez nuen (3); dastatuko ditut (3); dastatuz eta (3)

bat dastatzeko (3); bat dastatzen (3); dastatzeko aukera (15); dastatzeko aukera izan (3); dastatzeko aukera izango (3); dastatzeko eta (5); dastatzen ari (12); dastatzen den (4); dastatzen eta (5); dastatzen zituen (3); dastatzen zuen (9); dastatzera ematen (4); gozoa dastatzen (3); hura dastatzen (3); sagardo dastatzea (3)


dastatzaile 1 iz janariak edo edariak dastatzen dituen pertsona.

Gero, irensten du eta onespen-keinua egiten dio sommelierari, dastatzaile bikainenak baino antzezpen gehiago eginez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 150. orr.

Sampedrok jainkoa madarikatzeko baino ez du aipatzen, lepoa hautsita zoritxarren dastatzaile bilakatu zuelako.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 93. orr.

Baina jaki zehatz baten dastatzaile gozozaleari galdetzen badiogu zergatik den hain gozoa eta honek erantzun, atsegin zaidalako, hartan gustu hartzen dudalako, inork ez du esango hura gozo dela era arrazionalean, non eta gozotasun hori beste zerbaitetarako beharrezkoa ez den eta janaria helburu horrekin prestatua izan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

2 dastatzen duen pertsona.

Hain da handia da gozamen hori, non ezerk ezin baitu atsegina hondatu; ezinezkoa da horren dastatzailea hirugarren zeruraino igoa ez sentitzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 126. orr.


dastatze iz janari, edari edo kidekoen ahogozoa sumatzeko, haren kopuru txiki bat ahoratzea.

Etzi egingo da Nerudaren Lau Oda Elemental-etan oinarrituriko pintxoen dastatzea, eta horretarako gonbidapenak hartu behar dira Bidebarrietako Liburutegian.  Berria - Kultura   2004-10-14

Han bertan, sagardo dastatzea eta otorduak egin ahal izango dituzte.  Berria - Kultura   2006-03-09

Etzirako, berriz, ume jolasak eta sagardo dastatzea antolatu dituzte, eta iganderako herri bazkaria.  Berria - Euskal Herria   2004-09-02

Arabako Errioxako ardo dastatzea, barraskiloak, danborrada, txaranga...  Berria - Kirola   2006-04-29

Henri Cartier Bressonen argazki erakusketa eta gastronomia dastatzea daude programatuta.  Berria - Kultura   2004-07-21

Datorren ostiralean Zumaian izango da hurrengo dastatzea.  Berria - Kultura   2004-12-12


data 1 iz zerbait gertatzen den urtearen eta, eskuarki, hilabetearen eta egunaren adierazpena.

Jaiotze data eta tokia: 1891ko urtarrilaren 7an, Rosenheim-en (Bavaria).  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 132. orr.

Agerpenaren data eta lekua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 122. orr.

Data, ordua eta lekukoen sinadurak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

Txartelaren ifrentzuari so egin nion: azken ikuskaketaren data zekarren, 1944ko urtarrilaren 4a.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Data batzuk ageri ziren behean: "1936-10-4 / 1937-4-20 ta 23." Orri horiztatuez osatutako koaderno txiki bat, Mexiko DF-ko Gráficas Cultura-k inprimatua eta 1944ko data daramana.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 28. orr.

Bi data dira filosofikoki ohargarriak Berpizkundearen hasieran eta amaieran: 1401, Nikolas Cusakoa jaio zen urtea, [...] eta 1600, Giordano Bruno-ren heriotzaren urtea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Data Parisen ezarria, 17ko abuztuaren 30ean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 156. orr.

Urtarrilaren 27ko data abiapuntua izanen da, programazio arrunta urtarrilaren 30etik goiti ezarriko dutelarik plantan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

Kaleratzeko data urriaren 28an daukat.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Informazioa lortu duzun eguneko data ere jaso beharko dituzu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.

Baina orain data ere banekien: ekainaren 6an.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 17. orr.

Neba gaztearen gutunak, esate baterako, bi hilabete lehenagoko data du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 92. orr.

Berria eta data egiaztatu nituen badaezpada, baina ez zegoen hutsik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 432. orr.

Ez zidan hitzik tartekatzeko aukerarik ematen, eta ordu arte baino zurrunbilotsuago aritu zitzaidan, datuak hor, datak hemen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

2 (izenondoekin)

Data zehatzik gabeko oroitzapen asko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.

Erromatar Inperioaren gailurreko data zehazgabe batean idazten zuelarik, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 398. orr.

Agirikoa ez dela data zuzena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 420. orr.

Debutaren data gogoangarria afari on batekin eta xanpainarekin ospatu beharra zegoela esan zuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 116. orr.

Garaipen handia izan da hau, data historikoa Ondarretako kartzelan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berez, Hamlet antzezteko asmoa zuten noski, baina, azken momentuan, data arazoak zirela medio edo, ezinezkoa gertatu zitzaien, eta haren ordez Godot antolatu zuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 105. orr.

Gertakarien data-alderaketak baietsi egiten baitzuen irizpide hori.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez baitu pertsonak gehiegi estimatzen bere jaiotza-data eta heriotza-data hurbil egotea. Idazte-data zehatzik ez badakigu ere, 1223az gerokoa da ziur.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 120. orr.

Argitaratze-data (eguna hila urtea, baldin badatoz).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 376. orr.

Iraungipen data begiratu beharko zaie...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 231. orr.

Jordanek ematen duen konbertsio-data (1207) beste iturri batzuetan ere agertzen da, baina egungo kritikak ez du ontzat ematen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.

Inprimatze-data bilatu zuen Ruche jaunak: MCDLXXVIII. Harriduraz txistu egin zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 484. orr.

Derrigortasun data zutenetatik 275ek (%12,59) egiaztu gabe zuten lanpostuaren hizkuntz eskakizuna.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

5 iraungitze data

Jogurtaren iraungitze data produktuaren galera arriskuak markatzen du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 406. orr.

Badaezpada ere, ez zion iraungitze-data begiratu poteari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 189. orr.

Badirudi laster gaindituko duela bere iraungitze data.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

Prozesuak badu iraungitze data, eta ezin da usteltzen utzi.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Ama euskarak zahartzera egin duen bezala, poeten esperimentuek ere nahi baino azkarragoa dute iraungitze-data.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 101. orr.

Hitzaren iraungitze data.  Berria - Kirola   2006-04-13

Poeten esperimentuek ere nahi baino azkarragoa dute iraungitze-data.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 101. orr.

Noiz arteko iraungitze data du diktadore lanbideak?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amaiera data (3); argitaratze data (3); baina data (5); beste data (7); bi data (11); bi data horien (4); da data (6)

data aldaketa (5); data aldatzeko (3); data baino (6); data bat (25); data batzuk (5); data bera (3); data berean (4); data berria (3); data bezala (3); data da (5); data daiteke (3); data darama (3); data dira (3); data du (8); data duen (5); data dute (4); data ere (12); data esanguratsu (4); data eta (28); data eta leku (3); data eta lekua (3); data ez (10); data ez da (4); data ezarri (4); data gisa (3); data hartan (3); data hau (5); data hauetan (5); data hori (25); data hori baino (5); data horiek (4); data horien (4); data horien artean (4); data horietan (4); data horren (8); data horretan (5); data horretatik (6); data horretatik aurrera (5); data jakin (5); data jakinik (4); data jarri (6); data jarria (3); data jarriko (3); data nagusiak (3); data seinalatu (3); data zehatz (3); data zehatza (17); data zehatzak (5); data zehatzik (12); data zehatzik ez (3); data zehazteko (3); data zehaztu (7); data zehaztu gabe (3); data zuten (3)

dela data (4); den data (4); derrigortasun data (23); dira data (4); du data (5); duen data (3); edo data (3); egiteko data (4); egunaren data (3); eguneko data (4); ere data (3); eta data (42); eta data bat (5); eta data hori (3); eta heriotza data (3); ez data (3); ez dela data (3); hasiera data (4); hasierako data (3); hasteko data (5); hauteskundeen data (4); heriotza data (5); honen data (3); horren data (3); horretarako data (3); idazte data (4); iraungipen data (3); iraungitze data (11); jaiotza data (7); jaiotza data eta (3); jaiotze data (12); lau data (3); lehen data (3); lortzeko derrigortasun data (6); manifestazioaren data (3); post data (7); zen data (8); zenbait data (4); zuen data (8)

datak eta (3); datak ez (3); dataren arabera (3); dataren inguruan (3); datari buruz (5); datarik esanguratsuenak (3); datarik eta (3); datarik ez (19); datarik gabe (3); datarik jarri (9); datarik zehaztu (4); derrigortasun datak (9); du datarik (7); dute datarik (4); egiaztatzeko derrigortasun datak (4); eta datak (8); eta datari (3); eta datarik (3); ez dago datarik (5); ez du datarik (6); ez dute datarik (3); ez zuen datarik (4); heriotza datak (3); zein datatan (4)


datadun izlag datako.

Bestelakoa da, Moviles (...), iraungitze datadun ipotxaren kasua.  Berria - Ekonomia   2006-04-07


datatu, data(tu), datatzen du ad data jarri; data mugatu.

Osorik irakurri nuen Moskun dataturiko albistea: [...]. Les Contemplations bilduman badu poema bat (I, XI), Lise izenekoa, 1843ko maiatzean datatua, hau da, Baionara heldu baino bi hilabete lehenago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 190. orr.

Montevideon 1941eko urriaren 11n dataturiko berriak zioen legez, [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 171. orr.

Urte hori zehaztu dute adituek San Migeleko erretaula datatzeko.  Berria - Kultura   2006-01-06

M. Ugarte-ren Paisajes parisienses-erako hitzaurrea (1901eko uztailean datatua berau), espainiera handi berria eraikitzeko ideia laboratuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.

Ohikoa da elementu berri honen etorrera (italiar) berpizkundetik eta greziar azterketen susperralditik hamabosgarren mendean datatzea, baina benetako abiapuntua hiru mende lehenago kokatu behar da...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.

Ikerlari gehienek Augustoren lehen garaiko urteetan datatu nahiko lukete tratatua, K. a. 30. urte ingurutik oso hurbil.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.


datatze iz data jartzea; data mugatzea.

Datatze hori egin ahal izateko, elementu kimiko batean oinarritu dira astronomoak, berilioan.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Gogorra gero, itzalak datatze hau, pentsatu zuen, polizia izateak ekarri zizkion azturen neurriaz harriturik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 141. orr.


datazio iz datatzea.

Kristo aurreko 3200 urtetik 1800era bitarteko 95 dataziotik gora egin dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-28

Geroztik, azterketa sakonagoak egiteko aukera izan zen, datazioak egiteko karbono 14aren azterketak hasiak ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 81. orr.

Datazio zehatzik ez dute zehaztu oraindik ikertzaileek, baina XVI. mendearen bigarren herenean idatzitakoa dela argitu dute.  Berria - Kultura   2004-02-19

Lurpetik ateratako material edo aztarna horiek noizkoak ziren jakiteko, karbono 14 bidezko datazio teknikak erabili dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-28


datibo iz zeharkako osagarriaren kasua, euskaraz nori kasua izendatzeko erabiltzen dena.

Ipar Euskal Herrian eta Nafarroako ekialdean ez da datiboarekiko komunztadura beti eta nahitaez betetzen.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 200. orr.

Datibo pluralean ekialdeko hizkeretan erabili ohi den -er: laguner galdu zaie.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 196. orr.

Eta gero hasten ginen deklinazioen eskailera zailetan gora, nominatiboa qui genitiboa cuius, datiboa cui, akusatiboa quem, [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 238. orr.


datil 1 iz datilondoaren fruitua.

Artean datil bat ahoan dastatzen ari zela, [...].  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 58. orr.

Datilak jan dituzue, piku idorrak, pastiza zati zenbait.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 153. orr.

Zenbait datil janez adorea berreskuratzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.

Belar izpi bat, fruitu gorri bat, datil ihartu bat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 18. orr.

Baina datil umeldu eta ubelduen uztari ihesi joanez, lur berri-berrira aldatu da.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 221. orr.

Bere emaztearen sorterriko aljeriar oasitik Habibik ekarritako datil freskoen kutxa ireki zuen Maxek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.

Datila oinarrizko elikagai izan da inguruotan ehunka urtean eta, ondorioz, eragin genetikoa du egun diabetesak qatartarrengan.  Berria - Kirola   2006-02-07

· Zakutxo bat datil eta kuia bete ur.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Datil-platerkada bat jaten zuen bitartean surik eta ilargirik gabeko gau hartan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 120. orr.

Gameluarentzako bazka, ur-putzua edo datil-palmondoak zeuden inguruneetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.

Bide baketsu bat da hori, non maiteminduek datil-ardotik edaten baitute, hilobien harresi leunduen kontra bermaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 46. orr.


datilondo 1 iz datilak ematen dituen palmondo mota (Phoenix dactylifera).

Oasiko datilondoei begira jarri zen mutila.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 136. orr.

Hirurehun putzu eta berrogeita hamar mila datilondo zeuzkan, baita koloretako karpa ugari ere haien artean jarririk.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 126. orr.

Neskaren ahotsa entzuten zuen mutilak, eta datilondoen hostoetan haizeak eragiten zuen marmarioa baino ederragoa iruditzen zitzaion.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 137. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bere aurrean, gauean izarñoak egondako leku berean, datilondo ilara luzea, amaiezina, ageri zen, basamortuaren zabalera estaltzerainokoa.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 122. orr.

Datilondo-basoaren beste aldean zeuden haurrak, eta ez zuten sarraski hura ikusi.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 156. orr.


dato ik datu.

datu (ETCn 170.434 agerraldi; orobat dato ETCn 396 agerraldi) 1 iz zerbait jakitera iristeko balio duen argibide zehatza.

Fitxaren buruak erreferentzia bibliografikoa identifikatzeko behar diren datu guztiak eduki behar ditu: egilea, izenburua, argitaratze-lekua, argitaletxea, edizioa, jatorrizko data [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.

Datu guztien gainetik, hori da jakin behar genukeena.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

Epaimahaiak dagoeneko aski datu bildu du horretarako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 210. orr.

Zentzumenen bidez jasotzen ditugu datuak, eta gero geure erara interpretatzen ditugu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 363. orr.

FAOk emaniko datuen arabera (2004ko otsaileko txostena), harrapatzen ditugun hiru arrainetatik bakarra kontsumitzen dugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 25. orr.

Borobilki ukatzeko, nik neuk ez dut aski datu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 17. orr.

Bada txostenean bertan beste datu bat, The Crook Factory hark norentzat lan egiten diharduen argi apur bat dakarrena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 157. orr.

Datu horiek interpretatzeko era desberdinak egon daitezke.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 29. orr.

Sindikatuek datu berberen oso irakurketa desberdina egin ohi dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.

Datu horietan oinarritzen naiz euskarak bazuela herritarren babesa esateko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 29. orr.

Zernahi gisaz, iritzi horiek datuetan funtsatzen dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

Inbentarioaren datuek bere buru hartan jarraitzen zuten -bost olio zahagi, hamaika ardo zahagi, hamasei gaileta kaxa...- bertan erantsita gelditu izan balira bezala, eta ezin zituen uxatu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 251. orr.

Ikasle bakoitzeko gastua adierazten dute 17. taulan aurkeztu ditugun datu horiek.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 81. orr.

Datu haien benetakotasuna egiaztatzen ari zirela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 43. orr.

Galtze ekonomikoaz gain, urtetako artxibo eta datuak galdu ziren orduan.  Herria   2001-09-20

Azterketak ondo egitea mnemoteknia-kontua da, gutxieneko datuak ikasi eta ongi menderatu arte errepikatzea...  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 44. orr.

Ez zidan hitzik tartekatzeko aukerarik ematen, eta ordu arte baino zurrunbilotsuago aritu zitzaidan, datuak hor, datak hemen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

Bigarren mailako datu asko dago [...] han ezin egon izan zirela adierazten duena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 173. orr.

Datu hark hankaz gora ipini zidan ordura arte osaturik neukan puzzlea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 175. orr.

2 (izenondoekin)

Denbora luzean datu faltsuak emanez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 68. orr.

Datu hotzak -mapetan azaltzen diren kilometroak- ponderatu egin behar zirela iruditu zitzaigun, eta, esaterako, heterogeneotasun indize bat erabili behar zela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Elkarren ondoan metaturiko datu biografiko andanak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

Datu erreala da, benetakoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 70. orr.

Datu egiaztatuek ez zuten ezer esan nahi harentzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Hainbat datu jakingarri eskaintzen dizkigutelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1146. orr.

Ez gaitezen datu absolutuez fida, kontua da joerak ikustea holako datuak ditugunean aurrean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 32. orr.

Datu orokorrak ere, gehienak hutsik daude: izena Juan bakarrik, adina 42; hortik aurrerako datuak hutsik, ogibidea, helbidea, bizilagunak, ogibideaz aparteko zereginak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 217. orr.

Ez du neskarekin hitz egin, poliziaren txosteneko datu hutsak darabiltza bahiketa berregiteko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 174. orr.

Ez dugu datu homogeneoak ematerik izan, iturriak desberdinak direlako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

II. taulan datu konparatibo batzuk ageri dira: [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

Barne Produktuari buruzko datu makroekonomikoez gain.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 69. orr.

Datu holografikoak biltzeko sistema gisa aurkeztu izan da garuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nolabait adierazteko, informazioa egunaren azalean dagoen datu sorta bat da, Maradona nor den, Olanok zer egin duen, Barçak zein fitxatu duen, atzo Madrilen nolako hilketa izan zen...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 317. orr.

Dela datu-biltze estatistikoko metodoen araberako laginak ateratzeko, dela aldez aurretik osagai adierazgarrienak zehazten ahalegintzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Datu-bilketa taxuz egindakoak mende honen hasieratiko edo aurreko urte pixka batzuetakoak ditugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 25. orr.

Jende-samaldak ageri dira argazkietan, eta azpian informazio kutsua eman nahi izan dioten datu-multzoa, irakurleari ezer esaten ez diona.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 34. orr.

Kontua zera da: txukun antolatzea hilabetetan eta urtetan bilduriko datu-masa bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

Azterketa-teknikak behar bezain zorrotzak izanez gero, datu-corpus batek hizkuntzalaria gramatikara eraman zezakeela uste zen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Arrazoinamendu-mota hori indukziozkotik eta dedukziozkotik bereizten da, datu-segida bat azaltzerakoan hipotesi bat aurreratzen duelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

Ikerketa sistematikoak -galdeketen bidez eginak, bertako datu-emaileen laguntzaz-.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bigarrenik, gizarte datu bat da Hizkuntza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 177. orr.

Eta hala, gure Arabako ur gehienak Ebro ibai handirantz doazenez, klimatologia datuak ere Zaragozako Meteorologia Zentrora joango dira.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 180. orr.

Hiru formulario izango dira, zeure identifikazio datuekin bete beharko dituzunak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 140. orr.

Erretinatik garuneko ikusmen-alde primariora igortzen ziren "zentzumen-datu" edo "inpresio"ekin parekatzen zen ikusmen-pertzepzioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Objektu materialak existitzen direla ustea sentimen-datu batzuen esperientzia dugula ustea besterik ez da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

Enpirismoan oinarriak sentipen-datuak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Jatorrizko izenburuak jarri ditut, eta erabili ditudan bertsioen erreferentzia datu laburrak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 334. orr.

Interneten kultura-datu bankuaren itxuran ari zen sare batetik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 108. orr.

Euri-datu eta datekin batera, behe-laino eta lanbro-lainoaren berri ematen zuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 49. orr.

5 informatikan, informazio kodetua.

Berak zekielako makinari nola sartu datuak makinak bere lana egin zezan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 98. orr.

Behategi automatikoa da beste aurrerapen zehatz bikaina, gizakiaren laguntzarik gabe, datuak disketean prozesatzen doan tresneria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.

Windows sistemarekin, Ordenagailuaren disko gogorretik fitxategi bat borratzen denean, nahiz eta zakarrontzi birtuala hustu, datuek diskoan jarraitzen dute fisikoki.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 80. orr.

Datuak ordenagailuan sartu, eta eramandako animaliei abeltzainaren zenbakia margotu diete bizkarrean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 151. orr.

Lantegi, kimika-laborategi eta datu-prozesagune da, besteak beste, gorputza. gizakiak badu abantaila handi bat makinaren aldean, gordetako datuetara iristeko lastertasunari dagokionez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Batu-baseak, datu-bankoak edo datu-guneak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Garunean, ozentasun-, garaiera- eta tinbre-sentipen bihurtzen ditu bulkadok datu-prozesaketarako sistema landu batek, eta jatorrizko soinuaren norabideari buruzko zenbait informazio ere ematen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

6 datu-base (ETCn 6.562 agerraldi; orobat datubase ETCn 60 agerraldi) informatika-datuen biltegia. ik datutegi.

Datu-basean informazio horrek duen identifikazio-zenbakia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.

Hainbat datu-basetan eta laneko ordenagailuetan sartzeko klabeak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

Edozein bitarteko (testua, irudia, bideoa,...) erabiltzeko aukera, iritzi-truke dinamiko eta askeagoa bideratzeko ahalmena eta datu-base erraldoiak kontsultatzeko erraztasuna.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 126. orr.

Philosopher's Indexekin batera datu basean beste index batzuk ere aurki ditzakezu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Badakigu datu basea kontsultatzen dela, ia mila bisita jasotzen ditu hilean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Bahitutakoen izenak bilduko dituzte datu base batean.  Berria - Mundua   2006-01-18

-Unibertsitateko web-guneko datu-baseetara joan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Googleko datu baseetatik milioi bat webguneren helbideak nahi dituzte.  Berria - Gaiak   2006-01-21

Mille, sar zaitezke Donostiako Udalaren datu-baseetan?  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 153. orr.

Oroimena datu-base gisa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.

2001ean bi urte baino gehiagoko herritarren %27,6k zekiten euskaraz, Euskararen Datu Basearen arabera.  Berria - Harian   2006-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aebetako datu (6); ahalik eta datu (6); azken datu (9); bada beste datu (7); badator datu (5); badira datu (5); baina datu (21); baino datu (5); bere datu (6); beste datu (64); beste datu bat (25); beste datu batzuk (10); beste hainbat datu (8); bi datu (14); buruzko datu (40); buruzko datu ugari (5); da datu (22); dago datu (12)

datu adierazgarri (5); datu asko (16); datu askorik (5); datu bakar (6); datu bakar bat (6); datu base (33); datu base bat (5); datu base batean (5); datu base hori (5); datu basea (22); datu baseak (8); datu basean (22); datu bat (86); datu bat ere (6); datu batzuk (37); datu berri (10); datu berriak (9); datu bilketa (17); datu edo (6); datu ekonomiko (6); datu ekonomikoak (8); datu eman (24); datu eman zituen (19); datu ere (6); datu esanguratsu (9); datu esanguratsu bat (8); datu esanguratsua (13); datu esanguratsua da (9); datu esanguratsuak (10); datu estatistikoak (8); datu eta (40); datu eta informazio (6); datu faltsu (5); datu faltsuak (7); datu fisiko (7); datu garrantzitsua (7); datu gehiago (23); datu genetikoak (6); datu gisa (5); datu gutxi (9); datu guztiak (37); datu guztien (10); datu hau (12); datu hauek (38); datu honek (5); datu hori (68); datu hori ez (6); datu horiei (7); datu horiek (143); datu horiek ez (7); datu horiek guztiak (17); datu horiek ikusita (8); datu horiekin (12); datu horien (32); datu horien arabera (16); datu horietan (10); datu horrek (26); datu horri (7); datu hotzak (6)

datu interesgarriak (5); datu kezkagarri (6); datu kezkagarriak (10); datu larriak (5); datu makroekonomiko (7); datu makroekonomikoak (5); datu nagusiak (9); datu objektiboa (5); datu objektiboa da (5); datu objektiboak (12); datu ofizialak (14); datu ofizialen (26); datu ofizialen arabera (24); datu ofizialetan (5); datu ofizialik (5); datu ofizialik ez (5); datu okerrak (5); datu ona (9); datu onak (9); datu orokorrak (7); datu oso (5); datu pertsonalak (26); datu sorta (5); datu tekniko (6); datu ugari (17); datu zehatz (5); datu zehatzak (34); datu zehatzak eman (5); datu zehatzik (40); datu zehatzik ez (14)

den datu (6); dira datu (14); diren datu (9); ditu datu (5); dituen datu (12); ditugu datu (5); ditugun datu (10); du datu (9); duen datu (9); dugu datu (5); dute datu (7); duten datu (7); edo datu (6); edozein datu (6); emandako datu (11); ere datu (7); eta datu (85); eta datu hori (7); eta datu horiek (6); eta hainbat datu (5); euskararen datu (10); ez da datu (7); ez dago datu (10); gaineko datu (12); hainbat datu (65); hainbat datu eman (16); hainbat datu ere (6); honako datu (6); honako datu hauek (5); hori datu (6); inguma datu (9); inguma datu basea (5); inguruko datu (12); oso datu (12); zein datu (9); zen datu (10); zenbait datu (26); zituen datu (5); zuen datu (14)

datua da (13); datua ere (5); datua ez (5); datua ez da (5); datua oso (5); eman zuen datua (5); emandako datua (6); eta datua (5); moduko datua (7); zuen datua (8)

arteko datuak (6); azken datuak (17); baina datuak (8); bateko datuak (6); bere datuak (10); bestelako datuak (16); bildutako datuak (10); buruzko datuak (93); buruzko datuak eman (10); buruzko datuak ere (10); buruzko datuak jaso (5); dagozkion datuak (7); daitezkeen datuak (5)

datuak aintzat (11); datuak aintzat hartuta (7); datuak argiak (5); datuak argiak dira (5); datuak argigarriak (6); datuak argigarriak dira (5); datuak aski (6); datuak aurkeztu (6); datuak aztertu (7); datuak aztertuta (6); datuak baino (7); datuak beste (6); datuak bildu (13); datuak bildu eta (5); datuak biltzeko (5); datuak biltzen (13); datuak datu (6); datuak dira (26); datuak eman (48); datuak eman ditu (10); datuak eman zituen (12); datuak eman zituzten (5); datuak emango (5); datuak emateko (7); datuak ematen (12); datuak erabili (10); datuak ere (45); datuak ere eman (19); datuak esanguratsuak (9); datuak esanguratsuak dira (9); datuak eskatu (7); datuak eskura (5); datuak eta (37); datuak ez (49); datuak ez dira (20); datuak ez direla (8); datuak ezkutatu (6); datuak falta (5); datuak hartu (9); datuak hor (6); datuak hor daude (5); datuak ikusita (6); datuak jaso (20); datuak jaso ahal (6); datuak jasotzeko (6); datuak jasotzen (7); datuak kezkagarriak (11); datuak kezkagarriak dira (7); datuak kontuan (16); datuak oso (19); datuak oso onak (5); datuak zabaldu (5)

datuaren arabera (12); daude datuak (5); dira datuak (12); diren datuak (17); ditu datuak (7); dituen datuak (10); ditugun datuak (6); dituzten datuak (12); duten datuak (9); emandako datuak (30); emandako datuaren arabera (6); erroldako datuak (8); eta datuak (51); gaineko datuak (17); gipuzkoako datuak (5); herriko datuak (5); iazko datuak (8); inguruko datuak (45); jasotako datuak (14); langabeziaren datuak (5); matrikulazio datuak (6); osoko datuak (10); urteko datuak (16); z datuak (26); ziren datuak (5); zituen datuak (13); zituzten datuak (5)

datuei begiratuta (6); datuei buruzko (5); datuei dagokienez (7); datuei erreparatuta (7); datuek agerian (5); datuek agerian (5); datuek argi (13); datuek argi (13); datuek argi erakusten (7); datuek argi erakusten (7); datuek diotenez (5); datuek diotenez (5); datuek erakusten (11); datuek erakusten (11); datuek ez (12); datuek ez (12); datuek ez dute (7); datuek ez dute (7); datuekin alderatuta (39); datuekin alderatuz (29); datuekin alderatuz gero (21); diren datuek (5); diren datuek (5); emandako datuekin (6); iazko datuekin (13); iazko datuekin alderatuta (6); iazko datuekin alderatuz (5); urteko datuekin (8); urteko datuekin alderatuta (6)

argitaratutako datuen (5); atzo emandako datuen (19); aurkeztutako datuen (5); azken datuen arabera (33); batzordeak emandako datuen (5); bildutako datuen (9); bildutako datuen arabera (8); buruzko datuen (6); datuen arabera (592); datuen artean (12); datuen berri (8); datuen talaiatik (10); diren datuen (6); diren datuen arabera (5); dituen datuen (31); dituen datuen arabera (27); dituzten datuen (8); dituzten datuen arabera (5); elkarteak emandako datuen (6); eman dituen datuen (6); eman zituen datuen (11); emandako datuen (170); emandako datuen arabera (168); emaniko datuen (9); emaniko datuen arabera (9); ematen dituen datuen (5); en datuen (6); en datuen arabera (6); erakundearen datuen (6); erakundearen datuen arabera (6); eskainitako datuen (13); eskainitako datuen arabera (10); euskal herria datuen (9); eustaten datuen (14); eustaten datuen arabera (14); herria datuen (9); herria datuen talaiatik (9); inemen datuen (7); inemen datuen arabera (7); jakinarazitako datuen (8); jakinarazitako datuen arabera (8); jasotako datuen (15); jasotako datuen arabera (14); kaleratutako datuen (8); kaleratutako datuen arabera (7); lehen datuen (16); lehen datuen arabera (16); ministerioak emandako datuen (6); plazaratutako datuen (6); plazaratutako datuen arabera (6); sailak emandako datuen (9); zabaldutako datuen (17); zabaldutako datuen arabera (17); zituen datuen (16); zituen datuen arabera (15)

beste daturik (7); buruzko daturik (6); datuetan oinarritu (6); datuetan oinarrituta (7); datuetan oinarrituz (6); daturen arabera (5); daturen bat (5); daturik eman (15); daturik ez (35); daturik larrienak (10); daturik onenak (7); datuz eta (5); dira daturik (7); dira daturik larrienak (5); dituzte datuok (5); emandako datuetan (6); inguruko daturik (8); zenbait daturen (6); zenbait daturen arabera (5); zituen datuok (7); zuen daturik (5)


datubase ik datu 6.

datutegi iz datu-basea, datu biltegia. ik datu 6.

Euskararen terminologia datutegia eguneratuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Datutegi horretan azken hamar urteotako emaitzak gorde dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-23


datutza iz datu multzo handia.

Normala, ikusi egiten du beste sistema batera moldatu beharra duela datutza ofizial guztia: [...]  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.


datxa iz Errusiako landetxea.

Etxearen erdiko aldean ganbara zegoen, datxa guztietan bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 181. orr.

Klinika hiriko aldirietan zegoen, eta kanpotik, errepidearen aldetik, baso txiki baten mugan kokatutako datxa arrunt baten itxura zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 181. orr.

Baina ez dute errusiar jokatzen, nahiz eta abertzaletasunak eraginik Errusiako estiloaren araberako izba bat eraikitzen duten, nork bere datxan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.

Jendea datxetan dagoela diost.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 279. orr.


daunatu iz

Emeki haatik, hasiak dira mediku orokorrak teletransmisioak egiten zuzenean beren ordenadoretik, daunatoek eta ortofonistek urratsa emekiago egiten dute.  Herria   2001-08-09


dB dezibelaren sinboloa.

Soinuaren intentsitate mailak dezibeletan adierazten dira (dB, forma laburtuan), entzumen-atalasetik gora.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

Logaritmikoa da dezibel-eskala, hau da, 10 dB-ko aldaketari ozentasun hamar aldiz handiagoa dagokio; 20 dB-koari ehun aldiz handiagoa; 30 dB-koari mila aldiz handiagoa, eta abar.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.

Giza entzumenak hautematen duen gutxieneko ozentasuna dezibel (dB) bat duena da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

1.000 Hz-eko maiztasunean, entzumen-atalasea baino 120 dB gorago dago oinaze-atalasea, gutxi gorabehera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.


deabru (1.920 agerraldi, 190 liburu eta 90 artikulutan; ETCn 7.713 agerraldi; orobat debru g.er. eta deubru g.er.) 1 iz Jainkoaren aurka altxatu ziren aingeruei ematen zaien izena; singularrean, deabruen burua, gaizkiaren izpiritua. ik demonio.

Aingerua bere nahikari gaiztoz aingeru on izatetik deabru bihurtu bazen, nondik zuen hark ere deabru bihur zedin nahikari gaizto hori, egilerik hoberenak egindako aingerua izanik oso-osorik?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.

Jesusek, Hamabiak beregana bildurik, deabru guztiak botatzeko eta gaitzak sendatzeko indarra eta ahalmena eman zizkien.  Elizen arteko biblia   Lk 9,1

Ireki ote ditzake deabru batek itsuen begiak?  Elizen arteko biblia   Jn 10,21

Begiratu zuen eta labe inguruan deabru asko ikusi zituen burdinazko sardak eskuetan zituztela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 995. orr.

Bat-batean deabrua etorri zitzaion ikaragarrizko ekaitz-burrunba eta zarata artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

Deabruak anitz sare badu ere arimen atzemateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.

Zuen etsaia, deabrua, zuen inguruan dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko.  Elizen arteko biblia   1 P 5,8

Dirua irrikatzen eta harri-koskorrak baino hobe irizten diotenak, deabruak itsutu egin nahi ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

-Gure semeak zentzua galdu du -emakumeak, erregutzaile-, deabruak limurtu zuen, eta galbidean ipini.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.

José Tudelak ez ziola bere arima deabruari saldu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.

Deabru batek hilkorren alaba esposatzen duenean, bizialargun uzten du normalean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 218. orr.

Deabru bakar batek gehiago zekien zeruko gauzez eta gehiago daki orain lurrekoez gizaki guztiek baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 122. orr.

Deabrua tentatzen ari zitzaidan, eta amore eman nion preso egonezin hura kontsolatzera joateko nahiari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 278. orr.

Dena deabruaren tentaldia eta engainu maltzurra dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

-Deabruaren abokatuaren itxurak egiten ari zara? -irribarre egin zidan berriz ere-.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 155. orr.

2 (izenondoekin)

Nik ez dakit nola izendatu, baina zenbaitek uste zuen deabru gaiztoaren eragina zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Salamancako leize batean, deabru zaharrak eskola bat antolatu du teologo-gaientzat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 54. orr.

Ez al zitekeen, bada, deabru engainatzaile guztiz ahaltsua, gizonez bezalaxe, sugegorriz ere mozorro eta itxuralda?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.

Deabru tipi batek bere sutegia eraiki ote zuen, bada, ene buruan?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 341. orr.

Baina bazter batean egokitu zen, lurrak jaulkitako deabru ñimiño baten gisara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Deabru ikusgarriak beldurrik ez, baina oso errespetu handia sortu zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 49. orr.

Halako batean, deabru indartsu batek enbor handi bat hartu du, hanka azpian zapaldu nau, gero nire gainera salto egin du eta ia ito nau.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 207. orr.

3 (erkaketetan)

Hogeita hamahiru graduko hotz gogorra dago kalean, bisutsak orro egiten du deabru amorratu baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.

Norma Lúcia deabrua bezain maltzurra zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 40. orr.

Deabrua baino okerragoa zara.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 190. orr.

4 deabruaz alderatzen den pertsona.

Garrantzi handiko eginkizunak zituen, berehala konpondu beharreko estatu-arazoak, ezin zuen minutu bat ere alferrik galdu, eta hortxe zeukan deabru burugogor hura alamena ematen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.

Haiendako alabaina "zerri higanotak" edo "deabru heretikoak" ginen gu; "ostia-milikatzaileak" edo "suge papistak", berriz, haiek guretako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.

-Mikel, deabru zikina, Murtutseneko lurrak enetako dituk!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 168. orr.

Emakume guztiz gorrotagarri bat, deabru egiazko bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 149. orr.

-Deabru hutsa zen, ordea -gogorarazi zion Maxek-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 421. orr.

Deabruak ziren djinak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 134. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elizaren teilatu gainean deabru-andanak zebiltzan batetik bestera zalapartaka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 357. orr.

Jesusen ondora iristean, han ikusi zuten deabruduna, eserita, jantzirik eta bere onean, lehen deabru-taldearen menpe zegoen huraxe bera, eta biziki izutu ziren.  Elizen arteko biblia   Mk 5,15

-Deabru gorputza daukak baina.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 86. orr.

Ikusi zuen Kako-okerren deabru-aurpegi beltzarana, zelan ari zen irteten uretatik tantaka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 121. orr.

Mugarik gabeko gizonak, aingeru aurpegia zuten deabruak, eta deabru isatsa zuten aingeruak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 286. orr.

-Filchi esan beharko nioke, benetan -esan zuen Peevesek santu-ahotsez, baina begietan deabru-irria zuela-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.

-Aristokrata madarikatu horiek eta egiazko deabru-semeak diren apezak beti trebeska ditiagu!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 107. orr.

Santa Anako farola gorriak halako deabru antza ematen zion Hucken aurpegiari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 128. orr.

Jakina, ez zen deabru kontua, nire barruko harra baizik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 159. orr.

Tourette bera dreabrutzearen fenomenoak liluraturik zeukan, eta antzerki bat idatzi zuen Erdi Aroan Loudunen izandako deabru-hartzeen izurriaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Nola ibiltzen ahal haiz deabru-edabe honi zurrupaka?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

5a (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Haren idazketa, edo idatzizko aldarrikaldia, profeta deabru-suhar batena zen bete-betean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emakumea jeloskor izaten da normalean gizon bat beste emakumeekin batzen denean, baina nola izan daiteke gizaki bat emakume-deabru batez jeloskor?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

Beste emazterik bazuela ez zuen ukatzen, baina emakume-deabruak ziren denak; Taibele zuen giza emazte bakarra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

7 (esapideetan)

Agiraka ari zen eztarria urratu beharrean, deabru guztiak aipatuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.

-Ala zazpi infernuetako deabruak! -egin zuen aldarri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 31. orr.

-Infernuzolako bi mila deabruak! zer demontre ari zarete zuek, hemen?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 286. orr.

Goiti erran dut, deabruaren buztana!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 103. orr.

Deabruetara leialtasuna!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 175. orr.

Ostikoen ondotik, xehaturik, deabrua gostatzen zitzaion urratsari xuxen jarraitzea eta bere abantailetan zuen ez nahastea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 134. orr.

8 (izenondo gisa)

-Galai deabru hori!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 268. orr.

-Ume deabru horrek zaldiak izutu ditu...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 109. orr.

Orduan eskaileretan bi neska deabru haiek, auzoak agurtzen: urte askoan, Bender jauna!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 96. orr.

Ez dezakezu susma zalamandrana deabru horrek zer nolako lazkeria parrasta izkiriatu dion nire bizkar.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 146. orr.

Zaldi deabru horiek ozta-ozta heldu dituk honaino; honen britxkara pasatu nauk azkenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

Bi-murru karanbola deubru batzu ere zaharreri ikasiak.  Herria   2003-04-03

Ni ezingo nintzateke bizi Paris deabru honetan, egun guztian, espaloi batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.

Ni ezingo nintzateke bizi Paris deabru honetan, egun guztian, espaloi batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.

Gizona ez zen guztiz deabrua ere.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 166. orr.

-Hiritarrentzat egina dun funerarium deabru hori.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 47. orr.

-Gai ote da erromantzez ganoraz egiteko, ala liburuak irakurtzen dituen lengoaia deabru horretan izkiriatu behar du?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 227. orr.

9 (dagokion izenaren ezkerrean)

-Deabru mutikoak, zulo beretik egiten duzue kaka!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.

-Jaits ziztuan almenetatik, deabru haur mukizua!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 126. orr.

10 (non, zer, nola eta kidekoen eskuinean, galderetan eta)

Non deabru izanen du alu honek nire izena daraman karpeta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.

Kezkak nire urratsak galgatzen, ordea: non deabru zebilen Kristina?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Zer deabru gertatuko ote zitzaion Joanes gaixoari.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 67. orr.

-Zer deabru duzu hau?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 71. orr.

-Zer hitzordu eta zer deabru, ni orain baniak...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

Zer deabru egiten zuen papistekin?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.

Baina, zer deabru, infantzoi nintzen, Migel Mailuren iloba.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 220. orr.

Eta zer deabru inporta zaio nire haurretako ikaskide batekin gelditzen ba...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Baina nor deabru ote zen Anbroxio Misterio hori ez du oraino argitu Txominek.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 73. orr.

Nora deabru jo ote zuen?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

-Zergatik deabru joan behar zuen teilatura?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.

Ez nezakeen zinez konpreni zergatik deabru, hainbeste eta hainbeste jende "bildu" behar zen eztei "ederrak" zirela errateko!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 106. orr.

Ontzitik irten gabea zen, eta nondik deabru atera ahal zituen numeroak, eta nori jakinaraz ziezazkiokeen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 148. orr.

Nola deabru izan zitekeen mukizu hura hain argia?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.

Ez daki nola deabru barnatu den hainbeste literaturaren zaldiko maldiko zurian.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 50. orr.

Itsasoa daukazula, zertan deabru imitatu Paris?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 70. orr.

11 deabru gorria ikusi senperrenak ikusi.

Graxik eta amatxik deabru gorria ikusi zuten Hendaiako zilo beltz hartan, baina jo, bederen, ez zituzten jo.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 50. orr.

Berriz ere deabru gorria ikusi beharko zuen hotzarengatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 191. orr.

· Bertze edozeinen gisa, nazien salbaikeriek gazte gazterik okaztatu zuten eta are gehiago, baitzekien aitatxiri deabru gorria ikusarazia ziotela, hainbertzetaraino non amatxik, ez zuen nehoiz haren berririk izan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 73. orr.

12 deabruak eraman

Deabruak eramango ahal hau, malapartatu hori, sal nazak hala nahi baduk!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 124. orr.

Deabruak eramango ahal ditu madarikatu horiek!, esan zuen erretxin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 153. orr.

Deabruak eraman dezala hire arima, ez al duk ikusten Estatuaren gurdi bat datorrela?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.

-Deabruak eraman nazala hori esnezalea ez bada eta pinta bat krema ez badakar gure kaferako.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Deabruak eraman zitzala eskuzabaltasuna eta funtzionarioen bihotz-handitasuna!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.

Ez, deabruak daramala!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 401. orr.

Deabruak haramala, ergel lolo hori...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 246. orr.

13 deabruak hartu

Xanti Deabruak hartua du eta norbait arima eta gorputz hartzen duelarik, ezin kasatua da, eta Deabruak ez du beste gogorik lurra ifernutzea baizik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 156. orr.

Città di Castellon ere beste emakume bat zegoen deabruak hartua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

Beti jendaje gaizkile bandolero basatien esku egondua izatean, infernuko deabruak hartutako gaztelua zela arrunt sinetsia zeukan inguruko jendeak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.

Deabruak hartuko ahal hau, bare nazkagarria!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.

· Alabaina, Kasim deabruak hartua joan zen, altxorra berarentzat ez beste inorentzat izatea desio zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 98. orr.

Deabruak hartu zuen, eta, bere onetik aterea, tabernara sartu, eta botila jaurti zion aurpegira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 361. orr.

Philippekin mintzatzeak, dudarik gabe on egin zidan baina hura utzi orduko, berriz ere deabruak hartua nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.

Deabruak harturik bezala margotzen du, eta, mihise bat bukatu orduko, beste bati ekiten dio lasterrean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 187. orr.

14 deabruak jakin

Hirugarrenean denek pentsatzen zuten: "Deabruak zekik nondik atera den hau!", eta harengandik aldentzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.

Baina deabruak daki zer atera zen handik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 289. orr.

"Deabruak daki zertan ari den!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 304. orr.

Lelokeria hutsa zen, txorakeria, asmakeria, deabruak daki zer!...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 277. orr.

Deabruak zekik!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.

15 mila deabru

Mila deabru, horixe besterik ez nuen behar!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.

Mila deabru! denbora asko galdu dinat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 59. orr.

Itxi ate hori, mila deabru!, esan zuen gero Umbertok.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 185. orr.

-Ixo, mila deabru!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.

Egun batzuetan, kutxa osoak bete liburu (mila deabru, zeinen astuna den papera!) garraiatzen nituen, arropa xuri eta baxera kutxak tokiz aldarazten.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

-Mila deabru, Bea, mutikoa ez da hain umea!  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 114. orr.

· Zer mila deabru erran nahi duk?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.

ik gorago 10.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da deabru (5); deabru asko (5); deabru bat (15); deabru batek (9); deabru baten (12); deabru batzuk (4); deabru beltzak (11); deabru bihurtu (3); deabru dira (3); deabru eta (5); deabru gorri (3); deabru gorria (5); deabru gorria ikusi (3); deabru gorriak (3); deabru guztiak (8); deabru guztien (4); deabru haiek (3); deabru hori (12); deabru horrek (7); deabru ote (3); deabru saldo (3); deabru saldo bat (3); deabru txiki (4); deabru zaharrak (4); deabru zen (3); eta deabru (15); eta zer deabru (5); itxurako deabru (3); mila deabru (35); nola deabru (6); non deabru (10); nor deabru (3); zazpi deabru (3); ze deabru (5); zen deabru (3); zer deabru (20); zuen deabru (6)

ala deabrua (4); baina deabrua (4); batean deabrua (3); bere deabrua (4); botilako deabrua (3); da deabrua (4); deabrua ari (5); deabrua ari da (4); deabrua atzetik (7); deabrua atzetik balu (4); deabrua baino (5); deabrua bera (9); deabrua bezain (4); deabrua bota (3); deabrua da (7); deabrua dagoela (4); deabrua dagoela buru (3); deabrua ere (5); deabrua eta (10); deabrua etorri (3); deabrua ez (6); deabrua harrikatzeko (5); deabrua ikusi (6); deabrua ikusi dut (3); deabrua izan (7); deabrua sartu (4); deabrua zela (6); deabrua zen (6); edo deabrua (3); eta bere deabrua (3); eta deabrua (19); hura deabrua (4); hura deabrua zela (3); nuen deabrua (4); ume deabrua (3); zen deabrua (6)

baina deabruak (8); deabruak alde (5); deabruak alde egin (4); deabruak asmatu (3); deabruak beeltzebulen indarrez (3); deabruak berak (6); deabruak bere (8); deabruak botatzen (5); deabruak daki (14); deabruak daki zer (11); deabruak daramala (3); deabruak egin (3); deabruak eraman (5); deabruak eramango (10); deabruak eramango ahal (9); deabruak ere (4); deabruak eta (7); deabruak ez (10); deabruak gizakia (4); deabruak gure (4); deabruak gure jaunaren (3); deabruak hartu (7); deabruak hartu zuen (3); deabruak hartua (30); deabruak hartua nintzen (4); deabruak hartua zegoela (4); deabruak harturik (5); deabruak harturik bezala (3); deabruak hartuta (7); deabruak hartuta bezala (4); deabruak hartutako (10); deabruak jainkoaren (4); deabruak naramala (8); deabruak oinazetua (3); deabruak zekik (7); deabruak ziren (3); ditu honek deabruak (3); edo deabruak (3); emaztea deabruak (3); eta deabruak (33); eta deabruak daki (4); ez deabruak (3); ezen deabruak (5); honek deabruak (4); hori deabruak (3); izenean deabruak (4); nik deabruak (3); nik deabruak beeltzebulen (3); zion deabruak (3); zuen deabruak (10); zure izenean deabruak (3)

arima deabruari (9); arima deabruari saldu (4); baina deabruaren (3); bat deabruaren (4); deabruarekin tratuan (4); deabruaren engainua (4); deabruaren eskolan (7); deabruaren eta (3); deabruaren hiztegia (4); deabruaren kontra (4); deabruaren kontrako (4); deabruaren kontua (3); deabruaren laguntza (4); deabruaren lakioa (4); deabruaren menpe (7); deabruaren musika (5); deabruaren seme (3); deabruaren tentaldi (5); deabruaren tentaldia (7); deabruaren tentaldia eta (3); deabruarenean izena (4); deabruarenean izena eman (3); deabruari arima (4); deabruari ere (3); deabruari eskaini (3); deabruari eta (3); deabruari saldu (5); dena deabruaren (4); dena deabruaren tentaldia (4); dituen deabruaren (3); du deabruaren (3); edo deabruaren (3); edo deabruari (3); eta deabruarekin (3); eta deabruaren (22); zen deabruaren (7); zion deabruari (5); zuen deabruaren (9): eta deabruarena (3)

aingeruen eta deabruen (3); baina deabruek (4); deabruek etorri (3); deabruek etorri eta (3); deabruek ezin (5); deabruen arteko (4); deabruen buruzagi (3); deabruetan hara (5); deabruren bat (3); eta deabruei (4); eta deabruek (5); eta deabruen (13); eta deabruen arteko (4); eta deabruzko (7); zela deabruen (3)


deabrudun 1 iz deabruak harturiko pertsona.

Gogor jipoiturik eta izu-laborriak hartuta, zaldia lasterka joaten zen lau hanken eginahal guztian, deabrudun baten gisan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Arratsean, eguzkia sartu ondoren, gaixo eta deabrudun guztiak eraman zizkioten Jesusi.  Elizen arteko biblia   Mk 1,32

Jesusek deabrudun mutua sendatu.  Elizen arteko biblia   Mt 9,32 tit

Jesus lehorrera jaitsi orduko, herriko gizon bat, deabruduna, atera zitzaion bidera.  Elizen arteko biblia   Lk 8,27

Izan ere, haren merituei esker, itsu eta gor, mutu eta herren, urmindu eta perlesidun, deabrudun eta legenardun, itsasoan galdutako eta gatibu, denek aurkitzen dute erremedioa, eta edozein gaitz, premia edo arriskutan aurkitzen direnei laguntza ematen zaie.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 836. orr.

2 izond deabruak hartua.

Emakume deabruduna San Geminin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 452. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deabruduna sendatu (3)


deabrukeria (orobat debrukeria g.er.) 1 iz deabruari dagokion egitea; bihurrikeria.

Eta zer zen oilar mutuak egindako kukurrukua, deabruaren beste deabrukeria bat baino?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 89. orr.

Harri eta zur [...] baitzeuden, miraz ikusten ari zirena miraritzat ala deabrukeriatzat hartu behar ote zuten erabaki gabe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

Homosexualitatea, berriz, deabrukeriatzat jotzen zuten, eta zuzenean sutara bidaltzen zituzten homosexualak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Hau deabrukeria! maitatu zuen, harekin larrua jotzen aritu zen zoratu arte, baina hartaz deus ez zekien, ez eta haren adina ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 284. orr.

Agian Elizabeth erreginak lagundu nahiko zion bere astrologo partikularrari, baina ordurako Deek azti gaizto eta deabrukeria-egilearen fama zuen, eta horrelako ospea zabalduegi dagoenean laguntzak eskaintzea ez da komenigarria izaten, ezta erreginentzat ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 58. orr.

-Ene seme, deabrukeria bat balitz, hasteko ez lukete toki irekian egingo eta, bigarrenik, ez lizukete deituko bedeinkatzera joateko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 90. orr.

2 bihurrikeria.

Deabrukeria batean harrapatu haur bihurriak bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Begiak ireki nituen eta ohartu nintzen mutilak hatzekin deabrukeriak egiten zizkiola bulban.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.

Seme etxekalte hezigaizto bat zuen, Aladin, eta hainbeste deabrukeria egiten zuen, azkenean aita penaren penaz hil baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 209. orr.

Azti afrikarrak anaia ttiki bat zuen, bai gaiztakerian bai deabrukerian hura bezain iaioa, eta beti jakiten zuten nor non zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 235. orr.


deabrukume iz deabruaren umea.

-Beraz, deabrukume horrek ez dizu ezer kontatu -zioen oihuka orain Koronelak, eskumakilaz Charlieri keinu eginez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 63. orr.

Hi, iruzurti eta gezurrontzi, deabrukume eta zuzenbide ororen etsai hori, ez ote haiz Jaunaren bide zuzenak okertzen aspertuko?  Elizen arteko biblia   Eg 13,10

-Kontuz ibili, deabrukume hori!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

Zein haizek jo hau orain, deabrukumea?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 150. orr.


deabrusa (corpusean debrusa soilik; ETCn 7 agerraldi) iz emakume deabrua.

Aingeruaren itxurarekin debrusa ederra ere izaten ahal zela...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 163. orr.


deabrutiar (corpusean debrutiar soilik; ETCn 1 agerraldi) izond deabruzkoa. ik demoniako.

Diplomazia handikoa izan behar zen gatu debrutiar horien arteko erlazioen kudeatzeko, bakoitzak bere nortasuna defenditzen baitzuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 33. orr.


deabrutto iz deabrutxoa.

Bigarren planoan, berriz, tribunan zeuden agintari zibilak eta eliz ordezkariak agertzen ziren, bakoitza buruan adar pare banarekin, deabrutto edo txorimalo irrigarriak iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.


deabrutu1, deabru(tu), deabrutzen 1 du ad deabru bihurtu, deabrudun bihurtu.

Ez bada hori deabruak oniriztea, nik ez dakit zer den deabrua, ikusten baitut, horren arabera, ahalordez oniritzi zidala, eta ahalordeon indarrez deabrutu ninduela emakume horrek, eta orain hemen nabil soto eta hilarriotan barrena penatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 50. orr.

Eta errementariaren emazteak berrogei orduz lo egin zuen jarraian, eta haren ondoren deabruturik egondako aldiaren eta askatu zenekoaren inolako oroitzapenik gabe esnatu zen berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 148. orr.

Diruak deabrutzen zaituzte.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 188. orr.

2 irud/hed

Norberaren jarrera politikoaren arabera jainkotu edo deabrutua izan zen bere garaian.  Berria - Kultura   2004-11-19

Islama deabrutzea leporatu diote Mendebaldeari.  Berria - Mundua   2006-02-11

ERCko idazkari nagusi Josep Lluis Carod-Rovira deabrutu ondoren [...].  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Polizia aski ez, nonbait, eta egunkari, irrati eta telebista ia guztiak erabili dituzte gu deabrutzeko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 313. orr.

Aitzitik, «etorkinak deabrutu eta masa atxiloketak eta zapalkuntza errazteko balioko» zutela esan zuen Indymedia webguneak.  Berria - Mundua   2004-10-21

Ez du droga trafikoaren gaia deabrutzen, eta ez du mando gisa lan egiten duten pertsonen gaineko iritzirik ematen.  Berria - Kultura   2004-09-24

Ez da deabrutu behar, baina erabilera zuzena eta erabilera okerra bereizi behar dira.  Berria - Gaiak   2006-02-28

3 (era burutua izenondo gisa)

Zarauztarrek ez zuten naufragoaren hizkuntza ulertzen, eta biraogile deabrutu baten istorioa asmatu zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 104. orr.

Satanek bidalitako amarrutzat hartu ote zuten, bada, aita-alaben kalesa, Salemen aspalditik zebilen gertakari deabrutuen histeriak hartaraturik?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.


deabrutu2 iz deabruduna.

Deabrutua garrasika ari zen denbora guztian, bere ohatzeari loturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.

Deabrutuak bizkor-bizkor jaisten zituen orain betazalak, eta gero berriro jaso, bere Jainkoaren bista ezin jasan izango balu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.


deabrutxo 1 iz adkor deabru txikia.

-Hemen, deabrutxo honi jaten ematen, oiloei bezala- abuelok.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 217. orr.

Adreiluzko etxeak, farolen argi lausotua, aurrealdeko etxeko eskaileretan noiz olgetan noiz borrokan zebilen deabrutxo-talde baten garrasiak, polizia baten ibilera sendoa eta gorabeherarik gabea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Badut deabrutxo bat barruan, eta atera eta bihurrikeriaren batzuk egiten uzten ez badiot, total aspergarria bihurtzen da mundua niretzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

Gainean daramagun deabrutxo asegaitzarekin jolas gutxi, Lisa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 159. orr.

-Hoa, motel, deabrutxo bihurria halakoa!- esan zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.

2 irud/hed

Gero mito horretan behigorri eta kobazuloetako deabrutxo denak sartzen dira, nazionalismoaren kausanteak guztiak: Arana Goiri, Barandiaran, Oteiza bera...  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.

· Piperrautsezko deabrutxo beltzak ("bota sua lagunei zeure arnasarekin!").  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.


deabrutzar iz adkor deabru handia. (izenondo gisa)

Milaka eta milaka bizi omen ziren haren jauregian, [...] milaka eta milaka deabruk berotzen omen zioten gauero ohea; milaka eta milaka biolin deabrutzarren orkestra batek alaitzen omen zituen haren maitaldiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.


deabrutze iz deabru bihurtzea.

Tourette bera deabrutzearen fenomenoak liluraturik zeukan, eta antzerki bat idatzi zuen Erdi Aroan Loudunen izandako deabru-hartzeen izurriaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Nork asmatu du ahoz aho dabilen kontakizun gaizto hori, eta, batez ere, cui prodest, nori egiten dio mesede horrelako prozeduren atzean beti egon ohi den deabrutzeak?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 48. orr.

Deabrutze kolektibo baten lekuko gertatzen ari ez ote nintzen uste ere uste izan bainuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.


deabruzale izond deabruen zalea.

Hura guztia sekta deabruzale baten kontua zela, eta bai Elizak bai Poliziak neurriak hartu behar zituztela gertakarien gainean...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 82. orr.

Hiriko sekta eta talde deabruzaleez 9.547 karaktereko atal nagusia [egunkarian] eta 3.521eko zatidura, eta autobideko lapurketez, berriz, 6.401.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.


deabruzko 1 izlag deabruari dagokiona.

Santuak berak egin zion gurutzea, eta grina zoro eta deabruzko irudipen guztiak desagertu zitzaizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Deabruzko erabakia hartu zuen bere buruaren aurka: etsipenaren hondora heldurik, bizitzari azkena jarri eta bere burua urkatzea erabaki zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 447. orr.

Deabruzko emakumeak, aro heroikoetako tragedietan [...] hain paper nabarmena jokatzera nola iritsi ziren azaltzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 450. orr.

Deabruzko musika lagun zutelarik berriro, demonioek ubidea zeharkatu zuten, gainera erori zitzaien jaurtikigai uholdeari aurre eginez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 177. orr.

Deabruzko makina baten bidez arima lapurtu baliote bezala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 62. orr.

Deabruzko burua behar zuela joko hori asmatu zuenak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 55. orr.

Jakintasuna deabruzko zerbait balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 638. orr.

Burua erabat galdurik, leher gaizto egin beharrean abiatu zen lasterka, bere segizio deabruzko hura atzetik kendu ezinda.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.

Haren sabotajearen ausardian eta eraginkortasunean bazen zerbait ia deabruzkoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.

2 irud/hed

Ukuilutik behien deabruzko marruma iristen zen, eta izerdi hotza botatzeko modukoa zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 174. orr.

Deabruzko gaua igaro zuen eta, biharamunean, aldarte zapuztuarekin jaiki zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.

Deabruzko amarru bat prestatu zuen niri sinestarazteko beisbol partida bat ikustera joan beharra neukala Shea Stadium-era.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Umetan arrantzaleei entzuten zien deabruzko hizkuntza hura, euskara, ulertzen eta pixkanaka mintzatzen, hain zuzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 51. orr.

Bere onetik aterea, barrenetik halako oldar deabruzkoa jaulkitzen zitzaiola, ezker-eskuin begiratu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 359. orr.

Bazterbidera hustu nuen sabela, ibilgailu deabruzkotik jautsi ahala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.

Han, tiro egiten baizik ez zen nabarmendu, punteria deabruzkoa omen zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta deabruzko (7)


deadarka ik deiadarka.

deadarkari ik deiadarkari.

debadio iz ipar eztabaida.

Debadio honetan, sintomatikoa irudi zaigu nola ipar euskal herriko diskurtso politikoa ez den hiru hamarkada hauetan den-mendrenik ere kantitu: euskaldungoaren arabera baino, etsaiaren mehatxuak zedarritutako hitzak plazaratzen zaizkigu.  Berria - Kultura   2004-03-02


debadiokide (corpusean debadio-kide soilik) iz eztabaidakidea.

Nora joan dira ene debadio-kide plaxentak?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 153. orr.


debalde 1 adlag doan, urririk.

Hara doaz herriko polizia buruak astean bitan, debalde bazkaltzera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.

Garagardoa debalde gaur -esan zion-, debalde denentzat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 211. orr.

Etortzen diren guztiei, izozki bana debalde.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.

Gainera, berari debalde aterako zitzaizkion Florenek garesti samar ordaindu beharreko zerbitzuak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 34. orr.

Hasieran debalde edo oso merke lortzen ditiztek sustantziok mafietan, baina hilabete gutxiren buruan soldata erdia edo gehiago gastatzen ditek horretan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 109. orr.

Esan nahi dut bidaiak zientoka egin dituela, debalde, erretiroa hartu zuenetik.  Berria - Kultura   2004-08-31

Gauza inportante horiek guk disfrutatu ditugu, debalde eta modu naturalean, eta aberastu nahi izan ditugu gure esperientzia ttikiarekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 17. orr.

Gasturik ez, loa eta jana debalde.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.

Jana eta ostatua debalde.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 34. orr.

2 irud/hed

Denbora ez da inorentzat debalde pasatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

Askatasuna ez da inoiz debalde ateratzen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 143. orr.

• 3 adlag alferrik.

Mendeen higadura ez da debalde izan guretzat: porroskatu gaitu...  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 111. orr.

Eguerdi irian berriz ausartatzen dira, baina desordre osoan eta debalde.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.

Besterik ez zuten erran, holakoetan erranaldi patetikoak debalde dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.

Debalde ene erreguak eta ene irainak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.

Debalde ari haiz, motel.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Debalde saiatu zen Estefania gu adiskidetzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.

Egin dituen indarrak ez ziren debalde.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 45. orr.

Sosa debalde barreiatzeaz aski!  Berria - Kultura   2004-05-26

4 (izenondo gisa)

Behar gorria baizik ez zenean bermatzen eta obratzen, mekaniko, hits eta debalde bihurtzen zen guztia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 134. orr.

Bizitza debalde baten bildumaren egiteko ordua hor neukan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 182. orr.

5 debaldekosup_1 izlag doakoa.

Epelean auto haren atzeko jarlekuan, debaldeko alokairuan, ordukako hotel batean bezala, azkenean estutu batzuk eman genizkion elkarri.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.

Tonuan asmatzen duelakoan nago, debaldeko koipea beharrean neurriko azala ematen diolako Garciari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

"Debaldeko Festa" jarri nion izena, baina ez zitzaidan uste bezain merke atera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 113. orr.

Gobernuak debaldeko tratamendua eskaintzen die 50.000 laguni, baina horretarako ezinbestekoa da nortasun agiri bat izatea, eta jende askok, tartean presoek, ez dute horrelakorik.  Berria - Gaiak   2006-03-29

6 debaldekosup_2 izlag alferrikakoa.

Debaldeko bilkuren ondotiko bakardadearen izaria.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 112. orr.

Gaua debaldeko solas nostalgikoen erresuma izan zitekeen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.

Zazpi haurreko gure familia hartan ezagutu ezberdintasunen gainetiko elkartasuna bilatzen dut denetan: debaldeko ametsa, mundua dena baita, elkartasunaren eta aniztasunaren onarpena ezik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 99. orr.

7 debaldetan adlag alferrik.

Zazpi ahalak egin nituen haren "biltzeko" baina debaldetan izan zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 88. orr.

Negarrek ez dutela deus balio, debaldetan izaten direla?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.

Gauzen erran nahi barnakorra ezagutzen ez baldin baduzu, zure izpirituaren baketzen akituko zara debaldetan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

Zerbait erratekotan zelarik, Unzalu hurbildu eta uzteko, isiltzeko erran zion Xarlesi, debaldetan zela haiekin, ez zuela merezi.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 255. orr.

Egun batez joan zen komentu hartara eta burdin hesiak nahi ukan zituen inarrosi, baina debaldetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina debalde (3); baina debaldetan (8); bainan debaldetan (9); da debalde (5); da debaldetan (4); debalde ari (4); debalde ematen (5); debalde eta (3); debalde izan (6); debalde izanen (3); debaldetan ari (5); debaldetan ariko (4); eta debalde (7); eta debaldeko (3); ez da debalde (4); ez da debaldetan (4); ez ziren debalde (4)


debaluatu, debalua, debaluatzen 1 du ad diru baten balioa, beste diru batzuei buruz, gutxitu.

1993ko irailaren eta uztailaren artean, hainbat alditan debaluatu zituzten espainiar pezeta eta portugaldar ezkutua, eta aldi berean frantses liberak, daniar koroak eta irlandar librak (otsailean debaluatua) eraso gehiago pairatu behar izan zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Egoera horren ondorioz Banku Zentralak merkatuak ezarritako parekotasunari ezin eutsi dionean herrialdeko dibisa debaluatu egiten du (alegia, dolar bat erosteko bertako dirutan ordaindu beharreko prezioa areagotzen da).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.

Lehiakide handi batek, Txinak, 1994an bere dirua dolarrari buruz %50 debaluatzea erabaki zuenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

AEBetako zenbait adituren ustez, yuana %40 debaluatuta dago.  Berria - Mundua   2006-04-21

2 irud/hed

Baina eztabaida asko debaluatu da, eta edukiak ixiltzen dira. Denon errespetua erosi dute, eta haien zinismoari enbidia edukitzeraino debaluatu gaituzte horrela.  Berria - Ekonomia   2004-01-25

Lantzen diren zenbait gaik abstrakzio-maila altua dute eta nekez itzul daiteke hori hizkuntza xehera debaluatu gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 18. orr.

Abuztuaren 11ko eklipse hainbat itxaropen piztu zuen eta debaluatua suertatu zena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.


debaluazio 1 iz debaluatzea.

Prezioek gora egin zuten eta horrek soldaten debaluazioa eragin zuen.  Berria - Mundua   2006-04-06

Dolarraren urre-bihurgarritasunaren galera [...] eta ondoren etorri ziren dolarraren debaluazioak, Estatu Batuen indarraren ahultze erlatiboaren adierazgarri dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Diru-masa izugarri murrizten da, beraz, debaluazioaren aurretik, eta berehala puzten da ostera debaluazioaren ondoren, espekulatzaileek ahal duten azkarrena ateratzen baitituzte irabaziak, aldez aurretik erositako dibisak garesti salduz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Banku zentralaren erreserben ahitzeak debaluazioa noiz ekarriko zain.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

2 irud/hed

Diputatu gisa emandako hamalau urteetan «autogobernuaren debaluazioa» urratsez-urrats ikusteko parada izan duela dio.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28


debar (orobat debatar) iz Debakoa, Debari dagokiona; Debako biztanlea.

Hala, Gipuzkoan, Beterri baino hegoalderago dago Goierri; debatar batentzat Arrasate goian dago.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 24. orr.

Mikel Aizpurua debarra, Mirari Azula lekeitiarra.  Herria   2005-10-06

Simon Berasaluze debar beirate margolariari buruzko liburua plazaratu du Felix Elejaldek.  Berria - Kultura   2004-01-14

Hala nola Debatarrak izan diren Kanbon hemengo mendi eta mendizaleen ezagutzeko eta Kanboarrak laster joaitekoak dira Debara.  Herria   2004-04-29

Debatarren bisita.  Herria   2003-05-29


debatar ik debar.

debate 1 iz elkarrizketakideren arteko eztabaida.

Kanporatzeko erraztasunak ematea, idazleentzako literaturaren inguruko debateak sortzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 220. orr.

Bi mutur horien artean dabil debatea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.

Debatea izango da gaiaren inguruan.  Berria - Gaiak   2006-04-04

Nafarroan badago deslokalizazioaren debatea, gobernuak politika errazena egitea erabaki duelako.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Forum eraikinean eta Bartzelonako Nazioarteko Konbentzio gunean, nazioarteko 65.000 kongresistak eta 1.500 hizlarik parte hartuko dute hitzaldi eta debateetan.  Berria - Kultura   2004-02-05

Etorkinei buruzko debatea.  Berria - Kultura   2004-08-06

Hainbat katetan begiratu du debate batekin topo egin arte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.

Islamdarrak gainerako ikasleengandik apartatzeko iniziatiban, debatea da ez al gauden aurrerakoitasun faltsuen izenean makilatu nahi den arrazakeria baten aurrean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Debate publikoetan beti esaten dut erlijioa afera pribatua dela, ez dut nire kontzientziarekin egiten dudana zertan azaldu.  Berria - Kultura   2004-04-18

Debate ideologiko orori berezko zaion bezala, nahasmenduen eta emozioaren erdian planteatu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

Debate zorrotza joanden osteguneko kontseilu bilkuran.  Herria   2001-10-18

Debate irekia da, baina egia da sozialki zabalduta dagoela genero indarkeria.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Hor debate minkorra eskaini dute hautetsiek.  Herria   2003-03-27

Debate interesgarria egiteko aukera dago, hainbat arrazoik aginduta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Zenbatekoak kalkulatzen ibiltzea «okerreko debatea» litzateke Edmanentzat.  Berria - Harian   2006-02-18

Zer nolako deebatea eta norekin nahi duzue piztu zuen proposamenarekin?  Herria   2001-09-13

3 mintzaldi-debate

Euskararen geroa ez dela bulego hetsietan utzi behar uste du Hizkuntza Kontseiluak, horrengatik antolatzen du mintzaldi-debate publiko bat, "zer politika euskararentzat" gaiaren inguruan.  Herria   2002-11-21

Baigorriko kantonamenduko Basaizea elkarteak bere aurtengo mintzaldi-debate zikloa abiarazten du.  Herria   2005-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

debate bat (7); debate hori (4); debatea da (3); eta debate (4); eta debatea (3); mintzaldi debate (4)


debategune (orobat debate gune) iz debateetarako gunea.

Gure filosofia politikoan, ez dugu debategunerik baztertzen. EKE debate gune bat da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

«Nazio Eztabaidagunea debategune bat da, bere mugekin» gehitu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08


debatitu, debati, debatitzen du ad debatean eztabaidatu.

debeatu ik debeiatu.

debeiatu, debeia, debeiatzen (orobat debeatu g.er.) du ad aspertu, gogaitu.

Testüa sobera mozten baldin badü idazleak, haren istoriari ezin gira jarraiki, galtzen gira eta debeiatzen.  Herria   2003-09-18

Austerlitzetik, huillan nizun eskola, Salpétrière delakoan, eta zinez-zinez debeatzen nintzan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 108. orr.

Adibidez 1998an Barkoxen, hiru oren eta berrogei minütaz iraün züan Patrick Queheille-Kanpo-ren «Herriko semeak» pastoralak, eta ez ginen debeiatü.  Herria   2002-09-19

Hots ez züan debeiatzeko denborarik hartzen gure apez irakasle süharrak, espiritüa beti zabalik etxeki beitzüan.  Herria   2001-11-08


debekapen iz debekatzea.

Nola dauden jardute diskurtsibo jakin bati lotuta debekapenak, bazterketak, mugapenak, balioespenak, askatasunak, sexualitatearen arau-hausturak eta bere hitzezko, edo ez hitzezko, agerpen guztiak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 219. orr.

Erakutsiko da berba egiteko era hau nola dagoen sartuta, ez diskurtso zientifikoetan, baizik eta debekapenen eta balioen sistema batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 219. orr.


debekarazi, debekaraz, debekarazten du ad debekatzera behartu.

Manifestaldiaren antolatzaile zen hain xuxen AuB alderdi berria, Autodeterminaziorako Bilgune deitzen dena, eta Batasunaren segida hartu duena nolazpait, PP-ko batzuk jadanik nahi luketena debekarazi...!  Herria   2003-03-27

Bainan lixta horrek bozetarat joaiteko baimena segurtatua ote du? batzuk nahi zuten debekarazi, baizik eta debekatua den Batasuna alderdiak duela sustatua!  Herria   2004-05-13


debekatu (ETCn 27.581 agerraldi; orobat debetatu g.er.), debeka, debekatzen 1 du ad eragotzi, bereziki legez edo aginduz. ik galarazi. (norbaitek)

-Nik ez dizut ezer debekatu, ordea; ohartarazi baizik ez dizut egin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 232. orr.

Gobernadoreak debekatu zion aldizkari bat abiatu zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.

Zain daukat ama; eta, gainera, debekatu egin dit emakume ezezagunekin hitz egitea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

Debekatzen dizut emakume gaixo hori botatzea!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 56. orr.

Gure etxean ezin zen espainolez egin, aitak debekatu zuelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.

Txindasvintok eta Rezesvintok debekatu egin zituzten erromatar legeak, eta ez zuten utzi ezta haiek aipatu ere egitea epaitegietan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 199. orr.

Medikuek debekatu zioten lehenengo gauza alkohola izan zen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 32. orr.

Europa lirain sortu berri horrek oraindik ez du debekatu antibiotikoen erabilera jeneralizatu edo indiskriminatua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

Debekatu egiten ditut kandelak!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 254. orr.

-Ez diozu erranen nik debekatzen dizudalako.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.

2 (zerbaitek)

1834ko lege batek debekatu egin zituen eliz barruko enterramentuak, higiene kontuagatik, eta orduz geroztik sortu ziren egungo Kanposantu berriak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 154. orr.

Jainkoaren legeak debekatuak dituen janariak.  Elizen arteko biblia   Jdt 11,12

Ingelesen Gutun Nagusiak debekatu egiten du gerra izanez gero atzerriko merkatarien salerosgaiak bahitzea edo konfiskatzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Lege Papiarrak debekatu egiten zien senadoreei, jaregin izandako emakumeekin edo antzerkian ibilitakoekin ezkontzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 111. orr.

Eta gainera bere erlijioak debekatu egiten zion izaki bizirik hiltzea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.

Nazionalsozialismoa boterera heltzeak lehenbizi oztopatu eta gero debekatu egin zuen bere liburuen zabalkundea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 7. orr.

Ez dut onartzen emakume izateak hainbat gauza debekatu behar didanik, ezta adinean aurrera egiteak ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 45. orr.

Indarrean zegoen hiriko agintariaren erabaki bat, ez gauerdian bakarrik, baizik eta kanpaiaren hirugarren joaldiaz geroztik hirian barrena inor ibiltzea debekatzen zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.

Baliotsuak dira nagikeria debekatu eta lana bultzatzen duten legeak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 178. orr.

Poligamia debekatzen duen erlijio bat poligamia baimenduta dagoen herrialde batean sartzen denean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 163. orr.

3 (subjektua agerian ez dela)

New Yorken debekatu egin zuten film hau, protagonistetako bat atxilotu zutelako.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 136. orr.

Hari ardoa debekatzen diote, honi bizikletan ibiltzea, urliari sonotonea kentzea, berendiari kantatzea, guztioi gauez irakurtzea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.

Juliano agintariaren egunetan kristauei debekatu zitzaiela literatura eta oratoria irakastea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 228. orr.

1880ko hamarraldian esklabotasuna debekatu zen arte, hamairu milioi esklabo eraman ziren Amerikara.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Polonieraz hitz egitea debekatu eta alemanez hitz egitera behartu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 28. orr.

Lukurreriarik itzelenak gertatu dira, korritua debekatu denean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

Burdinaren garraioa heriotza-zigorpean debekatu zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.

Lur gainean narrasta dabiltzan piztiak debekatuak dituzue eta ezin izanen dituzue jan.  Elizen arteko biblia   Lb 11,41

Batasuna alderdia debekatua da, ETA-ren aldeko bezala ekarria.  Herria   2001-02-08

Ez omen da posible, debekatua omen daukate.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 82. orr.

Ingeles langileek debekatua zuten atzerrian lan egitea, eta enpresek ere galarazia zuten makinak esportatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Debekatua genuen elkarrekin hitz egitea, baina berdin zion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 130. orr.

Baina gauza bat da ez debekatzea eta oso bestea agintzea edo, bederen, konseilatzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 173. orr.

4 (adizlagunekin)

Hortik aurrerako juzguetan sartzea gogor debekatu zion bere buru jada sobera nahastuari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 56. orr.

Deitu zituzten, bada, eta Jesusi buruz hitzegitea edo irakastea zorrotz debekatu zieten.  Elizen arteko biblia   Eg 4,18

Aitak erabat debekatu dio Dusseli gutunak idazten jarraitzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 101. orr.

Samurki debekatu zion berriro horrelakorik egitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.

Bidezkoa izango da pikareskak sustaturiko gezurrezko titulu, aurrizki eta azalpenak legez debekatu eta iruzurrak zorrotz zigortzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 75. orr.

5 (era burutua izenondo gisa).

Fruitu debekatua ez da beti sagarra izaten, ezta beti emakumearen eskutik etortzen ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 149. orr.

Mussoliniren kontrako irainez betetako liburu debekatu bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.

"Guztiz heretiko susmagarri" gisa kondenatua izan zen Carranza eta haren Katixima liburu debekatuen "Index"-ean sartu zuten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

Eskola mutil batek idazmahaiaren azpian gordea duen eleberri debekatu bat erakusten duen bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 345. orr.

Hamar urteko presondegi zigorra emanen ziotela paper faltsu eta arma debekatuekin ibiltzeagatik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 275. orr.

Hagrid basozainari oihan debekatuaren ondoko etxolan egindako bisitak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 10. orr.

Daniel Romestant giza eskubide militantea eta Laurence Hardouin abokata sartu ziren aireportuko gune debekatuetan.  Herria   2005-03-10

Geroztik etxe hura maitasun debekatu haren aterpe ezkutu bihurtu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 45. orr.

Plazer debekatu hori berekoikeriaz gozatu nahi izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agertzea debekatu (5); agertzea debekatu zuen (3); alde bat debekatu (5); amak debekatu (4); amak debekatu egin (4); ankarak debekatu (3); arteko ezkontzak debekatu (3); aspaldi debekatu (3); ateratzea debekatu (4); aurkeztea debekatu (5); azkenean debekatu (3); bainua debekatu (3); bat debekatu (10); batasunaren ekitaldia debekatu (3); batek debekatu (4); batzarra debekatu (5); berak debekatu (3); bizitzea debekatu (3)

debekatu ahal (4); debekatu arren (9); debekatu baliote (3); debekatu bat (4); debekatu behar (15); debekatu beharko (6); debekatu die (6); debekatu diete (12); debekatu dio (15); debekatu diote (9); debekatu ditu (13); debekatu dituzte (5); debekatu du (46); debekatu du herrizaingo (3); debekatu dute (26); debekatu edo (5); debekatu edo ez (3); debekatu egin (190); debekatu egin baitzuen (3); debekatu egin baitzuten (3); debekatu egin behar (3); debekatu egin beharko (4); debekatu egin die (7); debekatu egin dit (5); debekatu egin ditu (3); debekatu egin du (19); debekatu egin dute (3); debekatu egin nahi (3); debekatu egin zien (10); debekatu egin zieten (7); debekatu egin zion (18); debekatu egin zioten (5); debekatu egin zituen (4); debekatu egin zituzten (4); debekatu egin zuen (32); debekatu egin zuten (16); debekatu egingo (12); debekatu egingo du (3); debekatu egiten (62); debekatu egiten da (3); debekatu egiten die (6); debekatu egiten dizugu (3); debekatu egiten dizut (4); debekatu egiten du (13); debekatu egiten duela (5); debekatu egiten zien (3); debekatu egiten zion (4); debekatu ere (3); debekatu eta (21); debekatu eta gero (4); debekatu haiek (3); debekatu izan (4); debekatu izana (12); debekatu izana kritikatu (3); debekatu nahi (25); debekatu nahi du (5); debekatu nahi dute (3); debekatu ostean (3); debekatu zen (5); debekatu zidan (3); debekatu zien (16); debekatu zieten (10); debekatu ziguten (3); debekatu ziola (3); debekatu zion (20); debekatu zioten (8); debekatu ziren (5); debekatu zituen (19); debekatu zituzten (6); debekatu zuela (7); debekatu zuen (57); debekatu zuen atzo (7); debekatu zuenean (3); debekatu zuenez (3); debekatu zuten (21)

du debekatu (3); egitea debekatu (21); egitea debekatu zuen (3); ehiza debekatu (6); ehizatzea debekatu (3); ekitaldia debekatu (27); ekitaldia debekatu edo (3); ekitaldia debekatu izana (4); ekitaldiak debekatu (3); elkarretaratzea debekatu (3); ematea debekatu (4); epaileak debekatu (5); epaileak debekatu egin (3); erabat debekatu (4); erabiltzea debekatu (12); ere debekatu (24); ere debekatu egin (8); ere debekatu nahi (3); erretzea debekatu (18); erretzea debekatu du (6); erretzea debekatu dute (3); erretzea debekatu nahi (3); ertzaintzak debekatu (3); esportatzea debekatu (4); esportatzea debekatu zuen (3); eta debekatu (15); eta debekatu egin (8); ezkontzak debekatu (3); gizalege ordenantzak debekatu (3); gobernuak debekatu (8); gobernuak debekatu egin (4); guztiak debekatu (9); hartzea debekatu (9); herrizaingo sailak debekatu (6); hitz egitea debekatu (6); hori debekatu (8); horrek debekatu (3); horrek debekatu egiten (3); ibiltzea debekatu (4); igarotzea debekatu (4); inportatzea debekatu (4); inportatzea debekatu zuen (3); israelek debekatu (3); israelek debekatu egin (3); itzultzea debekatu (3); izatea debekatu (3); jatea debekatu (3); joatea debekatu (10); kamioiei debekatu (3); kamioiei debekatu egin (3); kontsumoa debekatu (3); legeak debekatu (12); legeak debekatu egiten (9); legez debekatu (4); liburu debekatu (3); manifestazioa debekatu (6); marlaska epaileak debekatu (3); marlaskak debekatu (3); marlaskak debekatu egin (3); ordenantzak debekatu (3); ordenantzak debekatu egiten (3); oro debekatu (6); parte hartzea debekatu (6); publikoetan erretzea debekatu (8); sailak debekatu (6); sailak debekatu arren (4); salmenta debekatu (6); salmenta debekatu du (3); saltzea debekatu (5); sartzea debekatu (16); sartzea debekatu zieten (3); udalak debekatu (4); uretan sartzea debekatu (3); urte debekatu (4); urte debekatu zuten (3); zuen ekitaldia debekatu (6)

arrantza debekatua (4); baina debekatua (3); debekatua baita (3); debekatua da (11); debekatua dago (22); debekatua dagoela (3); debekatua dagoen (5); debekatua dela (6); debekatua du (7); debekatua duen (6); debekatua duen zerbait (5); debekatua dugu (3); debekatua dute (16); debekatua dutela (3); debekatua egon (5); debekatua eta (5); debekatua ez (3); debekatua genuen (6); debekatua izaitea (7); debekatua izan (11); debekatua izan zen (3); debekatua izanen (4); debekatua izanik (3); debekatua izanki (3); debekatua omen (3); debekatua sartzea (3); debekatua zaio (3); debekatua zegoela (6); debekatua zegoen (12); debekatua zela (3); debekatua zen (5); debekatua zion (3); debekatua zuen (9); debekatua zuten (9); dela debekatua (3); edo debekatua (3); egitea debekatua (5); erabat debekatua (5); ere debekatua (8); erretzea debekatua (4); eta debekatua (9); fruitu debekatua (5); guztiz debekatua (4); hori debekatua (5); ibiltzea debekatua (3); jaunak debekatua (5); jaunak debekatua duen (5); legeak debekatua (4); legez debekatua (4); petikakoer debekatua (3); sartzea debekatua (3); urtez petikakoer debekatua (3)

arrantza debekatua (4); baina debekatua (3); debekatua baita (3); debekatua da (11); debekatua dago (22); debekatua dagoela (3); debekatua dagoen (5); debekatua dela (6); debekatua du (7); debekatua duen (6); debekatua duen zerbait (5); debekatua dugu (3); debekatua dute (16); debekatua dutela (3); debekatua egon (5); debekatua eta (5); debekatua ez (3); debekatua genuen (6); debekatua izaitea (7); debekatua izan (11); debekatua izan zen (3); debekatua izanen (4); debekatua izanik (3); debekatua izanki (3); debekatua omen (3); debekatua sartzea (3); debekatua zaio (3); debekatua zegoela (6); debekatua zegoen (12); debekatua zela (3); debekatua zen (5); debekatua zion (3); debekatua zuen (9); debekatua zuten (9); dela debekatua (3); edo debekatua (3); egitea debekatua (5); erabat debekatua (5); ere debekatua (8); erretzea debekatua (4); eta debekatua (9); fruitu debekatua (5); guztiz debekatua (4); hori debekatua (5); ibiltzea debekatua (3); jaunak debekatua (5); jaunak debekatua duen (5); legeak debekatua (4); legez debekatua (4); sartzea debekatua (3); urtez petikakoer debekatua (3)

arma debekatuak (3); atal debekatuan (5); debekatuak daude (3); debekatuak dituzue (6); debekatuak izan (11); debekatuak izan dira (3); debekatuak izanen (3); debekatuen zerrendan (3); ere debekatuak (5); liburu debekatuen (6); maitasun debekatuak (3); oihan debekatuan (4); oihan debekatuaren (5); piztiak debekatuak dituzue (3)

debekatuko ditu (4); debekatuko du (4); debekatuko duen (5); debekatuko dute (4); ere debekatuko (4); erretzea debekatuko (7)

baina debekatuta (7); dago debekatuta (5); debekaturik baitzeuden (4); debekaturik dago (16); debekaturik daude (7); debekaturik du (4); debekaturik dute (3); debekaturik egon (4); debekaturik ez (3); debekaturik zegoen (6); debekaturik zeuden (4); debekaturik zeukan (3); debekaturiko zerbait (3); debekatuta dago (59); debekatuta dagoela (9); debekatuta dagoen (11); debekatuta dagoen arren (3); debekatuta daude (17); debekatuta dauden (6); debekatuta dauka (3); debekatuta daukate (6); debekatuta dute (7); debekatuta egon (14); debekatuta egon zen (3); debekatuta egongo (7); debekatuta egongo da (7); debekatuta egotea (3); debekatuta eta (4); debekatuta izan (4); debekatuta izango (3); debekatuta zegoela (11); debekatuta zegoela eta (3); debekatuta zegoelako (3); debekatuta zegoen (19); debekatuta zeudela (3); debekatuta zeuden (4); debekatuta zeukaten (4); debekatuta zuten (4); debekatutako eremu (3); debekatutako substantzien (3); debekatutako sustantzia (3); debekatutako sustantziak (6); debekatuz gero (4); egitea debekatuta (7); egitea debekatuta dago (3); ekitaldia debekatuz (3); ekitaldia debekatuz gero (3); erabat debekaturik (3); erabat debekatuta (4); ere debekaturik (3); ere debekatuta (9); erretzea debekatuta (7); eta debekaturik (3); eta debekatuta (7); ez dago debekatuta (3); guztiz debekaturik (3); guztiz debekatuta (7); guztiz debekatuta dago (3); hartzea debekatuta (3); hitz egitea debekatuta (5); hori debekatuta (6); hori debekatuta dago (4); ia debekatuta (3); oihan debekaturantz (3); saltzea debekatuta (3); zegoen debekatuta (7)

alderdiaren debekatzea (7); bat debekatzea (3); batasuna alderdiaren debekatzea (7); batasunaren ekitaldia debekatzea (6); baten debekatzea (4); bidaiatzea debekatzea (3); debekatzea aski (3); debekatzea aztertzen (4); debekatzea aztertzen ari (4); debekatzea da (4); debekatzea erabaki (8); debekatzea erabaki du (3); debekatzea eta (11); debekatzea ez (4); debekatzea ez da (3); debekatzea proposatu (4); debekatzea proposatu zuen (3); debekatzeak ez (4); debekatzearen alde (9); debekatzearen aldekoa (3); debekatzeaz gain (4); ekitaldia debekatzea (16); ekitaldia debekatzeak (4); erabat debekatzea (3); ez debekatzea (7); klonazioa debekatzea (3); omenaldiak debekatzea (3); politikoa debekatzea (3); politikoak debekatzea (3); sarrera debekatzea (3); sartzea debekatzea (3); txar umiliagarriak debekatzeari (3)

arteko ezkontzak debekatzeko (8); batasunaren ekitaldia debekatzeko (6); biltzarra debekatzeko (3); debekatzeko agindua (7); debekatzeko agindua eman (3); debekatzeko aukera (4); debekatzeko erabakia (6); debekatzeko eskaera (6); debekatzeko eskatu (38); debekatzeko eskatu die (3); debekatzeko eskatu dio (4); debekatzeko eskatu du (5); debekatzeko eskatu dute (5); debekatzeko eskatu zion (10); debekatzeko eskatu zuen (4); debekatzeko eskatuz (3); debekatzeko eskatzea (4); debekatzeko eta (3); debekatzeko ituna (6); debekatzeko lege (5); debekatzeko lege proposamena (3); ekitaldia debekatzeko (24); ekitaldia debekatzeko eskaera (3); ekitaldia debekatzeko eskatu (7); erabat debekatzeko (5); erretzea debekatzeko (4); ezkontzak debekatzeko (10); guztiak debekatzeko (5); guztiak debekatzeko eskatu (3); klonazioa debekatzeko (4); mota guztiak debekatzeko (3); sartzea debekatzeko (4)

bat debekatzen (3); batek debekatzen (3); debekatzen ahal (3); debekatzen badu (3); debekatzen badute (4); debekatzen baitu (4); debekatzen da (3); debekatzen didazu (3); debekatzen die (8); debekatzen digute (3); debekatzen dio (5); debekatzen ditu (12); debekatzen dituen (6); debekatzen dituzte (5); debekatzen dituzten (3); debekatzen dizut (4); debekatzen du (31); debekatzen duela (6); debekatzen duelako (5); debekatzen duen (40); debekatzen duen arren (3); debekatzen duen lege (6); debekatzen duen legea (11); debekatzen duena (9); debekatzen dute (13); debekatzen duten (11); debekatzen duten legeak (3); debekatzen eta (5); debekatzen ez (8); debekatzen saiatu (4); debekatzen zituen (5); debekatzen zuen (10); debekatzen zuena (6); debekatzen zutela (3); debekatzen zuten (4); du debekatzen (3); duela debekatzen (4); egitea debekatzen (13); erabat debekatzen (12); erabat debekatzen dute (4); erabiltzea debekatzen (6); eramatea debekatzen (5); ere debekatzen (10); ere debekatzen du (4); erretzea debekatzen (11); erretzea debekatzen duen (4); esportatzea debekatzen (3); espresuki debekatzen (3); eta debekatzen (5); ez du debekatzen (3); ez duela debekatzen (4); hartzea debekatzen (3); hiltzea debekatzen (3); hori debekatzen (4); izatea debekatzen (6); legeak debekatzen (15); legeak debekatzen duelako (3); legeek debekatzen (3); politikoak debekatzen (3); publikoetan erretzea debekatzen (3); saltzea debekatzen (4); sartzea debekatzen (4); tabakoa erretzea debekatzen (4)


debekatzaile izond debekatzen duena.

Lehenengoa, banatze-legea deritzana, debekatzailea da eta guztiei zuzenduta dago; bigarrena, mendekuzko edo penala izenekoa, aginduzkoa da eta ministro publikoei bakarrik zuzenduta dago.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 194. orr.

«Drogomenpekotasunen aurreko politikak errotik aldatu behar dira», gehitu zuen: «zalantzan jarri behar dira bai eredu debekatzaileak, baita eredu banalizatzaileak ere».  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Ameriketako Estatu Batuen politika zigortzaile eta debekatzailearen menpe daude drogomenpekotasun politikak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16


debekatze iz eragoztea, bereziki legez edo aginduz.

Korrika 13ren arduradunek ez dute debekatze hori onartzen.  Herria   2003-03-27

Zernahi gisaz ez da Eliza katolikoaren debekatze horietaz arranguratuko, ez baititu ezagutzen ere!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 85. orr.

Uda nahasia Euskal-Herriarentzat, gaitzeko sukarra jauzirik, Batasuna alderdiaren debekatze horrekin. Egunkariaren debekatze eskandalagarria, euskararen beherakada beldurgarria...  Herria   2002-09-05

Bizi dugun garai dorpe huntan (egunkari eta alderdi debekatze, euskararen ukatze, Itoizko inguruen urperatze eta bertze), Nafarroak batasun egun bat ezagutuko du, giro goxo batean, egitarau aberats batekin.  Herria   2003-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

debekatze hori (3)


debeku 1 iz debekatzea; debekaturiko gauza.

Han debeku batez hasten baitzen dena: "Erregelarekin eta konpasarekin ez bada, ez duzu ezer eraikiko".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 312. orr.

ADNa klonatzeko, biderkatzeko, haren sekuentzia ateratzeko aukera izateak deuseztatu egin ditu hainbat debeku eta muga, organismoen ugaltze-zikloak zein geure kulturak ezarritakoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.

Ez ginen lokartzera haizu, debekuaren beharrik ez nuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

Lerro ia sumaezin bat, dei eta debeku aldi berean, batu eta bereizi egiten duena.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 172. orr.

Hainbeste debeku, mehatxu, kulpa eta konplexuren gainetik, desioak beren bidea egiten ari dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 28. orr.

Nik ez nion deus esaten, debeku hura sortzetik beretik neureganatua banu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 15. orr.

Hamar Aginduek zenbait eginbehar eta debeku ezartzen dituzte eta, Jainkoaren borondatearen adierazle direnez, aginduok absolutuak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Hala ere, jukutriaren bat egin zuen azken debeku hau ere nolabait saihesteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 206. orr.

Ingalaterrak, bere aldetik, produktu manufakturatuen gaineko muga-sariak murriztea erabaki zuen, inportazioaren gaineko debeku oro ezabatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Debeku hura errespetatu zuen amak, baita alargun egin zuen aro laburrean ere. banekien haur batek ezin zituela esan, eta debekuak hausteak ematen duen plazer ezkutuaz, amorru handiagoz esaten nuen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.

Legeak baimen edo debeku, agindu, xedatu, ezarri, zigortu edo saritu egiten du.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.

Debeku askoren atzean ekonomia omen dago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 289. orr.

Arretaz irakurri nituen debeku guztiak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 191. orr.

Aho batez aitortzen dute etnologoek unibertsala dela intzestuaren debekua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Ostatuko arauak jakinarazi zizkidan, tartean, neskarik edo bestelakorik gelara eramateko debekua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 270. orr.

Solastatzeko eta pipatzeko debekuak bere horretan dirau.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 87. orr.

Lege «eskasa» dela salatu zuen, «debekuz beterik baitago».  Berria - Harian   2005-02-18

Etxe barrurako mintzaira ezkutua baikenuen hura, debekuz baino areago lotsaz baztertua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Etxe honetan debeku zorrotzak ditugu eta, beraz, ez zaitez arduratu, mesedez.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 90. orr.

Ez zuen hango agureek zituzten debeku itsusi eta errukarriak apurtzeko inolako asmorik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.

Gizakiak trukerako berez duen joera horrexek bideratzen du -baldin agintari politiko edo moralen debeku arbitrarioren batek galarazten ez badu- lanaren banaketa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Argitxo gorria piztuta, sartzeko debeku iraunkor eta erabatekoaren ikur gisa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 50. orr.

Agindu eta debeku moralen, politika ororen, zientziaren beraren euskarri bakarra giza kontzientzia dela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 111. orr.

Baina debeku kristaua baino askoz lehenagotik ere, hagitz sinbologia aberatseko hegaztia izandu da belea munduko kultura guzietan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004